Larrun Zuzenduta Guztia

You might also like

You are on page 1of 3

Bazen behin Antxon izeneko mutiko bat .

Liburuak irakurtzea gustatzen zitzaion


, egunero irakurtzen zituen abenturazko liburuak , zortzi bat orrialde.
Mutikoa azkarra eta argia zen. Espazioari, unibertsoari eta izarrei buruzko liburu asko
zituen. Bere gurasoek zerbait oparitu nahi zizkiotenean, berak beti gauza bera eskatzen
zuen, espazioari buruzko libururen bat. Irakurtzen zegoen azken liburuak liluratuta utzi
zuen, istorio interesgarri baten kontakizuna zen eta bukatzeko gogo handia zuen, honela
gau batetan hogei orrialde falta zirenean , aurrera jarraitu zuen azkenengo esaldia
irakurri arte. Oso berandu egin zitzaion, eta berehala lotan gelditu zen, gustu gustura.

Ametsetan hasi zen, espazioan burututako amets bat , liburuari buruz egin zuen
amets . Bera hogeita lau urteko mutil gaztea zen, espazioari buruzko ikerketak egiten
zituen lantegi batean lan egiten zuen, ICC 25 deitzen zen lantegia . Bera , ikerketa
garrantzitsu baten arduraduna zen, espazioan egon zitezkeen izaki bizidunak aurkitu eta
ikertu behar zituen .

Egun batean, dena prestaturik zeukatela, nagusiak agindu zion bolada batez
espaziorako bidaia egin behar zuela eta bertan zeuden edozein izaki bizidunaren frogak
ekarri behar zituela lurrera.

Bidaia egiteko eguna heldu zen, Antxon oso urduri baina baita ere oso pozik
zegoen, azkenean espazioan egoteko aukera heldu zitzaion. Kohete erraldoi batean sartu
eta ICC 25-eko lantegiaren dorretik agindua eman zioten ilargira joateko.Orduan
kohetea aireratu, igo eta gorantz , abiadura handian joan zen.

Lehengo kohetea ilargirantz abiatu zuen eta hamar egun igaro ondoren bertara
heldu zen. Ilargia zuria eta urdin kolorekoa zen, zulo handi batzuk kolore beltzez
inguratuta.

Bertan zegoela pizti handi eta oso arraroak agertu ziren bat-batean. Jantzi
bereziak zituzten plaka gogorrekin eginda, antzina gudara eramaten zituzten trajearen
antzekoak. Armadura handi eta astunez jantziak. Denak kasko gogorrekin burua estalita
zuten, bakarrik begiak ikusten zitzaizkien .

Antxon erabat izutu zen, berak ez zuen ezer, ez armarik, ezta bere gorputza
babesteko armadurarik eta kohete barruan sartu zen korrika batean. Izaki bizidun horiek,
kohetearen inguruan bueltaka hasi ziren, indarra ultra kosmikoa zuten, kohetea
mugitzeko gaitasuna zutelako. Antxon beldurtuta beraiekin hitz egitea erabaki zuen,
nahiz eta ez jakin zein hizkuntzetan hitz egiten zuten. Antxon euskaraz hasi zen:

- Barkatu, Ni Antxon naiz, zuek nortzuk zarete?


- Gu Pakiton, Torinkon eta Truspitos gara.
- Euskaraz hitz egiten duzue!
- Bai, guk lurra planetako hizkuntza guztiak dakizkigu.
- Hemen bizi zarete?
- Hemen eta han, unibertso guztian bizi gara.
- Ba, ni bizia ote zegoen unibertsoan ikusteko ikertzera nentorren.
- Ba bai, gu bizi gara. Etorri zaitezke gurekin unibertso osoa ikustera.
Horrela Antxon beraiekin joan zen, kohetea ilargian utzi, eta beraiek emandako
arropa eta jantzi bereziak jarrita unibertso osotik ibili zen . Planeta guztiak ezagutu
zituen, milaka izarren ondotik pasatu zen, galaxia ezberdinetan ibili zen.

Antxonek ez zuen sinesten, horrelako aukera bat izatea, amets bat zen. Hilabeteak
pasatu zituen izaki hauekin eta lagun onak egin ziren.

Egun batean, Pakiton urduri zegoen, hara eta horra bueltaka zebilen. Antxon
berarengana hurbildu eta zerk urduritzen zion, galdetu zion.
Pakiton unibertsoaren alde konkretu batera zegoen denbora guztian begiratzen, bertan
zeuden izarrak aldentzen ari ziren eta partikula eta materia asko biltzen hasita zegoen,
BIG-BANG bat gerta zitekeenaren beldurra zuen.

Denak bildu eta batzar bat egin zuten momentuan. Babestu behar zuten
unibertsoa eta eztanda gertatu baino lehen materia horiek sakabanatu behar ziren talka
ez gertatzeko. Zituzten arma, ezkutu eta sorginkeri bat egin zuten, argi distiratsu bat
sortzen zuena beraien ezkutuetan eta horrek indar korronte handi bat sortuz materia
atzerantz bidaltzen zuen, urrunduz eta sakabanatuz. Horrela lortu zuten unibertsoan
beste eztanda handi bat ez egotea.

