You are on page 1of 65

Ander Errasti

Joseba Olagarai
Nerea Ugarte
Zoriontasuna,
hezkuntzaren
helburu nagusia
Z
oriontsu izatea. Horixe bilatu behar dute txiki-txikitatik. Ez dugu
konpetentzietan sinesten, zein baino zein hobeagoa izatean. Zoriontasun
indibidualean sinesten dugu, ume bakoitzak bere burua ezagutu eta
kontentu bizitzeko egin beharreko lan luzean. Horrela bakarrik izan dezake zentzua
irakasleon lanak gure ustez.

Dantza egitea, abestea, antzerkia egitea... haurrek balore garrantzitsuak ikasten


dituzte langintza horietan eta bakoitzak bere burua ezagutzeko aukera ezinhobea izaten
du. Taldekideekiko harremanak, beldur pertsonalak, blokeo emozionalak… guztiarekin
aurrez aurre topo egiten du eta asko ikasten dute horiei irtenbidea topatzeko bidean.
Plazerarekin konektatzen dute eta hori oso garrantzitsua da gaur egungo eskolan, ematen
duelako eskolak ez duela plazerarekin zerikusirik.

Eskola sakrifizioaren eta esfortzuaren topalekua da, zoritxarrez. Gure ustez eskola
plazera da, gozamen hutsa. Lagunak egin, emozioekin esperimentatu, harremanak landu…
zer gehiago eskatu daiteke! Helburu hori sentiarazi nahiko genieke haurrei egunero.
Nola izan
zoriontsu
eskolan?
B alore asko landu behar dituzte haurrek. Besteak beste, honakoak:

1.- Zer gustatzen zaizun, hori egin. Zoriontsu egiten zaituzten ekintzetan inbertitu
denbora, ahal bada, taldean. Jarrera aktiboa izan bizitzarekiko.

2.- Gustatzen zaizkizun gauzak ikasi, zure interesen araberakoak. Identifikatu zure
interes-guneak eta horiek indartu.

3.- Bizitza sozialari garrantzia eman; harremanei, lagunekin egoteari, jolasei, talde-
ekintzei…

4.- Pentsamendu positiboa eta optimista garatu. Abestu, dantzatu, jolastu.

5.- Zaren bezalakoa izan. Onartu zure burua eta sentitzen duzuna egin.
Freire:
hezkuntza
kritikoa
F
reirek hezkuntza kritikoa proposatzen du irakasle-ikasle harremanei
garrantzia handia emanez: “Irakastea ez da ezagutza jakitea, baizik eta hura
sortzeko edo eraikitzeko ahaltasunak sortzen jakitea”. Horretarako,
hezkuntza-komunitate guztiak parte hartzearen garrantzia nabarmentzen du Freirek
(irakasle, ikasle, guraso…) edukiak taldean eraiki behar direla azpimarratuz.

Denok dakigu askoz ere zailagoa dela jarrera kritikoa izatea, baina batzuetan egun
daukagun erosokeria alde batera utzi eta jarrera kritikoa izan beharko genuke gure
bizitzako hainbat alorretan. Izan ere, errazena, ezer ez egin, besteek egin dezaten itxaron
eta gainera, besteek egindakoa ondo iruditzen ez bazaigu kexatzea baita.

Eskolako esparruan landu beharko litzatekeen beste alderdietako bat jarrera kritikoa
da. Hau da, haurrak gai izatea, nahi, desio, gustuko, gorroto dutenaren inguruko iritzi bat
izan eta aldaketa bat egin behar izanez gero aldaketa horretan sinestu eta aurrera egitea.

Bestalde, haurrak kritikoak izateko autokritika bera ere landu behar dugu, bai
irakasle eta baita ikasleek ere. Prest egon behar dugu denok, besteek gutaz duten iritzi
positibo eta negatiboak entzun eta horien aurrean erantzun bat emateko. Askotan kosta
egiten zaigu autokritika hori egitea, baina posible da, eta are gehiago, txiki-txikitatik
ohitzen baditugu haurrak lehenik eta behin kritikoak izaten euren buruekin eta gero jada,
inguratzen duten testuinguruarekin.
Summerhill,
munduko eskolarik
zoriontsuena
S
ummerhill Alexander Sutherland Neill-k 1921an Ingalaterran sortu zuen eskola
ezberdina da. Egun A.S Neillen alabak darama aurrera eskola hau.

