You are on page 1of 1

Santa Ageda, Ageda Hautsi ezazu katea, Herri honeri ekar zaiozu Zoriona ta bakea 1 Txoritxu, Abetxuko, Iaki,

Iosu, Maite, zenbat izen, Bizitza osorako kartzelan, Ta hutsunea handitzen, Noiz arte galde egiten dugu? Gure amorrua biltzen. Zenbat Nelson Mandela behar dira Kartzelak lertu daitezen? 2 Handixaren ezin ibilia Gotzoneren minbizia, Kartzelan itoarazi nahi dute Min larrien garraxia, Nolako giza legea duten Ondo dugu ikasia, Mendekuan oinarritzen dute Guretzat demokrazia.

Santa Ageda, Ageda Hautsi ezazu katea, Herri honeri ekar zaiozu Zoriona ta bakea 3 Dispertsioa da metodo bat Presoa isolatzeko, Artean haurrak errepidetan Gurazoak ikusteko Lehendik nahiko zigor daukate Hain urruti sufritzeko, Bisitan doan seme - alabak Errepidean galtzeko! 4 Gure etxetik urruti preso ta ihesean daudenak, katxeo zein distantziaz gaindi beti haiekin gaituztenak, Segi dezagun lanean tinko Biharko utzita penak, Amnistiaren bidez bakarrik Etorriko dira denak!

You might also like