You are on page 1of 4

6.

GAIA:ELEKTRIZITATEA ETA MAGNETISMOA ELEKTRIZITATEA: KARGA ELEKTRIKOA


Gorputz guztiak materiaz osotuta dagoz, eta haimbat propietate daukiez, adibidez, masea, bolumena edo karga elektrikoa. Karga elektrikoa positiboa edo negatiboa izan daiteke. - Karga negatibo baino karga positibo gehiago daukanean, gorputz positiboa dala dinogu. -Karga positiboa baino karga negatibo gehiago daukanean, gorptz negatiboa dala dinogu. -Karga positiboa eta negatiboa kantitate berbera daukanean, gorputz neutroa dala dinogu.

KORRONTE ELEKTRIKOA
Gorputzen barruko karga elektrikoen lekuz aldatzeari edo mogimendu horri, korronte elektrikoa deitzen jako. -Material eroaleek, adibidez, metalezko kableek edo urak, karga elektrikoei errez pasatzen izten deutsee. -Material isolatzaileek, adibidez,plastikoa edo egurrak, ez deutsie korronte elektrikoari pasatzen izten. Sarritan korronte elektrikoa material eroalez eta isolatzailez egindako kable elektrikoen bidez transmititzen da.

ZIRKUITU ELEKTRIKOA: ZIRKUITU ELEKTRIKOEN OSAGAIAK


Era askotako egon arren, guztiek osagai komunak daukiez, adibidez, sorgailua, eroaleak, hargailuak eta etengailuak. Sorgailuak korronte elektrikoa sortzen dau. Etengailuek korronte elektrikoaren bidea gura dan moduan etetea edo barriro abiatuazotea ahalbidetzen dabe. Eroaleak korronte elektrikoak zirkulatzen dauan kableak dira. Hargailuak zirkuitura konektatuta korronte elektrikoa jaso eta beste energia mota bat bihurtzen daben tresnak dira.

ELEKTRIZITATEAREN EFEKTUAK
-Beroa sortzea. Korronte elektrikoak material bat zeharkatzen dauanean, materialeren tenperatureak gora egiten dau. -Argia sortzea. Gorputz batzuk, beroa emoteaz aparte, argia igorten dabe korronte elektrikoak zeharkatzen dauzanean. -Mogimendua sortzea. Korronte elekrikoa espiralean batutako eta imanen artean jarritako eroale baten bidez pasatuazoten danean, mogimendu birakaria sortzen da. -Magnetismoa sortzea. Egoera batzuetan, elektrizitateak gorputz batzuk iman bihurtu daikez; unitate honetan bertan ikusiko dozu, aurrerago, hori zelan gertatzen den. -Irudiak eta soinua sortzea. Elektrizitatea aparatu batzuetara (adibidez, telebistetara edo irratietara) heltzean gertatzen da.

MAGNETISMOA: IMANAK
Imanak magnetismoa daukien gorputzak dira, eta burdina zein beste metalen bat daukien objetuak erakarteko gai dira. - Iman naturalak naturan aurkitu daitekez. - Iman artifizialak gizakiak sortuak dira.

EREMU MAGNETIKOA
Imanak bere indar magnetikoaz metalezko objetuak erakarten dauzan eremuari eremu magnetiko deitzen jako.

LURRAREN MAGNETISMOA
Lurraren nukleoa haimbat metalen nahasturaz osotuta dago, batez ere burdinaz eta nikelez osotuta. Hori dala-eta, Lurrak iman erraldoi bat balitz legez jokatzen dau. Ipar magnetikoa Ipar polo geografikotik hur dago; eta Hego polo magnetikoa, Hego geografikotik hur.

ELEKTROMAGNETISMOA: ELEKTRIZITATEAK MAGNETISMOA SORTZEN DAU


Oersteden esperientzian oinarrituta , elektritzitateak zirkulatzen dauan kable baten inguruan imanek daukienaren antzeko eremu magnetiko bat sortzen dala ondoriostatu egin eben. Kable elektriko bat burdinazko objetu baten inguruan batu eta objetuan zehar elektrizitatea pasatuaazoten danean , metala elektroiman izeneko imama bihurtzen da. -Motor elektrikoek harila daukie , hau da metalezko ardartz baten inguruan batutako kobrezko kable bat , imanen jarrita. Imanek sortutako eremu magnetikoaren eta harilak sortutakoaren arteko interakzinoak harila biratuazoten dau. -Garabi elektromagnetikoek indar handiko elektroimana daukie besoan , oso zama astunak erakarteko gaitasuna daukana , adibidez autoak .

MAGNETISMOAK DAU

ELEKTRIZITATEA

SORTZEN

Alternadoreek iman finko handi batzuk eta horreen eremu magnetikoen barruan birea egiten daben harilak daukiez. -Zentral hidroelektrikoetan , uraren mugimenduaren indarrari esker biratzen dira harilak. - Zentral eolikoetan , haizearen indarrez mugitzen dira. -Zentral termikoetan eta nuklearretan , ur lurrunaren indarrak harilak mogiduazoten dauz.

You might also like