You are on page 1of 1

IKASLEENTZAKO INFORMAZIOA ASTIALDIKO BEGIRALE IKASTAROA GETXON 11/13

Ikastaroaren helburuak: o Ume eta gazteekin lan egiteko gai izango diren begiraleak sortzea. o Astialdiko heziketan hausnarketa eta marko teori baten ezagupenari hasiera ematea. o Ikaslea edozein ekintza programatzeko eta horren inguruko hausnarketa eta autokritikarako prestatzea. Ordu Kopurua: 200 ordu teoriko eta 120 ordu praktikoak Egutegia: urritik maiatzera bi ikasturtetan zehar (11/12 eta 12/13), asteburuetan banatuta. o 1. urtean: 10 asteburu. Horietatik 2 aterpetxe batean, gainerakoak Getxon. Urritik maiatzera. o 2. urtean: 7 asteburu. Horietatik 2 aterpetxe batean eta beste bat kanpin dendetan, gainerakoak Getxon. Urritik maiatzera. Saioen ordutegia: 3 bloke mota daude: o Kanpoko asteburuak: larunbateko 10etatik igandeko 4ak arte. o 12 ordutako saioak: larunbatean 10-14 eta 16-20, eta igandean 10-14. o 8 ordutako saioak: larunbatean 10-14 eta 16-20. Lantzen diren gaien zerrenda: o 1. urtean: Talde dinamika I eta II, zehar lerroak: hezkidetza eta kulturartekotasuna, aisia eta astia, heziketa astialdian, begiralearen tipologia, jolasak, inguruaren azterketa eta programazioa. o 2. urtean: udalekuak eta kanpamenduak, lehen sorospenak, sexualitatea, EHan hezten, psikologia ebolutiboa, teknika bat eta naturaren pedagogia. o Aurkezpenak, tutoretzak eta azken ebaluazioak bi urtetan zehar. Ikasleen betebeharrak: o Besteekiko errespetua eta autokontrola, asistentzia eta puntualtasuna bidez. Asistentzia derrigorrezkoa da eta puntualtasuna ezinbestekotzat jotzen dugu. Ikastaroaren datak behin betiko egutegia banatu ostean, ez dira aldatuko. o Ikasleen inplikazioa eta parte hartzea saioetan. o Talde izaera sortu eta taldetan lan egin. o Lan pertsonala eta hausnarketa bultzatzeko asmoz, 2 lan burutu beharko dira: auzo edo herriaren inguruaren azterketa taldeka eta tekniken liburuxka. o 120 ordu praktikoak eta dagokion memoria, alde teorikoa amaitu ondoren. Eskolak ez ditu praktikak bilatuko baina bai informazioa zabaldu eta lagunduko du. Alde teorikoa, praktikoa eta memoria entregatu ondoren Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak tramitatzen duen titulua luzatuko da. Betebeharreko baldintzak ikastaroan apuntatzeko: o 18 urte beteta izatea edo 2011ko abendua baino lehen betetzea. o Elkartegintzarekiko konpromisoa ziurtatzea edo elkarte baten partaidea izateko asmoa erakustea. Ikastaroaren prezioa: 155 (urte bakoitza) Aterpetxeen prezioa ez dago barne. Matrikulazioa: Irailaren 12tik 30era, Bizarra Lepoan egoitzan (Martikoena 16, 2.solairua 4.bulegoa, Getxo) 94 491 0387. Matrikulaziorako behar den dokumentazioa: o Argazki bat, o NA fotokopia o Eta bankuko abonarea (2095 0019 50 9102257479) Matrikula egiteko behar diren datuak: Herria PK

Izen-abizenak Helbidea Jaiotze data NA zenbakia Telefonoa/k Eposta helbidea

Zabalbide 26, behea 48006 BILBO Tlf.:94 432 04 45 Fax: 94 433 59 05 www.urtxintxaeskola.org e-posta: urtxintxa@urtxintxaeskola.org

You might also like