You are on page 1of 19

TEKNOLOGIA BERRIAK

JOXEMIEL BARANDIARAN HERRI IKASTETXEA

ATAUN

Baliabide eta instalazio teknologikoen azterketa

-Lorea Garitano -Ibai Imanol Iratzoki -Jon Juanes -Amaya Lpez -Oihana Mendizabal 31B taldea Lehen Hezkuntza

TEKNOLOGIA BERRIAK

AURKIBIDEA

Ikastetxearen deskribapena.............................................................................1 Baliabide eta azpiegitura teknologikoak ikastetxean........................................2 Irakasleen jarrera teknologia berrien aurrean..................................................6 Hobetze proposamena...................................................................................10 Jarduera.........................................................................................................13 Bibliografia.....................................................................................................17

TEKNOLOGIA BERRIAK

Ikastetxearen deskribapena
Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxea, gaur egun Ataunen dagoen eskola bakarra da. Joxemiel Barandiaran Aierbe herritar ospetsuak berak inauguratu zuen, 1984ko abenduaren 9an. Urte bereko urtarrilaren hasieratik ordea, eskola berrian ziren ikasle-irakasleak. Beraz, oraintxe 27 urteko kontuak dira. Ikastetxea nekazaritza giroko herri batean kokatzen da. Oso herri euskalduna da eta orokorrean familien maila ekonomikoa ona da. Herri eskola honek, 2 urtetik 12 urte bitarteko neska mutikoei kalitatezko hezkuntza garatzeko aukera eskaintzen die D ereduan. Momentu honetan 185 ikasle daude hamalau unitatetan banatuak. Ikastetxearen egoera nahiko ona da, bai instalazio aldetik eta baita baliabideen aldetik ere.

TEKNOLOGIA BERRIAK

Baliabide eta azpiegitura teknologikoak ikastetxean


Ondoren ikastetxeko baliabide teknologikoen taula aurkezten dugu. Kontutan izan behar dugu Haur Hezkuntzan 7 unitate daudela eta Lehen Hezkuntzan beste 7 ditugula. Azpimarragarria da baita ere ikastetxe honetan irratia dutela. Irratsaioa ostiralero izaten da 10etatik 11etara eta arduradun bat egon ohi den arren Lehen Hezkuntzako azken mailetako haurrek kontrol lanak ere egiten dituzte. Taulan agertzen denaz gain, esan 2 argazki kamera digital eta bideo kamera digital bat ere badituztela. Gainera web gune bat eta blog bat ere irekita dituzte.
MAHAI ORDENAG ORDENAG INPRIMAGAILUAESKANERRA FAXA PROIEKTOREA ARBEL ARMAIRUA GAINEKO AILU AILU DIGITALA ORDENA ERAMANG MINIERAM GAILUA ARRIA ANGARRIA ZUZENDARITZA 1 IRAKASLE GELA 4 SERBIDORE GELA GURASOEN TXOKOA LAGUNTZA GELA 1 INGELESEKO GELA MUSIKA GELA 1 INFORMATIKA GELA HH GELAK 7 LH GELAK 7 LIBURUTEGIA 1 37 3 28 12 5 1 3 2 2 27 5 1 2 2 2 13 1 3 2 1 1 1 2 1 2 2 1 1 1

TEKNOLOGIA BERRIAK

O T S O A
Argazki 2

Argazkia 3

I R R A T I A

TEKNOLOGIA BERRIAK

Argazkia 4

Ilustrazioa 1: Otsoa Irratian ikasleak irratsaioa emititzen.

