You are on page 1of 24

GIDA

ANTOLATZAILEAREN
SURFRIDER FOUNDATION EUROPE //////////// ITSAS EKIMENAK 2012

Marcus Pereira

AURKIBIDEA
//3 ITSAS EKIMENAK: EKIN DEZAGUN UREKO HONDAKINEN AURKA ! //3
UREKO HONDAKINAK, GUZTION ARDURA!

//4
ITSAS EKIMENAK 2012an

//5 ZURE GARBIKETA ANTOLATU PAUSOZ PAUSO


EKINTZA AURRETIK

//8
EKINTZA EGUNEAN

//9
EKINTZA ONDOREN

//10
ITSAS EKIMENAK ANTOLATZEKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

//11 ZURE GARBIKETA ANIMATU

//16
ERANSKINAK: DERRIGORREZKO DOKUMENTUAK

GALDERA edo INFORMAZIO osagarririk behar izanez gero, jar zaitez GUREKIN HARREMANETAN. Antolakuntza/Koordinazioa Komunikazioa
Aines ARIZMENDI Itsas Ekimenak proiektuko arduraduna E-posta : aarizmendi@surfrider.eu 0034 943 577 878 Xavier JAMMET Itsas Ekimenak proiektuko laguntzailea E-posta : infocleanup@surfrider.eu 0033 5 59 01 61 50 Gabriel GELIN Itsas Ekimenetako komunikazio arduraduna E-posta : ggelin@surfrider.eu 0033 5 59 23 54 99 Julien BOUSQUET Komunikazio laguntzailea E-posta : infocom@surfrider.eu 0033 5 59 23 54 99

itsasekimenak.org ///// Aurkibidea - Harremanetarako

ITSAS EKIMENAK:

EKIN DEZAGUN UREKO HONDAKINEN AURKA!

UREKO HONDAKINAK, GUZTION ARDURA!


17 urte eta gero Itsas Ekimenek milaka Surfrider Foundation Europe fundazioaren laguntzaile bildu dituzte ureko hondakinen programa nagusia da Itsas Ekimenak, ureko aurka borrokatzeko. hondakinei buruzko sentsibilizazioa, hondartzetan, itsasertzetan, erreketan edo 2011-an, aurrekaririk izan ez duen mobilizazio itsas hondoetan burutzen dena. batean, 3 800 m3 hondakin (38 autobusen bolumenaren baliokidea) bildu ziren Itsas Geroz eta parte hartzaile gehiago Ekimenak ekitaldiaren barruan. sentsibilizatuz (2011an 42.000 pertsona bildu zituzten 1.220 garbiketa egin ziren), Itsas Harrigarria gerta litekeen arren, zifra hau Ekimenak oso funtzio garrantzitsua du ureko lotsagarria da egunero gure ozeanoetan hondakinei buruzko sentsibilizazio alorrean: amaitzen duten hondakinak kontutan hartuta. indibidualki, parte hartzaileak gaiaren Urte asko eta gero, Ozeanoa gizakien eta ekintza eko-hiritarrei buruzko zabortegi handiena bihurtu da. sentsibilizazioaren bidez. Ureko hondakin horien hazkunde esponentzial hau gizakien kontsumo ohiturekin lotuta dago zuzenean. Urtero ekoizten diren 100 milioi plastiko tonetatik, ia %10ak ozeanoetan amaitzen du1.
1

kolektiboki, erakundeen aurrean esku hartuz, ureko hondakinak kutsadura eta ingurumenaren lehentasun bezala aintzat hartzera iristeko lana eginez.

Iturria: Greenpeace

Aurten, Itsas Ekimenak Surfrider fundazioko munduko ingurumen programan aurkitzen da: RISE ABOVE PLASTICS* proiektuaren helburua ozeanoetan eta itsasertzetan plastikozko hondakin berriak sartzea saihestea da. Ureko hondakin gehienak plastikozkoak dira. Kutsadura horrek planetako ur hedapenak hartzen ditu. Arazo orokor honen aurrean Surfrider Fundazioak mezu bat zabaldu nahi izan du, RISE ABOVE PLASTICS . Honen helburua publikoari plastikoak ingurumenean eta Gizakiarengan sor ditzakeen arazoez sentsibilizatzea, plastikozko bilgarriak murriztea eta hondakinak modu eraginkorragoan tratatzea da. Itsas Ekimenak RISE ABOVE PLASTICS proiektuaren inguruan mobilizatzen diren hiritarrei esker, nolabaiteko sinesgarritasuna ematen dio erakundeen, industrien eta lekuko, estatuko eta nazioarteko erakundeen aurrean. * MURRITZ DEZAGUN GURE PLASTIKO AZTARNA!

itsasekimenak.org ///// Ekin dezagun

ITSAS EKIMENAK 2012-AN


Itsas Ekimenak urte osoan zehar antolatzen dira, udaberriko lehen aste bukaeran indar gehiago hartuz: 2012ko martxoaren 22tik 25era. Itsas Ekimen bat antolatzea guztion eskuetan dago. Giltza eskuan delako ekintza, hau da, bakoitzak bere garbiketa eta sentsibilizazio ekintza egin dezakeela: zuk antolatzen duzun Itsas Ekimenak ingurumenarekin duzun 4 egun horietan, zuen konpromisoari esker, konpromiso pertsonala agerian utziko du! ehunka ekintza burutuko dira aldi berean lurralde osoan, kirol kluben, eskolen eta publiko Surfrider Fundazioak eta Itsas Ekimenak proiektuaren taldeak laguntza eskainiko dizu orokorraren laguntzarekin. plan logistiko eta pedagogikoan. Laguntza hau doakoa izango da erakundean izena emateko beharrik gabe. Gidaliburu honek aholku desberdinak ditu zure operazioa etapaz etapa garatzeko. Surfrider Fundazioak sortutako tresnen deskribapen bat eta kit pedagogikoa ere aurkituko duzu, hau guztia zure ekintza www.itsasekimenak.org webgunean inskribatzen duzunean iritsiko zaizu.

