You are on page 1of 4

TAMBIN LA LLUVIA Kulturarteko ikuspegi batetik egindako azterketa

2000.urtea. Cochabamba, Bolivia. Sebastian eta Costa zinemagileek Cristobal Colon eta mundu berriaren aurkikuntzari buruzko pelikula bat egin nahi dute. Sebastianek, zuzendariak, Colonen pertsonaia desmitifikatu nahi du, pertsonaia arrotza eta handinahia irudikatuz; Costak, ordea, pelikula duten aurrekontura moldatzea soilik du buruan, horregatik Boliviako lurraldea aukeratzen dute film-a grabatzeko. Inguruko herrialderik merkeena da eta Hispanoamerikako biztanle indigena maila altuena duena. Pelikula Cochabamban grabatzen da, non multinazional batek uraren pribatizazioa erosten du, herria suntsituz. Honek Boliviako Uraren Guda pizten du. Amerikaren aurkikuntzaren bostehun urte pasata herrialde indigenak ejerzitoaren aurka berriro altxatzen dira. Baina oraingoak ez du urrearekin zerikusirik, oraingoak biziraupenerako ezinbestekoa de elementu batek mugitua da, uraren beharrak.

Komentarioa
Historiako bi garai ezberdinetako gertaerak film berdin batean batzen direnean bertatik parelelismo bat ateratzeko izan ohi da, garai batean gertatutakoa berriro gertatu dela azaltzeko. Paralelismo horrek erakutsi dezakegu garai batekoa berdin jarraitzen duela, denbora pasatu izan bada ere, eta izandako aldaketan nahikoak izan ez direla. Tambin la lluviak ideia hauek guztiak barneratzen ditu, izan ere bertan ikusi dezakegu nola indigenen egoera kolonizazioaren urtean gaur egungo egoerarekin antzekotasun handiak dituela.

Kolonizazioa
Cristobal Colonek Amerika aurkitu zuenean 1492.urtean mundu berri batekin aurkitu zen, non zibilizazioak, ohiturak eta hizkuntzak erabat desberdinak ziren. Aurkikuntza honek lurralde berriaren bilakaera eta eboluzioa azkartu zuen. Espainiako Errege Katolikoek mandatuen sistema ezarri zuten bertan. Honen bidez, indigenek, haien lanaren truke irakurtzen eta idazten ikasten zuten. Hala ere, bertan boterean zeuden mandatariek, askotan, ez zuten erregeen hitza zehazki jarraitzen, izan ere hauek hain urruti egonda ez zuten nola kontrolatzerik. Mandarati hauek bertako indigenetaz apropiatu ziren, haien zerbitzari eta langile bihurtu zituzten, haien ohitura eta erritu asko debekatu zituzten, oprimitu zituzten. Kolonizazioak, hala ere, ekialdeko ikuspuntutik begiratuta, aurrekari asko zabaldu zituen Ameriketan. Hango zibilizazio primitiboak hezi zituzten, teknologia aurreratuagoak erakutsi zizkieten, hizkuntza ikasi zuten, kultura eta erlijio berriak ezagutu zituzten. Hala ere herrialde autonomo horiek, zeinak bertakoen beharra asetzen zituzten eta bertako kolektiboaren bizitzari zentzua ematen zieten kultura propio eta garatu bat zutenak primitbotzat hartzea ez da termino zehatza. Ekialdeko ikuspuntutik begiratuta herrialde erdigaratua zen hura, baina boteretsua aldi berean, indigenengan pisu handikoa. Eredutzat gaur egun kultura indigena horietako askoren iraupena dugu.

