You are on page 1of 13

nAUk nL2kUN12AkC LkDI8Lk1AkA12L 1ALDLA

$
1Ik
INICkMLA
I
IkA1I AkGC1L UkIA
AINnCA LANDA MUNDUA1L
IkAI12 GALAk2A C1AMLNDI

AURKIBIDEA.

1. SARRERA............................ 2

2. LA SALLE SAN JOSE IKASTETXEKO ERABILERAREN ANALISIA.. 2

2.1 HERRI EDO AUZOAREN EGOERA ETA EZAUGARRIAK..... 2
2.2 ESKOLAREN EZAUGARRIAK.................. 3
2.3 IKASGELAREN EZAUGARRIAK ETA ERABILTZEN DEN
METODOLOGIA.........................

3. TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILPENA LA SALLE SAN JOSE
IKASTETXEAN......................... 5

3.1 BEHAKETA......................... 5
3.2 ELKARRIZKETA......................... 6

4. IPUIN DIGITALAREN ERABILERAREN BALORAZIOA....... 8

5. ONDORIOA............................ 11


6. BIBLIOGRAFIA ETA WEB HELBIDEAK................ 12













1. SARRERA

Taldea honako hauek osatzen dugu: raitz Galartza, Ainhoa Landa eta rati Argote. kustera
joan garen ikastetxea Zarautzeko La Salle San Jose ikastetxea izan da eta bisita Azaroaren
egin genuen.


Gure helburu nagusia ikastetxeak teknologia berriak nola aplikatzen edo erabiltzen zituen
aztertzea izan da. Horretarako, dituzten baliabide materialak eta teknologikoak zein diren
ikusi dugu , zein metodologia erabiltzen duten, noiz erabiltzen duten haurrekin edo
erabiltzen al duten, nola aplikatzen duten metodologia eta ea teknologia berriak erabilgarriak
iruditzen zaizkien edo ez galdetu diegu galdeketa txiki baten bitartez.
Lan hau 6 ataletan banatuko da: sarrera, La Salle San Jose ikastetxeko erabileraren
analisia, Teknologia berrien erabilpena La Salle San Jose ikastetxean, ipuin digitalaren
eraginaren balorazioa, ondorioak eta bibliografia eta Web helbideak.
2. LA SALLE SAN JOSE IKASTETXEKO ERABILERAREN ANALISIA.

2.1. Herri edo auzoaren egoera eta ezaugarriak:

La Salle kastetxea Zarautzen dago. Zarautz, Gipuzkoako kostaldeko herria da. Donostiatik
20 kilometrotara dago. tsasoak eta mendiek paregabeko paisaia osatzen dute, lasaia eta
ederra. Bi errepide nagusi dira, herria zeharkatzen dutenak: V-634 eta A-8 autobidea.
nguruko herriak hauek dira: Orio, Getaria, Zumaia, Deba, Mutriku... Autobusez eta trenez
lotuta daude eta berehala bisita daitezke.

Herritik, hegoaldera, menditik gertu kokatzen da ikastetxea. Bertatik, itsasoaren eta Zarautz
osoaren ikuspegi zabala dagoelarik.

kastetxearen beheko aldean, industria gunea dago eta kamioi ugari ibiltzen dira horko
errepideetan. Horregatik, haurrak eskolatik irteten direnean munizipalak egoten dira trafikoa
kontrolatzeko eta inolako ezbeharrik gertatu ez dadin ziurtatzeko. Nahiz eta, industria gunea
gertu izan, kiroldegia eta herria bera ere ez dira ikastetxetik oso urruti geratzen. San Pelaio
edo txasmendi auzokoentzat urrutiago kokatzen enez, ikasle askok oinez joan beharrean,
bizikleta hartzeko ohitura dute.

La Sallera joaten diren ikasleak ez dira zarauztarrak bakarrik izaten. zan ere; Getaria eta
Orioko jendea ere bertara joaten baita. Arraza ezberdinetako haurrak ere badaude adibidez,
Venezuelatik etorritako haurrak badaude eta beste aldetik , Txinatik adoptatuak izan eta jada
zarauztarrak diren haurrak ere badaude. Maila ekonomikoari dagokionez, gehienak maila
ekonomiko ertainekoak dira, nahiz eta maila ekonomiko altuko ikasleak ere badauden
arren.

