You are on page 1of 22

0_AURKIBIDEA_________________________________________

1_IRALABARRI AUZOAREN INFORMAZIOA _____________________________________2 2_HITZALDIA _2011-06-08___________________________________________________8 3_LEHENENGO TAILERRA _2011-06-15________________________________________9 4_BIGARREN TAILERRA _2011-06-22_________________________________________11 6_AUZOKO EMAKUMEEN DIAGNOSIA_________________________________________13 7_EKIMENA _2011-06-29___________________________________________________16 ERANSKINA: AUZOKO PROPAGANDA_________________________________________17

Emakumeok auzoa marrazten

1_IRALABARRI AUZOAREN INFORMAZIOA____________________

Iralabarri Bilboko auzoa da. Bilboko Errekaldeko barrutian kokaturik, zazpigarren barrutian alegia. Auzoak 11.696 biztanle eta 0,39 kilometro karratuko azalera zeukan (2006an Bilboko udalak emaniko datuen arabera). Iparraldean Errekaldeberrirekin egiten du muga, hegoaldean Zabalako auzoarekin, mendebaldean A-8 autobidearekin, eta ekialdean Zabalburu eta Abandorekin. Irala, nekazal gunea zen hasieran, baserri eta ortuak zeuden bertan. Horietako bat, Urizar dorretxea da. XX. mendearen hasieran, industrializazioaren hastapenetan, enpresek euren langileentzako etxeak eraiki ohi zituzten. Bilbon ogia ekoizten zuen lantegi nagusienetako zen Harino Panaderak ere halaxe egin nahi zuen, eta horretarako Iralabarri auzoan egin zizkien bere langileei etxeak. Auzo berri horrek hiru pisutako etxebizitza blokeak, eta ortuak zituzten erdiko patio zabalak zeuzkaten. Ondorengo hamarkadetan ordea, hirira zetorren etorkin oldeak eraginda inolako ordenik jarraitu gabe eraiki zen auzoan, garapenkeriaren urteek kale estu eta argitasunik gabeen agerpena ekarri zuten. Azken urteetan hainbat hobekuntza egin dira eta parke bat eraiki da A-8 autobidetik gertu, Eskurtze parkea

_MUGIKORTASUNA____________________________________________________ OINEZKO IBILBIDEAK

Oinezko ibilbideek hiriko kolektibo guztien segurtasuna, autonomia eta irisgarritasuna ahalbideratu behar dute.
Bilboko auzo askotan bezala, auzoaren ezaugarri nagusia maldak dira. Iparraldetik hegoalderanzko norabidean, maldan gora doa auzoaren profila. Malda horiek irisgarritasun arazoak sortzen dituzte, mugikortasun gutxiko pertsonentzat gehienbat. Auzora ailegatzeko irisgarritasuna hobetzeko Udalak Trenbideko etorbidean igogailua berria eraiki du.

Emakumeok auzoa marrazten

GARRAIO PUBLIKOA

Garraio publikoak eguneroko bizimoduari erantzuten duen zerbitzua eskaini behar dute.
AUTOBUSA
Bilbobuseko bost lineek komunikatzen dute Iralabarri Bilboko erdialdearekin eta Bilboko beste auzoekin. Linea horietatik lau autobus normalei dagozkie eta bat gautxori bati. Linea 57 71 75 76 G5 Ibilbidea Miribilla - Ospitalea Miribilla - San Ignazio San Adrian - Atxuri Artatzu/xalbador - Moyua San Adrian / Miribilla - Plaza Biribila 60 20 15 20 30 Maiztasuna (min)

SEGURTASUNA

Beldurra subjektiboa da. Espazio publikoak emakumeen segurtasuna eta autonomia ziurtatu behar du.
Auzoan badira hainbat gunetan emakumeak seguru sentitzen ez direla, hauen adibide batzuk:

Emakumeok auzoa marrazten

Avda. del Ferrocarril, Calle Jan, Kirikio, Eskurtze parkea, Gobierno Militar, Juan de Garay

