You are on page 1of 13

HAUR HEZKUNTZAKO ERDIBERTARATZE TALDEA.

TIK INFORMEA
I
IRATI ARGOTE URIA. AINHOA LANDA MUNDUATE. IRAITZ GALARZA OTAMENDI.

2011/2012

AURKIBIDEA.

1. SARRERA. 2 2. LA SALLE SAN JOSE IKASTETXEKO ERABILERAREN ANALISIA. 2 2.1 HERRI EDO AUZOAREN EGOERA ETA EZAUGARRIAK. 2 2.2 ESKOLAREN EZAUGARRIAK.. 3 2.3 IKASGELAREN EZAUGARRIAK ETA ERABILTZEN DEN METODOLOGIA... 3. TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILPENA LA SALLE SAN JOSE IKASTETXEAN 5 3.1 BEHAKETA 5 3.2 ELKARRIZKETA... 6 4. IPUIN DIGITALAREN ERABILERAREN BALORAZIOA 8 5. ONDORIOA.. 11

6. BIBLIOGRAFIA ETA WEB HELBIDEAK... 12

1. SARRERA Taldea honako hauek osatzen dugu: Iraitz Galartza, Ainhoa Landa eta Irati Argote. Ikustera joan garen ikastetxea Zarautzeko La Salle San Jose ikastetxea izan da eta bisita Azaroaren egin genuen.

Gure helburu nagusia ikastetxeak teknologia berriak nola aplikatzen edo erabiltzen zituen aztertzea izan da. Horretarako, dituzten baliabide materialak eta teknologikoak zein diren ikusi dugu , zein metodologia erabiltzen duten, noiz erabiltzen duten haurrekin edo erabiltzen al duten, nola aplikatzen duten metodologia eta ea teknologia berriak erabilgarriak iruditzen zaizkien edo ez galdetu diegu galdeketa txiki baten bitartez. Lan hau 6 ataletan banatuko da: sarrera, La Salle San Jose ikastetxeko erabileraren analisia, Teknologia berrien erabilpena La Salle San Jose ikastetxean, ipuin digitalaren eraginaren balorazioa, ondorioak eta bibliografia eta Web helbideak. 2. LA SALLE SAN JOSE IKASTETXEKO ERABILERAREN ANALISIA. 2.1. Herri edo auzoaren egoera eta ezaugarriak: La Salle Ikastetxea Zarautzen dago. Zarautz, Gipuzkoako kostaldeko herria da. Donostiatik 20 kilometrotara dago. Itsasoak eta mendiek paregabeko paisaia osatzen dute, lasaia eta ederra. Bi errepide nagusi dira, herria zeharkatzen dutenak: IV-634 eta A-8 autobidea. Inguruko herriak hauek dira: Orio, Getaria, Zumaia, Deba, Mutriku... Autobusez eta trenez lotuta daude eta berehala bisita daitezke. Herritik, hegoaldera, menditik gertu kokatzen da ikastetxea. Bertatik, itsasoaren eta Zarautz osoaren ikuspegi zabala dagoelarik. Ikastetxearen beheko aldean, industria gunea dago eta kamioi ugari ibiltzen dira horko errepideetan. Horregatik, haurrak eskolatik irteten direnean munizipalak egoten dira trafikoa kontrolatzeko eta inolako ezbeharrik gertatu ez dadin ziurtatzeko. Nahiz eta, industria gunea gertu izan, kiroldegia eta herria bera ere ez dira ikastetxetik oso urruti geratzen. San Pelaio edo Itxasmendi auzokoentzat urrutiago kokatzen enez, ikasle askok oinez joan beharrean, bizikleta hartzeko ohitura dute. La Sallera joaten diren ikasleak ez dira zarauztarrak bakarrik izaten. Izan ere; Getaria eta Orioko jendea ere bertara joaten baita. Arraza ezberdinetako haurrak ere badaude adibidez, Venezuelatik etorritako haurrak badaude eta beste aldetik , Txinatik adoptatuak izan eta jada zarauztarrak diren haurrak ere badaude. Maila ekonomikoari dagokionez, gehienak maila ekonomiko ertainekoak dira, nahiz eta maila ekonomiko altuko ikasleak ere badauden arren. 2

