You are on page 1of 2

PRENTSA OHARRA

Ez da lehenengo aldia, eta seguruenik azkenengoa ere ez dela izango, klase


politikoa, arduradun politikoak eta elizak bat egiten dutela, herritarron ordezkariak eta
arautik kanpo dauden sexualitateen kontrako gorrotoa eta matxismoa sustatzen dutenen
arteko matrimonio arriskutsua

Ez da lehenengo aldia izan, aurte ere Armentiako elizarako hautetsi eta Araba
gobernatzeko hautagaiak kabalgata lotsagarrian ikusi ditugu, Baina gure gorputzen
inguruko erabakiak askatasunez hartzeari mugatzen dituztenekin bat egitea gutxi izango
balitz, ahaldun nagusiak eta berrautaketara aurkezten den xabier Agirre jaunak ohore
guztiekin aurreskua dantzatu izan du elizaren aurrean. Gure mespretxurik haundiena
merezi duen ekintza da hau.

Sexu aniztasuna garai hauetan erakargarriegia den gozokia bihurtzen da bozkak


lortzeko, ekimen ezberdinak kolorez janzteko edota irudi txukuna proiektatzeko.
Errealitateak ez dauka, inondik inora, zerikusirik. Klase politikoak, hautetsiak eta
hautagaiak eliza talde antolatuak prestatzen dituen ekimenetan parte hartu eta babesten
dute. Ez da posible sexu aniztasunean edo berdintasunean oinarritutako politikak, STG
prebentziorako ekimenak burutzea eta elizarekin bat egitea.

Instituzioetako arduranek, instituzioen izenean, disidentzia sexualaren kontrako


indarkeria sustatzen dutenen ekimenetan parte hartzeari uko egin behar diote. Erakunde
hauek osasun publikoaren kontra aritzen dira preserbatiboaren satanizazioarekin,
matxismoa sustatu eta gure gorputzen gain erabakitzeko eskubidea ukatzen dute.

Azken aste hauetan ekimen erligioso, politiko,… ugari bizi izan ditugu, baina azken
egunetako kabalgata ultra hauek alde batera utzita, san prudentzio eguneko politikari
arabarren jarrera lotsagarria alde batera utzita, maiatzaren 1eko egunean eta
antolakuntzan sartzen gara buru belarri.

Azken urteetan onartezina den eskubide sozialen murrizketa pairatzen ari gara,
krisiak aurretiko irabaziak zeuden eskubideak bertan behera utzi ditu. Aldaketarako garaia
irtsi dela diote batzuek eta besteek, eta antza denez aldaketa hori nortzuk eramango
duten aurrera lehiatzen hasi dira, ia nork irabazten duen. Bi talde, hauetako bat benetazko
aldaketaren aldeko apustua egiten du, pertsona guztien, langileon, eskubideak
errespetatuko dituen aldaketa nahi dute. Bigarren taldeak gehien dutenak geroz eta
gehiago izan dezaten eta gutxi daukatenek geroz eta gutxiago izan dezaten aldeko
apustua egiten du, euliak izango bagina bezala zapalduak izateko.

Erlazio ereduen aldaketa, homofobia, transfobia eta matxismoa posible egiten duten
estrukturen desagertzea planteatzen dugunok ez daukagu herri mugimendua ez den beste
talderik. Kapitalaren atzaparkadak sindikalgintzaren mazo kolpeak bezala jasaten ditugu.
Talde batetik gure sexualitate ez arautuagatik baztertzen gaituztenean beste taldekoak itsu
geratzen dira, mutu.
Eredu heteropatriarkalak apurtzen ez dituen aldaketa sozialik ez dago, gure
gorputzen burujabetasuna, desioak edo erlazioak mugatzen dituen aldaketa sozialik ez
dago. Ez dago aldaketarik eliza edo instituzioen zuzendaritzapean, beraz, aldaketa soziala
hau guztia kontutan hartu gabe sustatzen dutenak orain indarrean dagoen kaka berdina
baino ezingo dute birsortu.

Harrigarria da nola oraindik heterosexualak ez diren pertsona kantitate adierazgarria


beraien sexu desirak ezkutzatzen duten. Hau are larriagoa da lan munduan non oraindik
badauden beraien gozamen eta afektibotasun ez arautuak izkutatzen dutenak. Era berean
guztiz heterosexistak diren jarrerak saritu egiten dira, matrimonioa,… pribilegio hauek gure
lan tokietatik ezabatu nehar ditugu, egoera zibilak ezin du batzuei eskubideak eman
besteei ukatzen dizkien bitartean. Matrimonioaren, pertsonen arteko jabetza pribatua,
balio kulturala baino ez duen balio guztien ezabaketaren aldeko apostua egiten dugu.
Benetazko amodio fantastikoetaz hitz egiten gaituzte, batzuten hiltzen dituzten amodio
fantastikoak. Matrimonioa sistemak erabiltzen duen erlazioen kontrolerako tresna bat
baino ez da.

Hau dela eta desobedientziara deitzen dugu, sexuan ere disidenteak izatera gure
sexu-gogoa edo sexu nortasunaz haratago, gure etiketa guztiekin edo etiketarik gabe
bizitzeaz baino haratago. Beharrezkoa da oinarri heteropatriarkala desorekatzea
irudimenetik, burujabetasunetik, intsumisiotik. Gure esku dago, gure desioetan eta gure
gorputzetan.

Euskal Herrian, 2011.eko apirilaren 30.ean


lumagorrihat@gmail.com

You might also like