Ohiko ikaskuntza tradizionalaz aparte, diziplina mota interesgarria planteatzen du


Ingalaterrako eskola honek. “Umeei eurek izan nahi duten bezalakoak izaten uzten diegu,
eta horretarako diziplina mota oro baztertu genuen”, diote bertako hezitzaileek. Umeak
nahi badute bakarrik joaten dira klasera. Ez badute gogorik, ez dira joaten. Helburua eurek
klasera joateko gogoa eta motibazioa sentitzea da. Beraz, “Summerhill da, ziurrenik,
munduko eskolarik zoriontsuena”.

Eskola honetako helburu bakarra izan ez arren, nagusiena “eskola umeari egokitzea
da, umea eskolara egokitu beharrean”. Askotan hitzez esan ohi dugun esaldia da, baina
gero, gure eskoletako errealitatea beste bat izaten da. Izan ere, eskolak askotan bere
erritmoa jartzen du eta haurrek erritmo hori jarraitu behar izaten dute. Horrek esfortzu
handia eskatzen du, bai eskolari, bai eta irakasleei, baina hala izan beharko litzateke.

Eskola hau adibide gisa hartuz, ikus daitekeena da beste eskola mota bat posible
dela, nahiz eta askotan horrelako eskola bat utopia moduan ikusi izan dugun eta egun
oraindik ere ikusten dugun, horrelako hezkuntza sistema batean sinestuz gero, posible dela
argi dago.
Nolakoa izan behar
du hezitzaile
idealak?
C
arl Rogers psikologoak ikaslearengan zentratzen du hezkuntza, “gizabanakoa
norbere aldaketarako prozesuaren oinarria izanik”, argitzen du. Irakaslearen –
edo hezitzailearen- paperari garrantzia handia ematen dio. Ikuspuntu
psikoterapeutikoan oinarrituz, hezitzailea ikaslearen heziketako parte aktiboa da baina ez
du sekula ikaslea ezertara behartzen: “Gizabanakoak berak libreki hautatuko du noiz
mugitu norabide batean edo bestean” azaltzen du Rogersek. Ikasle/pertsonek norabide
hori bideratzeko hiru baldintza definitzen ditu, “horien bitartez gizabanakoak askatasun
eta hazkunde pertsonala esperimentatuko ditu”, nabarmenduz. Hauexek dira baldintzak:

1.-Zintzotasuna: hezitzaileak bera den bezalakoa azaldu behar du ikaslearen


aurrean. Askotan bakoitzak ditugun erresistentziek gauza asko egitera mugatzen gaituzte
eta ikasleen aurrean garen bezalakoak ez izatearen kausa dira erresistentziak.

2.-Jarrera positiboa: egoera guztiak onartuko ditu edozein dela ere. Laudorioen eta
kritiken aurrean jarrera baikorra azaltzea beharrezkoa da. Bestalde, kritikak negatiboak
izanagatik, konstruktiboak badira, oso aberasgarriak gerta daitezke. Azken finean, umore
ona transmititu eta “kutsatu” egiten da.