_HIRIAREN ZERBITZUAK_______________________________________________ HIRIKO EKIPAMENDUAK

Ekipamenduak eguneroko bizimodura egokitu behar dira bere funtzionamenduaren malgutasunaren bitartez.
Iralabarrin aurkitu daitezkeen ekipamenduak: AUZO ETXEA: Bergara kalean KIROLDEGIA: Errekalde-Larraskitu etorbidean IKASTETXEAK:

Isabel Gaitego Gorria maistra LHI (Padurako guduaren kalean) B.H.I. Eskurtze (Eskurtze kalean) Camacho eskola (Monasterio kalean) Amor Misericordioso ikastetxea (Urizar kalean)

GAZTEGUNEA: Bergara kalean

Emakumeok auzoa marrazten

ESPAZIO PUBLIKOA

Eraikinen inguruneek ekintza desberdinak bideratu behar ditu pertsonen erlazioak areagotuz.
Eraikinen inguruneetan Iralabarrin aurkitzen ditugun mikro ekipamenduak hurrengoak liratezke: KIROL EKIPAMENDUAK:

Eskurtze parkea

HAURRENTZAKO JOLAS GUNEAK: Eskurtze parkea Kirikio aparkalekua Urizar parkea Andres Isasi

IDENTITATEA

Espazio publikoak gizartean emakumearen garrantzia nabarmendu behar du.


Kaleen izenen artean emakumezko presentzia bakarra dago, M Victoria Uribe Laso kalea. Datuak wikipedia, bilbao.net, bbk.es eta osakidetza.net-etik atera dira.

Emakumeok auzoa marrazten

Iralabarriko planoa

Kirikio etorbidea

Igogailua

Emakumeok auzoa marrazten

Juan de Garay etorbidea

Trenbidea (Eskurtze parkea)

Barne patioak

Emakumeok auzoa marrazten

2_HITZALDIA _2011-06-08________________________________
_KRONOLOGIA___________________________________________

Hitzaldia 19:00tik 20:30k arte izan zen, Auzo etxean. Txostenak banandu ziren etorri zen pertsona bakoitzari. Txostenek, Iralabarriko oinplanoa, tailerretan egin beharreko galdetegia, hitzaldiak oinarri moduan duen eskema, proiektu beraren helburuak, teoriaren laburpena eta bibliografia parte bat izan zuten. Tailerretan emango denaren gainean pentsarazteko Hitzaldiak bi ordu hartu zituen. Arazorik gabe igaro zen. Amaierako, galdera txanda eman zen.

_PARTIZIPAZIOA__________________________________________

Partizipazioa nahikoa izan zen, hogei pertsonen ingurukoa, gehiengoa emakumeak izanik. Adin nahiz egoera ezberdinean dauden emakumeak elkartu ziren.

_PARTIZIPAZIOTIK ATERATAKO AURRE ONDORIOAK____________________

Emakume batek hizkuntzaren inguruan apunte bat egin zuen: hitzaldian emakumezkoen problematikak aipatzerakoan. Emakumezkoek problematikarik ez genuela aipatu zuen, gaizki erabilita zegoela. Problematika batzuk emakumezkoen egunerokotasunean eragin zuzena zutela aipatu zen. Gure ikuspuntutik arrazoia zuen. Garraio publikoaren gabezia aipatu zuten eta nola osasun zerbitzuekin zuzenki erlazionatuak zeuden. Auzoaren inseguritatea arazo bat bihurtzen hasi zela esan zuten. Batez ere andre nagusien kontrako lapurretak. Gizonezkoei ere gertatzen zitzaiela esan zuten baina ehuneko txikiago batean.

Emakumeok auzoa marrazten

3_LEHENENGO TAILERRA _2011-06-15______________________ _KRONOLOGIA___________________________________________


Tailerra 19:00tik 21:00k arte izan zen, Auzo etxean. Ez ziren emakume nahiko joan sei taldeetan banatzeko. Ukitu behar ziren gai ezberdinez garraio publikoan, segurtasuna eta ekipamenduetan oinarritu ginen. Elkar ezagutu ginen hasierako galdera sorta aitzakiatzat hartuta. Horren ostean hiru gaien galdera zehatzei erantzun genuen. Gaien transbertsalitatearen ondorioz eskemako beste puntuak landu ziren. Batez ere eraikinen inguruneak eta irisgarritasuna ukitu ziren.

