You are on page 1of 1

Eduardo Galeano

MUNDUA Kolonbiako kostaldean, Negua herriko gizon batek zeru goienera heltzea lortu zuen behin. Handik itzulitakoan ikusitakoa kontatu zuen: "goitik begira nengoela, gizakion bizitza ikusi dut, eta ikusi dut su ttipiz beteriko itsasoa garela". --Hori da mundua- adierazi zuen--. Jende pila, su txikixko itsasoa. Nork bere dirdiraz egiten du argi beste guztien artean. Ez dago (eztago) inoiz bi su berdinik. Badira su txikiak eta su handiak, eta kolore guztietakoak. Bada, bestalde, jendea su lasaikoa --hauek haizea dabilenik ere ez dira jabetzen-- eta su zorokoa --hauek,aldiz txinpartaz betetzen dute airea--. Beste su batzuk, berriz, leloak dira eta ez dute ez erretzen, ez argitzen; baina beste batzuk, ordea, ezin dira begiratu ere egin begiak kliskatu gabe; hain biziki erretzen dute bizitza!; horregatik, haiengana inguratzen den oro pizten dute.

You might also like