You are on page 1of 1

3.

GALDERA Gaur egungo IKT-en ezaugarriak

Informazio eta komunikazio teknologien gizartean bizi gara, eta gizarte honek bereganatu egin ditu IKT-en ezaugarriak. Ezaugarri hauen artean garrantzitsuenak edo aipagarrienak azkartasuna, berehalakotasuna eta aldiberekotasuna dira. Informazioa eta komunikazioa azkartasunez lortzeko aukera ematen digute egungo IKT-ek; beharrezkoak ditugu edozein datu edo mezu momentuan egin ditzakegu, etxera joatea ere ez dugu itxaron behar; telfono mugikorretik internetera konektatuz sareko informazio guztia gurekin eramateko aukera ematen digute. Pertsona batekin komunikatu nahi badugu ere berdin; video deia bezalako zerbitzuek milaka kilometrotara dagoen pertsonartekin aurrez aurreko elkarrizketak izatera ahalbideratzen dute. Hitz gutxitan esateko, egungo IKT-ek munduko informazio eta komunikazioa gure esku uzten dute, botoi bat zapalduaz bakarrik edo klik bat eginez. Ezaugarri hauek hala ere gure gizartean barneratzean, gizarte inpaziente bat sortu dute; dena hemen eta orain lortu nahi dugun gizartea, stressez bizi garen emakume eta gizonezkoak. Beti pentsatu izan dut arraroa dela hainbeste aurrerapen teknologikok ez diotela gizakiari bizitza lasaiago bat egitera lagundu; azkartasunak bizitza azkarrago bat ekarri digu, ez bizitza erosoago bat.

You might also like