You are on page 1of 23

IKT Txostena

EDURNE AGIRREGOMEZKORTA IBON SANZ MENDIBURU

IKT TXOSTENA

AURKIBIDEA
SARRERA..3

IKTEN ERABILERA IKASTETXE BAKOITZEAN...3


San Ignazio Ikastetxea.3 Pasaia-Lezo Lizeoa..8 Hernaniko Haurreskola... ..11

IPUIN DIGITALA....15
Ipuin digitalari buruzko gure iritzia.20

IKASGAIARI BURUZKO KONKLUSIOAK. 21 BIBLIOGRAFIA.22

IKT TXOSTENA

SARRERA
Edurne Agirregomezkorta eta Ibon Sanz gara lan honetan aritu garenak. Edurnek Hernaniko Haurreskolan egiten du lan, Ibon berriz Donostiako San Ignazio ikastetxean. Hiru ikastetxeetara egin ditugu bisitak lan hau burutzeko. Hernaniko Haurreskolan , Donostiako San Ignazio ikastetxean eta Pasaia-Lezo Lizeoan. Bisitak Azaroan zehar egin ditugu, batzuk bakarka egin ditugu, besteak aldiz elkarrekin. Hauek izan dira gure helburuak nagusiak:
Lan egiten dugun ikastetxean, Haur Hezkuntzan, IKT-ak nola erabiltzen

diren ezagutu, behatu eta aztertzea.


Beste ikastetxe batean IKT-ak nola erabiltzen diren ezagutu, behatu eta

aztertzea. Ikastetxe bakoitzean behatutakoarekin alderaketak egin eta honen inguruko hausnarketa burutzea.

IKT-EN ERABILERA IKASTETXE BAKOITZEAN


Esan bezala hiru ikastetxeetan egon gara. Ikastetxe bakoitzean IKTen erabilera aztertzeko bisita desberdinak egin ditugu. Jarraian bisita hauek non burutu ditugun eta jasotako informazioa aurkezten dugu. SAN IGNAZIO IKASTETXEA San Ignazio ikastetxea Donostiako Gros Auzoan kokatua dago. 1456 ikaslek ikasten dute bertan Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilerreko mailetan banaturik. Guztira 100 bat irakasle lan egiten dute bertan. Haur hezkuntzan 300 ikaslek ikasten dute. Gelak 20-25 ikaslekoak dira. Lan metodologiari dagokionez maila bakoitzari dagokion curriculuma betetzearren urteko programazioa zehazten da. Programazioa hau oinarritzat hartuta, kurtsoan zehar egingo diren lan eta dinamikak diseinatu eta adosten dira. Baita ere dinamika bakoitza burutzeko zein baliabide eta tresna aurreikusten dira. Gelan haurrak bost edo seiko taldeetan banatzen dira. Talde bakoitza mahai batean kokatzen delarik. Batzuetan denek batera lan eta dinamika berdinak egiten dituzte, beste batzuetan berriz taldekako lan eta dinamikak .
3

IKT TXOSTENA

Taldekako lan edo dinamika hauek taldez talde pasatuz doaz eta honela denek lan guztiak egiten dituzte. IKTak integratzeko erabiltzen duten metodologian sartu aurretik, geletan dituzten baliabide teknologikoak zeintzuk diren azalduko dugu.

Hardware dagokionez: Maila eta gela guztietan ordenagailu bat dago, gelaren albo batean kokaturik dagoen mahai batean. Ordenagailua CPUak, pantaila lauak, teklatuak, saguak eta bi bozgorailu osatzen dute. DVD irakurgailuak dituzte instalaturik CPUan. Softwareari dagokionez:
Ordenagailu guztien sistema eragilea Windows da.

Ofimatika paketea. Windowseko aplikazio desberdinetako programak. Interneterako konexioa. Ordenagailu guztiak sarean daude.

Blog edo orriak:


www.jakintzaikastola.org www.katxiporreta.com 4

IKT TXOSTENA

www.aisia.net www.poissonronge.com www.pbskids.org www.educalandia.net/alumnos.php

IKT-ak integratzeko bidean zein metodologia erabiltzen duten hobe ezagutzeko eta dituzten baliabideak ezagutzeko Haur hezkuntzako arduradunarekin elkarrizketatu ginen. Guk galdetegi bat prestatu genuen eta hauek izan ziren bere erantzunak: Ba ahal dakizu zer diren? IKT-ak Bai, Informatzeko eta komunikatzeko erabiltzen diren teknologiak direla uzte dut..Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan lana errazteko baliagarriak direla pentsatzen dut. Eskola 2.0 egitasmoa ezagutzen duzu? Zerbait entzun dut horren inguruan. Teknologia berriak eskoletan sartzeko programa edo egitasmo bat da ezta? Badakit gure eskolan Lehen Hezkuntzan aurreko urtean programa hori martxan jartzen hasi zirela. Aurreko urtean IKTen inguruko ikastaro bat izan genuen ikastetxeko irakasle guztiek. Bertan programa ezberdinen eta interneten inguruko formazioa eman ziguten. Atal batean Lehen Hezkuntzan programa hori martxan jarriko zela azaldu zuten eta programaren nondik norakoak azaldu zituzten. Baina egia esan ez dakit sakonean zertan datzan eta zein baliabide eskaintzen dituen. Lehen Hezkuntzako lankideek aipatu didate klaseetan ordenagailu eta arbel digitalak dituztela baina ez dakit zertan dabiltzan. IKT- ak Haur Hezkuntzako geletan integratzen dituzue? Ez dakit zer esan nahi duzuen integratzearekin. Aurreko urte arte ordenagailu bat genuen maila guztientzako. Aurten berriz maila eta gela bakoitzean ordenagailu bat jarri dugu. Gutxika gelan ordenagailuak barneratzen ari gara, ez dakit horri integrazioaren bidean dagoen edo ez. Nik baietz pentsatzen dut. Urteko plangintza eta programazioaren barnean kokatzen dituzue IKT-ak? Momentuz ez dugu programazioan sarturik. Ordenagailua tresna bat gehiago bezala ikusten dugu. Gelan daukagu eta zenbait momentuetan erabiltzen dugu. Baina ez, ez dago programaturik noiz eta zertarako erabili, irakasle bakoitzaren baitan geratzen da ordenagailuaren erabilera. Datorren urtean asmoa daukagu gai honi heltzea eta programazioaren barnean sartzea.
5