TEKNOLOGIA BERRIAK

Eskanerra/Inprimagailua

I NFORMATI K A GEL A
Inprimagailua

TEKNOLOGIA BERRIAK

Irakasleen jarrera teknologia berrien aurrean


Zenbait irakasleekin, IKT arduradunarekin eta zuzendariarekin hitz egin ondoren, hasierako inpresioaren arabera, jarrera oso positiboa dutela esan dezakegu. Batez ere 5. eta 6.mailako irakasleekin hitz egin dugu arbel digitala beraiek dutelako gelan. Arbel digitala ahal duten neurrian erabiltzen dutela aitortu digute. Oso kontziente dira arbel digitalari ez dietela behar adinako zukua ateratzen eta formakuntza beharko luketela aitortzen dute. Berritzeguneak, ordea, ez omen die eskaintzen formakuntza hau eta noizbehinka bi irakasleak eta IKT arduraduna elkartzen dira bakoitzak bere aldetik ikasi duena eta izan dituen esperientzia ezberdinez hitz egiteko. Ahal dutenean eta denbora librea dutenean, probak egiten aritzen omen dira programa desberdinak eta erabiltzeko eskaintzen dituen aukera ezberdinak arakatu nahian.

Zuzendaritzak eta IKT arduradunak esan digutenez irakasleek eguneroko lanean eskura dituzten baliabide guztiak erabiltzen dituzte, bai programaketak egiteko, bai memoriak egiteko, bai tutoretzetarako eta baita ebaluazio txostenak egiteko ere; baita, egunerokoan egin behar izaten dituzten lan edo gestioak egiteko ere. Gurasoekin dituzten bileretan aurkezpenak egiten dituzte baliabide hauek erabiliz. Bai zuzendaritza, bai irakasleak eta baita Guraso Elkartea ere saiatzen dira papera ez erabiltzen oharrak banatzeko momentuan eta denak kontziente diren arren, familia guztiek ez dutela eskura ordenagailu bat bide honetatik jarraitzeko asmoa dute. Horretarako, agian, eskola orduez kanpo ordenagailu gela ireki beharko luketela komentatzen dute.

Gela guztietan dute sarerako sarbidea. 5. eta 6. mailan gainera, wifi sistema dute ordenagailu mini eramangarriekin interneten eta ikastetxeko sarean sartu ahal izateko. Bai ikasleek eta bai irakasleek ere sarea erabiltzen dute euren lan eta proiektuak gordetzeko.
6

TEKNOLOGIA BERRIAK

Beraz, esan dezakegu irakas-prozesuan eta administrazio-prozesuan teknologia berria erabiltzen dutela eta informazio eta komunikazio-prozesuetan ahal den neurrian ere saiatzen direla.

Ikastetxeetako teknologia-heldutasunaren ereduaren arabera oinarrizko maila lortzeko, baliabide telematikoetan hanka motz dabiltzala aitortu digute.

Proiektorea

Arbel digitala

Armairua

TEKNOLOGIA BERRIAK

Ilustrazioa 2: Armairua: Ikasleen ordenagailu eramangarriak kargatzeko erabiltzen duten tresna/aparatua.

TEKNOLOGIA BERRIAK

Argazkia 9

Ilustrazioa 3: 5.mailako haurrak, binaka, ordenagailu eramangarriak erabiltzen, arbel digitala piztuta dagoelarik. Gaztelerako proiektu batean ari dira lanean, azkeneko helburua Power Point-en bidez aurkezpen bat binaka egitea delarik.

Argazkia 10

TEKNOLOGIA BERRIAK

Hobetze proposamena
Ikastetxean aurki daitezkeen material guztiak aztertu ondoren eta hauei ematen zaien erabilera kontutan hartuta, teknologia berriak ikasgelan erabiltzeko hainbat proposamen bururatu zaizkigu. Hauexek dira hobetzeko proposamenak: Power Point-a, agian, 5. eta 6. mailan soilik erabili beharrean, maila txikiagoetan hasiko balira (3. eta 4. mailan esaterako), 5. eta 6. mailan beste programa/trikimailu batzuen erabileran trebatuko lirateke (adibidez, Open Office-an), eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara ailegatzean, ez zuten bakarrik Power Point-aren bidezko aurkezpena kontrolatuko. Irakasleak esan duenez, haurrek euren ordenagailu eramangarrietan Open Office programa dute instalatuta, baino berari Microsoft Word erabiltzea errazagoa egiten zaionez, Open Office ez dute gehiegi erabiltzen (orain gehiago erabiltzen saiatzen ari den arren).