Indigenak
Garai hartako poblazio indigenak hiru zibilizazio nagusien inguruan antolatzen ziren: Aztekak, Mayak eta Incak, hala ere lurralde bakoitzak indigena talde ugari zituzten. Forma

sedentarioan bizi ziren, beti inguru berean, honek hiri handien sorrera ekarri zuelarik. Erregeak edo tribuen agintariak gizaki jainkotiarrak ziren, botere magikodunak. Herritarrek edo tribuko kideek hainbat jainko gurtzen zituzten, gehienak naturarekin eta ingurugiroarekin zerikusiak zutenak (eguzkiaren jainkoa, lurraren jainkoa, itsasoaren jainkoa, mendien jainkoa etab.). Erlijioa oso gertutik jarraitzen zuten herritarrek eta hainbat sakrifizio eta erritu egiten zituzten jainkoak saritzeko. Esan daiteke, beraz, Ameriketako kultura indigenek boterearen dimentsioa eta baloreen dimentsioa nahiko parekatua zutela. Izan ere bertakoak jainkoak oso gogoki gurtzen zituzten, eguneroko bizitzan oso presente zituztelarik, eta erregea errespetu eta mirespen osoz ikusten zuten. Hala ere sinismen guzti hauek ahulduz joan ziren Espainiarrek, eta ondoren Europearrek, Amerika kolonizatu zuten unetik. Lehen aipatu dudan bezala Colonoek indigenak zapaldu zituzten, hauek esklabu bihurtuz. Aipatu beharrekoa da, nahiz eta kritau erlijioa inposatuz joan ziren kolonizatzaileak Elizak egoera horretan hartutako papera. Izan ere Elizaren hitza Mundu Berrira zabaltzera joan ziren gizon erlijiosoak izan ziren indigenen askatasuna eta justizia defendatu zuten lehenak. Fray Antonio Montesinos izan zen indigenek jasotzen zuten bortxaketak salatu zituen lehena, 1511ko martxoan dominikoek Santo Domingo irlako aberats eta boteredunak batu zituzten oso famatua bihurtu zen sermoi bat entzun zezaten: yo soy la voz de crito en esta isla, y estais en pecado mortal. Honekin Fray Antonio Montesinosek indigenen lanaz aprobetxatzen ari zirela erakustarazi nahi zien. Azkenean 1512an, Espainian, Indioen eskubideak zehazten zituen idatzia egin zuten. Hala ere ukaezina da indigenek kolonizazioaz ezgeroztik jasan izan duten zapalkuntza konstantea. Duela bostehun urte kolonoek esklabizazioarekin hasi ziren, haien bizi baldintzak, ohiturak eta kulturak suntsituz. Gaur egun egoera ez da guztiz desberdina. Indigenak estatuak zapalduak bizi dira, baina hauen ahotsa geroz eta indartsuagoa da.

Indigenak gaur egungo gizartean.


Pelikulan ikusi dugun bezala, egungo gizarteak indigenak zapaltzen jarraitzen dute. Cochabambako kasua esaterako. Merkatu internazionalak bertako ura pribatizatzea lortzen du, hau da, oinarrizkoa den produktu bat normalean publikoa dena pribatizatzea lortu zuen. Honek bertako biztanlera bi erabakiren artean utziz: bata gastuak moztea, hau da, umeak eskolara ez eramatea, gutxiago jatea edota medikuarenera ez joatea. Bestea gobernuaren aurka altxatzea. Cochabambako biztanleria el agua es nuestra, carajo goiburuarekin kaleetara protestatzera irten ziren. Gobernuaren erantzuna izugarrizkoa izan zen. Protestak geroz eta gogorragoak bihurtu ziren, eta gobernuaren erantzuna orduan eta suntsitzaileagoa. Uraren Guda piztu zen. Azkenean herriak irabazi zuen, eta gobernuak pribatizatu zuen guztia herrialdearen eskuetara bueltatu zen. Cochabamban gertatutakoaren ondorioz beste mugimendu garrantzitsu batzuk mundu osoan zehar indarrean jarraitzen dute, goiari eusten. Erdi eta Hego Ameriketako indigenak borroka etengabean bizi dira gobernuekin, gehien bat historikoki haien lurrak eta lurraldeak diren pribatizazioaren aurka borrokatzen dutelarik. Esaterako Brasilgo Tupinkim indigenak 1975etik haien lurraldeengatik borrokan daudenak, edota Colombiako Arhuacoak, gobernuarekin borroka etengabean daudenak. Aipagarria da Bolivian gertatu berria den ibilaldi indigena haien lurraldeetan karretera bat

ez eraikitzeko. Boliviako gobernuak, Evo Moralesek zuzenduta, Uraren Gudaren ondoren Boliviaren salbatzailea zena, bertako indigenen berezko lurraldea bitan zatitu nahi du errepide bat eraikitzeko. Errepide horrek bitan banatuko zuen Isiboro Scure Parke Naziolan Indigena, eta lotuko zuen Andeekin eskualde Amazonikoa. Ekintza honek herrialde indigenak mugiarazi zituen ibilaldi bat bideratuz. 1.500 indigenek 66 egunetan 600km igaroko zituzten helmuga La Paz herrialde Boliviarra zelarik. Bertan biztanleriaren babesa jaso zuten, bai eta Boliviako agintariaren hizketaldirako deia.