_PARTIZIPAZIOA__________________________________________
Partizipazioa nahikoa izan zen. Emakume adina egon ziren taldeetan banatzeko eta libreki espresatzeko tailerrak gauzatzerako orduan. Taldeen tamainak partizipazioa areagotu zuen, hiruz pa lau talde bakoitzarekiko.

_PARTIZIPAZIOTIK ATERATAKO ONDORIOAK_________________________

OROKORREAN AIPATU ZENA:

Auzoaren mugak: - Iparraldetik, Zabalburu plaza eta Autonomia kalea. - Hegoaldetik, autobia. - Ekialdetik, Juan de Garay. - Mendebaldetik, Ametzolarekin dagoen kota diferentzia. Auzoaren proposamen kulturala:

Auzoko festak eta aktibitate kulturalak gauzatzeko azpiegituren gabezia aipatu zuten. Eskurtze parkearen eszenatokia konpontzea aipatu zuten, altuago eginez nahiz estalki bat proposatuz.

Emakumeok auzoa marrazten

Auzo etxea: Txikia geratu da tamainaz Arazoak daude udaletxeak proposatutako aktibitate ezberdinekin. Auzo etxe oso hartzen dute ekintza hauetarako, auzoko taldeak alde batera utziz. Lokal ezberdinetan banandurik daude eta auzoaren izkina batetan kokatuta.

Gazteentzako ekintzarik ez dago auzoan. Behartzen die auzotik kanpo irtetera. Horretaz aparte, ez daukate leku propiorik beraien autogestioa aurrera eramateko. Trenbideen inguruak komentatu zuten, nahiz muga bat izan beste auzoekin, gehien arduratzen ziena hauek sortzen zuten ekintza osasungaitzak izan ziren. Gehienbat ikastetxeen inguruetan daudelako. Jeringilak eta arratoiak aurkitu dira bertatik. Osasun zentroaren gabezia:

Hiru osasun zentrotan daude banandurik (Bonbero Etxanizera joan behar direnak ez dute komunikazio zuzenik). Irisgarritasun faltak bota zuten.

Garraio publikoaren gabezia, bakarrik Bilbobus dago eta gaizki koordinatuak. Ospitaleko linea. Asteburuan autobusak ez egoteari ez diote zentzurik ikusten. Daukaten maiztasunak ere ez dute bat ere egoki ikusten. Emakume batek esan zuen:

Pero la gente no se enferma en fin de semana? Lo tenemos prohibido

71. Juan de Garayn usten du, ez da auzora sartzen. Honen kontra agertu ziren kalearen segurtasun eza zela eta.

Berriz lapurreten arazoak komentatu zuten. Lapurreta hauek orokorrean, andre nagusiek jasaten dituzte. Kasu gehienetan poltsen lapurretak izaten dira. Iralabarriko auzoan segurtasuna ez da subjektiboa, datuak adierazten dituzten bezala. Segurtasuna hobetzeko kaleak bizituagoak izan behar zutela esan zuten. Auzoko komertzioaren desagerpena eta eraikin industrialen erabilera eza aipatu zuten.

Komertzio txikiaren indartzea beharrezkoa ikusten zuten, bai berriak zabaltzeko nahiz daudenak berritzeko. Erabilerarik gabeko eraikin industrialentzat bi aukera proposatu zuten: gazteentzako lokalak nahiz alokairu sozialen etxebizitzak.

