You are on page 1of 5

PARESIKO GOITIBEHERAK – BUSTURIA

PARESIKO GOITIBEHERA JAITSIERA – 2011


EUSKAL HERRIKO SARI NAGUSIA

1. AURREKARIAK ETA GARAPENA

2007ko udaren bukaera aldera jaio zen Paresin goitibehera jaitsiera bat antolatzeko ideia eta
FDIri eskaria egin zitzaion. Ibilbidearen ezaugarriak ikusita, zeintzuek egutegiko jaitsiera
interesgarrienetariko batean bihur zitekeela azaltzen zuten, 2008ko abuztuaren 1ean Paresiko
lehenengo Goitibehera jaitsiera ospatu zen, Euskadiko txapelketarako baliogarria izanik.
Lehenengo aldia izatearren partaidetza ez zen espero bezalakoa izan baina sekulako ikusmina
sortu zuen jarraitzailegoaren artean. Antolakuntzakook bikain erantzun genion lanari eta istripu
esanguratsurik gabeko espektakulu ikusgarri batetaz gozatu ahal izan genuen.

2008ko azaroaren 30ean Euskadiko Federazioak ospatutako Asanblada Orokorrean berriz ere
Paresiko jaitsiera antolatzea proposatzen da.

Partehartzaileen oneritziak eta jasotako balorazio onak, berriz ere, 2009 urtera begira, Paresiko
Goitibehera jaitsiera antolatzera animatzen gaitu. Euskal pilotuen artean sortutako ahoz
ahozkoak partaidetza handiagoa bermatzen zuen, ez bakarrik Euskal Herri mailakoa baizik eta
Euskal Herritik kanpoko partehartzaileena ere.

2010ean, dagoeneko kontsolidatuta dagoen kirol froga erreferentzial bat bihurtu da. Paresiko
Goitibehera jaitsiera, Euskal Ligako jaitsierarik onena da. Euskal Herrian, inertzia kirolen ikurra
bihurtu da.

Gaur egun, inertzia kirolak ez daude ofizialki onartuta eta Eusko Jaurlaritzak kirol bezela
onartzeko eman beharreko pausoak ematen ari dira. Aldi berean, erkidego bakoitzeko
federazioak ere legeztatzeko egin beharreko tramite administratiboak burutzen ari dira. Baina,
gaur egungo legediak behartuta, hala beharrez, ezin da Euskal Herria ordezkatuko duen
federazio eta selekziorik sortu. Hutsune hori betetzeko, Euskal Herriko Inertzia Kirolen Elkarteen
Federazioa sortzeko erabakia hartu da.

Hala ere, eta nahiz eta erkidego bakoitzean dagozkien txapelketak antolatu, 2009ko
abuztuaren 2an lehenengoz, Euskal Herriko zazpi herrialdeetako pilotu eta goitibeherek
batera parte hartu ahal izan zuten Euskal Herriko Sari Nagusia antolatu zen. Sari Nagusi
honek, estatu mailan antolatzen diren Openen formatua izan zuen eta egun osoko
ospakizuna izan zen, non, aldi berean, Euskal Herriko federazio eta selekzioen aldarrikapena
egiteko ere baliatu zen.

2010 denboraldiko edizioan, Paresiko jaitsiera kontsolidatu egin zen. Dagoeneko, Paresiko
jaitsierak ez du aurkezpenik behar.

Beraz, 2011ko abuztuaren 7an, Paresiko Goitibehera jaitsiera, Euskal Herriko Sari Nagusia
izango da, Euskal Ligarako puntuagarri. Arratsaldez, entrenamenduzko jaitsialdi bat eta
puntuagarriak izango diren kronometratu bi jaitsiko dira.

5etik 1. orrialdea
PARESIKO GOITIBEHERAK – BUSTURIA

2. HELBURUA

Euskal Herriko Sari Nagusia ospatzea da xedea. Tanda puntuagarri bi izango ditu, kategoria
bakoitzeko irabazlea, tanda bien arteko denborarik onena lortzen duena izanik.

Froga abuztuaren 7an burutuko da, igandez, Bizkaiko Foru Aldundiko dagokion sailak, bidea
mozteko baimena eman ondoren antolakuntzak erabakitako orduan. Paresiko Goitibehera
Jaitsieraren laugarren edizio hau, Euskal Ligarako puntuagarria izango da.

Paresiko baseliza inguruko zelai bat atonduko da aparkaleku eta kanpaleku gisara.

Froga, ibilbidearen ezaugarriak eta ospea direla eta, jende asko hurbilaraziko duen ikuskizuna
bihurtuko dela ziur gaude.

