You are on page 1of 2

2. GALDERA Irudiz eta informazioz inguratuta bizi gara.

Egunero, goizetik hasi eta ohera sartzen garen arte milaka mezu, informazio eta irudi jasotzen eta bidaltzen ditugu ditugu, era guztietakoak. Ezaugarri hau izugarrizko abantaila da, baina arriskuak ere baditu. Jasotzen dugun informazio gehienak interes ezkutuak ditu, gehienbat inters ekonomiko partikularrak, gizartearen ongizatearen gainetik. Bestalde guk zabaltzen dugun informazioarekin ere kontuz ibili behar gara; gure bizitza pribatuko datuak sare sozialetan zabaltzeak arriskuak ditu, eta jabetza intelektualeko legeak hausteko arriskua ere argia da. 60 eta 70. hamarkadetan telebista, zinema eta publizitatearen masasko zabalkuntzarekin, ikasleak informazio guzti hau kudeatzen lagundu behar zen. Irakaskuntzak erronka berri bat zeukan; jadanik ikasleak ez ziren irakasle eta testu liburuetan bakarrik oinarritzen beren informazioa lortzeko, masazko ikusentzunezko komunikazioak beste informazio iturri garrantzitsu sortu ziren. Horregatik gogoan dut nire hezkuntzan, nahiz eta nire belaunaldiko beste ikasle guztiak bezala hezkuntza tradizionala jaso, irakasleak sailatzen zirela jasotzen genuen informazioa modu kritikoan ikusten; adibidez publizitatean eta zinean zeuden mezu subliminalak antzematen ikasi genuen. Gaur egungo irakaslearen erronka konplexuagoa da; Ikasleak inguruan duten informazio guztiaren aukeraketa egiten lagundu behar diegu, informazio esanguratsua aurkitzen, iturri fidagarriak antzematen, irakurtzen duten guztia nork idatzi duen eta zer interesek bultzatuta asmatzen jakin beharko lukete. Baina gainera, eta hau oso garrantzitsua da, beraiek sarean konpartitzen duten informazioa erabiltzen erakutsi behar diegu; Norberaren pribazidadea zaintzen, ingurukoen datu pertsonalak errespetatzen, lizentzia, araudi eta jabetza intelektualeko legeak errespetatzen Orokorrean, irakasleon lanean, rol aldaketa izugarria eman da, eta bertan kokatzen jakin behar dugu lanbide hau aukeratu dugunok; irakasleak ez gara ikasleei informazioa ematen diegun agente bakarrak; askotan, eta gai askori buruz ikasleek guk baino informazio gehiago dute. Baina informazio hau jakintza bihurtzen lagun dezakegu, ikasleak persona kritiko, autonomo eta askeak izan daitezen lagunduz. Inguruko informazio guztia filtro batetik pasa behar dugula irakatsi, informazio gehienek interes zehatzak dituztela atzetik eta ez dutela jasotako guztia zehatz mehatz sinetsi behar. Norberak bere pentsamendu kritikoa eta askea eraikitzeko gidariak izan beharko ginateke, baina hortarako gure buruak ere bide honetan lantzea ezinbestekoa da. Hortaz gain iraultza digitalak arriskua ere suposa dezake batez ere adin txikiko erabiltzaileetan. Horregatik, ikasleek beren informazioa web-ean partekatzen dutenean arrisku hauetaz konziente izaten ikasi beharko lukete. Ciberbullying-a, pedofilia edo nortasun- lapurretaren aurrean baliabideak izan beharko lituzke ikasleak. Gainera sarbideko gako pertsonalen garrantziaz eta norbere eta ingurukoen pribazitatea errespetatzea bezalako balioak irakatsi behar dizkiegu. Aurrean daukagun erronka beraz garrantzitsua eta konplexua da. Argi dago teknologia berrietan egin beharko dugun formazioa hemendik aurrera etengabekoa

izango dela, eta bizitza osorako iraungo duea. Baina lehen pausoa, formakuntza baino lehenago datorrena, mentalidade aldaketa batean dago; aurrerago aipatu dudan irakasle rol aldaketa eta irakaskuntzan sartu beharko ditugun sakoneko aldaketa pedagogiko eta didaktikoak guztiz beharrezkoak dira; hortik hasi eta datorkigun bide konplexurako ikuspuntu eta jarrera irekia izan behar dugu.

You might also like