IKT TXOSTENA

Formakuntzarik izan duzue? Esan bezala aurreko urtean ikastaro bat izan genuen teknologia berrien inguruan, Baina oso orokorra izan zen. Adibidez ez genuen landu IKT-ak nola barneratu Haur Hezkuntzan, baliabideak... Beraz formakuntza handirik ez dugu jaso, irakasle bakoitzak dakienaren eta bilatzen duen informazioaren baitan mugitzen da. Bata besteari ere laguntzen eta informazioa pasatzen diogu baina era informalean. Txokoetan banatzen dituzue gelak? Ez. Ikusten duzuenez gelak mahaika antolatzen ditugu. Mahai bakoitzean 5 edo 6 haur kokatzen ditugu taldetxoak sortuz. Batzuetan denek batera lan egiten dugu eta besteetan talde bakoitzak lan espezifiko bat izaten du. Kasu hauetan ordenagailua dagoen txokoa talde batek hartzen du errotazioak eginez. Zein baliabide tekniko dituzue? Ikusten duzuenez gela bakoitzean ordenagailu bat dugu eta horiek dira gelan ditugun baliabide tekniko bakarrak. Hurrengo urterako 5 urteko gelan arbel digitalak barneratzea pentsatu dugu baina oraindik proiektu hori airean dago. Bestalde ordenagailu bakoitza interneterako konexioa dauka eta ordenagailu guztiak sarean daude. Ez ditugu programa espezifikorik instalaturik. Softwarea edo programak interneteko orrialde desberdinetatik lortzen ditugu. Zein da irakaslearen rola? Beno ba, adibide bat jarriko dut hau hobe azaltzeko. Zenbakiak lantzen ari bagara nik aurretik aipaturiko web orri horietan gaiarekin zerikusia duen programa edo lan bat bilatzen dut. Klasean talde bakoitzari egin beharrekoa azaltzen diot eta ordenagailuan daudenei erabiliko dugun baliabidearen nondik norakoak azaltzen dizkiet(zer egin behar den, nola, pausoak) eta hortik aurrera beraiei uzten diet lanean. Batzuetan galduak ikusten baldin baditut ondoan eseri eta beraiekin batera lanean jartzen naiz.

IKTak ikasgelan barneratzea baliagarria izan da? Zergaitik? Bai, baietz pentsatzen dut. Batez ere erabilgarria izan da zenbait kontzeptu lantzeko. Adibidez irakurketa eta matematikako kontzeptuak. Bestetik irakasleak motibatzeko baliagarria dela pentsatzen dut. Azkenik neure gelan heziketa premia berezia behar duen haur bat dago eta hezitzaileak askotan erabiltzen du errekurtso hau ikaslearekin lan egiteko. Nik ikusi eta behatzen dudanez haur hau motibatzeko oso baliagarria den tresna dela pentsatzen dut.
6

IKT TXOSTENA

Laburbilduz esan genezake San Ignazio ikastetxeko Haur Hezkuntzako geletan azken urteetan IKTak integratzeko saiakera batean ari direla. Ez dute programazio bat jarraitzen baina gutxinaka lan honetan murgildurik daude. Egun gela bakoitzean ordenagailu bat daukate, irakasleek ez dute formakuntza berezirik jaso eta irakasle bakoitzaren baitan dago IKTen presentzia eguneroko hezkuntza transmisioan. Hori bai, argi dauka IKTak tresna direla eta ezin direla helburu bihurtu. Hau izan zen elkarrizketak eman zuena. Aipatu nahi dugu gure asmoa bisita haurrak zeuden bitartean egitea zela. Batez ere haurrak informazio eta komunikazio teknologiekin harremanetan ikus ahal izateko. Baina hau ezinezkoa izan da ordutegiak ez digutelako aukera hau izaten utzi. Dena den, bertan lan egiten dudanez (Lehen Hezkuntzan eta DBHn) arduradunarekin geratu naiz beste egun baterako antolatuko garela eta bisita egingo dugula. Asmoa daukagu Edurnerekin batera egindako ipuin digitala egun batean haurrei erakustea. PASAIA-LEZO LIZEOA Pasaia-Lezo Lizeoa Pasaian eta Lezon kokaturik dago, herri hauetan zehar banaturik dauden eraikin ezberdinetan.1200 ikaslek ikasten dute bertan Haur hezkuntza, Lehen hezkuntza, DBH eta Batxilerreko mailetan banaturik. Guztira 110 irakasle lan egiten dute. Guk Pasai Antxon kokaturik dagoen eraikinera egin genuen bisita. Bertara zero urtetatik bost urtetarako haurrak joaten dira. Bost urteko gela izan zen guk bisitatutakoa. Metodologiari dagokionez Ikastolen Elkarteko Urtxintxa proiektua lantzen dute.

