You are on page 1of 14

Bizi poza MARISCAL

Ikaslea: Maitane Etxaniz Aranzibia Atzerriko hizkuntza 3. maila Irakaslea: Estibaliz Jz. De Aberasturi Apraiz

SARRERA Gaur goizean egin dut Donostiako Kubo-Kutxa Aretora irteera, bertan erakusten den Mariskal-en erakusketa ikustera hain zuzen ere. Mariskalen lana ez nuen gehiegi ezagutzen egia esan;

Bartzelonako Olimpiadetako maskota izan zen kobi-az gain ezer gutxi nekien diseinatzaile eta artista honi buruz. Erakusketa ikusteko Audiogiden zerbitzua erabili dut.

Lagungarria iruditu zait, eta atsegin nituen obretan nahi adina luzatzeko aukera eman dit. Askatasunez mugitu naiz areto guztitik, eta ez dut orden markatua jarraitu, nire atentzioa deitzen zuen txoko batetik bestera ibili naiz, oso gustora egia esan. Erakusketaren sarreran banatzen diren folletoetan Javier

Mariscal-en baikortasuna azpimarratzen da, eta antolatzaileek dioten bezala baikortasun hau balio bereziki estimatua da krisi ekonomikoaren ondorioz gure inguruan dagoen ezkortasun orokorreko garai honetan. Baikortasun honek ematen dio erakusketari izena; BIZI POZA hain zuzen ere. Erakusketa artistaren unibertsora sarrera bezela plantetuta dago, oso bisuala da; Mariscal-en estudioko bizitza, lana eta espiritua ekarri nahi izan da Kubo-Kutxa Aretora. Gida-ko azalpen guztietan azpimarratzen da Mariskal-ek artista bezala duen izaera multidiziplinarra. Eta egia esan erakusketatik horrek harritu nau gehien; marrazkiak, komikiak, kartelak, diseinuzko altzariak, eskulturak, pinturak, animazizko pelikula, pareteko paper margotuak denetik sortu du artista honek. Harrigarria benetan Mariscal-en estudioan burutzen den lan guztia; eta lan guztia diodanean kantitate eta kalitateaz ari naiz, benetan asko gustatu zait eta gehiago jakiteko ikusmia sortu dit erakusketak.

Erakusketa

honen

lagungarri

gisa

katalogo

osoa

editatu

da,

erakusketan ageri diren artelan guztien erreprodukzioak jasotzen dituen liburua. Katalogo hau salgai zegoen erakusketa sarreran, eta lan hau osatzeko ere erabili dut, batez ere zati deskriptiboa lantzeko. Nire lana bi zatitan banatuko dut, idazten dudanari nolabaiteko estruktura emateko; alde batetik lehenengo zatia deskriptiboa izango da, erakusketaren eta eskeintzen diren proposamen didaktikoak deskribatuz. Bigarren zatia aldiz erreflexiboa izango da; erakusketaren eta artistaren lanaren inguruan egindako gogoeta pertsonala azalduz.

1.

Erakusketa

eta

Proposamen

Didaktikoen

deskribapena
A) ERAKUSKETA Esan bezala erakusketa audiogida erabiliz ikusi dut, eta horrela laburbilduko nuke bertan ikusitakoa:

Sarreratik gertu eskuinetara 40 urtetan zehar egindako agindutako marrazkiak dira aurkezten direnak, paperezko laberinto bat osatuz, eta ikusleak bertan murgiltzera gonbidatuz. marrazki guztiak, altura ezberdinetara, Zintzilikatuta zeuden bestearen atzetik bata