2.2. Eskolaren ezaugarriak: La Salle ikastetxea, ikastetxe pribatu da. Bertan ikasi ahal izateko, preferentzia izaten dute beraien familiarteko batek bertan ikasi badu. Ondoren, gainontzekoak onartzen dituzte edo ez, izan duten eskaeraren arabera. Bi lerro daude maila bakoitzeko eta gela bakoitzean 19-24 ikasle bitartean daude. Eskolaurrea da salbuespen bakarra; izan ere, hemen, hiru gela daude eta bakoitzean 14 ikasle. Ikastetxea, bi eraikienetan banatzen da. Batetik, eraikin handiena dago, ikastetxea toki horretan finkatu zenetik dagoena eta bestetik eraikin txikiago bat dago, beranduago eraiki zena. Haur Hezkuntzako eraikina Eraikin txikia, Eskolaurrea eta Hau Hezkuntzakoa da. Eraikin hau bestearen ondoan dago, baina errepidea gurutzatu behar da. Eraikin hau ere, lau pisutan banatzen da.

Beheko pisuan: Kirol koordinatzailearen bulegoa, soinketako irakaslearen bulego, aldagelak, kiroldegia, komunak,material gela eta dinamika gela( gela hau psikomotrizitate gela bezala erabiltzen da eskola orduetan eta eskolaz kanpo judo egiteko, tatamia baitu).

Lehenengo pisuan: eskolaurreko 3 gela, komunak, irakasleen gela eta beste ikasgela bat. Azken ikasgela honetan haur hezkuntzako haurrek ingelesa ematen dute eta bideo gela bezala erabiltzen dute. Horrez gain, jangelan bazkaltzen duten 2 eta 3 urteko haurrak gero hor siesta egiten dute.

Bigarren pisuan: 6 ikasgela, laguntza gela, material gela, komunak, estalitako jolastokia (barku eta tren bat daude bertan) eta irakasleen gela.

Hirugarren pisuan: ganbara.Bertan, aulki, mahaiak eta material gordetzen dituzte. Jolastokian: Futbol- eskubaloi zelai bat, parke bat eta hondarrezko piztina moduko bat. Azken honetan, txirristak daude, sokak gora igotzeko, eskalatzeko zulotxoak eta goitik behera jaisteko hodi bat.

2.3. Ikasgelaren ezaugarriak eta erabiltzen den metodologia Ikusi dugun gela HH2B gela da eta gelak koloreka sailkatzen dituztenez, gurea gela berdea da. Bertan 12 neska eta 12 mutil daude eta irakaslearen izena Maider da. Erabiltzen duten metodologia Urtxintxa da Ulises eta Peredarekin batera.

