You are on page 1of 10

Unibertsoaren %10a. Espazio hutsa da; bertan galaxiak daude flotatzen.

Galaxiak izarrez, planetez eta nebulosaz (partikula solidozko eta gas lainozko hautsa) osatuta daude.

%75 hidrogenoa, %20 helioa, %5 beste osagaiak. Begi hutsez eta teleskopioz ikusten dena da unibertso ikusgarria, baina infragorriekin informazio gehiago jaso daiteke.

Izarren osagaiak jakiteko xurgatze espektro bat egiten zaie. Argi espektroak argia koloretan deskonposatzen du, prisma baten bidez. Prisma horretatik izarren argia pasatzean, kolore batzuk xurgatzen dira, beltzak daude. Xurgatze-espektro hori elementu batzuenarekin konparatuz, ikusi daiteke izarra elementu horiez osatuta dagoen ala ez, xurgatzen diren koloreek koinziditzen duten ala ez ikusiz.

Lurra Eguzki Sistema Esnebidea Talde Lokala Virgo galaxia kumulua Unibertsoa.

Unibertsoaren %90a. Ez dakigu zerez osatuta dagoen, ezta zer propietate dituen, ez baitugu ikusten. Hor dagoen materia dela dakigu galaxiak erakartzen dituen sortzen duen grabitazio-indarragatik.

Atomo bakar bat ere ez dago geldirik Grabitazioaren legearen arabera, zenbat eta gertuago egon eta zenbat eta masa handiagoa izan, orduan eta erakarpen handiago bat egongo da gorputzen artean. Dentsitate handiko materia-kontzentrazioak, grabitatearen ondorioa. Argiak ere ezin die ihes egin. Ia galaxia guztiek dute bat erdian. Hor daudela dakigu irentsia izan baino lehen, materiak erradiazio bat igortzen duelako. Itzulerarik gabeko puntua: Segurtasun-distantzia moduko bat da, minimo bat. Haren barruan sartzen den materiak ezin du ihes egin zulo beltzetik. Irentsia ez izateko, handik baino urrunago egon behar da. Hala ere, geroz eta materia gehiago xurgatu, orduan eta bortitzagoa da zulo beltzaren indarra. Dentsitatez handitu, itzulerarik gabeko puntua zabaldu, eta haren masa handitzean g-indarra handiagoa da.

Unibertsoa duela 13.700 milioi urte sortu zen, BIG BANGaren leherketaren ondorioz. 300.000 urtetara lehen atomoak (neutroiak eta protoiak) eratu ziren, supernoba batean (izarra hiltzean konprimitu eta leherketan). Materia dentsitate handiko lekuetan bilduz eratu ziren izarrak, planetak, nebulosak eta aitzitik, galaxiak. XX. Mendean galaxiak urruntzen hari zirela konturatu ziren Doppler-efektuari esker.

DOPPLER EFEKTUA: Objektu bat mugitzean uhinak igortzen ditu. Beste objektu batetik gertu egotean, haien arteko uhina konprimitzen da, eta urruntzean, luzatu.

Galaxiak urruntzen ari badira, lehen hurbilago zeudela esan nahi zuen. Beraz, lehen materia guztia oso eremu txikian bilduta zegoela. Big Bangaren leherketaren ondorioz, materia hori guztia sakabanatu zen. Eta orain espazioan zehar sakabanatzen hari da, eta galaxiak herrestakan daramatza. 1964. urtean fisikariek kasualitatez hauteman zuten antenara leku guztietatik erradiazio bat zetorrela. Hondoko Erradiazio Kosmikoa zen, oso urrutikoa eta txikia. Big Bangaren oihartzuna zen, gaur arte iritsitako arrastoa. Atomoak sortu zirenekoa.

Unibertsoa sortu eta 9.000 milioi urtetara, galaxiak azkarrago ibiltzen hasi ziren, eta elkarrengandik urruntzen, grabitate-indarraren kontrako energia ilunak azeleratuta. Ez dakite nondik datorren. Energia ilunak elkarrengandik gehiegi urrunduko ditu galaxiak, eta hauek gehi izarrak eta atomoak zatituko dira. Unibertsoaren birrintze handia sortuko da.

Izarrak elementu kimikoen fabrikak dira. Eguzkiak 695 milioi tona Helio sortzen ditu segundoko Hidrogenotik (Unibertsoko elementu ugarienetik). Izarretan, H-ko partikulen nukleoak oso azkar mugitzen dira, eta elkarrekin talka egiten dute. Hainbestekoa da haien abiadura, talka egitean nukleoak fusionatu egiten direla. Nukleo handiagoak sortzen dira, eta energia izugarria askatzeaz gain, elementu berriak sortzen dira.

Eguzkia sortzean, haren inguruak zebiltzan gorputzak, planetak, sortu ziren. Planeta erraldoiak: Kanpoaldekoak dira (Jupiter, Urano, Saturno, Neptuno). Gasez osatuta daude. Lur-planetak: Barnealdekoak dira (Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte). Material solidoz osatuta daude, harritik eta metaletik. Lurrak eta Martek atmosfera edukitzeko nahikoa g-indar dute. Lurraren aurka beste planeta batek talka egitean askatutako materialak Lurraren inguruan bueltaka hastean eta hauek urtze-tenperatura altu batera iristean sortu zen ilargia.

Eguzkia ez den beste izar baten inguruan orbita batean biraka dabiltzan astroak. Beste planeta-sistema bat eratzen dute.

PLANETATIK IZARRERAKO DISTANTZIA: Ura likido egoeran mantentzeko nahikoa izan behar du, hurbilegi badago lurruntzen delako eta urrunegi badago solidifikatzen delako. BEHAR BESTEKO GRABITATEA: Atmosfera bat edukitzeko, hidrosferak presio atmosferikoa behar duelako ez lurruntzeko. METALEZKO NUKLEO URTUA: Biratzean sortzen duen erradiazioak X eta gamma erradiazio kaltegarriez babesten gaituelako. SATELITE HANDI BAT EGOTEA: Grabitazio indar hori gabe errotazio-ardatza eta klima aldatuko litzaizkigukeelako. IZARRAREN BIZI DENBORA: Bizitza garatzeko milaka milioi urte behar dira, eta izar ertain bat behar da egonkortasuna edukitzeko. PLANETA ERRALDOIAK GERTU EGOTEA: G-indar handiagoa dutenez, asteroideak erakar ditzaten haiengana. ESNE BIDEKO KOKAPENA: Erdigunetik urrun, zulo beltzetik eta lehertzen ari diren supernobetan sortzen den erradiazio kaltegarritik urrun egoteko.

Guk ezagutzen ez dugun izakirik egon daiteke, beste bizitzeko baldintzak dituena.

Gauero ez dira astro berdinak ikusten.


Latitudea: Lurreko alde bakoitzetik ez dira izar berdinak ikusten. Adibidez, Hego Hemisferiotik ez da Iparizarra ikusten. Urteko Sasoia: Udako eta neguko astroak daude.

You might also like