Gelak txokoetan banatzen dituzte. Txokoen metodologiari jarraiki txoko bakoitzean helburu eta kontzeptu ezberdinak lantzen dira. Era antolatu batean txoko bakoitzean egiten dena programaturik dago eta ikasle guztiak txokoz txoko pasatzen dira. Hauek dira 5 urteko gelan dituzten txokoak: Harrera txokoa, eraikuntza txokoa, ordenagailuaren txokoa, puzzleen txokoa eta sormenaren txokoa

IKT TXOSTENA

Egunero haurrak gelara sartu eta sarreran borobilean esertzen dira. Harrera errituala burutzen dute, bertan ardurak egiten dituzte (eguraldia behatu, nor falta den, menua, egutegia). Bertan daudela jorratzen ari diren gaiarekin lotuta dagoen jarduerak burutzen dituzte. Besteak beste: Ipuinak, Hiztegi jolasak, matematika, abestiak, ... Ondoren haurrak txokoetatik kanpo dauden mahaietan esertzen dira eta bertan lan eta dinamika ezberdinak burutzen dituzte. Idazketa lantzeko fitxak, marrazketa, zenbakiak, ... Dinamika hauek bukatzean bakoitzari dagokion txokora joaten dira. Lehen aipatu dut ordenagailuaren txokoa dagoela. Bertan bost ikasle egoten dira, bi ordenagailua erabiliz eta besteak begira edo ipuinak begiratzen. Irakasleak ez ditu haurrak gidatzen, soilik zerbaitetarako laguntza eskatzen dutenean. Hauek dira bertan dauden baliabide teknologikoak, Hardware dagokionez: CPU teklatua sagua bozgorailuak inpresora Software dagokionez: Sistema eragilea Windows a da.
Ofimatika paketea.

IKT TXOSTENA

Windowseko aplikazio desberdinetako programak. Xangoren CDa. Interneterako konexioa.

IKT-ak integratzeko bidean zein metodologia erabiltzen duten hobe ezagutzeko,a San Ignazio ikastetxean egin genuen bezala, bertako irakasle batekin elkarrizketatu ginen. Erabili genuen galdetegia beste ikastetxean erabili genuen bera izan zen, horrela behin erantzunak jasota konparaketa bat egiteko aukeran egongo ginateke. Beraz jarraian jartzen ditugunak elkarrizketaren galdera erantzunak dira: Ba ahal dakizu zer diren IKT-ak ? IKT-ak? Ez ,ez dakit zer diren. Baina ez ahal genuen teknologia berriez eta hauen erabileraz hitz egingo? Bai barkatu, beste era batera galdetuko dizut: Ba ahal dakizu zer diren Informazio eta Komunikazio teknologiak? Bai horrela ezagunagoa egiten zait. Beno hitzak dioen bezala informaziorako eta komunikatzeko erabiltzen diren teknologiak dira ezta. Eskola 2.0 egitasmoa ezagutzen duzu? Ez ,ez dut ezagutzen. IKT- ak haur hezkuntzako geletan integratzen dituzue? Beno horretan saiatzen gara. Badira urte batzuk ordenagailuak geletan barneratu genituela. Egun ikusten duzuenez gelak txokoetan banatzen ditugu eta txokoetako bat ordenagailu txokoa da. Bertan lan eta dinamika desberdinak jorratzen ditugu. Batzuetan programa ezberdinekin jolasean jartzen ditugu, besteetan argazkiekin, , besteetan zerbait ikusten, besteetan Xangorekin. Xango Urtxintxa proiektuaren barruan bost urteko gelaren pertsonaia da. Ordenagailurako CD bat dugu eta bertan marrazketa, irakurketa, matematika, gelan lantzen ari garen ipuinak , olerkiak, asmakizunak... lantzeko baliabide desberdinak daude. Urteko plangintza eta programazioaren barnean kokatzen dituzue IKT-ak? Beno, hau nola azaldu. Gida liburu bat erabiltzen dugu gure programazioa aurrera eramateko. Bertan kurtsoan zehar zer landu eta nola landuko dugun zehaztuta dugu.
9

IKT TXOSTENA

Burutzen ditugun lan eta dinamika guztien gehigarri bezala CD bat dugu, kasu honetan 5 urteko gelari dagokion Xangoren CDa. Lehen aipatu dut CD honek eskaintzen dizkigun baliabideak. Baina honetaz gain irakasle bakoitzak erabakitzen du noiz eta nola erabili ordenagailua. Formakuntzarik izan duzue? Ez, ez dugu ikastaro espezifikorik izan. Txokoetan banatzen dituzue gelak? Bai, lehen aipatu bezala txokoetan banatzen dugu gela eta ordenagailu txokoa horietako bat da. Zein baliabide tekniko dituzue? Beno momentuz baliabide teknologikoak hor ikusten dituzuenak dira. Ordenagailua eta bere konplementoak. Ordenagailu bakoitza interneterako konexioa dauka eta horrek joko asko ematen digu. Zein da irakaslearen rola? Haurrek badakite ordenagailu txokoan nola lan egin behar duten. Beraiek dira aukera desberdinen artean erabakitzen dutenak. Irakasleak gidaritza egiten du, eta arazoak dituztenean haurrak eskatzen badu irtenbidea ematen laguntzen die. IKTak ikasgelan barneratzea baliagarria izan da? Zergaitik? Bai. Beste tresna bat dela pentsatzen dut. Xangoren CD-a adibidez oso baliagarria dela pentsatzen dut. Lantzen ditugun kontzeptuak beste era batera azaltzeko balio dutela pentsatzen dut eta haurren jarrera ikusirik positiboak direla pentsatzen dut. Laburbilduz esan genezake Pasaia-Lezo Lizeoko Haur Hezkuntzako gelan IKTak integratzeko saiakeran ari direla. Programazioaren barnean ordenagailua eta teknologia berriak tresna bezala barneraturik dituzte eta horretarako baliabideak dituzte. Irakasleek ez dute IKTen inguruko formakuntzarik jaso eta bakoitzaren esku geratzen da tresna honen erabileraren maiztasun eta era.) HERNANIKO HAURRESKOLA Hernaniko Haurreskola Hernanin kokatuta dago. Haurreskola hau Haurreskolak Partzuergoaren partaide da. Haurreskolak Partzuergoa,laburbilduz,Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza,Unibertsitate eta Ikerketa Sailak,Nekazaritza,Arrantza eta Elikadura Sailak, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak eta Partzuergora atxikitutako Udaletxeek osatzen duten partzuergoa da,

