You are on page 1of 2

ZIMATEK, Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoko ikasleen elkartea, 1997an sortu zen ikasleek lan mundura pasatzeko prestakuntza

zuzenago bat eskaintzeko intentzioarekin. Honen arabera, elkarteak enpresa-unibertsitate lotura sortzeko lokarri moduan planteatu zen. Horretarako proiektu desberdinetan kolaboratzea sustatzen da, adibidez kurtso, hitzaldi eta konferentziak antolatuz. Hauen helburu nagusia titulatuen lan mundurako igarotzea errazagoa egitea da. Helburu hau jarraituz, lehenengo urteetan lan munduan erabilgarriak izan zitezkeen eta ikasketetan eskaintzen ez ziren arloetan hainbat kurtso antolatu ziren: I Ciclo de Conferencias El fsico en el mercado laboral , (COFIS, fisikarien elkargoarekin elkarlanean). I Curso de administracin de redes Curso de administracin de sistemas UNIX I eta II Cursos de programacin VisualBasic Seminario de Electrnica: Introduccin a la radiofrecuencia y microondas (Juan Obregon, Limogeseko katedradunak emana) Curso de seguridad informtica Curso de seguridad en sistemas UNIX

Honez gain, hainbat ekitaldi antolatzen dira enpresen eta ikasleen kontaktua bultzatzeko: Softec, Ericsson, Euskaltel, Telefonica, DMR... enpresen aurkezpenak. Ericsson, Labein eta Robotiker enpresei bisita.

Aldi berean, unibertsitateko Elektrizitate eta Elektronika sailarekin kolaborazio zabala ezartzen da hainbat ekintzen antolakuntzan: VI Workshop on Non-Crystaline Solids VII Simposiium Nacional de Reconocimiento de Formas y Anlisis de Imgenes 15th Soft Magnetic Materials Conference

Garai hartan ere, lehengo e-mail distribuzio zerrenda (ELFEA) sortze da ikasleei lan eskaintzak, beka proposamenak edo ikerkuntza proiektuak modu zuzenago baten bideratzeko. Baina hainbat arrazoirengatik elkartea ia hilzorian geratzen da hiru bat urtetan zehar, duela lau urte berriro berpizten den arte. Berriro hasteak Zimateken helburuak apalagoak izatera behartzen du. Batez ere elkartean parte hartzen duten pertsona kopuru txikiagatik, helburu nagusia ikasleei informazioa ematera eta ahal den guztian laguntzera murrizten da. Baina, hala ere, aurrera pausu garrantzitsuak ematen dira, web orrialdea berritzen da eta aldi berean distribuzio zerrenda berritu bat sortzen da, Zimalist alegia. Gaur egun 100 pertsonatik gora daude zerrendari harpidetuta. Gainera unibertsitateko ekintza batzuen antolaketan parte hartzea berreskuratzen da, adibidez Enpresen Aurkezpenerako Jardunaldietan edo Ingeniaritza Elektronikoko Jardunaldietan. Badago azken urte hauetan bultzatu den arlo berri bat ere. Elkarteak, Software Librea bultzatzea hartu du funtsezko helburu moduan. Horretarako "Software freedom day" delakoan parte hartzen da, hala nola, www.queremossoftwarelibre.org edo www.euskolinux.org web orriekin kolaborazio txikiak egiten dira. Ahal den heinean ikasleen artean software libreak irakasgai desberdinetan dituen tresnak ezagutu erazten dira: Maxima, LyX, GrADS,...

Argi dago hau ez dela Zimatek elkarteak sortu zenean izan zuen arrakastaren parekoa. Pertsona gehiago behar dira elkartean proiektu berriak aurrera ateratzeko. Ideia asko daude baina eskuak falta dira hauek aurrera eramateko. Hau izan behar da elkartearen erronka nagusia datorren urteetan, partaide kopuru handi bat lortzea garai baten egindako proiektu kopurua berdindu edo gainditzeko.

You might also like