3. EZAUGARRIAK

Paresiko goitibehera jaitsiera, oso arriskutsua eta aldi berean teknikoki oso konpletua den
ibilbideak osatzen du, ikusleentzako oso erakargarria izanez. Jaitsieraren luzera orortara 2.500
metrokoa da gutxi gora behera, karril bikoitzekoa da eta asfaltoa oso egoera onean dago.
Paresiko baselizan hasi eta Osinbaltzako zubian jarriko litzateken helmugan bukatuko da.

Orotara bihurgunez jositako bi kilometro t´erdi dira, 11 ezkerrera eta 11 eskuinera, horietatik hiru
ia 180ºtakoak izanik eta gainera, bat bikoitza. Batazbeste %16ko malda duten eta gune
batzuetan %20ko malda baino handiagoa duen bi kilometro t´erdiko aldapa ikusgarria da.

5etik 2. orrialdea
PARESIKO GOITIBEHERAK – BUSTURIA

4. ANTOLAKUNTZA

Antolakuntza taldea 10 arduradun eta 40 laguntzaile inguruz osatuta dago, eta froga antolatu
eta bertaratuko direnen (antolatzaile, partehartzaile eta ikusleen) segurtasuna mantendu eta
koordinatzeko borondatez eta irabazi asmorik gabe konprometitzera prest dauden guztien
partehartzerako ateak zabalik daude. Lan honetan Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkarteko
kideok diardugu, Paresiko Jai Batzordea, Busturiko Udala, Kirol zinegotzia eta Kultur
zinegotziarekin elkarlanean.

Talde antolatzaile honek gauza guztien gainetik ibilbidearen segurtasuna jarriko du helburu,
jaitsiera oso arriskutsua delako eta froga hau guztiontzako jai bat izatea desio dugula pentsatuz.

5. BEHARREZKO BALDINTZAK

Beharrezko baldintzek bertaratuko diren guztien segurtasuna bermatuko duten baldintzak


ezartzea dute helburu. Pertsonen babesa eta frogaren burutze ona izango da gure xede
nagusia.

Beharrezkoa izango da Bizkaiko Foru Aldundiko dagokion sailaren baimenarekin, ibilbidearen


zatiko bide mozketa ofiziala. Hau zihurtatuko duten poliziaren presentzia, Babez Zibileko taldea
eta beharrezko informazioa beharko dira.

Trafikoaren mozketa bat aurreikusten da Paresiko baselizarako gurutzebidearen eta


Osinbaltzako zubiaren errepide tartean (2,4 km), arratsaldeko 16:00 eta 20:00 bitartean.
Goitibeheren erremonteen bitarteetan errepidea tarteka zabalduko da, lehenengo
zirkulazioaren norabide batean eta gero bestean, era kontrolatuan bidea emanez.

Aurreko urteetan bezala, Bizkaiko Foru Aldundiko dagokion Sailaren bidea mozteko
baimenak izan bezain laster, baimenen kopia bat eta mozketen ordutegien berri emango zaio
Polizia Autonomikoari, hauek izan daitezen bide mozketen begirale lanen arduradun.

Aipatutako errepide tramoan segurtasun neurriak jartzen hasten diren unetik, hauek kendu
harte eta egun guztian zehar, ibilbidea antolakuntzak kontrolatuta egongo da behar den
bezala bereiztutako komisarioekin. Komisario hauek banderin batzuekin hornituta egongo
dira errepidean gerta litezkeen gertakariak seinaleztatzeko. Polizia Autonomikoari, egoera
honen berri ere emango zaio. Hauei, hala eskatu ezkero, kontakturako telefono mugikorren
zenbakiak emango zaizkie, behar izan ezkero, komunikazio hobe bat izateko.

Aste bat lehenagotik, komunikabide desberdinetan bide mozketen berri emango da.

Aurreko egunean tamaina egokiko kartelak ezarriko dira. Hauetan, bide mozketen
ordutegiak, ibilbide moztua, mozketen arrazoia eta errepide alternatiboen berri emango da
(Sollube, Errigoiti eta Gerekiz – Morga). Kartel hauek Arrietako irteeran Busturiarako
norantzan eta Altamira auzoko irteeran (Busturia) Arrietarako norantzan ezarriko dira.

Derrigorrezkoa izango da partehartzaileek aseguru espezifiko baliagarria kontratatuta izatea.


Honetarako, antolakuntzak bere baliabideak interesatuen eskura jarriko ditu.

Ikusle eta antolatzaileei gerta dakieken edozein istripuren aurrean Ardura Zibileko Asegurua
kontratatuko da.

