You are on page 1of 9

10 ARRAZOI ZABORRARI BURUZKO EZTABAIDARAKO 2.

zatia
1.- ERRAUSKAILU MODERNOEN ISURIAK EZ DIRA ARRISKUTSUAK EZ PERTSONEN OSASUNERAKO EZ INGURUMENERAKO. Ingurumenean aurreratuenak diren Europako herrialdeetan dauzkaten errauskailu berrienek azken teknologia erabiltzen dute eta sistema horrek ez dio kalte egiten ez ingurumenari ez pertsonaren osasunari. Alemaniako Berdeek, 80. hamarkadan erraustearen etsai amorratuak, aitortzen dute aspaldiko urtetan energia baliatzeko errausketa (alegia, zaborraren errekuntza argi-indarra lortzeko erabiltzen den sistema) dela berriz erabiltzerik, birziklatzerik edo konpostatzerik ez dagoen hondakin-hondarra kudeatzeko aukera ekologikorik onena. Errausketaren aurkako kanpaina politiko eta sasi-ekologistek maiz erabili izan dute Greenpeaceren txosten bat errauskailuek isuritako dioxinek eta furanoek osasunari egin diezaioketen kalteaz ari dena. Egia da txosten hori irakurrita, interneten erraz eskuratzeko modukoa, edonor larrituko dela. Hala ere, agiriak ematen dituen datuak 80. eta 90. hasierako errauskailuei buruzkoak dira ia gehienetan, hau da, planta zahar eta teknologia zaharkitua dutenei dagozkienak. Une honetan 70 errauskailu ari dira lanean Alemanian, 31 Suedian, 31 Danimarkan eta 130 Frantzian. Planta horietako asko zaborra sortzen duten hiriguneetan aurkitzen dira kokatuta, horrela kutsadura saihesteko (arazo larria) eta hondakinak kamioiz garraiatzeak ekarriko lukeen gasturik ez eransteko. Gainera, Europan badira erraustegiak turismoa erakartzen dutenak. Zubietarako pentsatutako erraustegiak teknologiarik aurreratuena dauka prozesua eta isuriak kontrolatzeko. Errausketaren aurkako kanpainak zehatz begiratu ezkero, badirudi hondakinen errauskailuak dioxina-iturri izaten direla. Egiazki, dioxinarik gehien isurtzen dutenak mendi eta basoetako suteak izan ohi dira, biomasa oro erretzea gertatzen da dioxina-iturri nagusia. Beste dioxina-iturri handia ur zikinen araztegiak dira eta konpostaren eraketa biologikoa. Baita industriajarduera asko ere, horien artean labe garaiak, lantegi kimikoak, paperfabrikak, etab. Baina alarma soziala politikoki eragina hondakinen errausketara mugatzen da, nahiz eta zalantzarik gabe teknologia aldetik eraikinik aurreratuenak diren eta, beraz, dioxina-isurien kontrola ia erabatekoa duten. Oviedoko Unibertsitateko azterketa batek dio errauskailu batek zigarro bat erretzeak adina kutsatzen duela urtebetean; bestela esanda, zigarro batek isurtzen dituen dioxinak errauskailu batek urtebetean isurtzen dituen adina dira (Manuel Bao Iglesias, Konpostelako Unibertsitateko Kimika Ingeniaria).

Interneten topa ditzakegu beste txosten honek esaten dituenen parekoak: Frantzian egindako ikerketa baten arabera, lau txuleta, lau hegazti-zati eta lau saltxitxa erretzen ditugunean ikatzezko sutan, horrek guztiak batera, beroak, ikatzak, keak eta haragiak, 12 eta 22 nanogramo dioxina sortzen dituzte. Bakoitzak egin ditzake kontuak. Atmosferara isurtzen diren metal astunak eta partikulak direla eta, errauskailuan oso zorrotz begiratu eta zainduko dute hori, hutsera iritsi arteko helburuaz, izan ere beste edozein isuri-iturriri hobetzen kostako zaion iragazpen eta kontrol sistemak baitaude aurreikusita. Halako kontrolik ez dauka, esate berako, harathonat dabilen trafikoak, partikula bidezko kutsaduraren eragilerik nagusiena ezbairik gabe.

