You are on page 1of 29

Google Docs: aurkezpenak

Google Docs-en sartu*. Crear nuevo botoia sakatu eta presentacin aukeratu

*(Nola sartzen da? Gmail postaren barruan gaudenean ezkerrean, goiko partean, agertzen den Docs aukeran sartuz. Gmaila euskeraz badaukagu ez da posible zuzenenan sartzea, beraz Google Docs orrira joan eta zuen Gmail klabeekin sartu)

Holako editore bat zabalduko da. Berez programak lehenengo diapositiba emango digu. Titulu bat jarri.

Aurkezpenaren itxura pertsonalizatu ahal dugu. Horretarako formatora joan eta configuracin de la presentacin aukeran cambiar tema edo cambiar fondo erabili.

Cambiar tema aukeratuz gero aurrezarrita dauden diseinu batzuk agertuko dira. Nahi duzunean klikatu. Orriaren diseinua aldatuko da. Itxura nahi dugun beste alda dezakegu prozedura berdina jarraituz.

Cambiar fondo aukeratuz gero, lehiatila hau agertuko da. Bi gauza egin ahal dugu: atzekaldean irudi bat ipini (insertar imagen) edo kolore bat eman

1. Kolorea eman: aukeratu zure gustukoa eta erabaki diapositiba honetan bakarrik edo guztietan nahi duzun aplikatu

2. Atzekaldean irudi bat ipini. Insertar imagen aukeran klikatu. Examinar agertuko da. Zure ordenagailuan daukazun irudi bat aukeratu. Diapositiba honetan bakarrik edo guztietan ipintzeko aukera ere badago. Zuk erabaki

Nola txertatu irudi bat? Nahi duzun itxura aplikatuez gero, aurkezpena osatzen joango gara. Titulua ipini dugu. Orain irudi bat txertatuko dugu. Horretarako insertar eta irudia aukeratu. Holako lehiatila bat zabalduko da. Blogean gertatzen den moduan, irudi bat txertatzeko bi aukera daukagu: gure ordenagailutik edo internetetik hartzea. Bigarren aukera, hau da URL-aren bitartez, erabiliko dugu.

Bigarren aukeran URL-a eskatzen da. Non eta nola topatu?

Interneteko beste lehio bat zabaldu. Flickr-era joango gara Zer da Flickr? Argazkiak konpartitzeko eta elkartrukatzeko interneteko aplikazio bat. Bilatzailean kontzeptu bat ipini eta bilatu argazkiak

Zuen gustoko irudi bat aukeratu eta zabaldu gainean bi klik eginez. Eskubiko botoiarekin menua zabaldu eta Propietateetan sartu

URL-a hautatu eta eskubiko botoiarekin kopiatu. Kontuz, jpg artxiboak aukeratu, gif luzapena daukatenek ez dute ondo funtzionatzen. Google Docs-era bueltatu eta geunden lehiatila horretan URL a aukera markatu eta kopiatu dugun URL-a itsatsi.

Irudia eta testu koadroa ondo egokitzeko arratoiarekin mugitu ahal dugu. Irudiaren gainean jarrita, eskubiko botoiarekin klikatuz menu hau zabalduko da: testuarekiko irudiaren kokapena erabaki, irudia kokatu, aldatu

Diapositiba bat gehitu. Bi eratan egin ahal dugu. Diapositiban klikatu eta diapositiba nueva aukeratu, edo tresna barran dagoen + sinboloan klik egin

Aurrezarritako diseinu batzuk agertzen dira. Zure aurkezpenarako egokiena dena aukeratu gainean klik eginez. Diapositiba berri bat gehitzerakoan aukera hau beti zabalduko da.