3.-Ulermen enpatikoa: ikasleen sentimenduekiko sentiberatasuna agertu behar du


irakasleak, beren sentimenduak ulertzeko gaitasuna lortu arte. Askotan zail gerta liteke
besteen lekuan jartzea baina irakasle on batek lortu behar duen zerbait da.
Eskola umeari
egokitu, ez umea
eskolari
D
enbora da iada eskola umeari egokitu behar zaiola guztion ahotan dabilela, baina teorian
hain gauza erraza dirudien horrek praktikan lan handia ematen digu. Honek ondo
funtziona dezan hezkuntza sistemak aldaketa sakona eman beharko luke. Baina nola?
Nondik hasi lanean?
Lehenik eta behin, haur bakoitza “bakarra da munduan” ideia onartu, barneratu eta horrekin lanean
hastea beharrezkoa da. Haur bakoitzak bere beharrak izaten ditu eta ahal den neurrian egokitzapenak egin
behar zaizkio; edukiei dagokionez autonomia lortzeko…
Hezkuntzan lanean ari garen guztiok badakigu hogei-hogeitabost ikasleko taldeak direnean oso
zaila dela haurrei guztia egokitzea, baina ahal dugun neurrian ikasleen egokitzapenak kontuan hartu behar
ditugu. Haur bakoitzak izaten duen garapena garrantzitsua da eta horren arabera aurrera pausoak ematen
joatea. Maiz gertatzen da gure ikastetxeetan ikasle azkarrenaren maila ikasle guztiekin jarraitu nahi izaten
dugula baina hau ez da erreala izaten. Zer gertatzen da garapen motelagoa duten ikasleekin? Eta azkarragoa
dutenekin? Galdera hauen harira milaka galdera gehiago etortzen zaizkigu burura gai honen inguruan.
Hala nola, testu liburuak erreferentzia izan beharko lukete eta ez gaur egun diren presioa, azken
finean ikastetxe eta irakasle guztion helburua ikasturtea amaitzerako ikasleak hainbeste diru ordaindutako
liburua etxean bukatuta erakustea baita. Hau horrela, benetan uste al dugu guztia ikasten dutela? Erdia ondo
landua eta benetan barneratua izanda ere nahikoa izan daiteke.
Aniztasuna,
aberastasun iturri
A
niztasunak edozein hezkuntza-talderen ekintza, eskubide, balio, bitarteko etab. Talde
heterogeneotan antolatzea ahalbidetzen du. Hainbat hezkuntza-proposamen aurreikusi
eta jartzen ditu pertsona guztien eskura. Bitarteko, baliabide, jarduera, taldekatze, lan
dinamika eta abarren aniztasuna aurreikusten ditu guztientzat, testuinguru berean balio bereko ikaskuntza-
prozesu eta prestakuntza-aukera desberdinak burutu ahal izan daitezen. Era berean, hezkuntza-behar
desberdinei erantzuten die, desberdintasunak ezabatzen ditu eta irakaskuntzaren eta gizartearen hobekuntza
bultzatzen du.

Desberdin izateaz gain, hala izan nahi dugu pertsonalki. Kolektiboki, talde gisa, askatasuna eta
autonomia maite dugun izaki bereziak eta espresiboak gara. Gure modura bizi nahi dugu eta gure kontura
pentsatu. Gizabanako bakoitzaren berezitasuna sozializazioaren produktu naturala da. Kultura geureganatzen
dugu eta arauetara egokitzen gara, kolektiboan sartuz. Gure kulturan berezitasun hori baliagarria dela
onartzen dugu.
Horregatik guztiagatik, esan dezakegu aniztasunaren hezkuntza esamoldearen azpian
desberdintasunen hezkuntzarekiko ikuspegi berria dagoela. “Aniztasunaz hitz egiteak berdintasunez hitz
egitera garamatza. Aniztasuna gizakiari loturik dagoen berdintasunaren adierazpen jakin bat baino ez da.”

Maisu sufia
JORGE BUCAY
Ez izan MELOKOTOIA
-Nire errukia agertzeko
melokotoi goxo bat
oparituko dizut.

-Nahi baduzu, azala


kenduko diot.

-Nahi duzu zati txikitan


moztea?

-Utz iezadazu melokotoia


nire ahoa xehatzen zuri
eman baino lehen…
M
aisu sufiak ipuin bat kontatzen zien ikasleei klase bukaeran baina ikasleek ez zuten beti ipuinaren esanahia
ulertzen.