Aurrekoarekin erlazioa duen beste proposamen bat, irakasleen formakuntza izango litzateke. Eskoletan urtean zehar irakasleentzako egiten diren kurtsoetan, IKTei buruzko ikastaroren bat sartzea proposatzen dugu. Ez dator gaizki, urtean behin, behintzat, teknologia berriei buruz ditugun ezagutzak berritzeko eta hedatzeko. 5. eta 6. mailetan arbel digitalak instalatu zituztenean orduntxe maila horietan zeuden irakasleek formakuntza jaso zuten Berritzegunetik, baina orain, ezin dute formakuntza hori jaso. Gainera, garai hartan zeuden irakasleak ez omen daude dagoeneko eskolan. Hori dela eta, ahal duten neurrian erabiltzen dituzte arbel digital hauek. Noizean behin, IKT arduraduna eta bi irakasleak elkartzen dira eta bakoitzak bere aldetik ikasten dituen gauzak elkarjartzen dituzte.
10

TEKNOLOGIA BERRIAK

Eskola barneko sarearen konexioaren potentzia handitzea, bakoitzak bere ordenagailu eramangarria erabili ahal izateko. Gela barruan wifia dute ordenagailu eramangarriak sarera konektatzeko, baina denak batera sartzen direnean saturatu egiten da eta azkenean, ordenagailu finkoaren bidez arbel digitalean denak batera egiten dituzte ariketak.

Ikasle batzuek ez dute ordenagailurik etxean. Etxean ordenagailua ez duten ikasleek ez dute besteek duten teknologia berriekiko gaitasun berdina edukiko, hortaz, gure proposamen bat, etxean ordenagailurik ez duten ikasleek eskolan duten ordenagailu eramangarria etxera eramatea izango litzateke. Noski, egunero, ikastetxera eraman beharko lituzkete, baina era honetara, etxean eskolan ikasitakoa berrikusi dezakete eta era berean, euren gurasoek ere mundu honetan trebatuko lirateke. Hala ere, erabaki hau, Hezkuntza Sailarena da. Amaitzeko, beste hobetze proposamen bat: kurtso guztian zehar egiten dituzten proiektu guztiak euren gurasoekin elkarbanatzeko bloga erabili dezakete. Beste aldetik, Joxemiel Barandiaran herri ikastetxearen web orria huts samar dagoela ikusita, euren egunerokoak bertan ere elkarbanatzea ondo legokeela iruditzen zaigu.

Ikasturtean zehar egiten dituzten proiektu ezberdinak, ikasle bakoitzak sarean duen bere karpetan jasotzen omen dituzte eta ikasturte bukaeran, eurek bi aukeratzen dituzte paperean ateratzeko.

11

TEKNOLOGIA BERRIAK

Argazki kamara digitalen eta bideo kamara digitalen erabilera ere zabaldu beharko lukete ikasleetara. Beraien erabilera irakasleek egiten omen dute eta ikasleek ez omen dituzte ezertarako erabiltzen. Ikasleek ordenagailuaren barne funtzio eta atalak ezagutzea egokia iruditzen zaigu. Horretarako, ordenagailuaren desmuntatzeari ekingo diote. Honela haurra kontziente da ordenagailuaren konplexutasunaz, ez dela pantaila soil bat bakarrik. Haurrak ordenagailuak zaintzeari denbora gehiago eskainiko genioke. Hain zuzen ere, sistemak mantentzeko oinarrizko ekintzak burutuko genituzke; hala nola, antibirusak ezarriz eta erabiliz, segurtasun kopiak eginez eta beharrezkoa ez den informazioa deuseztatuz.

