You are on page 1of 1

Ahozko adierazpena _______________________________________________

JENDAURREKO AHOZKO AZALPENAK EGITEKO


JARRAIBIDE BATZUK
- Gaia aurrez ongi prestatu behar da. Informazioa bilduz, sailkatuz eta
egituratuz.
- Hitzaldiaren hasieran gaian sartu aurretik sarrera bat egin behar da
entzulegoa testuinguruan kokatzeko (agurra, gaia zein izango den, zergatik
aukeratu den gaia, nondik jaso den informazioa …). Ondoren, gaiaren
garapena azalduko da, eta azkenik, hitzaldia amaitzeko azalpenari amaiera
bat emango zaio, hitzaldia bukatu dela jakin dezaten entzuleek.
- Erabiltzen den hizkuntza EGOKIA izan behar du: entzuleei, egoerari eta gaiari
egokitua. Kontuan izan, eskolako lan bat dela, beraz hizkuntza formal bat
erabili behar da, lagun arteko adierazpen informalak saihestuz. Erabili behar
den hiztegia ere gaiari dagokiona izan bera du.
- Azalpenaren edukia ongi antolatu behar dugu, KOHERENTZIAZ: informazio
garrantzitsua eta ez hain garrantzitsua bereiztuz (zer aipatu eta zer ez
bereiztu behar da), eta azaldu behar dena ongi antolatua egon behar du,
eskema argi bati jarraituz.
- Mezuaren atal desberdinek (esaldi baten bornean, edo esaldi eta paragrafoen
artean) KOHESIOA izan behar dute, elkarren artean ongi lotuak edo
kateatuak egon behar dira.
- Azalpena edo hitzaldia gramatikalki zuzena izan behar du, hizkuntz
ZUZENTASUNA derrigorrezkoa da.
- Hizkuntza aberastasuna (hiztegia, esamolde jatorrak …) garrantzitsua da.
- Garbi ahoskatu.
- Hitz egiterakoan doinua eta erritmo egokia erabili, geldi uneak kontuan
izanik.
- Ahotsaren intentsitatea gauden lekura eta jende kopurura egokitua (guztiok
ongi entzuteko moduan, ez oso baxu eta ez garrasika).
- Ziurtasunez, adierazkortasunez eta naturaltasunez adierazi.
- Gorputzaren mugimendua eta keinuak (eskuekin nahiz aurpegiarekin
egindakoak) garrantzitsuak dira komunikazio errazteko eta bizitzeko, baina
gehiegikeriarik gabe.
- Errepikapenak eta bete-lana egiteko partikulak ‘koletillak’ (ba, e, eta,
…) saihestu.
- Kontuan izan ahozko adierazpen bat dela, ez dela idatziz
prestatutakoa buruz ikasi eta errezitatzea. Azalpèna prestatzerakoan
gaia ongi menderatua dagoela suposatzen da, beraz eskema labur baten
laguntzaz jendeari naturaltasunez azalpenak eman behar zaizkio.

You might also like