2.2. EskoIaren ezaugarriak:


La Salle ikastetxea, ikastetxe pribatu da. Bertan ikasi ahal izateko, preferentzia izaten dute
beraien familiarteko batek bertan ikasi badu. Ondoren, gainontzekoak onartzen dituzte edo
ez, izan duten eskaeraren arabera.
Bi lerro daude maila bakoitzeko eta gela bakoitzean 19-24 ikasle bitartean daude.
Eskolaurrea da salbuespen bakarra; izan ere, hemen, hiru gela daude eta bakoitzean 14
ikasle.
kastetxea, bi eraikienetan banatzen da. Batetik, eraikin handiena dago, ikastetxea toki
horretan finkatu zenetik dagoena eta bestetik eraikin txikiago bat dago, beranduago eraiki
zena.
Haur Hezkuntzako eraikina
Eraikin txikia, Eskolaurrea eta Hau Hezkuntzakoa da. Eraikin hau bestearen ondoan dago,
baina errepidea gurutzatu behar da. Eraikin hau ere, lau pisutan banatzen da.
O Beheko pisuan: Kirol koordinatzailearen bulegoa, soinketako irakaslearen bulego, aldagelak,
kiroldegia, komunak,material gela eta dinamika gela( gela hau psikomotrizitate gela bezala
erabiltzen da eskola orduetan eta eskolaz kanpo judo egiteko, tatamia baitu).
O Lehenengo pisuan: eskolaurreko 3 gela, komunak, irakasleen gela eta beste ikasgela bat.
Azken ikasgela honetan haur hezkuntzako haurrek ingelesa ematen dute eta bideo gela
bezala erabiltzen dute. Horrez gain, jangelan bazkaltzen duten 2 eta 3 urteko haurrak gero
hor siesta egiten dute.
O Bigarren pisuan: 6 ikasgela, laguntza gela, material gela, komunak, estalitako jolastokia
(barku eta tren bat daude bertan) eta irakasleen gela.
O Hirugarren pisuan: ganbara.Bertan, aulki, mahaiak eta material gordetzen dituzte.
O Jolastokian: Futbol- eskubaloi zelai bat, parke bat eta hondarrezko piztina moduko bat.
Azken honetan, txirristak daude, sokak gora igotzeko, eskalatzeko zulotxoak eta goitik
behera jaisteko hodi bat.
2.3. IkasgeIaren ezaugarriak eta erabiItzen den metodoIogia
kusi dugun gela HH2B gela da eta gelak koloreka sailkatzen dituztenez, gurea gela berdea
da. Bertan 12 neska eta 12 mutil daude eta irakaslearen izena Maider da. Erabiltzen duten
metodologia Urtxintxa da Ulises eta Peredarekin batera.