Ordenagailu jolasekin jarduten denbora eta ekar lezakeen menpekotasuna kontrolatzen jakitea trebatuko genituzke ikasleak; baita sareak eskaintzen duen informazio guzti horren erabilera egokia egiten ere.

12

TEKNOLOGIA BERRIAK

Jarduera
Guk prestatu dugun jarduera 5.mailako haurrei zuzendua pentsatu dugu. Gela 15 ikaslekoa da eta taldeka banatuko ditugu, egokiena 3 ikasleko taldeak izango direlarik; hortaz, bost talde. Ataunen oso modan dagoen gaia aitzakiatzat hartu; mitologia, eta Photo Story programa erabiliz gai honen inguruan herrian ditugun ibilbideak aprobetxatuz, argazki muntaia bat egitea proposatzen dugu. Ataunen, Joxemiel Barandiaranen lanean oinarrituta lau ibilbide mitologiko dituzte. Ibilbide bakoitzari lotuta hainbat kondaira idatzi zituen berak eta guk proposatzen diegu ibilbide berdinaren inguruan talde bakoitzak kondaira bat argazki bidez eta narrazioa erabiliz kontatzea. Horretarako, Photo Story programa erabiliko dute. Ataun turismoa web orrian lau ibilbideak aurkituko dituzte; gu, Sarastarriko ibilbidean zentratuko gara. Honi lotuta sei kondaira daude eta talde bakoitzak bat aukeratuko du. Guraso Elkarteak igandetan egiten dituen mendi irteeran ibilbide hau egitea proposatuko diegu eta hori aprobetxatuko dute haurrek argazkiak atera ahal izateko. Aurrez, ordea, ibilbidea planifikatu beharko dute eta aukeratutako kondairarako ze txokotan argazkiak ateratzea komeni zaien erabaki beharko dute.

13

TEKNOLOGIA BERRIAK

Helburuak Talde lana bultzatu, lankidetzan lan egitea, norberarenak ez diren ikuspegiak errespetatu, elkarrizketa landuz eta norberari dagozkion ardurak hartuz. IKTak landu, baliabide teknologiko desberdinak erabiliz. Ikas komunitatearekin elkarlana sustatu. Euskal mitologia landuz, Euskal Herriko kulturaren eta historiaren oinarrizko alderdiak eta kultur-ondarea ezagutzea, balioestea eta errespetatzea. Joxemiel Barandiaran pertsonaia ezagutarazi, bere lana... Ataun eta bere herritarrentzat hain garrantzitsua den pertsonaia haurrek ezagutu dezaten. Ingurunea balioestea eta errespetua bultzatzea. Kirola eta bizitza osasuntsua sustatzea.

Landuko diren gaitasunak Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna Ikasten ikasteko gaitasuna Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna

Baliabideak Argazki kamara Ordenagailua Photo Story programa Proiektorea Irratia


14

TEKNOLOGIA BERRIAK

Denboralizazioa --> 7 saio 5 astetan banatuak. 1.saioa: Aurrezagutzak identifikatzeko galdera (ordu bat). Ingurune saioa aprobetxatuz gaian sartzeko zenbait galdera luzatuko genizkieke. Adibidez: Zer dakizu euskal mitologiari buruz? Ataun herriarekin loturarik aurkitzen al diozu? Joxemiel Barandiaran pertsonaia ezaguna al duzu? Zergatik? Zer esan nahi du zuretzat kondaira hitzak? Bakarkako gogoetaren ondoren elkarjartzea egingo genuke. Ondoren, ikasleei hiruko taldetan banatzeko eskatuko genieke, irakasleak taldeak proposatuko lituzkeelarik adostasuna bultzatuz. 2.saioa: Proiektuaren aurkezpena (ordu bat). Ikasleei adieraziko diegu herrian ba ditugula zenbait ibilbide euskal mitologiarekin lotura dutenak eta Sarastarriko ibilbidea proposatuko diegu. Mitologiaren inguruan hitz egingo dugu Joxemiel pertsonaiak gai honekin duen lotura azpimarratuz. Ezagutzen al duzue Sarastarriko ibilbidea? Ibilbide honekin erlazionatuta sei kondaira daude. Zeinek bildu zituen kondaira guztia hauek? Hauetatik talde bakoitzak bat aukeratu beharko du, denen artean adostu behar dutelarik. Baina lehenengo informazioa interneten aurkitu beharko dugu. 3.saioa: Informazio bilaketa (ordu t'erdi). Ordenagailu gelan ibilbideari buruzko informazioa aurkitzeko saioa izango da. Argi utzi beharko diegu ikasleei ibilbidearen planifikazioa argia egitea, kondaira ezagutzea eta argazkiak non atera behar dituzten ondo planifikatzea garrantzitsua dela. Kondairak aurkitzen dituztenean, taldeek adostu beharko dute ze kondaira landu behar duten eta ondoren planifikatzeko momentua izango da.