Nola txertatu esteka bat? Hurrengo diapositiban idazten hasiko gara eta hitz batean kanpoko web orri batekin esteka bat txertatuko dugu. Horretarako lotu nahi dugun hitza arratoiarekin aukeratu eta enlace botoian klik egin

Lotu nahi dugun web orria topatu behar dugu (interneteko lehio berri bat zabaldu), helbidea kopiatu eta zabaldu den lehiatilan itsatsi. Amaitzeko aceptar botoia sakatu

Zer gehiago txertatu ahal dugu diapositibetan? Aukerak ikusteko Insertar atalean klik egin

testua marrazkia bideoa taula autoforma

Testua txertatu. Diapositiba bat zabaltzen duzunean, berez idazteko koadroak agertzen dira, baina guk ere gehitu ahal dugu beste koadro bat insertar texto aukeran klikatuz. Testu koadro bat zabaltzen da idazteko. Arratoiarekin mugitu ahal dugu nahi dugun lekuan kokatzeko eta tamaina aldatu

Bideoa txertatu Insertar eta vdeo aukeratu. Bertan Youtubeko bilatzaile bat zabalduko da. Goiko lehiatilan hitz gakoa ipini. Bideo batzuk agertuko dira. Arakatu (ikusteko play ikonoan edo bideoaren gainean klik egin)

Baten bat aukeratu eta seleccionar vdeo botoia sakatu. Diapositiban agertuko da

Forma txertatu Insertar forma zabaldu. Gezi eta forma geometriko batzuk agertuko dira. Ms formas aukeran klikatuez gero Marrazki-ra eramaten gaitu.

Marrazkia txertatu Zabaltzen den editorean marraztu ahal dugu, irudiak, testuak eta formak txertatu Horiekin guztiekin aurkezpenean txertatzeko marrazkia edo objektu berri bat sor dezakegu

Taula txertatu Insertar tabla klikatu eta zenbat lerro eta zutabe nahi dugun aukeratu Txertatuta daukagunean kolorea eman ahal diogu. Goiko menuan Tablan klikatuz taula editatzeko (lerro eta zutabe gehiago) ere aukera zabaltzen dira. Gainean eskubiko botoiarekin ere topatu ahal ditugu aukera guztiak

Nahi duguenenan Iniciar presentacin botoia sakatu aurkezpena nola ikusiko den konprobatzeko

Aurkezpena konpartitu Sortu dugan aurkezpena beste batzuekin konpartitu ahal dugu haiek ere editatzeko (zuzenketak egiteko, talde lan bat osatzeko). Compartir atalean hainbat aukera agertzen dira. Invitar a usuarios aukeratuko dugu.

Pertsona horiek artxiboa ikusi bakarrik edota editatu ahal izango dute. Guk erabaki behar dugu zertarako ematen diegun baimena

Lehiatila honetan gonbidatu nahi ditugun e-maila eskatzen digu. Errazteko, gure GMail kontaktuetan zuzenean bilatzeko aukera ematen digu. Aukeratu nortzuk eta enviar botoia sakatu

Aurkezpena argitaratu Compartir atalean orain publicar/insertar aukeran klikatu. Hurrengo orrian, publicar documento botoia sakatu. Dokumentuaren helbidea agertuko da. Hor klik eginez dokumentua ikusi ahal dugu interneten argitaratuta.

Argitaratuta dagoenenan bi gauza egin ahal dugu: blogean esteka bat ipini (helbidea hartuta) aurkezpenera joateko edo blogean txertatzea. Bigarren aukerarako azpiko partean dagoen kodea kopiatu, blogean entrada nueva zabaldu eta HTML atalean itsatsi..

Horrela ikusiko da blogean

Artxiboa deskargatzea Artxiboa deskargatu ahal duzu zure ordenagailuan Power point edo PDF dokumentu moduan

Beste aukera bat: aurkezpenak igotzea Kasu honetan, aurkezpena Google Docs-en sortu dugu. Beste aukera bat dago: zuk sortutako edozein power point-a Google Docs-era igo eta espazio honetan editatzen jarraitzea
Subir aukeratu

Igo nahi duzun power point-a aukeratu

iniciar la subida klikatu

Igoera amaitzen denean, egin klik artxiboan; aurkezpena Google Docs-en barruan zabalduko da. Orain editatzen jarraitu ahal dugu, konpartitu, argitaratu, aurrekoan ikusi ditugun aukera guztiak dauzkagu

You might also like