UIises: Estimulazio goiztiarreko programa garapenaren hainbat arloetan:
1. SN Arloa (Neurona-sareak)
Garai kritikoan (2-7 urte bitartean) neuronen arteko konexioak ugaritzeko eta fondo kognitibo
antolatuak (datuak) sortzeko estimulazioa. Errepide mapa on bat eratzean datza,
ezagutzak abiadura handian eta ordenean mugi daitezen. Bigarren alderdi honek (neurona
bideen ordena eta hierarkia) markatzen du gure programaren eta merkatuan dauden
beste batzuen arteko desberdintasuna.
Sensor da arlo honetan gure proiektuak duen beste berrikuntzetako bat: neurona-
estimulazioaren klabe berean, hitzekin (irudi globala) eta ahoskerarekin lan egiten dugu
informazio idatziko fondoak sortzeko asmoz. Hori lagungarria izan daiteke ikasleentzat
irakurketaren entrenamenduan konexioak egiten hasten direnean.
2. ArIo Psikomotorra. LateraIitatea garatzeko zirkuituak
Garapen senso-neuro-motorraren estimulazioa garai kritikoan (3-7 urte bitartean).
Maila organikoan lan egiten jarraitzen dugu: gizakia definitzeko orduan zerbait
garrantzitsua eta behin-betikoa baldin badago hori gure nerbio sistema da. Pertzepzio
sistema eta sistema motorrari ipiniko diogu arreta, pertsonaren heldutasunean eta garapen
koordinatu eta harmonikoan duen eragina dela eta. Lehen haurtzaro honetan, prozesu hau
ondo egiteak oinarri sendoak garatuko ditu haurrengan, inguratzen dituen munduarekin
duen erlazioari dagokionean.
3. ArIo Pertzeptibo-Kognitiboa (PC)
Estimulazioa gaitasun kognitiboak identifikatzeko eta pentsamendu logikoko sekuentzia
automatizatzeko.
Ohikoa da jadanik entzutea ikasten erakustea prozesuak duen garrantziari buruz, gauzak
erakustea motz geratzen baita. Ekintzei, arazoei edo egunerokoari erantzuna eman edo
konpontzeko gure buruak egiten duenaz konturatzea egunez egun indar handiagoz azaltzen

zaigun beharra da. Gure txikiek letania baten modura errepikatzen dute zerbait sailkatzeko
beharrezkoa dela lehenengo atentzioz behatzea, elementuak ondo identifikatzea,
ezaugarriak
alderatzea....
Pereda: Haur Hezkuntzan matematika lantzeko erabiltzen den programa da, Urtxintxako
materialaren osagarri bezala erabiltzen dute.

3. TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILPENA LA SALLE SAN JOSE IKASTETXEAN.

3.1 BEHAKETA:

Teknologiaren erabilerari dagokionez, Haur Hezkuntzan ez da asko erabiltzen. Gela
bakoitzean, ordenagailu bat dago eta Urtxintxak ekartzen duen Cd-Romean eta noizbait Click
programarekin jolasteko bakarrik erabiltzen dituzte. Lehen Hezkuntzan berriz, informatika
gelara joaten gauza desberdinak egitera, astean pare bat aldiz. kastetxe honetan ez dute
inolako proiektu onik erabiltzen, ez dago proiekturik habian. Haurrek office tresnak eta
explorer bezalako nabigatzaileak erabiltzen ikasten dute.
Teknologiak klaseetan erabiltzeaz gain, eskolako edozein ekitaldi berezitan argazkiak
ateratzen dituzte edo bideoak grabatu. Gero argazki horiek eskolako webgunean jartzen
dituzte. Haur Hezkuntzan grabatutako zenbait ekitaldi grabatu eta gero horiekin Dvd bat egin
eta gurasoei saltzen zaie.
Eskolako webguneari dagokionez, bertan eskolaren informazio ageri da. Horrez gain eskolan
banatzen diren zirkularrak eskuratu daitezke, jangelako menuak, ordutegiak... Eskolan egiten
denaz informatzeko erabiltzen dute. Horrez gain, irakasle bakoitzak eskolako helbide
elektronikoa dauka, eta horien bitartez gurasoek bilerak egiteko orduak edo oharren bat bidali
diezaiekete.
Gure bisitan zehar ikusi ahal izan dugu goian aipatu bezala gela bakoitzean ordenagailu bat
dagoela eta horretaz gain, Haur Hezkuntzako eraikuntzan irakasle gelan beste bi ordenagailu,
inprimagailu bat eta fotokopiagailu bat dago irakasleek erabili dezaten. Horretaz gain,
laguntza-gelan ere beste ordenagailu eta inprimagailu bat dago ikasleekin ere erabiltzen
dena; lanak egiteko hau da gauza ezberdinak lantzeko, sari edo errefortzu bezala erabiltzeko,
ipuinak ikusteko, jolasteko .