10

IKT TXOSTENA

EAEko 0-3 urte bitarteko haurren hezkuntza eta asistentzia eskaintza sustatu eta kudeatzeko sortua. Hernaniko Haurreskolaren kasuan,hezitzaile eta ikasleen kudeaketa, bai eta eskolaren alderdi pedagogiko-asistentziala Partzuergoren esku dago,eta egoitzari dagokion mantenua,garbiketa bai eta eskolako sukaldaritza ere Hernaniko Udalaren esku.

Partzuergoak EAEko Haur Hezkuntzarako curriculumaren eremuaren barruan bere printzipio eta helburu pedagogiko propioak ditu eta hauen araberako metodologia,gero haurreskola bakoitzeko errealitatera moldatzen dana. Bi atal hauek honako helbidetan kontsultatu daitezke : Printzipio eta helburuak : http://www.haurreskolak.net/contenidos/view/1-liburuaprintzipio-eta-helburuak-principios-y-objetivos/EUS_1.pdf Hezkuntza proiektua : http://www.haurreskolak.net/contenidos/view/hezkuntzaproiektua-proyecto-educativo/HEZKUNTZA_PROIEKTUA.pdf Hernaniko Haurreskolan 0-2 urte bitarteko 120 ikasle ikasten dute.Guztira 23 hezitzaile dira. Metodologia aldetik,oinarrizko jarduera jolas librea da.Jolas libre hau zenbait gai edo/eta materialetara zuzentzen da( adibidez udazkenean hostoak jaso eta hauek manipulatzea,e.a.).Astean 3 aldiz edo, 1-2 urteko haurrak ekintza espezifikoetarako gela berezietara mugitzen dira : psikomotrizitate gela,plastika gela edo aretoa. Gu 1-2ko gela batean egon ginen.Han egunero,haur guztiak iritsi orduko,korroa egiten dute.Korroan,abestu eta ipuin bat ikusi ondoren,argazkien bidez etorri eta etorri ez direnez jabetzen dira.Ondoren,aurretik programatutako ekintza egiten da( beti haurren jolas librean oinarrituta) eta honen ondoren bazkarirako edo irteeretarako prestatzen dira.

IKTen aldetik duten hornidura honako hau da:

Hardwarea 6 ordenagailu dituzte: hauetako lau irakasleen gelan kokatuak,beste bat koordinatzailearen bulegoan eta azkena erabilera anitzeko bulego batean.hauetatik inprimakiak lortzeko,4 inpresora dituzte : bat fotokopiagailua da ere(,inprimakiak txuri beltzean sortzen ditu ) eta beste bi koloretan inprimatzen dute.Ordenagailuak sarean konektatuta daude. Telebista, DVDa,ordenagailu mugikorra, proiektorea eta bideo kamara digital bat ere ba dago,hauek ere irakasle gelan kokatuak.
11

IKT TXOSTENA

Gela bakoitza argazki kamara digital batez hornitua dago. Softwarea Ordenagailuek Windows sistema erabiltzen dute.Internet eta Firefox konexioak dituzte. eTwinning eta Educared sareetan izena emana dute,baina ez dira erabiltzen. Familiak milakolore jokoa instalatuta dute baina ez da erabiltzen, haur handixeagoentzat pentsatuta baitago. Haurrentzako DVDak daude,mota anitzekoak: Pailazoan emanaldiak,animali,kolore etabarri buruzkoak,Herriko zein Haurreskolako jaien grabaketak,e.a. IKTen erabilera Haurreskolan Ordenagailuak gehienbat irakasleen eguneroko jarduera prestatzeko erabiltzen dira (programazioa,formakuntza,irakasle bilerak,gurasoekin erlazioa..)eta koordinatzailearen administrazio-jarduerarako. Geletan IKTak erabiltzeko,ordenagailu mugikorra eta proiektorea erabiltzen da,batik bat guraso bileretan argazkiak e.a. erakusteko.Ikasleek,oraingoz, bakarrik DVDak ikusteko erabiltzen dituzte IKTak,eta honetarako ikasle taldea irakasleen gelara mugitu behar da.Irakasleen bileran erabakia dago armairutxo mugikor bat erostea telebista eta DVDa geletaraino eramateko. Ikasturtearen zehar Haurreskolan dauden ospakizunak( Olentzeroren etorrera,Kaldereroak,Inauteriak,San Joanak..) bideo kamerarekin grabatzen dira. Partzuergoak datuen babeserako arautegi zorrotza du,eta honen arabera,haurrei argazkiak eta bideoak ateratzeko gurasoek ikasturte hasieran Haurreskolako barne erabilerarako izango diren argazki eta bideoak idatzi baten bidez baimentzen dituzte.Haurreskolatik kanporako ezin dira haurren ez argazki ez bideorik atera,nahiz eta praktiketan etortzen diren ikasleen memorietarako izan,Haurren argazki eta bideoak haurrak Haurreskola uzten duenean ezabatu egin behar dira. Bi galdetegi pasa genituen ikastetxe honetan . Bat Haurreskolako koordinatzaileari,eta bestea hezitzaileetako bateri. Ohar bezala,esan behar dugu koordinatzaileak komentatu zigula bere galdetegiaren galderak Hezkuntza maila altuagoetarako egokiagoa zela HHko lehen ziklorako baino,eta honen arabera,galdetegia aldatu eta hezitzaileari beste galdera mota desberdinak egin genizkiola,maila honetako egoerari hobeto egokitzeko asmoz. Koordinatzaileari galdetegia Ba al dakizu IKT-ez ari garenean zertaz ari garen ? Ez. Formakuntzarik izan duzue ?
12