2.- HONDAKINEN ERRAUSKETAK SORTZEN DITUEN ZEPAK ETA ERRAUTSAK EZ DIRA ARRISKUTSUAK EZ OSASUNERAKO EZ INGURUMENERAKO. Errauskailuen ustezko arriskuak gizartean sortzen duen larria gizentzeko aireratu ohi da beste arrazoirik ere. Horietako bat da, errauskailuaren konbustio edo errekuntza-prozesuak berak eragiten dituen zakarrak oso toxikoak izaten direla. Errausketa-prozesuan, esan gabe doa, material-hondarrak geratzen dira. Hauek bi motatan sailkatzen dira: errausketaren zepak edo eskoriak eta azken errautsak. Bien artean erraustegian sartu den hasierako materialaren (zaborren) bolumenaren %10 egiten dute. %10 horretatik %95 zepak edo eskoriak izaten dira eta beste %5, errautsak. Esan beharra dago bata eta bestea oso ondo bereizi behar direla, bai baita zepak eta errautsak nahita nahasten dituenik. Europako eta Estatuko legediaren arabera, zepak edo eskoriak hondar EZ arriskutsuak dira. Kalitate erdiko aleak dira eta Europan betelanak egiteko eta errepideen oinarriak ipintzeko erabiltzen dira. Gipuzkoan pentsatua dagoena da porlanezko aurrefabrikatuak egiteko erabiltzea, horrela birziklatze-zikloa bukatuz. Errautsak, ostera, hasieran erretako guztiaren %1 gutxi gorabehera, hondar arriskutsutzat jotzen dira, toxikoak direlako. Horregatik eraikin itxiak antolatzen dira errautsak gordetzeko; nolanahi ere, gure zaborra botatzen ari garen edozein zabortegi kontrolatu baino askoz ere arrisku txikiagokoak izaten dira eraikin horiek.

3.- EZ DA EGIA EAJ-PNV ALDEZ AURRETIK ERRAUSKETAREN ALDE TEMATUTA DAGOENIK (argibide honen beharrik ez legoke zenbait indar politiko aurkakoa esan eta esan ez balebil).

Gipuzkoan hondakinen kudeaketarako irtenbide on bat pentsatu beharra nondik nora etorri den begiratu ezkero, ikus daiteke aspaldi egin genuela erakundeetan diagnosi bat eta bete-betean asmatu genuela, gainera datorkigun arazoa oso larria dela ondorioztatzean. Ez dira nolanahikoak Gipuzkoako Hondakinen Planaren araberako irtenbideak ezartzen dituen helburuak: prebentzioa, berrerabilpena eta birziklatzea (%462), konpostajea (%108) eta energia baliatzeko errausketa (%43), Europako herrialderik aurreratuenen parean ibiltzeko moduko irtenbidea, sakon aztertua, hausnartua, alderatua eta dokumentatua. Sortzen dugun zaborren %60 berrerabili, birziklatu eta konpost bihurtzeko asmoa dugu, eta denbora asko da azpiegituratan eta kudeaketa-bideetan inbertitzen ari garela, urte gutxi barru helburu horiek lortzeko (2016.ean, gauzak ondo direla). Helburua ez da errausketa, zabortegiak ixtea baizik. Hori da, izan ere, Europako araudiak agintzen duena, zabortegiak bai baitira ingurumenaren kalterako, paisaiaren itsusteko eta inondik inora onartu ezin diren osasunarriskuak sortzeko. Horren harira, ezker abertzaleak (gaur egun Bilduk ere bai) ez du inoiz zehaztu zein konponbideren alde dagoen hondakinen kudeaketa-zikloa amaitzeko. Beraiek bai, beraiek beti premisa bat jarri dute aldez aurretik: errausketari ezezkoa. Orain nahi dutena da kudeaketa-zikloaren azken konponbidea bilketasistema jakin bat inposatuz ematea (atez atekoa ezarriz). Nolanahi ere, baieztapen hori ustela da: zaborra era batera edo bestera bildu, hondakinen heren bat baino gehiago ez dago tratatzerik eta, beraz, helmuga garbia da: zabortegia edo erraustegia. Gauzak horrela, azkenaldian, Bildu zabaltzen ari den ideia da zabor-hondarra, ez birziklatzerik dagoena, ez berrerabiltzerik ez konpost bihurtzerik nahiz eta alderik alde ezarri atez atekoa, zabor-hondar delako hori bizigabea dela edo bizigabetuta dagoela eta, beraz, ez dagoela arazorik zaborra zabortegietan botaz gero. Hau da: orain zabortegien alde jartzen hasi dira, nahiz eta Europako arauek debekatuta dauzkaten eta ez duten onartzen energia sortzeko gai diren hondakinik lurperatzerik.