irekitzen ziren kurtinen antzera. Marrazkien artean bueltaka ibili naiz, batzuk nahiko barregarriak ziren, txuri beltzean, paper baten gainean arkatzez edo karbonziloz eginak ziruditen marrazkiek. Batzuk lan bukatuak baina behienak bozeto itxura zuten. Hurrengo atalean Estudio Mariscal nola sortu zen eta zer den adierazten da. Talde multidiziplinarra da, Estatu Espainiarrean lehena. Estudioaren helburuen artean: irrika sortu, gozatzeko sortu, talentua adierazi, kritikoa izan, etorkizuneko orientabide izan, eta abar. Esaten denez, nazioartean arrakasta handikoa da. Ondoren sketch liburua (2009) adierazten da, 6 liburu daude ezarrita mahai haundi batean. Liburu honek 1970 urtetik orain arte Mariscal-en ibilbide luzea adierazten da: muralak egiteko sketchak, hasieran zuri-beltzez eginak eta gero kolorez betetakoak, askotan elkarren artean letrak eta/edo hitzak lotuz. Bai liburuan eta baita alboan zeuden 5 lanetan (3 dimentsiotako eskultura- multimedia lanak) garrantzi berezia ematen zaie los Garriris haserrea izeneko pertsonaiei. duen Asmatutako hitz hau komikietan eta adierazten onomatopeiatik dator(Grrrrrrrrr)

komikietako pertsonaiak dira: Pertsonaia hauek asko maite ditu artistak, nire familia paperean kontsideratzen ditu. 1970ean sortu ziren eta erakusketa guztian eta etorkizunean Mariscal-en unibertso original honetan behin eta berriz errepikatzen dira pertsonai hauek, eta trazo sinpleak erabiliz egindako marrazkitxoak dira, geroago hain famatua izan zen Kobi maskotaren antzerakoak.

Bitrinatxo batean Mariscal-ek, eta

Seor del caballito (1977) izeneko eskultura pertsonai hau bineta eta komiki askotako

txikia dago, paperez edo kartoiz egina. 17 urterekin egin zuen protagonista bihurtuko da. Ondoren komiki pare bat daude ezker aldean, baten azala ere bai, denak 70. hamarkadakoak. Artista honek altzarien diseinuan emandako lehen urratsen

adierazgarri Hilton orgatxoa dugu. Karro honek festetan edariak eramateko balio du eta Milaneko diseinu erakusketarako egina izan zen, eta dirudienez izan zena. Espainiako Metalezko diseinu panorama sendoa aldatzeko zuen eta baliagarria estruktura

kristalezko bi plaka. Metalak kolore biziz apainduak eta gurpil metalikoak baita ere. Obra hontatik gertu lanpara xelebre bat eta taburete bat ere zeuden, estilo berdinaren adierazgarri. Lan hauen ondoan Julin (1986) txakurraren eskultura dago. Garririsen komikietako pertsonai batek inoiz ez zuen ezer arrantzatzen eta eguin batean arrantza eginez Julian txakurra atera zuen itsasotik. Hortik aurrera Mariscal-en unibertsoko beste pertsonaietariko bat bihurtzen da txakur hau. Portzelanazko lanak ere erakusten dira, Irungo Porcelanas del Bidasoa lantegian eginak maricalen diseinuekin. Besteak beste; Animaltxoen marrazkiak zituen plater bat, azulejo batzuk haizeen arrosan inspiratuak, eta Fuente pjaro portzelanazko azpila zuria. Aretoan sartu eta pare parean ikusten den paretean BIZI-POZA (2011) izeneko koadro handia (4 x 4 metrokoa) dago, Mariscal-ek erakusketa honetarako bereziki egindako lana. Oihal gainean pintura akrilikoarekin kolorez betetako koadroa da, formak eta letrak batzen dituena. Bizi eta poza hitzak urrezko kolorean idatzita ditu.

Honekin

lotuta

lan

honen

azalean

ageri

den

koloretako

eskultura dago, altueran 5 bat metro zituela kalkulatzen dut eta kolore biziko hizkiz osatzen da, Bizi poza hitza eraikiz. BIZI-POZA koadroaren pareta berdinean, eskubira jo ezkero, arkitekturan esku-hartzeko diseinuak izeneko adibideak daude argazkietan adierazita. Gure inguruko adibideak azaltzeko; Gasteizko Ikea jatetxea edo Bilboko Gran Hotel Domine esaterako. Ondoren Cobi maskota-ri dedikaturiko bitrina handi bat (1992)