Material eta baliabideei dagokionez, klasea antolatzeko unean haurrak lau mahai handitan
banatuta egoten dira, bai banakako lanak egiteko eta baita taldekoak egiteko ere. rakasleak
guztiak ezagutzen dituenez gero, badaki mahaiak konpentsatuta jarri behar dituela eta erritmo
desberdinak ere kontuan hartu behar dituela.
Bestalde txoko desberdinak dituzte eta hauek dira txokoak: liburutegia (albisteak eta gutunak
ere bertan daude), sukaldea, franelograma (egutegia, jangelako menua, eguneko agenda,
eskolara etorri direnen txartelak . lantzeko erabiltzen den panel handi bat da), bakarkako
txokoa, jostailuen txokoa eta ordenagailu txokoa. Erabilpen gehien ematen zaion txokoa
liburutegia da klase bakoitzaren hasieran erabiltzen delako eta ariketa bat bukatzean haurrak
hara joaten direlako. Bakarkako txokoa lan zehatz batzuk egiteko erabiltzen da eta jolasteko
txokoa eta ordenagailu txokoa astean behin erabiltzen dira.
Gelan aurki ditzakegun materialak hauek dira: folioak, margoak, errotulagailuak, gometxak,
artaziak, kola, plastilina, jostailuak (panpinak, eraikuntzak, puzzleak, kotxeak, trenak, patinak,
sukaldeko ontziak .), liburuak, arbela, klerak, mahaiak, aulkiak .


3.2 ELKARRIZKETA:

rakasleari planteatutako galderak honako hauek izan dira:

-IkasgeIan teknoIogia berriak integratzeko kurtsorik jaso aI duzu?


Ez dugu inolako formakuntza berezirik jaso. Egin duguna guk genekienetik habiatuta izan da,
egia esan oso ondo egongo zen haur hezkuntzan teknologia berri hauek nola erabil
genitzakeenari buruzko informazio eta formazioa jaso izan bagenu. Askotan faltan botatzen
ditugu zenbait aspektu, esaterako ze metodologia erabili, nola antolatu informatika txokoa, ze
aktibitate egin eta nola .

-Horretarako finantziaziorik jaso aI duzue?
Ez, gure eskolak behintzat ez du inolako finantziazio eta laguntzarik jaso alde honi
dagokionez behintzat. kastetxeak jaso dituen laguntza bakarrak Eskola 2.0 proiektua martxan
jartzeko izan da. Esaterako 5. Mailan ordenagailu portatilak banatu dira, arbel digitalak jarri
dira eta wifi-a jarri da. Gainera wifi-aren inguruan zenbait gurasok kexaren bat ere izan du
beren seme-alabentzat kaltegarria izan daitekeelakoan.
-Zein programa dute ordenagaiIuek?
Haur hezkuntzan erabiltzen ditugun programak Urtxintxako ttantto, txirrrist eta xango dira.
Hauen inguruan ditugun fitxa, ipuin eta abestiak lantzen ditugu haurrekin. Noizean behin
erabiltzen dugun beste programa bat Klick-ena da, baina hau oso gutxitan erabili ohi dugu.
Laguntza gelan ere erabiltzen dute ordenagailua, baina bertan programa ezberdin asko
erabiltzen dituzte haurraren arabera; plaphoons, power-point, Klick, sarean aurki daitezkeen
programa asko.
-NoIa erabiItzen duzue ordenagaiIua ikasIeekin?
Haur hezkuntzako ikasleekin oso gutxi erabiltzen dugu ordenagailua. Astean behin pasatzen
dira ordenagailuaren txokotik. Horrez gain irakasleak egoki iruditzen zaionean erabili izan ohi
du, batez ere ttantto, txirrist edo xangoren CDekin. Abestiak edo ipuinak entzuteko edo bertan
dauden ariketak egiteko jarri ohi die irakasleak.
-Ze Iantzeko erabiItzen duzue?
Esan bezala gehienbat Urtxintxa proiektuan hiru- hilabetero lantzen diren gaien inguruko
abestiak, ipuinak eta fitxak lantzeko erabiltzen dute ordenagailua. Lau urteko gelan adibidez,
hizkiak lantzeko ere erabiltzen dute eta ikasle bakoitzak bere izena idatzi ohi du bere familiako
gainerako kideenarekin batera. Ordenagailuko teklatuaren bidez hizkiekin familiarizatzen
joaten dira.