Gertaera hau konpondu ondoren jaialdi bat prestatu zuten, talka erraldoia ekidin
zutelako. Lurra planetan, inauteriak ospatzen diren antzeko jaia izan zen. Denak
mozorroturik bildu ziren eta haitz handi baten inguruan dantzan eta oihuka ibili ziren,
neka - neka eginda bukatu arte.

Pakiton, Torinkon eta Truspitos dantzari onak ziren, lau egun jarraian dantzatzen
eman zuten, Antxon gizajoak , lehenengo orduak nahiko ondo eraman zituen, baina
egun erdi dantzan igaro ondoren guztiz nekatuta bukatu zuen. Egia zen, unibertsoko
izaki horiek indar berezi bat zutela, bai dantzaldiak jasateko edo kohete bat mugitzeko
edo unibertsoko talka ekiditeko .

Jaia bukatu ondoren , Antxonek bere lagunekin hitz egin zuen, jakin nahi zuen
nondik zetozen. Eta horrela galdetu zien:
- Zuek nola jaiotzen zarete?
- Zein izan da zuen lehen arbasoa?

Galdera horiek erantzuteko istorio bat kontatzen hasi ziren.

Orain dela milioika urte unibertsoan ez zegoen izaki bizidunik, izar berezi
batzuk zeuden more kolorekoak. Izar hauek bereziak ziren, biraka mugitzen ziren eta
izaki ezberdinen formak hartzen zituzten.

Egun batean , urdin koloreko izar berezi bat agertu zen eta izar moreen erdian
jarri zen. Hauek guztiak batu eta izaki erraldoi bat bihurtu zuen, argi berezi bat zuen eta
indar kosmikoen laguntzaz bizia hartu zuen. Hori izan zen gure lehen arbasoa, gutxienez
horrela izan zela azaldu ziguten.

Ordutik aurrera noizbehinka izar moreak agertzen ziren eta izaki gehiago sortzen
zituzten eta orain hemen gaude, guztira ehun gara.
-Gure artean oso ondo konpontzen gara, ez dugu inongo arazorik eta elkarren laguntza
behar dugunean, hor gaude prest emateko. Ez ditugu maite gudak, ez ditugu maite
borrokak, gure arazoak hitz egiten konpontzen ditugu. Lurrean berriz, gizakiok zuen
artean beti zaudete borrokatzen eta askotan talka handiak izaten dituzue. Guk hori ez
dugu ulertzen, askotan begiratzen zaituztegu hemendik eta harrituta gelditzen gara zuen
jokabideak ikusirik.

Antxon, hau entzunda pentsakor gelditu zen, esandakoa egia zen. Askotan
arazoak hitz eginez konpondu ahal ziren eta Lurrean borroka asko ematen ziren, eta
gizakiak elkarri mina ematen ziren. Beraiek berriz asko maite zuten elkar eta laguntzen
ziren . Antxonek unibertsoko bizitza Lurrekoa baino gehiago maitatzen hasi zen.

Bitartean , ICC-25 lantegitik, Antxoni lurrera bueltatzeko seinaleak bidaltzen ari


ziren. Antxonek bazekien laster bere lagunak agurtu beharko zituela, baina ardura bat
zuen , izaki bizidunak aurkitu zituen baina egia esaten bazuen lurretik beste kohete bat
prestatuko zuten berehala eta bere lagunek harrapatu nahi izango zituzten, laborategian
esperimentuak egiteko.

Azkenean , erabaki bat hartu zuen, ez zuen egia esango. Lurrera bueltatzean
,unibertsoan izaki bizirik ez zuela aurkitu izango zen bere erantzuna, honela bere
lagunak babestuko zituen.

Pena handiz, bueltatzeko eguna heldu zen, kohetera hurbildu eta sartu baino
lehen bere lagun minak hurbildu zitzaizkion. Beraien begietatik malkoak ateratzen hasi
zitzaizkien eta malkoak lurrera heltzean , zulotxo batzuk irekitzen hasi ziren eta bertatik
lore politak eta txikiak atera ziren. Antxon liluraturik geratu zen. Lore bat hartu eta
egunen baten berriro bueltatuko zela zin egin zien, baina urte asko pasatu beharko zirela
ere bazekien. Kohetean sartu eta lurrerako norabidea jarri eta bueltatu zen.

Antxonek , begiak ireki zituen eta bat-batean konturatu zen bere ohean zegoela.
Bizi izandako guztia amets bat zen. Baina hunkituta zegoen oraindik, leihoa ireki zuen,
argitu gabe zegoen, ilargi distiratsua begiratzen geratu zen. Bere barne barnean bazekien
hor nonbait, unibertsoan, izaki bizi horiek egon behar zirela, eta bere indar guztiarekin
esaldi hau oihukatzen hasi zen:

EGUNEN BATEN BUELTATUKO NAIZZZZZZZZZZZ

You might also like