IKT TXOSTENA

Ez. Txokoak erabiltzen dituzue ? Ordenagailuarekin ez.1-2 urteko gelan,azken hiruhilekoan gela txokoka antolatzen dugu. Zein baliabide tekniko dituzue ? 6 ordenagailu,telebista eta DVD bat. Eta bestelako baliabiderik ? Proiektore bat.

Hezitzaileari galdetegia Zuretzako,zer dira Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak ? Bai bizitzarako,bai lanerako beharrezkoak diren tresnak,erakargarriak direnak eta lana errazten dutenak. Zertarako erabili daitezke eskoletan ? Erakargarriak direnez,umeen atentzioa pizteko eta txikitatik beste hizkuntza mota batetara hurbiltzeko. Eta Haur Hezkuntzan? Ez daukat oso argi.Beraientzako bereziak egin beharko lituzkete,edo kontu askorekin(kableak,e.a. arriskutsuak ikusten ditut). Zure ustez,zein adinetik aurrera ikasi beharko lukete ikasleek IKTak erabiltzen? Zergatik ? Behintzat hizkuntza menderatzen dutenean,edo 4 urtetatik aurrera,eta beti beraiei egokitutako teknologiarekin edo materialekin. Zure ustez,zertarako dira erabilgarri IKTak Haur Hezkuntzako lehen zikloan ? Batez ere ,atentzioa pizteko eta tresna horiek ( ordenagailuak,e.a.) ezagutzeko eta gerturatzeko.

13

IKT TXOSTENA

IPUIN DIGITALA
Lehenik, zein ipuin digitalizatuko genuen erabaki beharra zegoen. Ez zen zaila izan, Edurnek ipuin bat idatzia zuela aipatu zuen eta eztabaidarik gabe testu hura erabiltzea erabaki genuen. Ipuinaren gai nagusia udazkena da. Baso batean ematen den histori bat da : Udara bukatu zen. Hotza egiten hasi zen,eta haizea eta euria ere. Basoan,txoriek beste lurralde beroagotara joanak ziren. Hartza,bere neguko kobara. Urtxintxak, zuhaitzetako etxoletara. Satorrak, lur azpian egindako etxeetara. Denak goxo-goxo eta pozik,udarako azken zatian bere etxeak janariz bete ondoren,negua berobero eta lo pasatzeko prest baitzeuden denak basoan. Denak? Ez. Ba zegoen norbait hotzak amorratuta lo hartu ezin zuena: lurra. Lurrak hotza zuen. Eta atsekabez beterik bere lagunei horrela esaten zien : Hotza dut ! Belarra zimeldu da,bai eta loreak ere,eta berokirik gabe geratu naiz. Urak blai uzten dit,eta izozten duen gauetan gogor-gogor gelditzen naiz.
14

IKT TXOSTENA

Gainera,aspertuta nago. Hainbeste hotzarekin ez dator inor nirekin jolastera: denak joan dira bere etxeetara hotza dela eta. Zuhaitzak,basoan gelditzen ziren bakarrak( hain zain luzeak izanda ezin baitzuten mugitu)kezkatuta zeuden. Bere lagun lurra lagundu nahi zuten baina ez zekiten nola:
Zainen bidez beroa emango diogu ? Nola ? gu ere hotzak gaude ta ! Ba, hego-haizeari deituko diogu.. Bai zera ! Auskalo non dabilen ! hura datorren udararte ezten itzuliko. Zerbait egin beharko dugu ba !

Eta urduritasuna handitzen zihoan zuhaitzen artean. Azkenean,zuhaitzetatik zaharrenak esan zuen :
Ideia bat bururatu zait. Eta gure hostoak emango bagenizkio ?badakizue ze lan

