You are on page 1of 9

TEKNOLOGIA BERRIAK PRAKTIKETAKO EGONALDIAN

Zarauzko Salbatore Mitxelena

Nire praktiketako egonaldia, Zarauzko Salbatore Mitxelena


ikastolan egin ditut. Gelan, 23 haur daude eta Haur Hezkuntzako
3urtekoak dira.

Ikastetxean, hiru ordenagailu gela daude ikasleentzat. Gela


hauek, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako
haurrek erabiltzen dituzte. Honetaz gain, irakasle gelan,
ordenagailuak daude. Hauek, internetekin konexioa dute eta
irakasleak beraien lanak eta informazioa biltzeko erabiltzen dute.

Haur Hezkuntzan, gela bakoitzean ordenagailu bat dago. Bertan,


Urtxintxa Proiektuko CDak erabiltzen dituzte:

• Haur Hezkuntza 3 urtekoak: Ttantto


• Haur Hezkuntza 4 urtekoak: Pirritx
• Haur Hezkuntza 5 urtekoak: Xango

Nire gelakoek ordenagailuarekin egiten duten erabilera ez da


gidatua. Goizeko eta arratsaldeko lehen orduan erabiltzen dute. Hau
da, jolas libreako garaian nahi duena ordenagailuarekin ibiltzen da.
Erabilera ez dago oso arautua, hau da, ez dago txandarik. Normalean,
margotzeko eta Ttantto topatzeko erabiltzen dute.

Aipatzekoa da, haur batzuk zaletasun handia erakusten dutela


ordenagailuarekiko eta beste batzuk ez hainbeste. Arratoia
erabiltzeko duten abilezian ere ezberdintasunak ikusi daitezke. Gehien
erakartzen dietena, pertsoanaiak egiten dituzten oihuak eta zaratak
dira.

Irakasleak, ordenagailua erabiltzen duen momentu bakarra,


ipuinaren kontaketa egiteko da. Beti berak kontatu beharrean,
batzuetan ordenagailuan jartzen du eta haur denak borobilean
esertzen dira entzuteko.

Gelako ordenagailua nahiko kaskarra da. Askotan geratzen da


zintzilik eta programa interesgarri asko falta zaizkio. Ordenagailuaren
erabilera eskasagatik dela uste dut. Erabilera handiagoa emango
balitzaio bestelakoa izango zen.

Zentruak, urtean zehar, irakasleentzako eta gurasoentzako


ikastaroak antolatzen ditu: internet, office,…

1
Errenteriako Orereta ikastola

Aurtengo praktikak Errenteriako Orereta ikastolan burutu ditut.


Bertan, haurrek teknologia berriekin duten harreman zuzenena,
ordenagailuarekin da.

Urtxintxa proiektua jarraitzen dute; honetan, unitate didaktiko


ezberdinak aurkezten dira, eta unitate didaktiko bakoitzeko material
interaktibo bat izaten dute: CD-Room bat dator gai bakoitzarekin, eta
bertan, unitate didaktikoan zehar landutako ipuina, joku interaktiboak
(zenbatu, bikoteka ipini, puzzleak osatu, koloreztatu…), asmakizunak,
etabar datoz. Beraz, haurrak txandaka aritzen dira joku hauek egiten.
Txokoetan biltzen dira, eta talde bat ordenagailuan aritzen da
dagokion txanda errespetatuz.

Baliabide materialei dagokienez, ordenagailu kopuru eskasa


dutela aipatuko nuke. Hiru urteko haurren geletarako 2 ordenagailu
besterik ez dituzte (lau gela izanik). Beraz, irakasleek txanda eskatu
behar izaten zuten ordenagailua erabili ahal izateko, zenbaitetan, hau
hartua zegoelako ezin izaten zutelarik erabili.

Gainerakoan, interneten ez direla aritzen esan dezaket.