-NoIa batzen duzue ordenagaiIua suertatzen den gaiarekin?


Une bakoitzean tokatzen den gaiaren inguruan berarekin erlazionaturik dauden aktibitateak
ditugu ordenagailuan. Gai horri loturiko abestiak, ipuinak eta aktibitate desberdinak ditugu
ordenagailu bidez lantzeko eta lantzen ari garenarekin lotuta erabiltzen dugu dagokionean
ordenagailurako dugu materiala ere.

-Gustuko aI dituzte haurrek ordenagaiIuz Iantzen diren abesti, ipuin eta Ianak?
Bai, orokorrean hiru urterekin ttantto ezagutzen dutenetik oso gustura egoten dira bai abestiak
entzuten bai ipuinak bai bestelako ekintzetan ere. Gainera etxean ere badituzte zenbaitek CD
hauek eta nabari zaie erabiltzen dituztela ordenagailuak txiki txikitatik.
-BaIiagarriak aI dira teknoIogia berriak geIan?
Bai, baliagarriak dira noski lantzen dugun gaia jorratzeko. Gainera haurrek gustuko dituzte
ordenagailuak eta atsegin dute planteatzen zaizkien lanak edo ariketa txikiak ordenagailu
bidez egitea. Baita noizean behin ipuin eta abestiak entzutea ere. Gainera teknologia berriak
gure bizitzan gero eta presenteago daudela kontutan izanik, irakasle eta hezkuntzaren
egitekoa da berauen erabilpena erakusteaz gai, garrantzizkoagoa den zerbait irakastea:
Teknologia berrien erabilpen egokia hain zuzen ere. Gure ustez gainerako gauza denetan
bezala txiki-txikitatik hasi behar da gai honetan ere eta ez litzateke soberan egongo
gurasoekin ere harreman zuzena izatea, zeren eta askotan gurasoak galduta sentitzen baitira,
ezjakin teknologia berrien inguruan eta komenigarria dela uste dugu beraiekin batera adostea
eta onartzea nola, noiz eta zenbat erabili beharko lituzketen beren seme alabek teknologia
guzti hauek.

4. IPUIN DIGITALAREN ERABILERAREN BALORAZIOA:
Guk aukeratu dun ipuina Txanogorritxurena izan da otsoaren inguruko ipuinak asko gustatzen
zaizkielako eta Txanogorritxuren ipuina oso ezaguna eta betikoa delako. Xarma handia duen
ipuina dela iruditzen zaigu, betiko ipuinen artean dagoen ipuina eta jende askok ezagutzen
duena.
Lehenik eta behin kontuan hartu behar da ipuinek haurrengan duten garrantzia. Umearen
lehengo bizitza urteak oso garrantzitsuak dira, adin horretan gauzak ikasteko gogoz daude. Bi
lau urte dituztenean kontzeptu batzuk bereizten doa( aurrean, atzean, jatordua...). Lau eta