Ulises: Estimulazio goiztiarreko programa garapenaren hainbat arloetan: 1. SN Arloa (Neurona-sareak) Garai kritikoan (2-7 urte bitartean) neuronen arteko konexioak ugaritzeko eta fondo kognitibo antolatuak (datuak) sortzeko estimulazioa. Errepide mapa on bat eratzean datza, ezagutzak abiadura handian eta ordenean mugi daitezen. Bigarren alderdi honek (neurona bideen ordena eta hierarkia) markatzen du gure programaren eta merkatuan dauden beste batzuen arteko desberdintasuna. Sensor da arlo honetan gure proiektuak duen beste berrikuntzetako bat: neuronaestimulazioaren klabe berean, hitzekin (irudi globala) eta ahoskerarekin lan egiten dugu informazio idatziko fondoak sortzeko asmoz. Hori lagungarria izan daiteke ikasleentzat irakurketaren entrenamenduan konexioak egiten hasten direnean. 2. Arlo Psikomotorra. Lateralitatea garatzeko zirkuituak Garapen senso-neuro-motorraren estimulazioa garai kritikoan (3-7 urte bitartean). Maila organikoan lan egiten jarraitzen dugu: gizakia definitzeko orduan zerbait garrantzitsua eta behin-betikoa baldin badago hori gure nerbio sistema da. Pertzepzio sistema eta sistema motorrari ipiniko diogu arreta, pertsonaren heldutasunean eta garapen koordinatu eta harmonikoan duen eragina dela eta. Lehen haurtzaro honetan, prozesu hau ondo egiteak oinarri sendoak garatuko ditu haurrengan, inguratzen dituen munduarekin duen erlazioari dagokionean. 3. Arlo Pertzeptibo-Kognitiboa (PC) Estimulazioa gaitasun kognitiboak identifikatzeko eta pentsamendu logikoko sekuentzia automatizatzeko. Ohikoa da jadanik entzutea ikasten erakustea prozesuak duen garrantziari buruz, gauzak erakustea motz geratzen baita. Ekintzei, arazoei edo egunerokoari erantzuna eman edo konpontzeko gure buruak egiten duenaz konturatzea egunez egun indar handiagoz azaltzen 4

zaigun beharra da. Gure txikiek letania baten modura errepikatzen dute zerbait sailkatzeko beharrezkoa dela lehenengo atentzioz behatzea, elementuak ondo identifikatzea, ezaugarriak alderatzea.... Pereda: Haur Hezkuntzan matematika lantzeko erabiltzen den programa da, Urtxintxako materialaren osagarri bezala erabiltzen dute. 3. TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILPENA LA SALLE SAN JOSE IKASTETXEAN.

3.1 BEHAKETA:

Teknologiaren erabilerari dagokionez, Haur Hezkuntzan ez da asko erabiltzen. Gela bakoitzean, ordenagailu bat dago eta Urtxintxak ekartzen duen Cd-Romean eta noizbait Click programarekin jolasteko bakarrik erabiltzen dituzte. Lehen Hezkuntzan berriz, informatika gelara joaten gauza desberdinak egitera, astean pare bat aldiz. Ikastetxe honetan ez dute inolako proiektu onik erabiltzen, ez dago proiekturik habian. Haurrek office tresnak eta explorer bezalako nabigatzaileak erabiltzen ikasten dute. Teknologiak klaseetan erabiltzeaz gain, eskolako edozein ekitaldi berezitan argazkiak ateratzen dituzte edo bideoak grabatu. Gero argazki horiek eskolako webgunean jartzen dituzte. Haur Hezkuntzan grabatutako zenbait ekitaldi grabatu eta gero horiekin Dvd bat egin eta gurasoei saltzen zaie. Eskolako webguneari dagokionez, bertan eskolaren informazio ageri da. Horrez gain eskolan banatzen diren zirkularrak eskuratu daitezke, jangelako menuak, ordutegiak... Eskolan egiten denaz informatzeko erabiltzen dute. Horrez gain, irakasle bakoitzak eskolako helbide elektronikoa dauka, eta horien bitartez gurasoek bilerak egiteko orduak edo oharren bat bidali diezaiekete. Gure bisitan zehar ikusi ahal izan dugu goian aipatu bezala gela bakoitzean ordenagailu bat dagoela eta horretaz gain, Haur Hezkuntzako eraikuntzan irakasle gelan beste bi ordenagailu, inprimagailu bat eta fotokopiagailu bat dago irakasleek erabili dezaten. Horretaz gain, laguntza-gelan ere beste ordenagailu eta inprimagailu bat dago ikasleekin ere erabiltzen dena; lanak egiteko hau da gauza ezberdinak lantzeko, sari edo errefortzu bezala erabiltzeko, ipuinak ikusteko, jolasteko

