You are on page 1of 2

-

Zirkulazino aparatua Bihotza toraxaren ezkerraldean dago, eta , ponpa bat balitz legez, odola gorputz guztira bultzatzen dau. Odol basoak era askotako lodierea daukien hodiak dira, eta odola zirkulatzen dauan zirkuito itxi bat osotzen dabe. Lodiaren arabera, lodienetik mehenera, arteriak, benak eta kapilarrak bereizten dira. Arteriak odola bihotzetik gorputzeko organo guztietara zabaltzen dabe. Benek odola gorputz atal guztietatik bihotzera daroe. Kapilarrak oso meheak dira, eta arteriak eta zainak lotzen dabez. Odola, bihotzak bultzatuta, odol basoetan zehar zirkulatzen dauan likidoa da. Plasmea likiso horixka bat da, eta likido horretan flotatzen dagoz odol zelula guztiak; gainera, digestinoari esker sortutako mantendugaiak garraiatzen dauz. Odol zelulak globulo gorriak, globulo zuriak eta plaketak dira.

Zirkulazino aparatuaren gaixotasunak Tronbosia odolean tronbo izeneko pikor bat eratu eta arteria bat edo bena bat ixten dauanean gertatzen da. Miokardio infartu oxigenorik ezak eraginda bihotzaren zati bateko zelulak hiltean oinarritzen dan gaixotasun bat da. Arteriosklerosia arterian barruan gantzak metatzen diralako arteriak gogortzean sortzen da eta, horren hondorioz, tronbosiak eta infartuak izateko arriskua ugaritzen da.

You might also like