You are on page 1of 4

Ekainaren 1ean, 9:30ean, Agorrosinen

Udal Teknikariak: Unai Asurmendi, Begoa Payas Ikastetxeak: Gotzon (Mariaren Lagundia), Ane (Aranzadi), Begoa (San Martin Agirre)

Gai Zerrenda:

Eskola Kiroleko Antolaketa: Astean zehar + larunbatetan Astean zehar bakarrik Eskola Kiroleko ordutegiak Hurrengo ikasturteko kuotak Enpresak betebeharreko lanak

ANTOLAKETAREN INGURUAN inguruan gogoeta. Banaketaren alde onak eta alderdi negatiboak aztertu. Bosgarren eta seigarren mailako ikasleak jada aparte jolasten dute. Bigarren zikloko benjaminak, zer? Normalean elkarrekin eta noizean behin neskak bakarrik, beraiek dituzten abileziak ere garatu ahal izateko mutilekin ez daudenean? Kontrastatu informazioa: 4.mailako neskak dira, batez ere, larunbateko partiduetan agertzen ez direnak? Argitu beharko da zeri eman lehentasuna, talde kopurutsuak entrenatu eta horretan zentratu edo talde kohesionatuak lortzen saiatu larunbateko partiduei begira talde bezala jolasten ikasi eta gozatzeko Programa berdina larunbateko partiduak jolastera ez doazenak ere edo teknifikazio gutxiago sartu?
Neskak eta mutilak elkarrekin jolasten jarraitzeko aukeraren

adin hauetan heziketa / pedagogia aldetik ziurtatu formazio egokia eta orekatua jasotzen dutela ikasleek? Taldean lana egiten ikasten? Gizabidezko jokabideak garatzen? Kiroltasun eta zintzotasunez hazten? Osasuna zainduz? Bi lineako antolaketarekin (asteburuko partiduak bai edo ez) diru kopuru gehiago geldituko litzateke MULTIKIROLA programa indartzeko, kalitatea hobetzeko

Azken finean, zer da nahi duguna? Kirolari eman garrantzia edo

ORDUTEGIAK eta asteazkenetan eta alebinak astearte eta ostegunetan Ikastetxe zehaztapenak bakoitzeko kirol arduradunarekin
Iazko astegun berdinak mantenduko dira: benjaminak astelehen

lotuko

dira

DIRU KONTUAK eta KUOTAK Udalari Eskola Kirolaren sustapenerako, hiru ikastetxeetatik parte hartzen duten ikasle kopuruaren arabera izan daiteke gehiago edo gutxiago. (Ikastetxe bakoitzak heren baten inguru jasoko luke, partaidetzaren arabera) Diputaziotik datorren kopuru honi Bergarako Udalak gehitu egiten dio 21 ikasle bakoitzeko.
Batuketari kentzen zaio zati oso txiki bat materiala erosteko. Diputazioak 13.000 euro inguru ematen dio urtero Bergarako

kirolei dagokienez, derrigorrezkoa den Lizentzia Eskolarra Euskal Herrian bakarrik eskatzen da. Eskolako Guraso Elkarteak ez du fidantzarik kobratzen, parte hartu nahi dutenei eskatzen zaizkien 35 horiek Lizentzia Eskolarra tramitatzeko, Aseguruak ordaintzeko eta abar dira. Eta Guraso Elkartearen poltsan gelditzen dira, orokorrean Eskola Kirolak suposatzen duen gastuari aurre egiten laguntzeko, ez dago gero Udalari pasatu beharrik. Ordaintzen ez duenari ezin zaio Lizentziarik eman. Kuotak, 2011/2012 ikasturterako, horrela gelditzen dira:
Lehen Zikloa (1. eta 2. Maila)

Banakako

41 euro

Bigarren eta Hirugarren Zikloak (3., 4., 5. eta 6.

Maila) 72 euro

Banakako Kirolak

35 euro

ENPRESAREKIN HITZARMENA Beharrezkoa ikusten da hitzarmen osatu bat sinatzea enpresarekin, dituen betebeharrak zehaztuz, zigor diziplinazkoak (monitoreek egin dezaketen edo egin gabe uzten duten guztiaren erantzule zuzena delako), euskararen erabilerari buruzko akordioak eta abar. Kontratua sinatzerakoan hiruhilabeteko planifikazioa eta ebaluazio eskatu beharko litzaioke. Guk ditugun monitoreak profesionalak dira eta horren arabera ordaintzen dugu, baina gero ez diegu etekina ateratzen Idatzi enpresarekin sinatu nahi dugun hitzarmena, zirriborroa prestatu, kontrastatu eta hurrengo bilerara eraman.

NORBERAK DAKARRENA Ikastetxe batetik proposatzen da aldaketa posibleei buruzko gaia hurrengo ikasturtean hitz egiteko uztea Iaki bueltatzen delako. Bera denez orain arte Diputazioan arlo hau eraman duen arduraduna ez genukeela ezer martxan jarri behar berarekin kontrastatu arte.
Beste ikastetxe batetik justu orain buru-belarri sartzen hasita geundela dena hutsean gelditzen bada azkenean gaia erreta bukatzeko arriskua aipatzen da eta, hori gerta ez dadin, egutegi bat finkatzearen beharra eta egokitasuna azaltzen du.

Gai honen inguruan gogoeta sakona egiten joan beharko ginateke hiru ikastetxeetan ondoren, eta ahalik eta azkarren, erabakiak hartzen joateko. Uztailako bilerara E-goitek enpresako Angeli ere bidaliko zaio deialdia.

Hurrengo bilera, Uztailaren

11n, 9:00ean Agorrosinen

You might also like