You are on page 1of 1

haSerreaK Bere horretan JarraItZen du:

Benetako

EKAINAREN 19AN KALEAK HARTUKO DITUGU BERRIRO ERE


Hurrengo ekainaren 19an, berriro ere, kalera modu baketsuan ateratzeko deituak izan dira herritarrak, Europako beste zenbait hiritarrekin batera. Hilaren 23 eta 24an Europako Parlamentuak Euroaren ituna onartuko du. Inoiz hiritarren eskubide sozial eta ekonomikoen kontra eman den erasorik gogorrena izango dena.

Demokrazia

Orain

gipuzkoa

Zer da euroaren Ituna?

Lan eSKuBIdeen MurrIZKeta

Lan eskubideak produktibitateak eta enpresaren lehiakortasunak menperatuko ditu. Honen eraginak honako hauek izango dira: Soldatak produktibitateari loturikoak izango dira eta ez, orain bezala inflazioari lotutakoak. Jubilazio adinaren atzeratzea europa osoan, nahiz eta zenbait herrialdetan gazteen langabezi tasa %45a izan. negoziazio kolektiboaren baliogabetzea. Enpresariak erabakiko du konbenioa ezarriko den ala ez , ordutegiak zein izango diren, zein izango den lanaldiaren iraupena, oporraldiak zenbatekoak izango diren, mugikortasuna...

Neurri hauek, gure hartzedunei, hau da, soilik europar banketxe handiei on egiten dietenak (batez ere alemaniarrak eta frantsesak), jadanik ondorioak izaten ari dira Grezia, Portugal eta Irlanda bezalako estatuetan. Euroaren Itunak europar hiritarren zama oraindik eta gehiago handituko du, sakrifizio gehiago egin beharko dira momentu honetan egiten ari garenekin alderatuz. Hala era, itunean ez da langabezia, zerga-igoera, paradisu fiskal eta bankuen edo enpresa handien zuzendarien soldata eta irabazien ordainketen kontrolez hitz egiten.

GaStu PuBLIKoa MurrIZteKo neurrIaK

Konstituziori eta estatuko legeei murrizketak jarriko dizkiete. Emango diren murrizketek ez dute zerikusirik herrialde bakoitzaren beharrekin, eta azpiegituretan eta giza gastu ez produktiboak deiturikoen (osasuna, hezkuntza, pentsioak, lan politikak...) gutxitzea ekarriko du. Honekin batera, ongizate estatuaren narriadura etorriko da. Neurri honek egungo krisi egoera hau denboran luzatzea ekarriko du eta baita langabezia gehiago larritu ere (5 miloi langabe estatuan eta 23 miloi langabe EBean).

euroaren Itunaren eZeZtaPena EsKatu BEHar DIEGu GurE EuroDIPutatuEI, Itun hau euroPaKo ParLaMentuan eZtaBaIdatuKo da hurrenGo eKaInaren 23 eta 24ean.
ondorenGoa eSKatZen duGu: Interes orokorraren babesean doazen politika publikoen berbideratzea. Hipoteka baten ordainketei aurre ezin zaionean egin, etxea ordainean ematea onartzea. Lanaren eta aberastasunaren arteko benetako banaketa egitea. Bizitza duin bat edukitzearen eskubidea. Hauteskunde Legearen aldaketa, erabaki publikoetan pertsonek benetako partaidetza izan dezagun.

3 4

neurrI FISKaL erreGreSIBoaK

Zeharkako zergen igoera ekarriko du, BEZ-a adibidez, edo energiaren gaineko zergak (erregaiak,) herritarrengan eragin handiena dutenak.

BanKetXeeI dIru PuBLIKoaren InJeKZIoa

aipatutako guztiarengatik, eta oraindik merkatal produktuak izaten jarraitzen dugulako, ekainaren 19an bildu zaitez euroaren itunaren aurka, europa herritarrontzat delako eta ez merkatuentzat. FINaNtZa Eta LaN-INDarrarEN aurKaKo EuroPa BatEN aLDE. EstatuarEN oNGIZatEa Eta EsKuBIDE soZIaLaK XEDE DItuEN EuroPa BatEN aLDE.
Ekainaren 19an deialdian bezala, manifestazio honen antolatzaileek, inolako indarkeriarik onartuko ez dutela adierazten dute, ezta ekintza bandalikorik, arrazistarik edo xenofobikorik ere. Hau mugimendu BAKETSUA da.

Jadanik itzuli diren 30000 miloiez gain (diru publikoa) erakunde finantzarioei diru publikoa injektatzen jarraituko da, hiritarren zergekin higiezineta kreditu-burbuilak eragindako zuloak estaliz. Bankuek etekinak lortzen jarraitu dute eta exekutibo eta kontseilarien soldatak eta bonuak igo egingo dira. Denboraldi honetan ete eta hiritarren kreditua ito dute. 2011n beste %5 murriztuko da eta honen ondorioz itxierak eta porrotak emango dira, baita langabezia igo ere.

EkainarEn 19an Donostiako BoulEvarrEan 19Etan

democraciarealyagipuzkoa.blogspot.com

You might also like