Barcelonako Olinpiadetako asmatua. Bertan maskota honekin erlazioa duten objetu ugari zeuden; coca-colaren kartoizko edalontziak bere marrazkiarekin, panpinak, liburuak, pin-ak denetik, bartzelonako joku Olinpikoetako merchandising guztia. Nostalgikoentzako txoko bat! Cobiren txokotik gertu zutabe arteko labirintoa (2004) izeneko lana, plastikozko adreiluekin egindako bost zutabe luze zirkuluan jarrita, barruan alfonbra berezia eta artean aulki txikiak, haurrekin pentsatua egina delako; adreiluak aurpegiak adierazten dituzte, aurpegi ezberdinak eta oso bereziak; zutabeak kolore ezberdinekoak dira: laranja, berdea, gorria, urdina eta arrosa. Gertu txuri beltzean egindako altzariak; larru txuri eta beltzean diseinaturiko sofa bat, alfongra ere klore berdinetan eta forma eta tamaina ezberdinetako lanpara batzuk, artista honek altzarien diseinuan egindako adibide bezala.

Argazkian ikusten den bezala altzari hauen atzeko paretean Mariscal-en egindako kartel ezberdinak; kartelak era askotakoak, baina batez ere produktu ezberdinen publizitatean erabilitakoak.

Argazkian ikusten diren mural hauek Bartzelonako irudiak ziren, hiriko zerutik ikusitako plano bat da, marrazki ezberdinak erabiliz eta elkartuz urrunetik ikusita mural izugarri haundia suposatzen du.

Murala gurutzatu ezkero Chico & Rita pelikulari dedikatzen dion esparrua. Fernando Trueba zuzendariaren animaziozko pelikula hau Mariscal-en lana da. New York eta antzinako La Habana-n kokatzen da, 50. hamarkadan. Orokorki hau da erakusketaren deskribapena, izan ere goiko solairuan tailerra dago baina hau aurrerago deskribatuko dut. B) PROPOSAMEN DIDAKTIKOA Jarduera dira;
BISITA GIDATUA Urtarrilaren 14an,18:00etan MARISCAL. BIZIPOZA erakusketara bisita gidatua, M Jose Aranzastiren eskutikAurrez erreserba egin behar da kubo-kutxa Aretoan edo 943 012 400 telefonoan AUDIOGIDA ZERBITZUA LAU HIZKUNTZATAN (euskara,gaztelania, ingelesa eta frantsesa) Indukzio magnetikoko begizta-zerbitzu bat ere erabil daiteke, audifonoaT posizioan (telebobina) erabiltzen dutenentzat.

didaktikoak

ere

antolatuta

daude

erakusteta

honen

inguruan, web horrialdeko informazioaren arabera horrela laburtzen

FAMILIENTZAKO JARDUERAK Handia izatean Puzzleatzailea izan nahi dut! Lagundutako3-6 urteko haurrentzat Larunbatetan, 10:30etik 11:30era

Mariscal diseinatzailea, ilustratzailea,barrualdeen diseinatzailea, eskultorea da. Eta zuk, zer izan nahi duzu handiaizatean? Erakusketara bisita egin ondoren, lanbide berri bat ikasiko dugu.Eguneroko gauzakiak (garbitzeko zapiak, alfonbrak, kartoizko kaxak) puzzleatzen jolas egingo dugu.

Materialak: Kablea, barreak, bonbilla, keinuak eta tulipa 7-12urteko neska-mutikoentzat. Larunbatetan, 12:00etatik 11:30era

Zergatik dira hain dibertigarriak Mariscalen produktuak? Erakusketan dauden objektuak aztertuko ditugu; ideiak idatziz hartueta tailerrera eramango ditugu. Han, gure sormena argituko dugu geure lanpara diseinatuz. Nola deituko diogu?