zazpi urte dituenean baloreak eta jokaerak barneratzen hasten da. Beraz, hau irakasteko
baliabide erabilgarriena ipuinak dira. Haur hezkuntzan ipuina da lanaren ardatza, bere
inguruan abestiak, errimak, igarkizunak, eskulanak eta abar ikasten dituzte. Haurrei ipuinak
kontatzea gustatzen zaie, behin eta berriz entzun al dute ipuin bera eta gauzak desberdinak
ikasi izango ditu.lehen aldiz entzuten duenean ipuin bat gauza gutxi batzuetan fijatzen da,
baina behin eta berriz ipuina entzuten badu kontzeptu gehiagotan fijatuko da. Lehen esan
dudan moduan, ipuinen bidez haurrei gizartean egokiak diren jarrerak garatzen laguntzen dio.
Horrez gain, istorioak kontatzeren bitartez baloreak ere transmititzen zaie. puinek funtzio
asko eta oso garrantzitsuak betetzen dituzte. puinen bidez haurraren imajinazioa bultzatzen
da eta esan bezala baloreak eta kultura ere transmititzen zaizkie. Komunikazio eta espresio
bide ezin hobea da adin hauetan. Haurra mundu errealean heztea ahalbideratzen du eta
aurretik aipatu dugun bezala imajinazioa eta kreatibitatea potentziatzen ditu. Horregatik , hain
garrantzitsua da umeei ipuinak kontatzea. Guzti honetaz gain ipuina komunikazio lantzeko
bide garrantzitsu bat ere bada, harremanak sendotzeko eta baita nork bere burua ezagutzeko
ere.
Eskola bisitatu genuenean gai berriarekin hasi ziren eta zazpi antxumeen ipuina tokatzen zen
gai horretan. rakasleak lehen aldiz kontatzen zien ipuina eta nahiz eta oso ipuin ezaguna
izan, haur batzuek ez zuten ezagutzen. rakaslea ipuina kontatzen hasi zen eta otsoa agertu
zen irudian, haur bat beldurtu egin zen eta dardarka hasi zen irudietan ikus daitekeen bezala.
Haurrari otsoak izugarrizko beldurra ematen zion naiz eta otsoa paperean egon eta ipuin bat
bakarrik izan. Haurra oso urduri eta gaizki pasatzen hari zenez, irakasleak bere ondoan
esertzera gonbidatu zuen haurra ea lasaitzen zen edo ez. Haurra zertxobait lasaitu zen eta
irakasleak otsoa ez zela benetakoa, ipuin bat zela azaldu ondoren, ipuina kontatzen jarraitu
zuen. Beste laguntxo guztiak adi-adi eta gustura zeuden. puina amaitzean, irakasleak, haurra
beldurtuta eta urduri egon zela esan zigun, bere eskua estu heldu ziola ipuina amaitu arte.
Hau izan zen ahoz kontatutako ipuinaren deskribapena. Kontuan eduki behar da ipuina nola
kontatzen denaren garrantzia. Ez da berdina ahotsak aldatuz eta soinu ezberdinak sartuz,
atearen hotsa kax-kax-kax, kontatzea ipuina edo monotonia batean kontatzea ipuinean jartzen
duen bezala.
rakasleak badaki ipuina kontatzeko orduan badituela zenbait errekurtso ipuina aberastuko
dutenak eta aldi berean haurrak ipuinean sartzen lagunduko diona. rakasleak haurren
sentimendu eta interesak ezagutu eta bilatuko ditu eta beraiengan jakin mina piztuko du. Giro
egoki bat ere sortzen ahaleginduko da eta ahal badu haurrak ere ipuinean parte har dezaten
saiatuko da.

Guzti honek ahoz kontaturiko ipuinari xarma eta magia berezi bat emango dizkio, haurraren
atentzioa bereganatuko du eta haurrak ipuina aktiboki bizitzeko aukera paregabea izango du.
Haurrek bizi egingo dute ipuina eta hori garbi geratzen da otsoa agertzen denean, haurrak
negarrez hasteraino beldurtzen dira, hain daude ipuinean sartuta non otsoa benetan datorrela
pentsatzen baitute.



Beste egun batean, irakasleak ipuin berdina ordenagailuan jarri behar zuenean, berriz ere
eskolara joan ginen eta bi kontatzeko moduen ezberdintasuna ikusteko aukera izan genuen.
rakasleak haur batzuek lurrean eta beste batzuek eserita jarri zituen ordenagailuaren
aurrean. Gero ipuina kontatzen hasteko botoiari eman eta ipuina martxan hasi zen. Hasieran
haurrak adi-adi eta erne zeuden baina ipuina Aurrera zihoan heinean, haur batzuek aspertzen
hasi ziren eta beraien artean hitz egiten hasi ziren. rakasleak behin baino gehiagotan isildu
arazi behar izan zituen haurrak. puinaren une batean, irakasleak ahoz ipuina kontatu
zuenean beldurtu zen ahurra, hemen ere pixka bat mugitzen eta beldurtzen hasi zen baina
gero lagunak elkarren artean hitz egiten hasi zirenean bera ere elkarrizketan sartu zen.
Azkenean ipuina amaitu zen eta haurrak bakoitza bere lekuan eseri zen.