10

Emakumeok auzoa marrazten

4_BIGARREN TAILERRA _2011-06-22________________________ _KRONOLOGIA___________________________________________


Tailerra 19:00tik 21:00k arte izan zen, Iralabarriko auzo etxean. Lehenengo tailerraren laburpenarekin eta horretatik ateratako ondorioetatik hasi zen. Egindako ekintza ezberdineko adibideak aurkeztu ziren, abiapuntua emateko bertan zeuden emakumeei. Adibideak:

Oinezko ibilbideak: Bidegorriak umeentzat (beraien autonomia bermatuz). Andorran gauzatutako proiektua. Garraio publikoa: Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak proposatutako txartel bakarrak. Seguritatea: Entre dos paradas proiektua. Montrealen egindako proiektua. Ekipamenduak: Cala Dona taldeak gauzatutakoa. Proiektu bat gauzatu zuten emakumezkoaren partizipazioaren bidez. Ingurunea: Toki taldeak egindakoa. Goierrin egindako enparantza baten proiektua. Partizipazioaren aldetik gauzatutako proiektua. Identitatea: Basaurin, emakumeen memoria berreskuratzeko ibilbidea proposatu zuten.

Garraio publikoaren gaineko ekimen bat egitea proposatu zuten, auzoan dauden gabeziak plazaratzeko. Auzo elkartearen lana indartzeko txartel bakarraren inguruko kartel bat egitea proposatu zuten

_PARTIZIPAZIOA__________________________________________
Partizipazioa aurreko tailerraren antzekoa izan zen. Egondako emakumeen artean bi falta izan ziren. Komunikatu ziguten beraien falta haien eginkizunak zirela eta.

Emakumeok auzoa marrazten

11

_PARTIZIPAZIOTIK ATERATAKO ONDORIOAK_________________________


OROKORREAN AIPATU ZENA:

Emakumeen eguneroko lanak aurrera eramateko, erraztasun gehiagorekin egiteko, garraio publiko on baten beharra ikusi zuten. Nagusia zarenean Auzoaren barnetik pasatzen diren autobusak ordu erdiko maiztasunarekin pasa egiten dira, askotan biak jarraian. Garraio publikoa dela eta, askotan aldaketak egiteko beharrean daude. Garraio publikoaren salneurria egokitzeko beharra ikusten zuten. Alde batetik gizarte egoera ahuleko taldeentzat (emakume, erretiratu, gazte, ) jasangarriak izateko; bestetik, auzoaren egoera dela eta, aldaketa egin behar izaten dutelako. Metroaren linea berri bat proposatzen dute Bilboko hego parterako. Metroaren posibilitatea ez badago tranbia jartzea nahiko lukete, Errekaldetik pasata.

Parte hartu zuten bi neska

12

Emakumeok auzoa marrazten

6_AUZOKO EMAKUMEEN DIAGNOSIA________________________


_MUGIKORTASUNA____________________________________________________ OINEZKO IBILBIDEAK

Eskolak Eskurtze parkearekin lotzeko aukera dago trenbidea lurperatzen baldin bada. Honek osasungarritasun-baldintzak hobetuko du. Bertan arratoien plagak daude eta eskolako jolastokira irteten dira.

Jaro de Arana eta Medina de Pomar plazatxoak irisgarritasun arazoak dituzte GARRAIO PUBLIKOA

Gaur egun dagoen zerbitzu ez da nahikoa eta gaizki koordinaturik dago. 75 eta 76 autobusak askotan batera igarotzen dira. Maiztasuna hogei minututara eta 15 minututara egonik, orduro batzen direlarik. Haien arteko maiztasuna 7 minututara egonik zerbitzua hobetuko litzateke.

57 autobusa orduro pasatzen da lan egunetan bakarrik. Zerbitzu honek ez da nahikoa ospitalearekin komunikatzeko. Bilboko hegoalderako tranbia edo metro zerbitzuak egotea aztertu beharko litzateke Iralaberriko komunikazioa hobetzeko Billete bakarraren ideia interesgarria da Iralabarriko kolektibo desberdinentzat, esate baterako zaintzaileentzat. Garraio Publikoa indartu beharra dago, garraio pribatuek sortzen dituzten arazoak konpontzeko.