Honetara, ikasgelatik ez dute sarbiderik; interneterako konexioa
bakarrik irakasle gelan baitute.

Oikiako Eskola

Hasteko esan beharra daukat, erabili, erabiltzen dela


ordenadorea nahiz eta txoko egokia ez izan honek. Alde batetik,
Pelutxe-proiektuaren barruan zeudenez, hortarako erabiltzen zuten.
Pausuak deskribatuta:

1. Karta pentsatu. Eskuz idatzi.


2. Eskuz idatzitako hori gelako ordenadorera pasa, eta
disketean gorde. (Ostegunetan izaten zen hau).
3. Ostiraletan, gora igotzen ginen, (zuzendariaren
ordenadorera, Internet ez baitzegoen gelan) eta disketea
irikitzen zen, beraiek jakiteko hori zela atzokoan
idatzitakoa, 3, 4 eta 5 urtekoek sinatu egiten zuten beren
izenak jarriz eta ondoren, e-maila bialdu. Era berean,
Aizarnakoek bidaltzen bazuten zerbait, hura inprimatzen
zen gero hori gelan pegatzeko eta liburuxka osatzeko.
(Argazkiak ere tarteka adjuntatzen ziren).

Beste alde batetik, eskola txikia zela kontuan hartuta, eta adin
desberdinetako haurrak egotean gelan, txandaka, irakasleak 4 eta 5
urtekoak bidaltzen zituen hara. Programa batzuk zeuzkaten: Clic,

2
Contar y agrupar, urtxintxako txirritx, Ttanto eta Xango, Olentzero
basoan… Denbora librean ere, aukera zuten ordenadorean ibiltzeko.

Bukatzeko, gauza puntualetako ere, erabilera ematen zioten.


Argazki kamerari ere probetxu handia ateratzen genion. Adb. Errezeta
bat egin genuen eta guk pausoz pauso, argazkiak ateratzen joan
ginen. Gero, horiek inprimatu eta ordenatu egin behar zituzten,
ikusten zena bakoitzean deskribatu eta idatzi. Azkenik, portada egin
eta horretarako, Word-en bidez, portadarako argazkia aukeratu.

Eskolan, teknologiekiko ardura erakusten dute. Eskolako bloga


dute eta lan handia egiten dela uste dut. Bestalde, nire irakasleak
formakuntza ona zuen et ahorren adibide, aurrenengo astean, eskaini
zigun bera prest zegoela beste irakasleoi Power Point -eko programa
azaltzea, gero ikasleekin erabiltzeko.

Eskola honetan, proiektu desberdin askotan daude sartuta,


bizirik dago eskola zentzu honetan. Pianojolea, idazlea, bertsolaria,
esgrima eta abarren bisita izan zuten ni egon nintzen hilabete erdi
horretan.

Oiartzungo Haurtzaro ikastola

Nire praktika aldia burutu dudan ikasgelan ordenagailua


badago. Berau gelako txoko finko batean dago eta hiru urteko gela
bakoitzak ordenagailu bana du. Lan egiterakoan, askotan, haurrak, lan
txokotan banatzen dira. Bertan lekutzen diren txokoak honako hauek
dira:

- Matematika txokoa.
- Jolas txokoa.
- Plastika txoka
- Hizkuntzaren txokoa.

Ordenagailua, Hizkuntzaren txokoan kokatzen da, hain zuzen


ere, gelaren ertz batean. Hizkuntzaren txokoan burutu beharreko
zeregina amaitutakoan, umeak ordenagailura hurbildu daitezke eta
bertan jolastu bere kaxa.

Ordenagailuan, Urtxintxa proiektuko CD-Rooma barneratuta


egoten da jada (dagokion adin mailari egokituta). Horretarako,
goizero, irakasleak ordenagailua pisten du, umeek prest eduki
dezaten. Umeak, arratoiaz baliaturik ongi aski erabakitzen dute zein
jolas mota nahi duten burutu: koloreztatzeko jolasak, ipuinak entzun,
diskriminazio jolasak,…

Bestalde, irakaslearekin ere burutzen dute beste gisa bateko


jarduera ordenagailua lagun dutela: une horretan lantzen ari diren

3
gaiko ipuina entzuten dute elkarrekin ordenagailuaren inguruan
eserita daudela.