Ondorioak
Ukaezina da herrialde indigenek historian zehar jasan izan duten, eta jasatzen duten zapalkuntza. Izan ere, duela bostehun urteko egoera, Kolonizazio garaian bizi zen egoera, ez du gaur egungoarenarekin desberdintasun handirik. Herrialdeak garatuagoak daude, eta indigenak munduko biztanle bezela, hasieran hispanoek baztertu zizkieten eskubide sozialak lortu eta garatu dituzte. Baina herrialde garatuagoen aginpean bizitzen jarraitzen dute, munduko potentzien baitan. Herrialde Indigenak haien identitate eta pribilegio historikoa defendatu behar dituzte, eta gobernuak hauek errespetatu. Azken finean, zer gertatu izango zen Colonoak Mundu berriaren aurkikuntza egin ez balute? Espainiarrak Mundu Berria aurkitu zutenetik boteretsuak izan dira lurralde hauek gobernatu dituztenak generazioz generazio. Baina gutxinaka aldaketa bat jazoz joan da herrialdeengan, nahiz eta oraindik bide luzea falta, ekintza gehiago bultzatu behar dira. Indigenak jada ezin dira egoera horrekin konformatu haien eskubideak dituzte, eta hauek defendatuko dituzte, hiritar gisa, indigena gisa edo pertsona gisa. Herrialdeen batura behar da errepresio mugimendu hori geldiarazteko, izan ere, denak mundu bereko herritarrak gara. Mugimendu Indigena geroz eta zabalkunde eta entzute handiagoa duen ekintza bat da, herrialde historiko hauek haien berezko eskubideak gobernuaren aurrean defendatzen dituztenak. Herrialde Indigenak jada ez daude gobernuaren menpe, jasaten duten zapalkundearen aurka borrokatzen dute, haienak diren lurralde eta ongien errekonozimendua erreklamatzen.

BIBLIOGRAFIA VILLORO, Luis: Los retos de la sociedad por venir. Mxico FCE, 2007 Kultura bat aztertzeko erabiltzen ditugun irizpideak. Kultura batek dituen bi dimentsioak. CLIFFORD GERTZ. Centros reyes y carisma: una reflexin sobre el simbolismo del poder. Erregeak jainkoak ez direnez eta toki guztietan egon ezin direnez haien boterea erakusteko hainbat konkista bideratzen zituzten, edote haien herrialde guztiak gutxinaka bisitatu. http://www.blogdecine.com/fichas/dramas/tambien-la-lluvia Pelikularen kritika eta azalpen argia. http://www.youtube.com/watch?v=Ezm6rnJEz4I&feature=related boliviako indigenak historian zehar http://www.tambienlalluvia.com/press_book.pdf Tambin la lluviaren azterketa lan sakona. Testuinguruaren informazio gehigarriarekin. http://www.youtube.com/watch?v=uQ12LB_6STc Uraren Gudari buruzko informazioa. Cochabambako egoera. http://www.rebelion.org/noticia.php?id=138892&titular=tipnis:-una-mirada-desde-labolivia-que-somosJUAN CARLOS PINTO QUINTANILLA: una mirada desde la Bolivia que somos Artikulu bat da, non Boliviaren egoera socio-politikoari buruz hitz egiten duen. http://www.elespectador.com/impreso/internacional/articulo-306411-marcha-indigena-llegapaz http://www.youtube.com/watch?v=5Azg-csBZig Hainbat indigenek bideratutako ibilaldia gobernuak haien lurraldeetan errepide bat ez eraikitzeko. (artikulua eta erreportaia)

You might also like