Emakumeok auzoa marrazten

13

SEGURTASUNA

Igogaluak irisgarritasun arazoak konpondu dituen arren Iralaberrira ailegatzen zarenean lonja utzen eta kotxez inguraturiko kale batera heltzen da. Segurtasun eza sentitzen da.

Auzoko andre askori poltsa lapurtu diete eta honek segurtasun eza islatzen du. Kale batzuk ez daukate bizitzarik, lonja utzak edo eraikin industriala direla eta. Hauen berrerabilpena planteatzen da auzoa seguruagoa izateko. Puntu beltzen konponketa.

_HIRIAREN ZERBITZUAK_______________________________________________ HIRIKO EKIPAMENDUAK

Auzo etxea:

Espazialki murritza geratzen da. Oso izkutatua dago. Askotan udalak antolaturiko kurtsoak gela guztiak hartzen dituzte, auzoko taldeak antolatutako bilerak edo ekimenetarako tokia ez dagoelarik

Gazteek ez daukate elkartzeko tokirik. Aurretik erakutsi duten bezala autogestioan antolatzeko gaitasuna daukate eta auzoan bizitza sortuz. Horretarako toki baten beharra daukate.

Polikiroldegia: Fangoko polikiroldegia urrun dago. Kotxez joanez gero ez dago aparkaleku nahikorik. 76 autobusa sarreran usten dienez aukera egokiena da. Hiru osasun zentro desberdinetan banandurik daude. Beharrezkotzat jotzen da Iralabarrin osasun zentro berri bat egotea. Horretarako Kirikio plazan Franciscanas ikastetxearen berrerabilpena proposatzen da.

14

Emakumeok auzoa marrazten

ESPAZIO PUBLIKOA

Eskurtze plazan urte desberdinetako haur guneak jartzeko aukera dago. Gune egokia da baita euritik babesteko espazio publiko bat sortzeko. Bolera ez da erabiltzen eta honen ordez frontoi baten eraikitzeak kirol desberdinak burutzeko aukera eman dezake. Auzoko jaiak eta urtean zehar egiten diren ekintza desberdinak burutzeko azpiegiturak behar dira. Komertzio txikia garrantzitsua da auzoari bizitza emateko. Egun dagoena zaintzeko eta berriak irekitzeko planteamenduak burutu behar dira.

IDENTITATEA

Auzoan emakumeen erreferentzia eza dago. Erreferentzia bakarra kale baten izena da: M Victoria Uribe Laso. Emakume taldeak egon diren arren, gaur egun ez daude.

Emakumeok auzoa marrazten

15

7_EKIMENA _2011-06-29_________________________________
_KRONOLOGIA_______________________________________________________ Ekimenak 29an burutu genuen, 19:00etik 20:00ra iraun zuen. Iralabarri auzotik bira bat eman genuen eta, amaiera on bat emateko pote bat hartu genuen taberna batean. Auzo etxetik auzoko gune garrantzitsuenetan eta autobus geltokietan kartelak itsatsiz.

_PARTIZIPAZIOA______________________________________________________ Partizipazioa eskasa izan zen tailerrekin konparaturik. Hamar pertsona elkartu ginen, bi gizonak zirelarik.

_PARTIZIPAZIOTIK ATERATAKO ONDORIOAK________________________________ Burututako ekimena sinbolikoa izan zen, kartelen itsasketa izan zen beraien eskakizunak zabaltzeko. Beraren helburua lortu zuen: AUZOAREN AURREAN ADIERAZGARRIA IZATEA.

Kartela jartzen auzo etxearen kalean

16

Emakumeok auzoa marrazten

Jarritako kartela

Emakumeok auzoa marrazten

17

Taldeei bidalitako eskutitza

18

Emakumeok auzoa marrazten

Emakumeei emandako gonbidapena

Hitzaldiko tailerra

Emakumeok auzoa marrazten

19

1.tailerreko kartela

20

Emakumeok auzoa marrazten

2.tailerreko kartela

Emakumeok auzoa marrazten

21

You might also like