gogorra den hostoak neguan mantentzea : hotzarekin gogor-gogor gelditzen dira,eta gu ere gehiago hoztutzen eta nekatzen gara haiek mantentzeko indar eginaz. Hostoak lurrari emanez,berak bere estalkia lortuko luke,eta guk aldiz,enbor barruan goxo-goxo egongo ginateke adarretan hotzik sentitu gabe. Eta udaberrian berri batzuk egin,eta listo ! Gehienek zuhaitz zaharrak esandakoa pozik onartu zuten, baina ba zegoen taldetxo bat bere hostoak eskieni nahi ez zituena,udaberrian hosto berriak ez lortzearen beldurrez. Beraz,erabaki zuten nahi zuenak hostoak oparitu zitzan,eta nahi etzuenak ez. Eta horrela,hosto marroi polit-politak erortzen hasi ziren lurraren gainera,estalki lodi eta goxo bat sortuaz. Eta lurrak bero-bero pasa zuen negua,hostoz tapatuta. Eta animali txikiak,hosto estalkiaren azpitik ibiliaz lurrarekin jolastera sarritan joaten ziren,hauen kaka eta hondatutako hostoekin lurrak zuhaitzei janaria egin eta eman zien, eta horrela zuhaitzak indarra hartu eta udaberrian sekulako hosto eta lore politak sortu zituzten. Eta hala bazan eta ez bazan,sar dadila kalabazan eta atera dadila ______ko plazan. Behin testua erabakita, hurrengo pausoa digitalizazioan erabiliko genituen irudiak pentsatu eta aukeratzea izan zen. Horretarako zera pentsatu genuen: Pasaia-Lezo Lizeoko 5 urteko gelan, lan egiten duen lagun bati ipuina ikasleei kontatzea eskatuko genion. Behin ipuina kontatuta, ikasleei ipuinaren inguruko marrazkiak egitea proposatuko zien eta marrazki horiek erabiliko genituen ipuin digitalean.
15

IKT TXOSTENA

Gure asmoa irakasleari aipatu genionean, berak lantxo hau egiteko arazorik ez zuela erantzun zigun. Gainera beraien programazioan udazkena lantzen ari zirenez erabat uztargarria zela pentsatzen zuen. Ipuina eskuan zuela, aipatu zigun agian marrazkiak gidatu gabe egiten baziren zaila izango zela testuarekin bat egitea. Hau da, ikasle bakoitzak burura zetorkiona marraztuko zuela eta daukaten adinenarekin askotan, marrazkiak abstraktuak izaten direla. Ipuina digitalizatzearen arrazoietako bat irudien bitartez zerbait komunikatzea bada, marrazkiak ulergarriak izan behar direla pentsatzen genuen. Horregatik irakasleak marrazkiak egitea eta ikasleek hauek margotzea pentsatu genuen. Asteazken goiz batean kontatu zien ipuina ikasleei. Saio honen grabaketa eta argazkiak egin genituen, baina ikasleen babesa dela eta ez ditugu lanean sartu. Ikasleek gustura entzun zuten ipuina. Hasieratik mantendu zuten atentzioa eta bukaeran ipuinaren nondik norakoak ulertu zituzten. Honen adierazle, irakasleak egiten zizkien galderak izan ziren. Hauetatik ondorioztatu genuen ipuina ulergarria zela.

Ipuina entzun ondoren mahaietan taldeka eseri ziren eta irakasleak prestaturiko marrazkiak margotzen hasi ziren. Lan honetan ere oso gustura egon ziren.

Marrazkiak ikusi genituenean gustatu zitzaizkigun. Baina oso nabari ikusten zen heldu batek egin zituela. Hau dela eta ez ginen erabat gustura geratu. Irakasleari proposatu genion egindako marrazkiak eredutzat hartuz, beste egun batean ikasleak taldeka jartzea eta marrazki berriak egitea baina kasu honetan ikasleak izango ziren marrazkien egileak.

16

IKT TXOSTENA

Ondo iruditu zitzaion eta beste egun batean marrazkiak egiten jarri zituen. Oraingoan bai!! Asko gustatu zitzaizkigun eta jada bagenituen irudietariko batzuk.

17

IKT TXOSTENA

Irudi genituen.

gehiago behar genituen ipuina digitalizatzeko, hauek saretik lortu

Behin irudi guztiak genituela Windows Movie Maker programa erabiliz ipuinaren digitalizazioari ekin genion. Lehen pausoa irudiak muntatzea izan zen, gero ahotsa grabatu genuen eta azkenik muntai osoa egin genuen.

18

IKT TXOSTENA

Oso gustura ginen lortutako emaitzarekin. Berriro ere irakaslearekin egon ginen eta ipuina digitalizaturik erakutsi genion. Berari ere asko gustatu zitzaion. Oraingoan azken eskaria egin genion. Ikasleei ipuina ordenagailu txokoko ordenagailuan jartzea eta ikusten ari diren bitartean behaketa egitea. Eta honela egin zuen. Haur guztiak ordenagailu aurrean jarri zituen eta ipuin bat ikusiko zutela esan zien. Haurrak adi-adi hasi ziren ipuina ikusten. Zenbait irudi ikusi zituztenean, batez ere animalien irudiak, beraien arteko komentarioak eginez hasi ziren. Begira urtxintxa!! Non dago?? irakasleak ipuina jarraitzeko eskatu zien. Zenbaitetan batzuek arreta galtzen zuten, batzuetan soinua nahiko baxu zegoelako eta honek arreta galtzera eramaten zituelako. Besteetan zenbait irudi denbora luzez agertzen zirenez beraien arteko elkarrizketetara eramaten zituen. Ikusten bukatu zutenean irakasleak zer iruditu zitzaien galdetu zien eta batez ere batek berehala esan zuen beraiek egindako marrazkiak azaltzen zirela. Honek haurrei poxa eman zien. Irakaslearen hitzetan errazagoa egin zitzaion haurren atentzioa mantentzea berak ipuina hitzez kontatu zuenean ordenagailuz jarri zuenean baino. Bere ustetan, hitzez kontatuaz errazagoa izaten da adin honetako haurren atentzioa mantentzea adibidez tonu aldaketak erabiliz edo keinuak eginaz. Gero ipuina Hernaniko Haurreskolara eraman genuen.