-Maisu –egin zuen protesta behin ikasle batek. –Zuk ipuinak kontatzen dizkiguzu baina ez diguzu inoiz beraien
esanahia azaltzen.
-Barkamena eskatzen dizut –erantzun zuen maisuak. –Nire errukia agertzeko melokotoi goxo bat oparituko dizut.
-Eskerrik asko, maisu – erantzun zion ikasleak.
-Nahi baduzu, azala kenduko diot.
-Ados, mila esker –erantzun zion ikasleak
-Labana ere badaukat. Nahi duzu melokotoia zati txikitan moztuko dizut errazago jan dezazun.
-Gustatuko litzaidake baina zure borondate onaz aprobetxatzea litzateke.
-Ez da aprobetxatzea nik eskaini badizut. Zure nahiak bete nahi ditut, besterik ez.
-Utz iezadazu melokotoia nire ahoa xehatzen zuri eman baino lehen –gaineratu zuen maisuak.
-Ez maisu, ez nuke hori egiterik nahi! –kexatu zen ikaslea, harrituta.
Maisua isilik gelditu zen momentu batez eta honakoa esan zuen:
-Ipuin bakoitzaren esanahia azalduko banizue… nire ahoan xehatutako fruta jaten ematea litzateke.
Nik zurekin, zuk
nirekin, elkarrekin
ikasiz
I
rakasleak orain urte batzuk zein rol izaten zuen ikastetxean? Eta gaur egun?
Orain urte gutxi arte ikaslegoa “tabula rassa“ ginen, ez genuen hitz egiteko aukerarik.
Gaiaren inguruan irakasleak modu teorikoan gaiak azaldu eta aparteko azalpenik jaso gabe gaia
amaitutzak ematen zuen, sistema teorikoa oinarritzat hartuz.
Irakaslea zen gehien zekiena eta besteok, ikasleak, gaiaren inguruan ez geniekez, berak esandakoa
ikasi behar izaten genuen. Denborarekin gauzak aldatzeko beharra zegoela ikusi zenean, sistema praktikoa
jarri zen martxan. Ordutik ikaslegoa ez ginen guztiz “tabula rassa“ izango. Zehar lerroak bere biziko
garrantzia hartzen dute sistema horizontalean, bakoitzaren sentimendu, jakinmin eta abar askok hartzen
baitu parte.
Gaur egun, hala ere, geroz eta indar gehiago hartzen ari den sistema horizontala da eraginkorrena.
Bertan, bai irakaslea eta baita ikaslea ere maila berean daude. Ikasleak beraiek ikasi nahi dutena azaltzen dute
eta irakaslearen laguntzat gai hori jorratzeko aukera izaten dute. Gainera, irakasleak ere ikasleengatik asko
ikasten du.
Guztiok guztiongatik gehiago ikasi dezakegunez, zergatik ez ba sistema hau gehiago lantzera elkar
bultzatu? Hezkuntzak urte luzetan egin duen noranzkoa guztiz aldatzea izango litzateke baina emaitza
positiboak lortzeko helburu eta aurrikuspen guztiekin, denok denongandik ikasiaz.
Tik-tak, tik-tak…
motibazioaren
ordua!
E
sperientzia pertsonala da irakurriko duzuna.

Hernaniko Langile Ikastolan Haur Hezkuntzan ez dago ordutegi zehatzik.


Haur bakoitzak libreki aukeratzen du gelara noiz etorri, gurasoen arabera beti ere. Parte hartzea
bakoitzaren gogoaren, interesaren eta baliagarritasunaren araberakoa da.

Bazkalondotik, irakasleak ipuina kontatzen du egunero. Normalean umeek badakite


14:30ean irakaslea ipuinarekin hasten dela. Hortaz, puntual demonio, bilgunean esertzen dira
guztiak ipuinaren zain. Gaur Garazi berandu etorri da eta honakoa esan du: “amari puntual
etortzeko esaten diot, bestela ipuina hasita egoten dela, baina beti berandu etortzen gara”.

Garaziri 14:30ean puntual-puntual gelan egoteko aginduko baliote, gogoz kontra etorriko
litzateke seguruenera. Behartua sentituko luke bere burua, agindua betetzen ari delako. Baina inork
ez dio ordutegiarekin zorroztasunik adierazi eta hortaz, berak aukeratzen du puntual etortzea.
Arrazoia garrantzitsua da: ipuina hasita topatuko du berandu etortzen bada!