IKASTOLENTZAKO JARDUERAK HAUR HEZKUNTZA. 3 zaunkaka ari zait. Julian da eta jolas egin nahi du nirekin Julian lagun izango dugu bisitan eta 2, 5 edo 8 zenbakiak gure maskota kutun nola bihurtu ditzakegun erakutsiko digu.Lantegi edo tailerra oso zoo berezi bihurtuko da: begiak erantsiko ditugu, hegoak marraztuko ditugu, hortzak koloreztatu eta zenbakiei zaunka edo txioka eginarazi edota belarriak astinaraziko dizkiegu gurekin jolastu nahi dutenean. LEHEN HEZKUNTZA. Zerbait dagoezkutaturik zure etxetxo piztuan Erakusketan barruan antzerki txikiak dituzten kaxak aurkituko ditugu. Hemen, Garriris-ak ditugu protagonista. Tailerrean geurepertsonaiak diseinatuko ditugu, eta horiek ikuskari edo eszena bat sortuko dutemisterioz beteriko etxetxoaren barruan. Bakoitzak bere istorioa izan dezake bere barruan.Piztu argia etaikusiko duzu! BIGARREN HEZKUNTZA. Logotipiza zaitez! Logo batekin definitu behar bazenu zeure burua, nolakoa izango litzateke? Mariscalek sorturiko gauzakiei buruz egingo dugu gogoeta bisitan zehar, eta sinbolo horien sorkuntzari buruzkoetan jarriko dugu arreta. Tailerrean partehartzaile bakoitzak egin beharko du bere logotipoa, eta horrek loturaizan beharko du bere nortasun, gustu eta abarrekin. BATXILLERGOA. Txalanbreak orekan Alanbrez eta harriz egindako zuhaitz bat, txatarraz egindako aulkia. Inguruan ditugun gauzaki edo objektu guztiak birziklatu eta gauzaki berri bihur daitezke. Bisitan material birziklatuen erabileran zentratuko gara, eta lantegi edo tailerrean objektu horiek gune bat apaintzeko eskultura bihurtu beharko dituzte parte-hartzaileek. Jardueren parte-hartzaile bakoitzeko kostua 3 -koa izango da

Gehienez 25 parte-hartzaile talde bakoitzeko. Ezinbestekoa da telefonoz erreserba egitea: 943 012 40

Ikus daitekenez ekintza eta proposamen gehienak haur eta gaztetxoei zuzenduak daude, ez dago pertsona helduen partaidetzarako pentsaturiko tailerrik. Pertsona helduei zuzenduta dagoena bisita gidatua eta audiogidak dira. Erakusketara joan naizenean sarreran informatu naute une horretan 7 eta 12 urte bitarteko neska mutikoentzat tailerra martxan zegoela. Irakaslearekin hitzegin dut magisteritzako ikaslea naizela esanez eta tailerrean ikusle bezela egoteko baimena eskatuaz. Oso jatorra izan da eta tailerrean egiten ari ziren egintza guztiak ikusten utzi dit. Talde handia elkartu dira gaur, 15 bat haur, eta haietariko batek behar bereziak zituen, beraz irakaslea piska bat desbordatua ikusi dut, taldea ezin maneiatuta. Hala ere haurrek oso ondo pasatu dutela uste dut eta egun batez benetako artista sentitu dira. Erakusketako haurrentzako goiko solairuan kokatzen da kolorezko tailerra, eta

pentsatua

dagoena,

ormak

marrazkitzako

margotuak izateko prestatuak, eta Villa Juliana izeneko kartoizko etxeak bertan sartu eta jolasteko. Paretean zera zioen; larunbat arratsaldero gonbidatuta geundela tallerreko paretetan marrazteko. Ideia asko gustatu zait, izan ere beti izan da debekatua zegoen zerbait!! Tailerretik buelta bat eman dut, margotutako paretak ikusiaz. Paretean Mariscal-ek diseinaturiko papera zegoen itsatsita, eta gainean haur eta heldu askok argizarizko margoekin idaztitako eta marraztutakoa. Tailerrean haurrak lurrean eseri dira borobil handi bat eginez. Erdian, lurra ez zikintzeko plastiko urdin bat zabaldu du irakasleak, eta haur bakoitzari lanpararen tuliparen forma marraztua zuen paper bat eman dio.