HAUSNARKETA

Eskola desberdinak ikusi eta gero, Urtxintxa proiektua


errepikatzen da behin eta berriz. Gainera, egiten dena antzekoa
izaten da. Programa honen erabilera itxia dela iruditzen zaigu, izan
ere, autozuzentzailea da eta beti ariketaren emaitza zuzena edo
okerra izango da. Programa hau metodologia tekno-tradizionalean
oinarritua dago.

Guk erabilera aurrerakoi baten aldeko apustua egingo genuke.


Izan ere, ez dugu nahi teknologia berriak beti jarduera berdinekin
lotzea. Hori dela eta, umeen interesetatik abiatutako jardueretan,
teknologia txertatzen ahaleginduko gara.

4
JARDUEREN PROPOSAMENAK

1. JARDUERAK: Paint programarekin marrazkia


koloreztatu

Jarduera honetan, haur bakoitzak orri txuri batean errotulagailu


beltz batekin marrazki bat egingo du. Ondoren, irakaslearen laguntzaz
eskaneatu egingo dute eta paint programan zabalduko dute. Bertan,
nahi duten bezala koloreztatuko dute. Irakasleak, ikasle guztien lanak
inprimatuko ditu eta karpeta bat osatuko du ikasleen lanekin.

Materiala: orri txuriak, errotulagailu beltzak, Paint programa,


inprimagailua.

2. JARDUERA: Norberaren burua mozorrotu

Ikasleak bikoteka ipiniko dira eta kamera digital batekin,


txandaka, batak besteari argazki bat aterako dio (horrela ikasle
bakoitzak bere erretratua izango du). Ondoren, argazkiak
ordenagailura pasako ditugu eta Paint programan bakoitzak bere
burua “mozorrotuko” du. Adibidez, batak bere burua pirata bilakatuko
du: partxea eta buruan zapi bat ipiniz, e.a.

Materiala: Argazki kamera digitala, Paint programa.

3. JARDUERA: Koloreztatzeko marrazkiak

Interneten, Google bilatzailean “koloreztatzeko marrazkiak”


bilatuko dituzte, eta haur bakoitzak nahi duen marrazkia aukeratuko
du. Ondoren, marrazki hauek inprimitu egingo dituzte eta margoekin
koloreztatuko dituzte

Materiala: Ordenagailua interneterako konexioarekin,


inprimagailua, orri txuriak, margoak.

4. JARDUERA: Joku interaktiboa

Joku interaktiboak dituen CD-Room bat ipiniko diegu


ordenagailuan, eta taldeka antolatuz, txandaka hauekin jolastuko
dira: puzzleak osatuz, memory-ra jolastuz, irudiak koloreztatuz, …

Materiala: Joku interaktiboak dituen CD-Room bat.

5
5. JARDUERA: Argazki albuma

Kurtsoan zehar ateratako argazkietatik abiatuz (eskurtsioetan


ateratakoak, urtebetetze egunetan ateratakoak, gelan ateratakoak,…)
album bat osatuko dugu kurtso amaieran bakoitzak berea izan dezan.
Horretarako, Hoffman programa erabiliko dugu. Irakasleak gidatuz,
argazki muntai ezberdinak gauzatuko ditugu. Ondoren, bakoitzak CD
batean grabatua eramango du etxera, nahi izanez gero argazki denda
batean inprimatu ahal izateko.

Materiala: Hoffman programa.