Hemen ipuinaren emanaldia nahiko kaotikoa izan zen.Ordenagailu mugikorra gelara eraman eta ipuina haurren aurrean martxan jarri genuenean konturatu ginen ipuinaren soinua oso baxu entzuten zela.Hezitzailea ordenagailua irrati-kaseteko bozgorailuetara konektatzeko kableren baten bila joan zen,baina ez zuen aurkitu.Beraz ipuina zuzenean ahotsez kontatzea erabaki genuen, baina Movie Makerren egina zegoenez,irudiak bere erritmo aldaezina zuten, eta ahozko narrazioa baino askoz mantsoago zihoazen.Bestalde,hainbeste akzidenteekin haurrak aspertzen hasi ziren eta ipuin erdian altxatzen eta jolastera alde egiten hasi ziren. IPUIN DIGITALARI BURUZKO GURE IRITZIA Ibon: Gustura egon gara ipuin digitala egiten. Egia da lana suposatu duela baina asko da ikasi duguna. Alde batetik ipuin bat digitalizatzen genuen lehen aldia izan da. Orain badakizkigu zeintzuk diren jarraitu beharreko pausuak eta zeintzuk diren erabili daitezkeen baliabide eta tresnetariko batzuk. Edurne: Bestalde, batez ere Haurreskolako emanaldiak lagundu digu ikusten IKTen erabilera,lekuan lekuko haur taldearen ezaugarriei egokitu behar dala.Kasu zehatz
19

IKT TXOSTENA

honetan,haurren atentzio ahalmenari,hizkuntza ulermen mailari,e.a.1-2ko haurrei aurkeztutako ipuina dinamikoagoa,motzagoa eta testu sinpleago batekin egin beharko litzateke. Ikastetxe desberdinetan egiten dugu lan eta lan honek beste ikastetxe bat ezagutzeko aukera eman digu. Horrela gurea ez den beste inguru bat, beste errealitate bat, beste lan metodologia bat... ikusi eta ikasteko aukera izan dugu. Bestetik emaitza bera dago, guk sortutako produktu bat egin dugu. Elkarlanean egina eta ikasleen parte-hartzearekin. Honek guretzako balio izugarria dauka. Ikasleak ipuina entzun, ikusi eta gozatzen ikusteak oso aberatsa izan da guretzat. Azkenik gogoeta hau egin nahi dugu. Interesgarria iruditzen zaigu ipuinak formatu honetan ere haurren eskura jartzea. Baina inolaz ere ez dugu defendatuko ahoz transmititutako ipuinen ordezko bihurtzea. Azkeneko hauek aukera ematen bait digute, besteak beste: Hitzezkoa ez den komunikazioa,gertutasuna, afektibitatea, testuingurua, interpretazioa, segurtasuna, interaktibitatea... beraz ez gaitezen nahastu. Teknologia berriak hezkuntzan integraturik beste tresna baliagarria izan behar dute, baina ez beste hezkuntza tresnen ordezkari. Tresna batzuekin helburu batzuek lor daitezke, beste tresna batzuekin beste batzuk eta denak uztartuz gure eguneroko jardueran lagungarri izango ditugu.

IKTak HAUR HEZKUNTZAN GAIARI BURUZKO NIRE KONKLUSIOAK Ikasgai hau izateak aukera eman dit konturatzeko IKTak hizkuntza eta erabilera berezia duten teknologiak direla.Teknologia mota hau nonahi dago,geroz eta gehiago zabaltzen ari delarik.Ez da bakarrik nire etorkizunean nire 1-2 urteko ikasleek bere ingurune hurbilean era egokian aritzeko hauen erabilera beharko dutela: gaur egun jada,gure eguneroko ekintza asko tresna digitalen bidez egiten ditugu,eta haurrek ikusten gaituzte hauek erabiltzen.Beraz,ingurunearen ezagueraataleko eduki bat izan beharko litzateke( oihaneko abereak ikasten dituzte ba,eta,zer ikusiko dute maizago,ordenagailu bat ala lehoi bat ?). Baina ez da bakarrik hori.IKTak,lehen aipatu dudan bezala,berea den hizkuntza eta erabilera berezia du,eta hortaz ere haurra jabetu beharko litzateke,ezinbestekoa izango bait zaio hizkuntza,espresiobide hori menperatzea bere eguneroko jardueran.Gaur egun informatika hastapen batzuk ez dituena,aitzineko analfabetoaren pareko kontsidera daiteke:errealitatearen eta informazioaren zati handi batera ez du sarrerarik izango.Beraz, curriculumaren adierazpen eta komunikazioa atalean ere bere lekua ba dute IKTak.
20

