You are on page 1of 3

El Arte. Conversaciones imaginarias con mi madre. Juanjo Sez. Umorez eta ezer ere ez ezkutatu gabe idatzitako komikia.

Bertan, artea begiratu eta ulertzeko ikuspegi berri bat ematen digu. zer da artea? zertarako balio du? denok al gara arteaz disfrutatzeko gai? Eta sortzeko? Eta gisa honetako galderei erantzun sinple eta xumea ematen die. Artearen inguruan dauden zenbait mito eta ideia faltsu jorratu eta hausten ditu. Arteak berezko errealitatea duela argi uzten du, artea ez da errealitatearen errepresentazioa soilik, arteak errealitatean ez dauden gauzak errepresentatzeko gaitasuna du. Bere amarekin lantzen dituen egunerokotasunetik abiatutako elkarrizketetan berriz, artea denen eskura dagoen zerbait dela defenditzen du egileak. Ez da nahitaez berrikuntza dakarren zerbait eta berrikuntza bilatze horretan zentzua galtzen duena edota intelektual batzuen esku dagoen altxorra soilik.

Denok dugu artea sortzeko gaitasuna eta halaxe adierazten du egileak bere amonaren nabigatzeko metafora erabiliz edota bere amak sukaldatzen dituen jaki goxoak artearekin alderatuz baita errege eguneko performance handia artea dela aldarrikatuz ere. Sentitzea. Juanjo Sez-ek artea eta sentitzea eskutik doazela uste du. Komikian adierazten duen bezala artearekin harremanetan dagoenean ez da existitzen eta sentsazio hori atsegin du. Berak dioen bezala, sentitzen ez duenak, ez da bizi eta bizitza, azken-finean, sentsazio sorta bat da. Helburuak helburu, artea bizitza ulertzeko eta bizitzari zentzua emateko baliagarri izan daiteke. Sentitzeko gaitasuna guztiok dugunez, denek sormena landuz gure altxor txikia, artea, sor dezakegula defendatzen du. Sentitzea vs Ulertzea. Ulertzearen gainetik sentitzea aldarrikatzen du egileak bai artean eta baita bizitzan ere. Oinak lurrean ditugula denbora luzeegia igarotzen badugu eta ulertzea sentitzearen eremuaz denbora luzeegian jabetzen denean, errealitatea sentitzeko gaitasuna atrofiatu egiten da eta bizitza neketsua eta etsigarria bihur daiteke.

Artea denen eskura egon dadin eta denak artea sortzeko gai izan gaitezen gaur egungo hezkuntza konbentzionala aldatu beharra dagoela ere azaltzen du; sormena, intuizioa eta sentsibilitatearen lekua eta beharra hezkuntzan aldarrikatuz.

Bestalde, artearen historian ezagunak izan diren zenbait artisten obren azalpen ulertzeko erraza ematen du; Calder, Picasso, Tpies, Warhol, Mir, Dal, Chillida etab . Niri pertsonalki artista horien lanak ulertzeko oso baliagarri izan zaizkit bere azalpenak. Artea eta sormenari buruz duen ikuspuntuarekin bat nator; sormena arazoei irtenbidea emateko dugu. Honenbestez, sormena artea egiteko erabiltzen badugu, arte orok funtzio bat duela, hots, bere helburuetako bat arazoak konpontzea dela eta ez dela guztiz librea esan nahi du. Hala ere, gaur egungo hainbat artistek ez dute hau honela ulertzen eta egiten dutena funtziorik gabea eta guztiz askea dela irizten dute, gainontzekoei hori benetako artea dela sinistarazi nahian.

Honenbestez, artea sortzeko eta sentitzeko gaitasuna denok dugula aldarrikatzen du Juanjo Sez-ek. Artea ez da museo eta galerietan soilik aurkitzen eta norberaren sentimendu eta emozioen arabera artea edonon aurki daiteke. Honetarako, oinak lurretik altxa eta noizbehinka eskuekin izarrak ukitzea komeni zaigu errealitatea beste hamaika ikuspegietatik sentitzeko.

You might also like