6. JARDUERA: Olentzerori eskutitza

Olentzerori eskutitza idatziko diogu. Horretarako, denak


ordenagailuaren inguruan eseriko gara. Irakaslea lagun dutela,
bakoitzak bere eskaera esanez, irakasleak jasoko ditu txukun-txukun.
Guztion artean idatzitako eskutitza, bere helbide elektronikora
bidaliko dugu. Jarraian, gure eskutitza blogean zintzilikatuko dugu.

Materiala: ordenagailua eta Internet.

7. JARDUERA: Egun bateko irteeran ikusitakoaren


argazkien ordenaketa

Donostiara egin berri dugun irteeran, bi leku ezagutu ditugu,


bata Bretxako merkatua eta bestea San Telmo museoa. Lehenik,
merkatua bisitatu dugu eta bigarrenik museoa. Bi leku hauetan
argazkiak atera ditugu. Kamara digitaletik ordenagailura pasa eta
gero, jarduera honen funtsa, umeei argazkiak nahasirik azalduta,
hauek kronologikoki ordenatzea izango da.

Materiala: kamera digitala, argazkiak eta ordenagailua.

8. JARDUERA: Ipuina interneten zintzilikatu

Jarduera hau burutu ahal izateko, denok, ordenagailuaren


inguruan bilduko gara eta irakaslearen laguntzarekin, ipuin bat
sortzen ahaleginduko dira. Horretarako, irakasleak lagundu arren,
zenbait protagonista eman diezaieke, eta hemendik abiatuta, umeek
ipuin bat sortuko dute, adibidez, banaka, bakoitzak bere pasartea
adieraziz. Gero, Interneten zintzilikatuko dugu, beste eskoletako
umeek irakur dezaten.

Materiala: ordenagailua eta internet.

6
9. JARDUERA: Mazedonia

Sukalde tailerrean gaudela, mazedonia prestatzeari ekingo


diogu. Prozesuan zehar, hainbat argazki aterako ditugu. Errezeta
bukatu eta gero, hurrengo pausoa, ateratako argazkiez baliatuz,
haurrek, errezetaren sekuentziazioa gauzatu beharko dute,
sekuentziazio bakoitzean emandako pausoak adieraziz. Bukatutakoan,
egindako lan guztia interneten zintzilikatuko dugu. Hau guztia egin
ahal izateko, irakaslearen laguntza izango dute.

Materiala: fruta ezberdinak (marrubiak, kiwiak, sagarrak eta


platanoak, zukurako laranjak), plastikozko labanak, ontziak,
edalontziak eta zukua egiteko aparatua. Argazki kamera digitala eta
ordenagailua.

10. JARDUERA: Gelako deskribapena

Kurtso hasiera izanik, gure gela ezagutzen ari garen bitartean,


beste eskoletako umeei gure gela nolakoa den erakutsiko diegu.
Horretarako gelari argazkiak aterako dizkiogu. Gero, argazkiak
ordenagailura pasako ditugu. Argazki bakoitzak azaltzen duen txokoa
deskribatu beharko dute haurrek. Argazkien deskribapenarekin
bukatuta, ezagutzen dugun beste eskola bateko haur talde bati
igorriko dizkiogu.

Materiala: argazki kamera digitala eta ordenagailua.

11. JARDUERA: Gelakideen aurkezpena

Ezagunak ditugun beste ikastetxeko haurrekin, power point


bidez egindako muntai bat bidaliko diegu internetez. Muntaiaren gaia,
gelakideen aurkezpena izando da. Beraz, gelako haur eta irakasle
guztien argazkia eta ahotsa izango du grabatua. Aurkezpenean,
bakoitzaren izena eta bere gustuko gauzen azalpena egingo du.

Materiala: power point edo photo story programa, internet,


argazki kamera digitala, kablea eta mikrofonoa.

12. JARDUERA: Sare bidezko komunikazioa

Gure gelan, web-cam bat edukiko dugu eta asteko egun eta
ordu zehatz batean, beste ikastetxe batekin harremanetan jarrito
gara. Komunikatzeko modua mikrofono bidezkoa izango da.