4.- ERRAUSKAILUAK EZ DAKAR 400 MILOI EURO ERRETZEA (Martin Garitano Diputatu Nagusiak hala esan duen arren). Merkeagoa da hondakinak erraustea zabortegietan lurperatzea baino (gainera, Europako legediak dioenez ez dago halako aukerarik, bide hori galarazita baitago). Garitanok aipatzen dituen 400 miloi horien erdia konposta egiteko eta biometanoa lortzeko plantetarako da, baita aurretratamendurako ere

(beraiek bizigabetzea deitzen diote aurretratamenduari baina Alemaniako Berdeek zentzuz diote aurretratamendua energia bihurtu aurreko urratsa dela); halaber, inbertsioaren erdi hori zaborra uzteko guneetarako behar da, garraio merkeagoa eta garbiagoa izateko. Erraustegiaren inbertsioa (beste erdia) biziraupen luzekoa da, litekeena 25 urtetik gorakoa izatea; 20 urte jotzen dira inbertsioaren amortizazio ekonomikorako. Erraustegia ez eraikitzekotan, erre gabeko zabor-tona guztiak, 150.000 tona (hasieran sortutako zaborraren herena baino gehiago), zabortegira bota beharko lirateke. Horrenbestez, hondakinak botatzearen truke epe horretan guztian tasa handiak ordaindu beharra ekarriko luke, zabortegiak kontrolatzea eta mantentzea oso garestia delako. Garbitaniak berak atez atekoa defenditzeko egin dituen txostenen arabera ere (emaitzak puztuz), aitortzen du zabor-hondarra %20koa dela. Sailkatu gabe bildutako zabor-hondar horri, hondakin-gaiak sailkatuta jasotakoaz gain birziklatu ezin dena ere erantsi behar zaio. Hortaz, azkenean hondakinen heren bat baino gehiago ateratzen zaigu berriz ere. Alemaniako Berdeek oso ondo hartzen dute Alemaniako hondakinen %32 bakarrik izatea energiatarako hondakina (sic), alegia, erraustu beharreko hondakina, energia-iturri dena (Alemaniako Berdeak behin eta berriz aipatzen ditugu, izan ere hauek ziren errausketaren aurka jo eta hautsi ibili zirenak hasieran eta orain zeharo aldatuta daude, Alemaniako zaborren egungo kudeaketa aurreratuaren guztiz alde). Hain zuzen, energia berriztagarria ekoizteko eratzat hartuta dago Europako Zuzentarauetan energiatarako balio duen hondakinen errausketa (energia berriztagarria fosilen bidez sortzen ez den energia da). Zubietarako pentsatutako errauskailuak pentsatzen da 190.400.000 KW/urtean (gordinak) esportatuko dituela sare elektrikora.