Paper hau argizarizko koloreekin margotu dute. Askok hasieran margo beltza erabili dute marrazkia egiteko, eta ondoren hasi dira kolorez margotzen. Beste batzuk aldiz letrak egin dituzte, kolore eta forma ezberdinetako letrak, beren izenarekin, futbol ekipoa animatzen denetik. Behin margoekin amaituta guraizak banatu dizkie eta haurrek tuliparen forma moztu dute. Alde bat bestearekin itsatsi eta bakoitzak bere diseinuko tulipa lortu du. Orduan frogak egiteko tulipa gabeko lanpara bat erabili dute, banaka-banaka argia piztuta haur bakoitzak bere marrazkia lanpara bihurtzen ikusi du. liluratuta geratu dira beren lanen emaitzarekin. Haurrak

2. Erakusketa eta Proposamen Didaktikoei buruzko gogoeta pertsonala edo erreflexioa


Asko disfrutatu dut erakusketara egindako irteera eta bertan ikusitako tailerraz ere bai. Irtetean izan dudan lehen pentsamentua zera izan da; Donostia bezalako hiri batean bizita erakusketa gutxitara joaten naiz, eta hemendik aurrera adiago egongo naiz hiriak ematen dizkidan eskeintza kulturaletara. Askotan eguneroko bizitzan sartzen gara gure rutina eta ohiturei jarraituz eta ez gara konturatzen inguruan eta gainera doainik dauzkagun alternatiba ezberdinetaz. Seguruenik, arteko ikasgaian egin behar nuen lanagatik izan ez balitz ez nintzateke Bizi Poza bezalako erakusketa batean sartuko Beraz, nire lehen pentsamendua apur bat autokritikoa da; artea eta kultura gehiago kontsumitu behar dut (kontsumitu bere zentzu onenean), benetan gustoko ditudalako, gertu aukerak daudelako eta batez ere orain arte hainbeste ordu kentzen zizkidan lana utzi dudalako eta behingoz denbora daukadalako!!! Mariscal-i eskeinitako erakusketa honek alaitasuna du ardatza, eta horregatik gustatu zait hainbeste. Garai gogorrak bizi ditugu,

inguruan tristura eta berri txarrak besterik ez azken aldian, eta bapatean erakusketa aretoan kolorezko mundu batean sartu naiz. Irriparra eragin didate komikietako pertsonaiek, eta margo eta eskulturek kolorea eta indarra dute. Marrazki eta komikietako protagonistak itsasoa, lagunak, festak, bidaiak, paisaia urbanoak, musika, animaliak orokorrean nere mundutik eta nere gustuetatik oso gertu dagoen unibertso bat deskribatzen du Mariscal-ek. Nik ere gogoko dut itsasoa; gehienbat Kantauri itsasoa (nere itsasoa) baina baita Mediterraneoa, Karibea Eta erakusketa honetan itsaso ugari ageri dira; La Habanako Malekoian, New York-en, Bartzelonako marrazkietan, Mallorkako mapan, Ibizako komikian, faroak Itsasoa alde guztietan. Festak eta lagunak ere gai oso erabiliak dira; tabernak, terrazak, cerveza fria dioen txiringitoa, Hilton Orgatxoa, kopak eta edalontziak, tabakoa, juerga giroa somatzen dut lan hauetan!!! Humorez eta alaitzeko helburuarekin egindako lanak. Ni ere pixka bat juergista eta festazalea naizenez asko identifikatu naiz lan hauekin. Bestalde bidaiak ere gogora ekarri dizkit erakusketa honek; La Habana maitea alde guztietatik, mediterraneoko irlak, Bartzelona. Oroitzapen onak beti, beroak, eta musikaz beteak. New York ez dut ezagutzen, baina hainbeste filmetan ikusi dut bertako kaleetatik ibili naizela pentsatu dezakedala. Orokorrean bizitzako alderdi alaia eta koloretsua azpimarratzen da Mariscal eta bere estudioko lan guztietan. Horregatik gustatu zait. Inguruko giro goibeletik eskape bat sentitu dut; eta hori asko gustatu zait. Artista asko historian zehar sentimendu goibel eta

