You are on page 1of 3

TEKNOLOGIA DBH 1.

m __________________________________________________________________________

WEBQUEST
Zubitik zubira

SARRERA

Noizbait pentsatu duzu maiz zeharkatzen duzun zubi hori ez balego nola luzatuko
litzatekeen zure ibilbidea? Bururatu zaizu noizbait nolako mesedegarriak diren zubiak
gure egunerokotasunean?
Gizakiok egin nahi dugun ibilbidean aurrera egiteko zenbaitetan lurrazalaren erliebeak
oztopoak jartzen dizkigu. Ibaiak, errekak, amildegiak, aranak nahiz sakonerak
zeharkatzeko gizakiak historiaren zehar eraikin artifizialak sortu izan ditu, eraikin hauei
zubiak deitzen diegu.
Aurkezten dizuegun lantxo honetan zubiak aztertzea proposatzen dizuegu: zein motakoak
dauden, zein materialez eginak, noiz eraikiak izan diren, zein eraikuntza elementu
garrantzitsu dituzten e.a.

ATAZAK

Taldeka egingo duzuen jardun honen amaieran Worden idatzita egongo den lan bat
(testua eta irudiak) aurkeztu beharko duzue alde batetik. Lan honen egitura honelakoa
izango da:
1.- ZUBIEN SAILAKAPENA: materialen arabera eta egituraren arabera (finkoak eta
mugikorrak). Mota bakoitzetik azalpen labur bat eta irudi bat ager dadila.
2.- ZUBI BATEN AZTERKETA: aukeratu zubi bat eta azaldu atal hauek zubi horretaz.
• Kokapena
• Noiz egin zen
• Nork diseinatu zuen
• Materialak
• Zubi mota
• Oinarrizko osagaiak eta beraien funtzioa (habeak, zutabeak, arkuak
eta tiranteak)
*Argazkia derrigorrezkoa da

Beste alde batetik, lanari amaiera emateko, gelakideen aurrean eta taldeko kide guztion
artean, ahoz aurkeztuko duzue.

PROZESUA

• Irakasleak lauko taldeak osatuko ditu. Lanaren bi atalak egiteko taldea bitan
banatuko duzue eta ordenagailuan binaka jarriko zarete.
• Lehenik zubi mota desberdinak agertzen diren bideoa ikusiko duzue, ezaugarrietan
(materialak eta egitura) arreta jarriz eta antzekotasunak eta desberdintasunak
antzematen saiatuz. http://es.youtube.com/watch?v=2TUOO5en8P8
• Informazio guztia gazteleraz dagoenez, irakasleak emango dizkizue zubi mota
desberdinen izenen itzulpenak. http://www.esnips.com/doc/f577d7c1-ecac-4544-
89e4-f1b5e00fa67b/zubi-motak
• Taldeko bikote batek zubi motetaz informazioa bilatuko du irakasleak proposatzen
dizkizuen helbideetan, eta Word dokumentu bat osatuko du. Taldeko beste
bikoteak zubi ezagun bat aukeratuko du, eta behe aldean dituzuen helbideetan
informazioa aurkitu ondoren, ATAZA atalean emandako gidoiean oinarrituz osatuko
du lana. Informazio gehigarriak ongi etorriak izango dira!

/var/www/apps/scribd/scribd/tmp/scratch3/8647727.doc
TEKNOLOGIA DBH 1.m __________________________________________________________________________

• Bikoteek bere lana burutu ondoren taldea elkartuko da. Bi azpiatalak irakurri
ondoren, norberak bere iritzi eta iradokizunak emango ditu, eta azkenik, guztien
artean lan bakarra osatuko duzue.
• Ondoren, gelakideei ahozko azalpena egiteko taldekideok antolatuko zarete: aho
adierazmenak egiteko jarraibideak irakurri, nork zer azalduko duen, zein baliabide
erabiliko dituzuen ... Azkenik, lanaren aurkezpena burutuko duzue gelakideen
artean.
Ahozko azalpenetarako jarraibideak:
http://www.esnips.com/doc/3dda395c-7e23-473b-be9c-49892a4df2be/AHOZKO-
AZALPENA-orokorra
Ahozko azalpenean erabiltzeko txantiloia:
http://www.esnips.com/doc/b245e3d4-bc96-4b77-a318-19883b5df3cc/hitzaldiaren-
gida-txantiloia