5.- EZ DA EGIA %80 BIRZIKLATU DAITEKEENIK, EZTA ZABORHONDARRA %20 DENIK ERE, ETA HONDAR HORI BOTATZEA ARAZOA EZ DENIK ERE EZ. Jo dezagun egia dela atez atekoaren bidez, zaborrak sailkatuta etxeetako zaborren %80 biltzea lortzen dela (orain arte, zabor-turismoa tarteko, inon ez da iritsi hainbeste biltzera). Hala balitz ere, inola ere ezingo lirateke berdindu bilketa sailkatua eta benetako birziklatzea. Izatekotan ere, bildutako material hori hondakinak sailkatzeko planta batera garraiatzeko modukoa izango litzateke. Jar dezagun adibide bat: plastikozko ontziena.Demagun, Garbitaniak bere txostenen batean dioenez, atez atekoaren bidez ohiko edukiontzi horiaren bitartez baino %167 ontzi gehiago jasotzea lortzen dela. Horrek esan nahi du

urtean pertsona bakoitzeko 15 kilotik 40 kilora igarotzea. Pentsa dezakegu, hori hala balitz, birziklatzea ere neurri berean igoko litzatekeela [ez dugu ahaztu behar Zubietan pentsatuta dagoela zaborra bere osoan heltzean erraustu aurretik materialak sailkatzeko tratamendua egitea]. Baina zein da plastikozko ontzien benetako birziklatze-maila? Alemanian plastikozko ontzien %20 besterik ez da birziklatzen. %80 energia bihurtzen da. Zergatik? Berdeek diotenez zailtasun tekniko handiak daudelako plastikozko materiala birziklatzeko eta birziklatze-prozesuak ingurumenean kalte handiagoa egin lezakeelako errausketak baino edo baita ere plastikoa zabortegietan botatzeak berak baino. Eta, gainera, lehenago edo geroago, birziklatutako materialak ezin direlako berriro birziklatu (materiala ahitu egiten da). Alegia, kasuen %80tan teknikoki ezinezkoa eta kutsatzaileagoa gertatzen da plastikozko ontziak birziklatzeko lana zabortegian uztea baino; eta, aldi berean, kutsatzaileagoa izaten da zabortegietan botatzea erraustea baino. Demagun plastiko-ontziak berreskuratzeko gure teknologia Alemaniakoa baino askoz ere aurreratuagoa dela eta haien aldean bi aldiz gehiago lortzen dugula birziklatzea. Hala eta guztiz ere, plastikozko ontzien %60 ez legoke birziklatzerik. Ikus ditzagun Garbitaniaren beraren datuak eta Hernaniko atez atekoa: paper/kartoiaren %32, tamaina handiko hondakinen %85, ontzien %56 (plastikozkoak eta metalezkoak) ERREFUSA dira, zabor-hondarra (Hernanin 2011ko urtarriletik abuztura arte atez ate egindako bilketa sailkatuari dagozkion datuen arabera).

6.- MATERIA ORGANIKO GUZTIAK KALITATEZKO KONPOSTA EGITEKO BALIO DUELA ETA KONPOST GUZTIA ERABILTZEKO ERA DAGOELA USTE IZATEA AMETSA DA EGIA BAINO GEHIAGO. Ezker abertzaleak zenbat konpost lehenesten du nolako konpostaren aldean: kantitatea kalitatea baino aurreragokoa da beraientzat. Izan ere, horrela lortzen dute beren kontuak borobiltzea eta paperean ipintzea zaborren %20 bakarrik bota behar dela zabortegira. Garbitaniaren txostenen batean irakurri dugunez, etxean sortzen ditugun hiri hondakinen %4120 usteltzen den materia da eta, beraz, konpostagarria. Gipuzkoako Hondakinen Planaren arabera, portzentaje hori ez da %335 baino handiagoa. Baina kontuak grosso modo egiten hasita, utz dezagun %40an materia organikoko zaborra. Hau da: 170.000 tona urtean Gipuzkoa osoan. Kopuru horri ekoizle handien materia organikoa erantsi beharko diogu, baita inausketa eta lorategietakoa ere, etab. Hala, teorikoki konpost bihurtzeko gai litzatekeen materiak ez luke amaierarik izango, ekoizpen maila horiek urtez urte gertatuko liratekeelako. Nolanahi ere, konpostak zenbait arazo eragiten ditu kontuan izan beharrekoak:

