You are on page 1of 2

B11 2.

ikastunitatea

1. Taldeka. Irakurri albistea.


Baduzue ohiturarik horrelako albisteak irakurtzeko edo ikusteko. Zer iruditzen zaizue
albiste hauei ematen zaien tonua? Sentsazionalistak al dira?

Eskola doluz jantzi da


Gaur goizean bere etxean hilik aurkitu dute J.A. Jimenez irakaslea.
Bere pareko bizilagunak topatu du goizeko hamarretan. Gorpuak
ez zuen ez kolpe, ez zauri, ez su-arma arrastorik, ezta bestelako
indarkeria zantzurik ere.
Ez dirudi krimenaren zergatia lapurreta izan denik, izan ere,
poliziak pisuaren miaketa egin du eta ez du ezer susmagarririk
topatu. Poliziaren bozeramaileak adierazi duenez dena bere
lekuan zegoen eta ez da baliozko objekturik falta. Jimenez euskara
irakaslea zen hiriko hizkuntza ikastetxe ezagun batean. Oso
irakasle maitatua zen ikasleen artean eta miretsia irakasleen
artean. Kolpe eta harridura handiak eragin ditu bere heriotzak.
Polizia kasua ikertzen ari da, erabat baztertu baitute heriotza
naturalaren aukera. Susmoa omen dute Jimenez pozonduta erail
zutela.

2. Entzun poliziak bizilagunei egindako elkarrizketak.


Talde bakoitzak bizilagun batek esandakoak jasoko ditu.
B11 2. ikastunitatea

3. Binaka.
Entzun berriz elkarrizketak eta esan nolakoa zen Jimenez irakaslea. Horretarako kontuan
izan behar duzu bizilagunek ematen duten informazioa. Bat al zatozte beste bikoteekin?

Nik uste dut bakartia


zela, bakarrik bizi zen- Iruditzen zait nahiko
eta maniatikoa zela, sekula
ez zen-eta igogailua
igotzen.

Binaka.
Azaldu zer egiten zuen normalean eta zer egin zuen erailketaren egunean.

Egunean bitan
dutxatzen zen
normalean Egun hartan
afaltzera atera zen
ikasleekin.

Taldeka.
Suposizioak egin Jimenezek afalostean egin zuenari buruz. Norekin joan ote zen.Zergatik
erail ote zuten. Esan nor diren susmagarriak eta azaldu zergatik.

Ez zuen ba affaire-en
bat izango? Ikasleekin joango zen
afaltzera.

Baliteke hiltzailea
bizilagunen bat
izaTEA.

You might also like