00 PINTXOerrezeta BILDUMA

You might also like

You are on page 1of 20

AURKIBIDEA

- ENDITXO.
- PINTXIN.
- NEGUKO BIRIBILKIA.
- TOMATXIPIN.
- INAUTERIAK.
-
- XABIROGIA.
- SAN FERMIN.
- PINKROKETA.
- PINTXO MISTO.
- HERRIKO PINTXOA.
- SANTXOA.
- PEPINTXO.
- SUPER PINTXOA.
- BIRIBILKETA.
- OGIPINTX.
- ARRAUTZ PINTXO.
- URDAIAZPIN

Pintxo hauek gelan prestatu ahal izateko produktu gordin ala


elaboratuetatik abiatu gara; hala nola, egositako arrautza ala
patata, uhaza, ozpinetan jarritako produktuak...

Hasteko, honelako zein produktu lortzeko aukeraz hausnartu du


bakoitzak eta, ondoren, bakoitzak bere gustuko pintxoa diseinatu
eta burutu du.

Ondoren egindako pintxoak jateko aukera izan dugu guztiok.


ENDITXO

OSAGAIAK

- Indioilar egosi
xerra.
- Atuna.
- Pipera gorria.
- Arrautza egosia.
*
*

PRESTAKETA

- Hasteko arrautza egosiaren gainean


pipertxo gorriak jarriko ditugu.
- Ondoren indioilar egosi xerra hartuko
dugu eta atuna barruan jarrita biribilki
bat prestatuko dugu.
- Oliba batekin bukatuko dugu pintxoa eta
zotzekin josiko dugu guztia.

On egin!

Endika
PINTXIN

OSAGAIAK

Arrautza egosia.
Uhaza.
Gazta freskoa.
Artotxoak.
Tipulatxoa.
*
*
*
* PRESTAKETA
*

Lehenengo ogi gainean uhaza jarriko dugu.


Ondoren arrautza xafla bat.
Gero gazta zati bat eta tipulatxoa.
Bukatzeko zotz batekin dena josiko dugu eta
artotxo aleekin apainduko dugu.

On egin!
Judith
NEGUKO BIRIBILKIA

OSAGAIAK

Zabaltzeko gazta.
Urdaiazpiko egosia.
Urdaiazpikoa.
Oliba.
Galeper arrautza.
*

PRESTAKETA

Hasteko urdaiazpiko egosia xehetuko dugu eta


zabaltzeko gaztarekin nahasiko.
Lortutako orea beste urdaiazpiko egosi xerra
batean biribilkatuko dugu eta ogi gainean
jarriko.
Ondoren urdaiazpikoa eta arrautzatxoa ipini
eta zotzarekin josiko dugu.

On egin!
Yassire
TOMATXIPIN

OSAGAIAK

* Oliba.
* Tomatea.
* Atuna.
* Uhaza.

PRESTAKETA

Lehenengo, uhaza hartu eta tomatearekin


batera zotzan jarriko dugu.
Gero, atuna gehituko dugu olibarekin.
Bukatzeko, ogi xerran jarri eta prest dago
pintxoa.

On egin!
Andoni
INAUTERIAK

OSAGAIAK

Urdaiazpiko egosia
Maionesa
Txaka

PRESTAKETA

Txaka txikitu ondoren maionesarekin nahasiko dugu


hasteko.
Urdaiazpiko xerra lau zatitan zatitu ondoren
horietako bat ogi xerra gainean jarriko dugu.
Ondoren txakarekin eginiko orea jarriko dugu
urdaiazpikoaren gainean eta tartekatzen joango
gara orea eta urdaiazpikoa.
Bukatzeko oliba bat jarri eta zotzarekin josiko
dugu dena.
On egin!

Josu
2000PIN

OSAGAIAK

Idiazabal gazta.
Galeperraren arrautza
egosia.
Urdaiazpikoa.

PRESTAKETA

Lehendabizi arrautza erditik moztu eta gazta


triangelu fin bat.
Ondoren urdaiazpikoa jarri ogi xerra gainean,
gazta eta arrautzatxo erdi bat.
Amaitzeko zotz batekin dena elkartu eta
gozatu pintxoaz.

On egin!
Idoia
XABIEROGIA

OSAGAIAK

Urdaiazpikoa.
Gazta xehetua.
Salsa arrosa.
Tomatea.
Oliba.

PRESTAKETA

Tomatea erditik ebakiko dugu eta ogia


igurtziko dugu berarekin.
Urdaiazpikoa jarriko dugu ondoren.
Gainean salsa arrosa eta gazta gehituko dugu.
Zotza batean oliba bat eta prestatutakoa
ziztatuko dugu eta prest egongo da.
On egin!
Xabier

-
-
SAN FERMIN

OSAGAIAK

* Arrautz egosia
*Txaka
*Atuna
*Maionesa
*Piperra
*Olibak

PRESTAKETA

Lapiko bat urez bete. Arrautzak sartu eta


egosten jarri. Gutxi gora behera 15
minututan.
Txaka, atuna eta arrautz egosiaren gorringoa
maionesarekin nahastu.
Ondoren arrautza nahasketarekin bete.