o Gipuzkoan apenas dagoen lurrik konposta onartzen duenik: mendi, baso edo belazeetako lursail guztiak izatez oso aberatsak dira materia organikoetan (%3 eta 8 artean daude berez hornituta). Beraz, materia organiko gehiagoren beharrik ez izateaz gain, ez lukete onartuko beste askorik. o Gure lurraldeko orografiak zeharo zailtzen du konposta garraiatzea eta ipintzea. o Gipuzkoan eta inguruetan apenas dagoen nekazaritzarik konpostekoizpen hori hartzeko kapaz. o Gure herrietan ia ez da lorategi pribaturik. o Lorezaintza publikoak ez du inoiz izan substratu asko erabiltzeko premiarik. o Konposta salerosketarako erabili ahal izateko, substratu komertzialekin kalitatean lehiatzeko gai izan beharra dauka eta horrek kalitate handiko materiala eskatzen du, homogeneoa, zikinik gabea eta konektibitaterik ez duena (gatz gabea). Beraz, errealitateari heldu behar zaio. Konpostaren alde gaude, baina konpost bikaina egitearen alde, kalitatezko materiala izan behar dela erabakiz eta uste izan gabe urtero sortzen den materia organiko guztia, konpost bihurtu eta gero, ez dela arazo izango: ez dugu ezer onik egingo konpost garestia eta kaxkarra ekoiztuz gero, zabortegi hutsak izango diren biltegietan pilatu besterik ez dugu egingo eta. Ezker abertzaleak ez du inoiz eztabaida honetan sartu nahi izan.

7.- ATEZ ATEKOAREN ARRAKASTA, BAI OTE? Esan bezala, ezker abertzaleak zabor-bilketarako sistema (atez atekoa) kontrajartzen dio hondakin-kudeaketaren zikloa ixten duen sistemari (erraustegia edo zabortegia). Nolanahi ere, dena delarik ere zaborra biltzeko era, ezinbestekoa izango da hondakinei azkena emateko bietako bat aukeratzea: zabortegia edo erraustegia. Usurbil, Hernani eta Antzuolako kasuak aurkeztu dizkigute, ziurtatuz horko esperientziek bermatzen dutela atez atekoa arrakastatsua dela hondakinen kudeaketarako. Esan beharra dago sistema hori zenbat kostatzen den eta zenbateraino den eraginkorra ez dagoela batere argi, orain arte horri buruzko datuen inguruan iluntasuna izan delako nagusi. Garbitaniak gauza bat dio: atez atekoaren bidez sailkatutako bilketa egin eta etxeetako zaborren %80 biltzea lortzen da, eta teoriaz %20 bakarrik da bilketa sailkatuari ihes egiten diona, zabor-hondarra delakoa. 2011n, Hernanin %2166, Usurbilen %2103 eta Oiartzunen %339. Hernaniko datuen arabera, Hernaniko etxeetako hondakinen %3576 zabor-hondarra da: berriz erabiltzerik ez dagoena, birziklatu ezin dena, konpost bihurtzerik ez dagoena. Eta hori atez atekoaren bidez.

