Professional Documents
Culture Documents
Ikasleen Partaidetzarako Antolaketa
Ikasleen Partaidetzarako Antolaketa
oinarritu dugu ikastetxeko ildo pedagogiko nagusienetako bat. Iritziak azaldu eta botazio batean bukatzen diren erritual sinbolikoak gainditu eta ikasleentzat esanguratsuak - hezitzaileak baloreen sortzaileak integratzaileak izan daitezkeen uneak gauzatzea izan da helburu nagusia. Gure nahia, jarduera hauen
jakin-mina, arrazoibide logikoa, jarrera dogmatikoekiko kritika, elkarlana, autonomia, ebaluazioa eta
bidez abar sustatzea izan da. Hau guztia aurrera eramateko eta ikasgelan modu sistematikoan biltzeko ikasleek guneak eta denborak behar zituztenez, Lehen Hezkuntzako ikasleen egutegian ostegun arratsaldeko saio bat beraien antolaketarako gorde zitzaien. Lau batzorde osatu ziren honen harira, guztietan gela bakoitzeko arduradun bat zegoelarik. Horietako bat, Eskolako Antolaketarekiko (Patioko jolasak, Eskola 2.0, txangoak, jangela, garraioa edo ospakizunak, besteak beste) ikasleek azaltzen dituzten kexak, desadostasunak, proposamenak, hautabideak eta abar zuzendaritzarekin lantzeko Ordezkarien Batzarra izan zen, astero gurekin, zuzendaria eta ikasketa buruarekin biltzen dena. Eta laugarren batzorde honen barruan, ESKOLA 2.0 programa ebaluatzeko seigarren mailako ikasleekin osatutako azpitaldetxoan burututako hausnarketak dira, hain zuzen, azalpen honetan jasotzen direnak.