IKT TXOSTENA

Hontaz gainera,Romero Tenak bere Nuevas tecnologias en educacin infantil2 liburuan azaltzen duen bezala, IKTak abilezi kognitiboak( pentsamendu logikomatematikoa) ,motrizitatea,sentimenduen espresioaren ezagutza,e.a.rren lorpena baimentzen du.Beraz norberaren ezagutza arloan ere eduki dezake eragina.Hau guztiagatik,IKTen presentzia hezkuntzan ezinbestekoa iruditzen zait. Hemen topatzen gara IKT et hezkuntzari buruzko bigarren eztabaida nagusiarekin: zein adinetatik aurrera komeni da IKTak sartzea?Eztabaida hau beste honako eztabaida sakonago batekin erlazionatuta dago : hezkuntza ze adinetatik aurrera eman behar da ? Asko kostatu da 6 urte aurreko haurrak hezigai zirela onartzea gizartearen aldetik.Nahiz eta Psikologia,Pedagogia,Fisiologia,e.a. behin eta berriro azaldu haurtzaroaren lehen urtetan dala haurraren pertsonalitatea eratzen den unea,lehen adin hauetan dala garuna malguen dagoen garaia,e.a.,oraindik ere ba dago halako erresistentzi bat zenbait gai 6 urtetik beheragoko haurrei aurkeztea.Txikiegiak dira2 da entzuten den lehen erantzuna. Hau nagusiki nabarmena da Haur Hezkuntzako lehen zikloan.nahiz eta,izenaren arabera,Hezkuntzaren barruan kokatu,0-3 urtetako haurren esparrua desertu bat da hezkuntza mailan.Bai noski,curriculum mailan epe hau jasotzen da,eta izen mailan,Hezkuntza barruan sartuta dago,baino hortik ez dago ezer gutxi dago .Irakasle eskolan daramadan urteetan,oso gutxitan ikasi dut 0-3 etapari bereziki zuzendutako gairik,Psikologia ebolutiboan ez ba da.Ez da ez ikusiarena egiten zaiola,ez.Sinpleki ez da esistitzen.Nik esparru horretan lan egiten dudanez,nire ikasketak nire lan eremura egokitu nahi ditudanean,gaiak,liburuak,azterketa asko,materiala,e.a. 3-6 urte bitarteko haurrei zuzenduta dagoela aurkitzen dut. Eta hau bera gertatzen da IKTekin ere.Haurrentzako ordenagailuak,3-4 urtekoetatik gorakoentzat.estrukturatutako ariketa multzoak(Urtxintxa proiektua e.a.) berdin,web orriake.a. Baina 0-3 urteko haurrak esistitzen dira,hor daude,geroz eta haur kopuru gehiagoko haur eskoletan.Irekiak munduak erakusteko duen edozer gauzari,esponjak bezala hori bereganatzeko prest.Ez dira txikiegiak.Guk egiten ditugu txikiak.Deskubritzeko,ulertzeko,ikasteko aukerak ukatuz. Noski ezin zaiola urte beteko haur bati 5 urteko bati bezala IKTak eskaini.Bere izaerara,bere bizitza momentura egokitu behar dira.Baina hori eginda,eskaini geniezazkieken gaien zerrenda amaigabea dala iruditzen zait.IKTen kasuan,gainera,handitzerakoan bere erabilera ezinbestekoa izango delarik. Zergatik ez egin ordenagailu formako gomazko jostailuak? eta xagu baten bidez aktibatzen direnak?Edo hizkuntza binarioarekin zerikusia duten ariketak?IKTak bezain konplexuak diren beste atalak ikutzen dira HHko lehen zikloan (Musika,Plastika,Zientziak..).Zergatik ez hau? Bestalde eta gaiaz zeharo aldatuta( edo agian ez hainbeste), Lehen Hezkuntzako maila duten ikastetxe handitan,Eskola 2.0. programarekiko ezjakintasunetik mesfidantzarako jarrera nabaritu dugu hezkuntzako langileen artean.Komentatu digutena izan da nonbait material alderdiaren hornidura oso ondo dagoela,baina gero irakasleriarekiko formakuntza eta programa ikastetxe bakoitzeko Hezkuntza Proiektuan integratzeko
21

IKT TXOSTENA

garaian ez dagoela behar bezain beste laguntzarik,eta beraz, batez ere irakasleak,material hori geletan nola erabili jakin gabe gelditzen direla askotan.Eta borondate onez bere kontura inbestigatzen aritzen direnak,dagoeneko gainkargatuta dagoen lan jarduerari zama gehiago botatzen diote. Hau zurrumurru kategorian sartuko nuke,hezkuntzaren beste zenbait ataletan ere gertatuko ez balitz.Haur Hezkuntzako esparruko eta Hezkuntza Bereziko lankideek komentatu izan didate Hezkuntza agintariek programa bat diseinatu,aurkeztu,diru partida onartu,Ikastetxeetara eraman bai,baina gero ikastetxeen atetik barrura programa hauekin gertatzen denaz arduratzen ez dala. Noski ikastetxe barruko antolaketa ikastetxearen ardura dala;baino programa diseinatu eta hornitzeko orduan,kontuan hartu beharko litzateke sekulako diseinu ona duen programa batek ez duela ezertarako balio gero praktika jarrai batean ez ba da isladatzen.Eta praktika jarrai hau bermatzeko,programa jasoko duten ikastetxeen egoerarekin kontatu behar da,bai material bai pertsonal aldetik,eta egoera hau jarraitu eta zaindu.Oso ondo dago ikastetxe bat ordenagailu eta harbel digitalez hornitzea,baina bertako irakasleen IKTekiko formakuntza zaintzen ez ba da,eta formakuntza teknikoaz gainera ,IKTen Hezkuntza Mailakako erabilera pedagogikoa lantzen ez bada,programaren helburuak ez dira lortuko. San Ignazio eskolako irakasle batek off the recordkomentatzen zigun bezala,agian komenigarria da materialetan erabilitako aurrekontua murriztea eta pertsonalaren formakuntzan , prestakuntza orduetan ,antolakuntzan,e.a.erabiltzea. Edurne Agirregomezkorta

BIBLIOGRAFIA
Liburuak : Nuevas tecnologas en educacin ordenador Rosala Romero Tena. Web orriak: infantil.El rincn del

http://agrega.hezkuntza.net/visualizadorcontenidos/Portada/P ortada.do http://www.educared.org/global/educared/ http://www.educacontic.es/ http://www.eskola20.euskadi.net/web/guest

22

IKT TXOSTENA

23

You might also like