On egin!
Nerea
PINKROKETA

OSAGAIAK

Kroketak.
Ganba ogi xehetuan.
Txerri urdaia.
Uhaza.

PRESTAKETA

Lehengo urdaiazpiko kroketak prestatuko


ditugu orea frijituz.
Ondoren, ganba bati azala kendu eta
arrauztatuz frijituko dugu.
Jarraian, txerri urdai zatitxo bat frijituko
dugu.
Bukatzeko, zotzean jarriko ditugu
prestatutakoak eta uhazarekin aurkeztuko
dugu.
On egin!
Unai Lorenzo

-
-
-
PINTXO MISTO

OSAGAIAK

Gazta xafla.
Atuna.
Uhaza.

PRESTAKETA

Hasteko, ogi xerra gainean uhaza jarri.


Ondoren gazta xafla eta atuna.
Bukatzeko oliba bat ala beste uhaza zati bat
jar dezakezu.

On egin!

Unai Mendieta
HERRIKO PINTXOA

OSAGAIAK

Hezur gabeko oliba.


Urdaiazpikoa
Txaka.
Arrautza egosia.
Gazta xehetua.
Saltsa-arrosa eta
perexila.

PRESTAKETA

Hasteko ogi xerraren gainean gazta xehetua


eta saltsa jarriko dugu eta gainean arrautza
erdi bat.
Ondoren, urdaiazpikoa eta txaka.
Bukatzeko, oliba jarriko dugu eta perexil
hostotxoa.

On egin!
Ainhoa
SANTXOA

OSAGAIAK

* Ogia
*Txorizoa
*Saltxitxa
*Saltxitxoia
*Gazta

PRESTAKETA

- Lehendabizi, ogi xerraren gainean txorizoa,


saltxitxa eta gazta jarriko ditugu hurrenez
hurren.
- Gero, zotz batekin dena elkartuko dugu.
- Bukatzeko, gainaldean, txapelaren antzera,
saltxitxoi xerra bat ipiniko diogu.

On egin!
Saioa
PEPINTXO

OSAGAIAK

Ozpin pepinoa.
Atuna.
Olibak.
Tomatetxo txikia.

PRESTAKETA

Lehenengo ogi xerra hartu eta ozpin pepinoa


erditik moztuko dugu horizontalki.
Ondoren atuna jarriko dugu egindako bi
erdien artean.
Jarrain tomatetxoa erditik zatitu eta bi
aldemenetan kokatuko ditugu.
Amaitzeko bi zotza erabiliz dena elkartuko
dugu eta tokirik gelditzen bada oliba batekin
amaituko.
On egin!
Unai Ramírez
SUPER PINTXOA

OSAGAIAK
Hezur gabeko oliba.
Urdaiazpiko egosia.
Pamplona txorizoa
Galeper arrautza egosia.

PRESTAKETA

Hasteko ogi xerraren gainean txorixo xerra


jarrako dugu.
Ondoren urdaiazpikoa eta arrautza egosia.
Bukatzeko oliba jarriko dugu eta zotz
batekin dena lotuko.

On egin!
Leyre
URDAIAZPIKO BILKETA

OSAGAIAK

Urdaiazpiko egosia.
Maionesa.
Txaka.

PRESTAKETA

Lehenengo,txaka txikituko dugu eta


maionesarekin bildu.
Ondoren, ogi xerraren gainean, urdaiazpiko
egosi xafla bat jarriko dugu eta prestatutako
orea bilduko dugu berarekin.
Bukatzeko, txaka pixka bar jarri dezakegu
gainetik apaindura modura.
On egin!
Ibai
OGIPINTX

OSAGAIAK

Arrautza egosia.
Zainzuri eta oliba.
Txaka.
Urdaiazpiko egosia.
Maionesa.

PRESTAKETA

Ogi gainean arrautza egosia jarriko dugu.


Ondoren txaka xehetua maionesarekin.
Bere gainean urdaiazpiko egosi xerra,
zainzuria eta oliba.
Zotz batekin josiko dugu guztia eta...

Ummmmm! On egin!

Alba
ARRAUTZPINTXOA

OSAGAIAK

Arrautza egosia.
Tomatea.
Uhaza.
Patata egosia.

PRESTAKETA

Hasteko ogi xerra gainean txaka jarriko


dugu.
Ondoren patata egosia eta arrautza.
Gero tomatea gehituko dugu eta bukatzeko
uhaza.
Dena zotz batekin josiko dugu eta pintxoa
prest dago.

On egin!
Maitane
URDAIAZPIN

OSAGAIAK

Oliba
Urdaiazpikoa
Kroketa.
Uhaza.
Salsa arrosa.

PRESTAKETA

Lehendabizi ogi zatiaren gainean salsa arrosa


jarriko dugu.
Ondoren uhaza, urdaiazpikoa eta kroketa
ipiniko dugu.
Bukatzeko oliba bat eta guztia zotz batekin
elkartuko dugu.

On egin!

Iñigo

You might also like