dramatikoetan oinarritu dira eta tristura izan da askorentzat inspirazio iturri. Arraroagoa da agian inspirazio artistikoa baikortasunean

oinarritu duten artistak aurkitzea. Eta zalantzarik gabe, hauetako bat da Javier Mariscal. Bizitzako alderdi positiboetan erreparatu eta kolorezko unibertso baten sortzailea. Erakusketaren antolaketa eta obra kopurua ere egokiak iruditu zaizkit, ikusleari ideia bat izateko aukera ematen dio gehiegi nekatu gabe. Obraren aniztasuna isladatzen da, eta denetik piska bat dagoela kartelak Izan ere, lanaren lehen zatian esan dudan bezela, artistaren multidisziplnartasunak harritu nau. Denetik egin dute bere estudioan! Autogida bidez egin dut bisita baina urtarrilak 14an bisita gidatua egitera joatea espero dut, izan ere audiogidak ematen duen informazio kopurua nahiko eskaxa iruditu zait. Lan bakoitzari buruz xehetasun gehiago jakiteko gogoarekin geratu naiz. Oso azaletik ematen ziren azalpenak, eta gainera zenbait gauza azalpen guztietan errepikatzen dira. Erakusketatik zerbait hobetzekotan, audiogidek ematen duten informazioa gehitu eta sakontzea izango litzake nire ustez. Horrela azaldu dut bukaeran bete dudan inkestan. Proposamen didaktikoa egokia iruditu zait, adin guztietako haur eta gazteei zuzenduta dago. Agian helduek parte hartzeko tailerren bat egitea ere ideia ona izan daiteke, helduak ere sortzaileak izan gaitezke eta! Ikusle bezela parte hartu dudan tailerrean adibidez nik ere marraztuko nuke gustora, eta lanpara bat egin txikiek egin dutena bezalakoa. Tailerra bukatzean irakaslearekin hitzegin ahal izan dut pixka bat eta beste adin batzuetako tailerrak azaldu dizkit; eskulan politak iruditu zaizkit eta adin bakoitzerako egokiak. Taldeak txikiagoak izatego desioa azaldu dit neska honek, askotan jendeak huts egiten iruditu zait; komikiak, pinturak, altzariak, eskulturak,

omen du baina gaur taldea osorik izanda zaila egiten zen azalpenak ematea. Metodologiari buruz galdetzean, Visual Thinking Strategy

delakoa erabiltzen dutela azaldu dit. Haurrek behaketaren eta ikusitakoaren inguruko komentarioen bidez aztertzen dute artistaren obra irakasleak bultzatutako eztabaidaren bidez interpretaziok egin dituzte. Bukatzeko tailerrean artista sentitzeko aukera dute. Nik teknika honen berri moodle-en zintzilikaturiko link-aren bitartez izan nue, beraz ulertu dut metodologia zein den eta egokia iruditu zait haurren interesa bereganatzeko eta beraien ideiak espresatzen laguntzeko. Bukatzeko egin nahi dudan erreflexioa hurrengoa da; nik bezala artearen ezagutza urria daukagunok beti egin beharko genituzke museo eta erakusketetan bisita gidatuak. Duela hilabete batzuk areto berdinean Chagall-en erakusketa ikusi nuen eta ez nuen hainbeste gozatu. Eta ez da Chagall atsegin ez dudalako, alderantziz, azaletik begiratu nuelako baizik, obra bakoitzari denbora dedikatu gabe eta informaziorik gabe. Horregatik uste dut artean adituak ez garenok laguntza bat behar dugula erakusketetan dagoena ulertzeko. Beraz, erakusketa antolatzaileek kontu handiz aukeratu beharko lituzkete audiogidetako azalpenak eta bisita gidatuak ere, publikora iristeko baliabide garrantzitsuenetarikoak dira eta.

You might also like