Beraz bi moduak konparatzen baditugu, kasu honetan haurrek gehiago bizi izan dute ipuina
irakasleak kontatu dienean ipuina ordenagailuz ikusi dutenean baino. puina irakasleak ahoz
kontatzen duenean beste magia bat sortzen da haurrengan. Kontutan hartu behar da ipuina
ahoz kontatzen duenaren inplikazioa eta interpretazioa eta ordenagailuan kontatzen
duenarena baita ere ahotsak eta kontatzeko modua. Faktore horiek izugarrizko arrakasta dute
ipuinak kontatzerako orduan eta haurrak ipuinak bizitzerako orduan. Ordenagailuaz kontatzen
zaienean ipuina haurrak hartzaile pasiboak dira, aldiz irakasleak kontatzen dienean ipuinean
sartzen dira, erabat aktibo bihurtzen dira, beren imajinazioa martxan jartzen da, fantasiazko
mundu bat sortzen da beren buruetan. Adierazi behar da irakasleak bere ikasleei ipuin bat
kontatzen dienean haurren errealitatera egokitzen saiatzen dela, beren lexikora,
ahalmenetara, egoerara eta guzti honek ahalbidetzen die ipuina bizitzera. Beraz argi geratu
zaigu kontaturiko ipuinak abantaila gehiago dituela, hala ere ez dugu baztertzen noizean
behin ordenagailua erabiltzea.

5. ONDORIOA.
Zer dakartzate teknologia berriek, zerbait badakarte, Haur Hezkuntzan edo gure eskolako
narratibaren eraikuntzan?
Zerk laguntzen du geletan teknologia berrien erabilera egiaztatzera? Ikasle eta irakasleen
zein rolek? Zein ekintza edo praktikak?
Rosala Romero Tenaren liburuan jartzen duenaren arabera, ikerketa batzuk diote teknologia
berrien barruan, ordenagailuaren erabilerak garrantzia eta erabilpen handia izan dezakeela
haurraren garapenean. Rosalaren arabera, ordenagailuak gaitasun psikomotoreak, gaitasun
kognitiboak, autonomia eta identitatearekin erlazionatutako gaitasunak, komunikazio eta
lengoaiarekin erlazionatutako gaitasunak bultzatu ditzake eta gainera erlazio sozial eta
elkarbizitzarako pautak eman ditzake, gertuko ingurunea ezagutzea laguntzeaz gain.

Azken finean guzti horretaz gain, imajinazioa eta adierazpena ere garatzen laguntzen duela
iruditzen zait beraz, nire uztez teknologia berriak ate berriak ireki ditzake baina hori bai ongi
kudeatu eta antolatzen ikasten badugu.
Teknologia berrien erabilera egiaztatzeko burutu diren ikerketen emaitzak ikus daitezke.
Goian aipatu dudan bezala lehendik hezkuntzak markatuta duen bidea aldatzea oso zaila da
eta teknologia berriak ikastetxeetan sartzeak asko suposatzen du arlo askotan. Esaterako
karga ekonomiko handia izango litzateke bai material aldetik baita prestakuntza aldetik ere.
rakasleriak ados egon beharko luke guzti honekin eta horretarako prestakuntza jaso eta
prestakuntzarako denbora izan. Gaur egun gure hezkuntza dagoen bezala ikusirik, ezinezkoa
iruditzen zait teknologia berriak sartzea nahiz eta oso erabilgarriak izan. Zenbait ideia eta
programa erabili daitezke (Pelutxe) baina oso zaila da.

6. BIBLIOGRAFIA ETA WEB HELBIDEAK.
-http://otxartxikitxus.blogspot.com/2011/10/ipuinen-garrantzia_15.html
-http://algortako.blogspot.com/2007/04/ipuinak-eskolan.html
-www.google.com
-Nuevas Tecnologias En Educacion nfantil (Rosala Romero Tena)
-http://www.lasalle.es/zarautz/eusk/aviso.php

You might also like