Bestetik, atez ateko bilketa-sistema askoz garestiagoa da Udal eta Mankomunitateentzat edukiontzien bide egiten dena baino (eta, beraz, askoz garestiagoa zabor-tasak ordaintzen dituzten herritarrentzat ere). Gainera, atez atekoak jokamolde hertsi eta zurrunak ezartzen dizkie herritarrei: hondakin jakinak egun jakinetan, sendiek egiten dituzten sailkapenak zenbateraino betetzen dituzten zorrotz begiratuko dituztela eta ez direla berriketatan ibiliko adieraziz; ondorio estetiko eztabaidagarriak eragiten ditu sistema horrek. Atez atekoa ezarri duten tokietan fenomeno bitxia ari da gertatzen: zaborren turismoa. Poltsak autoan hartu eta alboko herriko edukiontzian botatzen ditu jende askok (horrek esan nahi du familia horien bilketa sailkatua hutsaren parekoa dela). Antzuolako kasuan (Bildu), atez ateko esperientziaren lehenengo sei hilabeteko bilketa-datuak eman zitzaizkigun (horrek Mankomunitateak kontuan izateko balio behar zuen atez ateko bilketaren eraginkortasuna neurtzeko). Datu haien arabera, Antzuolan zaborren erdia, %50 desagertu egin zen (aurreko urteko epe berarekin alderatuta). Nahiz eta Antzuolako esperientzia pilotuaren datuak ezagutu, Debagoienako Mankomunitatea iragarri berria da atez atekoa ezarriko duela Bergaran, Oatin eta Elgetan 2013an. Aldez aurretik egin beharreko urratsa izanik, 2012ko aurrekontuetan %65 igo dituzte Ingurumeneko diru-partidak. 10 langile kontratatuko dituzte informatzeko soilik. Udalerri horietan atez atekoa ezarri arren, sortuko den zaborraren %40arentzat amaierako sistema ipini behar da. Eta ez da egia, azkenaldian sinestarazi nahi dutenaren aurka, zaborraren %40 hori kaltegarria ez denik eta bizigabea denik eta ingurumenean eragingo ez duenik zabortegira botata.

8.- ATEZ ATEKOAREN KOSTU EKONOMIKOA Garbitaniak Zumaiako Udalerako egindako txostena ondorio harrigarri batera iristen da: atez atekoa ezartzea 40.000 euro merkeagoa izango da edukiontzien bidez gaur egun egiten den bilketa baino (konposterako materia organikoa jasotzeko 5. edukiontzia kontuan hartzen duena). Garbitaniaren arabera, Zumaian atez atekoa ezartzeak zaborra biltzeko beste 844 langile eta hezitzaile 1 kontratatu beharra ekarriko luke (kontratazio guztiak udal ituna betez), eta 6 hilabeterako beste 2 hezitzaile hartu beharra. Gainera, hainbat eta hainbat inbertsio egin beharko litzateke: 2 kamioi, pertxak, baldeak, giltzak, etab. Eta ibilgailuak uzteko leku bat ere alokatu beharko litzateke, mantenimendu-gastuak ere bai, zabor-hondarra lantzeko kostua (errauskailurik ezean, zabortegiaren tasa esan nahi du horrek) eta konpost-kopurua lantzeko kostua (zabor guztiaren %41). Hori dena egin eta gero, gaur egungo sistema baino merkeago aterako litzaioke Udalari, txostenak esaten baitu askoz zabor gutxiago izango litzatekeela botatzeko (ikusi dugu hasierako hondakin guztiaren

%40tik ez litzatekeela jaitsiko) eta paper eta ontzi asko bilduz diru asko hartuko litzatekeelako gai horiekin lan egiten dutenei salduta. Pentsatzen dugu aurreko aurreikuspen hori kontu hutsa dela: sistemak berak argi dago langile eta makinaria gehiago behar duela edukiontzien bidez egindako bilketak baino. Zabortegian botako ez den materiala konposterako plantan tratatu beharko da eta, gainera, zabortegiak irekita eduki beharko lirateke horrek ingurumenean nola eragiten duen jakinda eta kostu ekonomiko izugarriak kontuan hartuta. Colomerrek, atez atekoaz Kataluniako aditua denak, txosten bat egin zuen Debagoienako Mankomunitateak eskatuta, sistema hori bailarako herri guztietara zabaltzeak ekarriko lukeen kostuari buruz. Bere ondorioa hauxe da: gaur egungo sistemaren aldean, 150.000 bat euro gehiago kostako litzatekeela. Hala ere, txosten horren aurkako beste txosten tekniko bat dago, Mankomunitateak berak egina, aditu kataluniarraren kontuak hala moduzkoak direla dioena, adieraziz ez dituela kontuan izan langileen benetako soldatak eta zaborra biltzeko behar diren ibilbideaz eta orduez atera dituen kontuak ez direla egiazkoak. Honenbestez, Antzuolako atez atekoaren esperientzia arrakastatsua eta gero (gogora dezagun zaborraren erdiaren arrastorik ez dagoela), goraxeago esan dugu Mankomunitateak zer erabaki duen: 2013tik aurrera Bergara, Elgeta eta Oatira zabaltzea bilketa-sistema hori. Horrek eragingo duen kostu ekonomikoaren inguruan komunikabideen bidez jakin den lehenengo neurria da Ingurumen arlorako diru-partidak %6558 igo direla 2011koen aldean (2011ko 4.800.000 eurotik 7.980.000ra 2012an): 3 miloi euro baino gehiagoko igoera eta oraindik ez dira ezartzen hasi. Dirudienez, diru hori poltsetarako zintzilikailuak eta gontzak erosteko izango da, baserrietan zaborra uzteko guneak ipintzeko eta 10 langile kontratatzeko, hauen lana izango delarik hiru udalerrietako bizilagunei atez atekoaren berri ematea.