5etik 3. orrialdea
PARESIKO GOITIBEHERAK – BUSTURIA

Partehartzaile eta ikusleen segurtasunerako, antolakuntzak erabakitako neurriko babeserako


belar fardelak ezarriko dira, ikuskariek erabakitako ibilguneko puntuetan eta baita antolakuntzak,
bere arriskuagatik beharrezko ikusten dituen tokietan ere. Gainera, zentzu honetan Busturiko
Udalaren aldetik eta Busturiko Babes Zibilerako taldearen aldetik egindako proposamen eta
eskariak kontutan izango dira.

Izan daitezkeen istripuen aurrean, frogak dirauen bitartean, anbulantzia biren presentzia
eskatuko da.

Hiru megafonia sistema izango dira, finko bat eta mugikor bi, bertaratutakoei segurtasun arauen
berri eta frogaren joan etorrien berri emateko. Megafonia finkoa irteera puntuaren inguruan
jarriko da. Megafonia mugikorrak ibilbidean zehar ibiliko diren ibilgailu banatan instalatuko dira.
Hauek tanda bakoitzaren hasiera baino lehen eta frogaren bukaeran zein bestelako pisuzko
arrazoien aurreko suspentzio baten kasuan, ibilbidea beteko dute berari buruzko ohar eta
argibideak emanez.

Mota desberdinetako ibilgailuak prest izango dira (traktore, kamioi, todoterreno, quad,...)
goitibeheren erremonte, fardelen garraio, kolokazio eta kentze lanetarako, lasterketaren kontrol,
informazio eta segurtasun sistemetarako, antolatzaile eta partehartzaileen garraiorako, etabar.

Antolakuntzako kideak bikoteka izango dira bihurgune eta puntu arriskutsu guztietan,
partehartzaileen hurbiltzeen berri txilibitu eta bozina bidez, ikusle eta aldapan behera ezarritako
antolatzaileei jakitera emateko, banderin horiz, partehartzaileei bihurgune edo puntu
arriskutsuen berri emateko eta arrisku edo pisusko arrazoiak medio (istripu, pertsona, abere edo
ibilgailuen pistaratzea, etabar.) geldialdi teknikoen berri emateko banderin gorriz ornituta.

Antolatzaileek, ikusleengandik bereiztu eta erraz ikusi eta aurkitzeko moduko arropa izango dute
(petoak, kamisetak,..).

Irteera eta helmuga kontrolerako eta denboren kronometraiarako txabolak (BBKk emandako
Busturiko Udalaren jabegokoak) montatuko dira irteera eta helmuga puntuetan. Helmugarako
arku puzgarri bat ere ezarriko da.

Ikusle eta autoak ez ibilbideratzeko balizamentuzko zintak ezarriko dira.

Ikusleei, lasterketaren segurtasunerako oharrak, zabor bilketarako puntuak eta bestelako gaiei
buruzko informazioa emateko panelak ezarriko dira.

Antolatzaileak telefono mugikorren eta walkie-talkien bidez komunikatuko dira. Goitik, irteeren
berri emango da eta bihurguneetatik gerta daitezkeen egoeren berri emango da (uzteak,
istripuak, geldialdi teknikoak,...), beti ere kanal bat libre utziz egoerarik txarrenetarako.

Kronometraiak, kronometraiarako programa informatiko berezi batez edo kronometro


sinkronizatuz burutuko dira.

Kategoria bakoitzeko irabazleen sariak eta partehartzaileei emateko oroitgarriak erabakitzear


daude, jaso daitezkeen diru aportazio eta laguntzen araberakoak izango direlarik.

Frogaren amaieran bidea zabalduko da eta fardelak ahal bezain lasterren kenduko dira, baita
ikusleek sor ditzaketen zabor eta zikinkeriak ere. Helburu horretarako ibilbideko puntu
desberdinetan zabor poltsa edo eta ondakin ontziak jarriko dira. Gainera, aire aparatuez ornituko
gara bidean gera daitezkeen belar ondakinak kentzeko.

5etik 4. orrialdea
PARESIKO GOITIBEHERAK – BUSTURIA

Froga ikustera bertaratuko diren ikusleen ibilgailuak aparkatzeko gune baimenduak atonduko
dira. Zentzu honetan proposamen eta oharrak onartzen dira, batez ere Bizkaiko Foru Aldundi,
Busturiko Udalaren eta Paresiko Jai Batzordearen aldetik etor daitezkeenak.

Aztertu gabe utzitako gaiak, sortu ahala zuzentzen joango dira.

Busturian, 2011ko otsailaren 15a

5etik 5. orrialdea

You might also like