7
Materiala: web-cama eta mikrofonoa.

13. JARDUERA: Painten erabilera librea

Ordenagailuan, paint programa irekiko dugu eta marrazki librea


egiteko aukera emango diegu haurrei. Horrela, haurrak arratoiaren
erabilera hobetzen joango dira.

Materiala: paint programa.

14. JARDUERA: Zaraten identifikazioa

Interneten sartu eta zarata ezberdinak entzungo ditugu.


Haurrak, identifikatzen saiatu beharko dute.

Materiala: internet eta bozgoragailuak.

15. JARDUERA: Kontutxoak etxera

Haur bakoitzaren etxekoen emailak izango ditugu eta astero


kontutxoak bidaliko ditugu email hauetara. Horretarako, lehenik
paperean idatziko dituzte kontutxoak eta ondoren ordenagailura
pasako ditugu.

Emailik ez dutenen kasuan, euskarazko posta duen kontuan bat


sortuko diegu, euskalerria.org orrian esaterako.

Materiala: internet

16. JARDUERA: Guztiok kameralari

Irteera bat egiten dugunean, argazki kamerarekin aterako gara


eta denok izango gara kameralari. Horrela, gelara bueltatzerako, haur
bakoitzak argazki bat eginda izan beharko du. Hurrengo egunean edo,
horiek deskargatuko ditugu ordenagailuan eta ikusi egingo ditugu zer
argazki egin genituen. Nahi izanez gero, beste gelakoei erakutsi
diezazkiekegu.

Materiala: argazki kamera, bateria, memoria, deskargatzeko


kablea, ordenadorea.

17. JARDUERA: Pelutxe aukeraketa

8
Elkarrekin.net-en sartu, saltxeatu eta pelutxe desberdinak
ikusiko ditugu. Ondoren, gustukoen dituzten bost pelutxe aukeratu
eta inprimatu egingo ditugu.

Materiala: ordenagailua, interneterako sarbidea, inprimagailua,


kartulinak.

18. JARDUERA: Lanbideen bilaketa

Google.es-en gaudela, irudien atalean sartu. Lanbideak lantzen


baldin bagaude adibidez, bakoitzak landide bat izango du aukeratuta
eta bakoitzaren lana izango da lanbide horri dagokion argazkia edota
marrazkia aurkitzea. Horretarako, hitz egokia jarri beharko dute
bilatzailean. Bukatzeko, batu egingo ditugu eta album bat eraikiko
dugu. Ondoren, bakoitzaren azpian idatziko dugu zein lanbide den
bakoitza, eskuz idatzita.

Materiala: ordenagailua, interneterako sarbidea, inpresora,


kartulinak, arkatzak, guraizeak.

19. JARDUERA: Gu artista

aut.org-en sartu. Gustatzen zaien artelan bat aukeratuko dute


taldeka. Hori inprimatu egingo dute eta horretan inspiratuta, beraien
artelan bat sortuko dute behar dituzten materialak erabiliz. Aldez
aurretik esplikatu beharko diote egin behar dutena irakasleari eta zer
beharko duten aurrikusi.

Materiala: ordenagailua, interneterako sarbidea, inprimagailua,


eta umeek eskatzen diguten material espezifikoa.

20. JARDUERA: Arauen antzezpena

Gelako arauak zeintzuk diren errepasatu ondoren, lan talde


desberdinak antolatuko dira, talde bakoitzak ardura jakin bat izango
du. Batzuk antzeztu egingo dituzte arauak, besteek txandaka
grabatzen joango dira eta azkenekoak, Movie Makerekin bideotxo bat
muntatuko dute. Horrela, urtean zehar, hiru lan egingo ditugu eta
ume guztiak pasako dira talde desberdinetatik.

Materiala: bideo kamera, ordenagailua, Movie Maker programa.

You might also like