9.- GIPUZKOAN, ATEZ ATEKOAREN GURUEN ZAIN EGON BEHARRIK GABE, URTE ASKO DA ZABORRAK SAILKATUZ BILTZEN ARI GARELA. Gipuzkoan 1982a ezkero zabaldu da bilketa sailkatua, Zaborren kudeaketa Zuzentzeko Plana onartu zenetik. Ordutik eten gabe hedatu dira edukiontzi bereziak: orlegia bidriorako, urdina papera eta kartoia jasotzeko, horia ontzi arinetarako, marroia materia organikorako, orlegia zabor-hondarra botatzeko, pilen edukiontziak, erabilitako jantziak eta etxeko olioak botatzeko. Gipuzkoak urte asko daramatza birziklatze eta ingurumenarekiko konpromisoa erakusten. Gainera, industrientzako eta ekoizle nahiz saltoki handientzako eta abarrentzako bilketa-sistemak jarri dira. Eta Garbiguneak irekiz joan gara. Irudipena daukagu gaur egungo Ingurumen Diputatuak luze gabe aurkeztuko dizkigula hainbat datu esanez hondakin gutxiago sortuko dela eta, behar bada, krisiak eragindako gutxitzea bere meritua izan dela sinestarazi nahiko du. Egia

zera da: egundaino ez direla ezer egiten ari aurreko legealdiko garbiguneplana burutzeaz gain eta 5. edukiontziaren zabalkuntza geldituta dagoela. 2000 eta 2010 urte artean, hiri hondakinen bilketa sailkatua hazi egin da Gipuzkoan: %174koa zen orain 12 urte, eta duela pare bat urte %4331ra iritsi zen.

10.- ZER DA ZERO ZABOR DELAKOA? Zaborren kudeaketari buruz Gipuzkoan gertatzen ari den urtetako eztabaida honetan, kontzeptu asko gaizki azaltzen dira edo jendea nahasteko erabiltzen dira. Horietako bat da zero zabor delakoa. Atez atekoaren aldekoak ditugu zero zabor helburuaz mintzatzen direnak, energia sortzeko errausketaren aurka dauden berberak. Bada, zero zaborreko egoerarik egiaz eta benetan ez da. Ikusi dugunez, ez dago prebentzio-sistemarik ez bilketa-erarik zaborrik ez sortzeko kapaz denik. Eta zabor-portzentaje bat beti izango da energia egiteko besterik balioko ez duena: portzentaje zehatza ematen hasi gabe, egiten dena egiten dela, etxeetako hondakinen heren bat baino gehiago zabor-hondarra izango da. Eta hontara iritsita, betikoan gaude: zabortegia edo erraustegia erabaki beharrean. Edozein zabortegi azken teknologiaz egindako errauskailu berri bat baino kutsatzaileagoa da. Zabortegira botatako materialak arazoa besterik ez du ematen. Errauskailurako balio duen materialak energia sortzen du baliabide fosilak erre beharrik gabe. Europako araudiak debekatu egiten du energia bihurtzeko gai diren materialak zabortegira botatzea. Zero zabor delakoa da, hain xuxen, Alemaniako Berdeek defenditzen dutena: aprobetxa daitekeen guztia erabili eta gainerako %32arekin energia sortu. Alegia, erraustu.

You might also like