15

TEKNOLOGIA BERRIAK

4.saioa: Photo Storyrekin lehenengo esperientzia (ordu t'erdi). Saio honetara dagoeneko ibilbidea egina izango dute eta argazkiekin etorriko dira muntaia egiteko prest. Hasteko, ordea, Photo Story programarekin trebatu beharko dira eta ordenagailu gelan taldetan dauden moduan probak egiten hasteko esango diegu; beti ere, irakaslearen laguntza beharko dute. Kondaira talde kideen artean zatitu beharko dute eta musika hautatu behar dute, hurrengo saioan irratira jaitsiko baitira grabaketa egitera.

5.saioa: Grabaketa (ordu t'erdi). Grabaketara joan aurretik narrazioa entsaiatua dute eta musika hautatua. Taldeak binaka jaitsiko dira irakaslearekin, talde batek bere narrazioa grabatzen duen bitartean besteak irakaslearekin kontrol lanak egingo dituzte. Grabaketa guztiak sarean gordeko dituzte ondoren Photo Storyn sartu ahal izateko. Bitartean beste hiru taldeak beren narrazioak entsaiatuko dituzte gelan. 6.saioa: Azken muntaia (ordu bat). Dagoeneko grabaketak eginda argazkiekin muntaia egitea geratzen da, denborak neurtuz. Hurrengo saiorako dena prest uztea izango da saio honetako helburua.
16

TEKNOLOGIA BERRIAK

7.saioa: Lanen aurkezpena eta blogera igotzea (ordu bat). Gelan proiektorea eta arbel digitala aprobetxatuz, denen lanak ikusiko dituzte, ikaskideen aurrean lanari buruzko azalpen txiki bat emanez eta ondoren eskolako blogera igoko dituzte gurasoek etxetik ikus ditzaten lan guztiak.

Ebaluazioa irizpideak

Ea beste ikaskideen ikuspegiak errespetatzen dituzten. Ea talde lanean aritzeko gai diren adostasun batera iritsiz. Ea informazioa eta komunikazio teknologiak erabiliz irakasleak bidaltzen dien lana egiteko gai diren. Ea informazio iturri desberdinak aurkitu, aztertu eta kontrastatzeko gai diren, interesgarriak direnak ez direnetatik bareiziz. Ea Euskal Herriko kultura eta historia ulertzeko nahia, interesa eta gogoa adierazten duten. Ea Joxemiel Barandiaran herritar ospetsua ezagutzeko merezi duen interesa jartzen duten. Ea gure ingurunea eta, batez ere, herriko ingurunea errespetatzen duten. Ea jarduera honen bidez kirolaren onuraz/balioaz/etekinaz jabetzen diren. Ea lana ikasgelan aurkezteko, hitz egiteko eta mintzatzeko gai diren.

Bibliografia

Erabili dugun informazioa eskolak eman diguna izan da; zuzendaritza, IKT arduraduna eta irakasleekin izandako elkarrizketetan lortutakoa.

17

You might also like