Zubien historia eta sailkapena:


*http://www.geocities.com/jescud2000/lospuentes/clasifica.htm
*http://es.wikipedia.org/wiki/Puente
Bilboko zubiak:
*http://www.soydesanturtzi.com/riadebilbao.htm
Munduko zubiak:
*http://tuvida.aol.com/familia/viajes/galerias/grandes-puentes-mundo
*http://www.anfrix.com/?p=952
*http://es.wikipedia.org/wiki/Categor%C3%ADa:Puentes_de_Espa%C3%B1a

EBALUAZIOA

Irakasleak egingo duen ebaluazioa irizpide hauen arabera izango da:

Idatzizko aurkezpena:
• lanaren atal guztiak osatuta egotea
• informazioa idatziz argi azaldua eta irudiz lagundua
• informazio osagarri edo gehigarririk badagoen
Ahozko azalpena:
• sarrera eta amaiera egitea
• hizkuntz egokitasuna, zuzentasuna eta aberastasuna
• berbaldiaren KOHERENTZIA (gaiaren antolaketa) eta hitzaldiaren
atalen arteko KOHESIOA (lotura partikulak erabiltzea)
• garbi ahoskatzea, erritmo, doinu eta ahots intentsitate egokia
erabiliz
• ziurtasunez eta naturaltasunez adieraztea
* erabilitako baliabideak

Taldekideek irizpide hauen arabera egingo dute partaide bakoitzaren ebaluazioa:


• parte hartzea, ekarpenak eta interesa
Gelakideek talde bakoitzaren ahozko azalpena irizpide hauen arabera egingo du:
• ulergarria eta interesgarria izan den

ONDORIOAK

Bukatu da lantxo hau ikasle! Buru-belarri lanean ikusi zaituztet. Jakin-minez aritu bazara
jabetuko zinen antzinako nahiz gaur egungo gizartearentzat ‘zubiak’ zein garrantzitsuak
ziren, eta diren. Lurrazaleko erlibearen oztopo desberdinak gainditzeko gizakiak irtenbide

/var/www/apps/scribd/scribd/tmp/scratch3/8647727.doc
TEKNOLOGIA DBH 1.m __________________________________________________________________________

desberdinak aurkitu ditu, egitura desberdin batzuk bururatu zaizkio, eta horregatik sortu
ditu zubi mota desberdinak. Ikusi duzu gaur egungo zubiak gero eta luzeagoak, altuagoak
eta konplexuagoak direla. Guzti hau teknologiaren garapenari esker izan da.
Ziur nago ikusi duzun zubi horietako batek zirrara bereziren bat sorraraziko zizula, eta
zubi horietako bat gurutzatzeko gogo ere sortu zaizula.
Bukatzeko, espero dut hemendik aurrera zubi batetik pasatzerakoan kontuan izatea
zelako egitura duen, zein eraikuntza elementuz osatzen den edota zein materialez egina
dagoen. Hori egingo bazenu lan honen xedea bete dela esango genuke.

_______________________________________________________________________________

Beste helbide batzuk:


http://www.geocities.com/jescud2000/lospuentes/pontsvigas.htm
http://aula2.elmundo.es/aula/laminas/lamina1078308155.pdf
http://www.miliarium.com/monografias/Puentes/TiposPuentes.asp
http://w3.cnice.mec.es/recursos/secundaria/tecnologia/archivos/u03.pdf

Argazkiak:
http://www.construaprende.com/Trabajos/Puentes/Tapiz.html
http://www.construaprende.com/Trabajos/Puentes/sld002.htm
http://fotos.construaprende.com/v/tipos-puente/

/var/www/apps/scribd/scribd/tmp/scratch3/8647727.doc

You might also like