Material eta baliabideei dagokionez, klasea antolatzeko unean haurrak lau mahai handitan banatuta egoten dira, bai banakako lanak egiteko eta baita taldekoak egiteko ere. Irakasleak guztiak ezagutzen dituenez gero, badaki mahaiak konpentsatuta jarri behar dituela eta erritmo desberdinak ere kontuan hartu behar dituela. Bestalde txoko desberdinak dituzte eta hauek dira txokoak: liburutegia (albisteak eta gutunak ere bertan daude), sukaldea, franelograma (egutegia, jangelako menua, eguneko agenda, eskolara etorri direnen txartelak lantzeko erabiltzen den panel handi bat da), bakarkako txokoa, jostailuen txokoa eta ordenagailu txokoa. Erabilpen gehien ematen zaion txokoa liburutegia da klase bakoitzaren hasieran erabiltzen delako eta ariketa bat bukatzean haurrak hara joaten direlako. Bakarkako txokoa lan zehatz batzuk egiteko erabiltzen da eta jolasteko txokoa eta ordenagailu txokoa astean behin erabiltzen dira. Gelan aurki ditzakegun materialak hauek dira: folioak, margoak, errotulagailuak, gometxak, artaziak, kola, plastilina, jostailuak (panpinak, eraikuntzak, puzzleak, kotxeak, trenak, patinak, sukaldeko ontziak ), liburuak, arbela, klerak, mahaiak, aulkiak

3.2 ELKARRIZKETA:

Irakasleari planteatutako galderak honako hauek izan dira:

-Ikasgelan teknologia berriak integratzeko kurtsorik jaso al duzu? Ez dugu inolako formakuntza berezirik jaso. Egin duguna guk genekienetik habiatuta izan da, egia esan oso ondo egongo zen haur hezkuntzan teknologia berri hauek nola erabil genitzakeenari buruzko informazio eta formazioa jaso izan bagenu. Askotan faltan botatzen ditugu zenbait aspektu, esaterako ze metodologia erabili, nola antolatu informatika txokoa, ze aktibitate egin eta nola

-Horretarako finantziaziorik jaso al duzue? Ez, gure eskolak behintzat ez du inolako finantziazio eta laguntzarik jaso alde honi dagokionez behintzat. Ikastetxeak jaso dituen laguntza bakarrak Eskola 2.0 proiektua martxan jartzeko izan da. Esaterako 5. Mailan ordenagailu portatilak banatu dira, arbel digitalak jarri dira eta wifi-a jarri da. Gainera wifi-aren inguruan zenbait gurasok kexaren bat ere izan du beren seme-alabentzat kaltegarria izan daitekeelakoan. -Zein programa dute ordenagailuek? Haur hezkuntzan erabiltzen ditugun programak Urtxintxako ttantto, txirrrist eta xango dira. Hauen inguruan ditugun fitxa, ipuin eta abestiak lantzen ditugu haurrekin. Noizean behin erabiltzen dugun beste programa bat Klick-ena da, baina hau oso gutxitan erabili ohi dugu. Laguntza gelan ere erabiltzen dute ordenagailua, baina bertan programa ezberdin asko erabiltzen dituzte haurraren arabera; plaphoons, power-point, Klick, sarean aurki daitezkeen programa asko -Nola erabiltzen duzue ordenagailua ikasleekin? Haur hezkuntzako ikasleekin oso gutxi erabiltzen dugu ordenagailua. Astean behin pasatzen dira ordenagailuaren txokotik. Horrez gain irakasleak egoki iruditzen zaionean erabili izan ohi du, batez ere ttantto, txirrist edo xangoren CDekin. Abestiak edo ipuinak entzuteko edo bertan dauden ariketak egiteko jarri ohi die irakasleak. -Ze lantzeko erabiltzen duzue? Esan bezala gehienbat Urtxintxa proiektuan hiru- hilabetero lantzen diren gaien inguruko abestiak, ipuinak eta fitxak lantzeko erabiltzen dute ordenagailua. Lau urteko gelan adibidez, hizkiak lantzeko ere erabiltzen dute eta ikasle bakoitzak bere izena idatzi ohi du bere familiako gainerako kideenarekin batera. Ordenagailuko teklatuaren bidez hizkiekin familiarizatzen joaten dira. 7

-Nola batzen duzue ordenagailua suertatzen den gaiarekin? Une bakoitzean tokatzen den gaiaren inguruan berarekin erlazionaturik dauden aktibitateak ditugu ordenagailuan. Gai horri loturiko abestiak, ipuinak eta aktibitate desberdinak ditugu ordenagailu bidez lantzeko eta lantzen ari garenarekin lotuta erabiltzen dugu dagokionean ordenagailurako dugu materiala ere.