Gauzak gogoz egitearen eta behartuta egitearen arteko aldea da. Hezkuntzan ezinbesteko
baldintza da. Adin horietan ezin gara umeei ezer behartzen hasi. Motibatzen, animatzen,
emozionatzen eta ilusionatzen lagundu behar diegu. Eskolan hainbeste gauza on daude eta
hainbeste ikasi dezakete, merezi duela puntual etortzeak. Baina ez diegu inoiz “berandu etorri zara
eh!” aurpegiratuko. Alderantziz, umea bere kabuz konturatuko da berandu etortzeak ondorio
batzuk dituela, normalean negatiboak. Hortaz, bere kabuz jabetuko da puntualtasuanren
garrantziaz. Hori da konstruktibismoa.
Ipuingintza,
literaturaz
haratago

Hitza haragi egin zeneko esaera biblikoari arreta jartzen badiogu, badirudi ezerezatik
agerpenerako bidean lehen maila soinuak hartzen duela; ondoren dator
haragiztatzea: itxura, neurria, kolorea,...
Haurra ere itsu da jaioberritan, eta soinuen bidez mintzatzen zaio ingurua, iruditan agertu baino
lehen. Hizkuntza ere hala, soinuz abailtzen zaio gainera, irudi mentalak agertu baino lehenago.
Hasieran, mintzaira zurrumurru gozo da haurrentzat, noiz edo noiz mingotsa agian; hitzen erreka
doa ahotik belarrira eta hitzen errekan murgiltzen da haurra, dena belarri, hitz bakoitzaren
esanahiaren axolarik gabe. Eta soinuen erreka horretan hasten da txaplaka, bereak diren soinuak
tartekatzen; eta soinu horiek adierazpen musikaletik (intentsitate, doinu, erritmo...)
erreferentziazko esanahia zehazten hasten dira.
Eta poesiaren agerpenean bizi-bizirik agertuko dira norabide dei ditzakegunak: belarrien norabidea,
zeinak soinuen errekan murgiltzera baikaramatza, eta erreka horren baitan joateak hartzen baitu
lehen mailako adierazkortasuna; eta irudiaren norabidea, begiarekin lotu duguna, zeinak hitzekin
irudiak zehaztera baikaramatza eta, norabide horretan, izendatzeak hartzen baitu lehen mailako
adierazkortasuna.”
Juan Kruz Igerabide
Ezberdina naiz
eta zer?
I
kasle bakoitza bakarra da eta hala behar du izan. Gizabanako bakoitza den bezelakoa da eta
horrelaxe errespetatu behar dugu. Bikoteak elkarren artean errespetatu eta onartzea kosta
egiten bazaigu, hogeita biko taldeak elkarren artean errespetatu eta onartzeko zer nolako
heziketa falta zaigu?
Ikasle guztiak berdinak, zintzoak, azkarrak, argiak... izatea eskatzen dugu irakasleok, buruko min
gutxiago izateko agian, baina ikasle bakoitza den bezalakoa onartzeak eta bakoitzaren beharrak entzun eta
asetzeak elkarbitzitza errazten digu. Bakoitzak besteengandik ikasteko eta imitatzeko aukera ematen digu.
Nahasketa honek guztiak, nahiz eta askotan ezetz pentsatu edo ezezkoan egon, onura handiak ekartzen
dizkigu. Bakoitzak bere sentimenduak adierazterakoan edo bakoitzak janzteko duen moduan, bere nahiak,
jarrera, gogoak, sentimeduak... aldarrikatzen ditu.
Ikasleak, gizabanakoak, gizakiak... guztiok dugu ezberdinak izateko eskubidea. Bakoitzak sentitzen
duguna adierazteko eta izan nahi duguna izateko baimena eman behar diogu gure buruari. Maila handi
batean eskubide horiek geroz eta gehiago onartu, goraipatu eta errespetatzen badira ere, gehiago lortu
daitekeela iruditzen zaigu.
Bakoitza bere buruaren jabe izan eta sentitu behar du, ondoren, besteekin elkarbizi eta elkarlanean
errespetuz aritzeko. Horretarako, heziketak heterogeneoa izan behar du.
Illitx,
kontsumoaren
hezkuntza
I
llitxen ustez hezkuntza “kontsumoa” da eta “ikaskuntza” merkantzia ekoizten
du.