-Gustuko al dituzte haurrek ordenagailuz lantzen diren abesti, ipuin eta lanak? Bai, orokorrean hiru urterekin ttantto ezagutzen dutenetik oso gustura egoten dira bai abestiak entzuten bai ipuinak bai bestelako ekintzetan ere. Gainera etxean ere badituzte zenbaitek CD hauek eta nabari zaie erabiltzen dituztela ordenagailuak txiki txikitatik. -Baliagarriak al dira teknologia berriak gelan? Bai, baliagarriak dira noski lantzen dugun gaia jorratzeko. Gainera haurrek gustuko dituzte ordenagailuak eta atsegin dute planteatzen zaizkien lanak edo ariketa txikiak ordenagailu bidez egitea. Baita noizean behin ipuin eta abestiak entzutea ere. Gainera teknologia berriak gure bizitzan gero eta presenteago daudela kontutan izanik, irakasle eta hezkuntzaren egitekoa da berauen erabilpena erakusteaz gai, garrantzizkoagoa den zerbait irakastea: Teknologia berrien erabilpen egokia hain zuzen ere. Gure ustez gainerako gauza denetan bezala txiki-txikitatik hasi behar da gai honetan ere eta ez litzateke soberan egongo gurasoekin ere harreman zuzena izatea, zeren eta askotan gurasoak galduta sentitzen baitira, ezjakin teknologia berrien inguruan eta komenigarria dela uste dugu beraiekin batera adostea eta onartzea nola, noiz eta zenbat erabili beharko lituzketen beren seme alabek teknologia guzti hauek.

4. IPUIN DIGITALAREN ERABILERAREN BALORAZIOA: Guk aukeratu dun ipuina Txanogorritxurena izan da otsoaren inguruko ipuinak asko gustatzen zaizkielako eta Txanogorritxuren ipuina oso ezaguna eta betikoa delako. Xarma handia duen ipuina dela iruditzen zaigu, betiko ipuinen artean dagoen ipuina eta jende askok ezagutzen duena. Lehenik eta behin kontuan hartu behar da ipuinek haurrengan duten garrantzia. Umearen lehengo bizitza urteak oso garrantzitsuak dira, adin horretan gauzak ikasteko gogoz daude. Bi lau urte dituztenean kontzeptu batzuk bereizten doa( aurrean, atzean, jatordua...). Lau eta

zazpi urte dituenean baloreak eta jokaerak barneratzen hasten da. Beraz, hau irakasteko baliabide erabilgarriena ipuinak dira. Haur hezkuntzan ipuina da lanaren ardatza, bere inguruan abestiak, errimak, igarkizunak, eskulanak eta abar ikasten dituzte. Haurrei ipuinak kontatzea gustatzen zaie, behin eta berriz entzun al dute ipuin bera eta gauzak desberdinak ikasi izango ditu.lehen aldiz entzuten duenean ipuin bat gauza gutxi batzuetan fijatzen da, baina behin eta berriz ipuina entzuten badu kontzeptu gehiagotan fijatuko da. Lehen esan dudan moduan, ipuinen bidez haurrei gizartean egokiak diren jarrerak garatzen laguntzen dio. Horrez gain, istorioak kontatzeren bitartez baloreak ere transmititzen zaie. Ipuinek funtzio asko eta oso garrantzitsuak betetzen dituzte. Ipuinen bidez haurraren imajinazioa bultzatzen da eta esan bezala baloreak eta kultura ere transmititzen zaizkie. Komunikazio eta espresio bide ezin hobea da adin hauetan. Haurra mundu errealean heztea ahalbideratzen du eta aurretik aipatu dugun bezala imajinazioa eta kreatibitatea potentziatzen ditu. Horregatik , hain garrantzitsua da umeei ipuinak kontatzea. Guzti honetaz gain ipuina komunikazio lantzeko bide garrantzitsu bat ere bada, harremanak sendotzeko eta baita nork bere burua ezagutzeko ere. Eskola bisitatu genuenean gai berriarekin hasi ziren eta zazpi antxumeen ipuina tokatzen zen gai horretan. Irakasleak lehen aldiz kontatzen zien ipuina eta nahiz eta oso ipuin ezaguna izan, haur batzuek ez zuten ezagutzen. Irakaslea ipuina kontatzen hasi zen eta otsoa agertu zen irudian, haur bat beldurtu egin zen eta dardarka hasi zen irudietan ikus daitekeen bezala. Haurrari otsoak izugarrizko beldurra ematen zion naiz eta otsoa paperean egon eta ipuin bat bakarrik izan. Haurra oso urduri eta gaizki pasatzen hari zenez, irakasleak bere ondoan esertzera gonbidatu zuen haurra ea lasaitzen zen edo ez. Haurra zertxobait lasaitu zen eta irakasleak otsoa ez zela benetakoa, ipuin bat zela azaldu ondoren, ipuina kontatzen jarraitu zuen. Beste laguntxo guztiak adi-adi eta gustura zeuden. Ipuina amaitzean, irakasleak, haurra beldurtuta eta urduri egon zela esan zigun, bere eskua estu heldu ziola ipuina amaitu arte. Hau izan zen ahoz kontatutako ipuinaren deskribapena. Kontuan eduki behar da ipuina nola kontatzen denaren garrantzia. Ez da berdina ahotsak aldatuz eta soinu ezberdinak sartuz, atearen hotsa kax-kax-kax, kontatzea ipuina edo monotonia batean kontatzea ipuinean jartzen duen bezala. Irakasleak badaki ipuina kontatzeko orduan badituela zenbait errekurtso ipuina aberastuko dutenak eta aldi berean haurrak ipuinean sartzen lagunduko diona. Irakasleak haurren sentimendu eta interesak ezagutu eta bilatuko ditu eta beraiengan jakin mina piztuko du. Giro egoki bat ere sortzen ahaleginduko da eta ahal badu haurrak ere ipuinean parte har dezaten saiatuko da.

Guzti honek ahoz kontaturiko ipuinari xarma eta magia berezi bat emango dizkio, haurraren atentzioa bereganatuko du eta haurrak ipuina aktiboki bizitzeko aukera paregabea izango du. Haurrek bizi egingo dute ipuina eta hori garbi geratzen da otsoa agertzen denean, haurrak negarrez hasteraino beldurtzen dira, hain daude ipuinean sartuta non otsoa benetan datorrela pentsatzen baitute.

Beste egun batean, irakasleak ipuin berdina ordenagailuan jarri behar zuenean, berriz ere eskolara joan ginen eta bi kontatzeko moduen ezberdintasuna ikusteko aukera izan genuen. Irakasleak haur batzuek lurrean eta beste batzuek eserita jarri zituen ordenagailuaren aurrean. Gero ipuina kontatzen hasteko botoiari eman eta ipuina martxan hasi zen. Hasieran haurrak adi-adi eta erne zeuden baina ipuina Aurrera zihoan heinean, haur batzuek aspertzen hasi ziren eta beraien artean hitz egiten hasi ziren. Irakasleak behin baino gehiagotan isildu arazi behar izan zituen haurrak. Ipuinaren une batean, irakasleak ahoz ipuina kontatu zuenean beldurtu zen ahurra, hemen ere pixka bat mugitzen eta beldurtzen hasi zen baina gero lagunak elkarren artean hitz egiten hasi zirenean bera ere elkarrizketan sartu zen. Azkenean ipuina amaitu zen eta haurrak bakoitza bere lekuan eseri zen.