Bitxia da kontsumo gizartearekin lotuz egungo hezkuntza-sistemari egiten dion


kritika. Gizarte antolakuntza kapitalistan erakundeen erabilgarritasun eza planteatzen du
Illitxek eta “erakunde erabilgarri eta ez erabilgarriak” bereizten ditu. Lehenengoak
bizikideak dira “trukearen balioan oinarritzen direnak, elkarlana eta komunikazioa errazten
duten sareak”. Besteak aldiz, “dependentzia sortzaile eta manipulatzaile” gisa deskribatzen
ditu, norberaren helburuak besteak gidatuz lortzen direnean ematen direnak. Eskola
erakunde itxi horietako bat bezala ikusten du pedagogo ezagunak.

Illitxek gaitasun ikaragarriarekin azaltzen du egungo gizarteratzea eskola


hezkuntzarekin hasten dela eta modu horretan “kontsumo progresiboan, mendekotasun
harremanetan eta eskema instituzionalistetan” sartzen ditugula haurrak. Bere ereduan,
“ingurune esanguratsua eta kalitatezkoa” aipatzen du.

Horixe da Illitxen aburuz eskola sistema egokia eta ikaskuntza prozesua ulertzeko
modu berria. Dioenez, hezkuntza sistema berri hori “ingurune esanguratsu eta
kalitatezkoan garatuko litzateke, sare hezitzaile berriekin, ikaskuntza prozesuak
partekatzeko eta zerbait irakastea/ikastea nahi izanez gero, jendearekin kontaktuan jarri
ahal izateko”. Horra hor hezkuntza ulertzeko beste oinarri garrantzitsu bat.
Sormena, mugak
gaindituz
U
meak artista hutsak dira baina eskolak, poliki-poliki, artista dohaiak kendu egiten
dizkie, hezkuntza ez dagoelako sormena lantzeko prestatua. Umeek sekulako
potentziala dute inprobisatzeko. Oso gaitasun handia dute arauen bidez
ezarritakoa apurtu eta burutazio berriak proposatzeko. Hori nola bideratu da irakasleon erronka.

Ume guztiek sekulako talentua dute baina ez diegu sormen-gaitasuna esplotatzen uzten.
Ez daukate hanka sartzeko beldurrik. Horrek balore handia du sormena garatzeko orduan. Izan ere,
hanka sartzeko prest ez dagoen pertsona inoiz ez da zerbait originala egitera ailegatuko. Eta umeak
horren adibiderik garbiena dira.

Hezkuntza tradizionalak “zuzentasuna” erakusten die haurrei. Zer den ona eta zer txarra.
Zein den jarraitu beharreko bidea eta zein ez. Horrek bide alternatiborik ez egotea eragiten du eta
umeek bide hori bakarrik segitzeko erabakia hartzen dute. Horren ondorioa zein den? Umeek
hanka sartzeko aukerak galtzen dituzte eta horrekin batera sormena lantzeko bideak hartzeko
aukera alde batera uzten dute.

Ez zaie esperimentatzen uzten. Ezin dute beren kasa sentitu eta sortu. Sentitzeko eta
sortzeko modu bat dago, bide bat. Hortik ateratzen dena zigortu egiten da. Marrazkia lerroaren
barrenetik margotu behar da. Arriskatzeko beldurra eragiten diete umeei. Eskerrak hori egunetik
egunera aldatzen ari den, baina hortxe dago, oraindik ere, hezkuntza sistemaren eta irakasleon
erronka: umeak sormen gaitasunetatik abiatuta heztea, bakoitzak bere bidea egin dezan.
Hezkuntza, 24
orduko plazera
G
uraso askoren ustea da euren seme-alaben hezkuntza eskolako orduetara
mugatzen dela eta behin eskolatik kanpo ezer gutxi dutela egiteko, beraiek ez
baitira irakasleak. Baina hori uste faltsua da. Gurasoen esku haurren
hezkuntzaren zati handia dago eta askotan guraso askok zeregin hori guztia eskolara
bideratzen dute. Askoz ere errazagoa da etxean gurasoak bakean uzteko haurrari nahi duen
guztia ematea eta eskolak mugak jarriko dizkiola pentsatzea.