10

Beraz bi moduak konparatzen baditugu, kasu honetan haurrek gehiago bizi izan dute ipuina irakasleak kontatu dienean ipuina ordenagailuz ikusi dutenean baino. Ipuina irakasleak ahoz kontatzen duenean beste magia bat sortzen da haurrengan. Kontutan hartu behar da ipuina ahoz kontatzen duenaren inplikazioa eta interpretazioa eta ordenagailuan kontatzen duenarena baita ere ahotsak eta kontatzeko modua. Faktore horiek izugarrizko arrakasta dute ipuinak kontatzerako orduan eta haurrak ipuinak bizitzerako orduan. Ordenagailuaz kontatzen zaienean ipuina haurrak hartzaile pasiboak dira, aldiz irakasleak kontatzen dienean ipuinean sartzen dira, erabat aktibo bihurtzen dira, beren imajinazioa martxan jartzen da, fantasiazko mundu bat sortzen da beren buruetan. Adierazi behar da irakasleak bere ikasleei ipuin bat kontatzen dienean haurren errealitatera egokitzen saiatzen dela, beren lexikora,

ahalmenetara, egoerara eta guzti honek ahalbidetzen die ipuina bizitzera. Beraz argi geratu zaigu kontaturiko ipuinak abantaila gehiago dituela, hala ere ez dugu baztertzen noizean behin ordenagailua erabiltzea.

5. ONDORIOA. Zer dakartzate teknologia berriek, zerbait badakarte, Haur Hezkuntzan edo gure eskolako narratibaren eraikuntzan? Zerk laguntzen du geletan teknologia berrien erabilera egiaztatzera? Ikasle eta irakasleen zein rolek? Zein ekintza edo praktikak? Rosala Romero Tenaren liburuan jartzen duenaren arabera, ikerketa batzuk diote teknologia berrien barruan, ordenagailuaren erabilerak garrantzia eta erabilpen handia izan dezakeela haurraren garapenean. Rosalaren arabera, ordenagailuak gaitasun psikomotoreak, gaitasun kognitiboak, autonomia eta identitatearekin erlazionatutako gaitasunak, komunikazio eta lengoaiarekin erlazionatutako gaitasunak bultzatu ditzake eta gainera erlazio sozial eta elkarbizitzarako pautak eman ditzake, gertuko ingurunea ezagutzea laguntzeaz gain.

11

Azken finean guzti horretaz gain, imajinazioa eta adierazpena ere garatzen laguntzen duela iruditzen zait beraz, nire uztez teknologia berriak ate berriak ireki ditzake baina hori bai ongi kudeatu eta antolatzen ikasten badugu. Teknologia berrien erabilera egiaztatzeko burutu diren ikerketen emaitzak ikus daitezke. Goian aipatu dudan bezala lehendik hezkuntzak markatuta duen bidea aldatzea oso zaila da eta teknologia berriak ikastetxeetan sartzeak asko suposatzen du arlo askotan. Esaterako karga ekonomiko handia izango litzateke bai material aldetik baita prestakuntza aldetik ere. Irakasleriak ados egon beharko luke guzti honekin eta horretarako prestakuntza jaso eta prestakuntzarako denbora izan. Gaur egun gure hezkuntza dagoen bezala ikusirik, ezinezkoa iruditzen zait teknologia berriak sartzea nahiz eta oso erabilgarriak izan. Zenbait ideia eta programa erabili daitezke (Pelutxe) baina oso zaila da.

6. BIBLIOGRAFIA ETA WEB HELBIDEAK. -http://otxartxikitxus.blogspot.com/2011/10/ipuinen-garrantzia_15.html -http://algortako.blogspot.com/2007/04/ipuinak-eskolan.html -www.google.com -Nuevas Tecnologias En Educacion Infantil (Rosala Romero Tena) -http://www.lasalle.es/zarautz/eusk/aviso.php

12

You might also like