Hori ez da horrela haur baten hezkuntza eguneko 24 orduak baitira, bai eskolan
ematen dituen orduak, bai eta gurasoekin eskolaz kanpo igarotzen dituen orduak ere. Izan
ere, ez du ezertarako balio eskolan irakatsitakoa gero etxean jarraitzen ez bada. Azken
finean haur baten hezkuntzan eskola eta gurasoen arteko elkarrekintza behar-beharrezkoa
da. Hau da, etxean jasoko duen hezkuntza eskolan jasotzen duenaren jarraipena izan behar
da. Beraz, eskolan irakasleak eta etxean gurasoek emandako mezuak berberak izan behar
dira.
Mikel, istorio
erreal bat
E
skola-sistema ez dago helburu horretara bideratua. Helburuetako asko akademikoak
dira, eta zoritxarrez, helburuetako gutxi dira alderdi emozionalari loturikoak. Ikasle
akademikoki supergaituak sortzen ditugu eta emozionalki analfabetoak.

Praktiketan egon garenean, horren adibide argi bat ikusi dugu. Bazen Mikel izeneko 4
urteko mutil bat. Mikel oso ona da alderdi akademikoan, hots, supergaitua da. Baina alderdi
emozionalean aldiz, kosta egiten zaio besteekin erlazionatzea, bere sentimenduak adieraztea…
Alde horretatik, uste dugu eskolaren helburu garrantzitsuenetarikoa ikasleen alderdi emozionala
lantzea ere izan beharko litzatekeela.

Egun eskola ezberdinetan hasi dira adimen emozionala lantzen baina oraindik ere asko
dago egiteko. Izan ere, lantzen dute alderdi hau eskolan baina ez zaio garrantzia handirik ematen.
Sinestu egin behar da emozioak lantzea garrantzitsua dela, bestela alferrik da.

Eskola amaitzerakoan alderdi akademikoan ondo ibiltzea bezain garrantzitsua da bakoitzak


bere emozioak besteei, hots, bere ingurukoei adierazten jakitea eta besteen emozioak
interpretatzen jakitea ere.
Irakasleak
ikasle
G
izarte globalizatu honetan hezkuntzak ardura handia dauka ikasleak hezterakoan. Aniztasun
handia dago eskola eta ikastola bakoitzean. Eskolak " inklusiboak " bihurtu behar ditugu denei
heziketa berdina jasotzeko eskubidea eskainiz. Denok denekin hezitu behar gara.

Ikasle talde bakoitzak bere ezaugarriak eta beharrak ezagutzen dituen irakasle tutorea du. Tutore
horren lana ezinbesteko laguntza da ikasleen trebakuntza integralerako. Izan ere, hezkuntzako etapa
bakoitzak ezaugarri edo jokaera desberdinak dituen arren, irakasleak ahalegina egingo du ikasgelan armonia
egon dadin.

Kalitatezko hezkuntza eskaintzeko bidean, ezinbestekoa da irakasleen etengabeko prestakuntza.


Asko dira prestakuntza honek bete behar dituen eremuak (eleaniztasuna, normalkuntza, hizkuntza
proiektua, teknologia berriak, etorkinen integrazioa, bizikidetza, ...) baina beti ere gure ikasleak pertsona
moduan hezteko helburua galdu gabe.

Gaur egun, gizarteak hala eskatuta, ikasketen beharra gero eta zabalduago dago jenderen artean.
Horregatik, gero eta jende gehiagok egiten ditu unibertsitateko ikasketak. Ez dugu zalantzarik ikasketa
profesionalen behar handiagoaz, baina horrek ez du esan nahi bizitza eginda dagoela. Bizitza osoan
formatzen joan behar dugu, egunero baitugu zer ikasia!

You might also like