Busto mguez Jess

Antolatzen den Itsas Ekimen bakoitzak ureko hondakinen aurkako borrokan pauso bat gehiago irudikatzen du. Kutsadura horren aurka tokian-toki borrokatuz, gertaera honek arrakasta izateko laguntza ematen duzu baita erakundearen errebindikazioei ere. Eskerrik asko Itsas Ekimenak proiektuan parte hartzeagatik eta ureko hondakinen aurka gurekin borrokatzeagatik.

2011-KO ITSAS EKIMENEN DATUAK:

42 000 8 500

parte hartzaile

ikasle

35 1220 +
herrialde hondartzen, ibaien, erreken eta itsas-hondoen garbiketak

itsasekimenak.org ///// Ekin dezagun

ANTOLATU
EKINTZA -30 EKINTZA EGUNA

ZURE GARBIKETA PAUSOZ-PAUSO

EKINTZA AURRETIK EKINTZA BAINO 30 EGUN LEHENAGOTIK, EKITALDI EGUNERA


Aukeratu lekua (hondartzak, aintzirak, ibaiak, ur-lasterrak, itsas-hondoak) Ziurtatu aurretik ez dagoela garbiketa bat aurreikusita egun berdinean eta leku berdinean. Hau ikusteko, joan www.itsasekimenak.org. webgunera. Garbiketak geografikoki edo zerrenda batean sailkatzen dira. Ez izan zalantzarik erakundearekin harremanetan jartzeko operazio osoa koordinatzeko. Ibaientzako eta ur-lasterrentzako, frogatu ez daudela eremu pribatuan. Kontutan hartu tokiaren irisgarritasuna eta segurtasuna, batez ere ur-ertzen altuera. Gomendagarria da aurretik lekuen kokapena aztertzea. Kontutan hartu mareen ordutegia ere. (ikus segurtasun aginduak gidaliburu amaieran) Sortu zure garbiketa www.itsasekimenak.org webgunean Jarraitu argibide hauek izena emateko. Hitzordua behar da: hondartzetako garbiketei dagokionez gomendagarria da itsasbehera dagoenean egitea. Garbiketa eguna, ordua edo lekua aldatu behar baduze, ez ahaztu online aldaketak egiteaz. Zure garbiketan izena eman duten pertsonei automatikoki jakinaraziko zaie. Izena eman eta gero, material logistikoa eta pedagogikoa bidaliko dizugu zure ekintzan laguntzeko. Egunean zehar ez bazaude etxean, jakinarazi faborez zuen lantokia edo bidalketa egiteko beste helbide bat paketea jaso ahal izateko. Bidalketa 3 alditan errepikatu ahal izango da. Lehen bi aldietan informazio-dokumentu bat sartuko da postontzian antolatzaileari bidalketa enpresari beste hitzordu bat zehazteko denbora emateko. Aurten, antolatzaileek ezingo dute paketea hartu beren Posta bulegoan. Paketea ez bada hirugarren aldian jaso, igorleari bidaliko zaio bueltan. Erakundeak behar dituen elementu desberdinak denboraz jasotzeko, pentsatu zure ekintza data baino hile eta erdi lehenago inskribatzea Itsas Ekimenak-eko webgunean.

itsasekimenak.org ///// Antolatu

Jar zaitez aukeratutako tokiko udaletxearekin harremanetan Ekitaldiari buruzko informazioa emateko, baimena lortzeko, iraulkiak jartzeko eta zakarrontziak eta eskularruak lortzeko (udaletxeari bidaltzeko gutun eredu bat aurkituko duzu gidaliburuaren amaieran). Gutxienez garbiketa operazioa baino 10 lanegun lehenago bidaltzea gomendatzen da. Aintziren eta ibaien garbiketarako, gomendagarria da eskualdeko nekazaritza eta baso Zuzendaritzarekin harremanetan jartzea (zerbitzu Hidraulikoa).

EKINTZA -30 EKINTZA -15

ESKULARRUAK
AGphotographer

Ez daude kit-ean: posible bada, eskatu zure itsas ekimenean parte hartuko duten pertsonei beren eskularruak eramatea.

ZAKAReta talka ekologikoa POLTSAK Logistikagatik


gutxiagotzeko helburuarekin, europatik kanpo bidaliko diren kit-ek ez duten zakar poltsarik izango: beraz garbiketarako poltsak eraman beharko dituzue (poltsa bat 2 parte hartzaile bakoitzeko).

Bastien Bonilla

itsasekimenak.org ///// Antolatu

Eman garbiketaren berri hau burutuko den tokian Garbiketaren berri emateko estaldura mediatiko bat eduki beharko da ekintzak irauten duen bitartean. Tresna guztiak zure eskuetan daude: Gertaerako kartelak: kokatu kitean jasotako kartelak leku publikoetan, jarri itsasoko jarduerak burutzen dituzten klubekin (surfa, kanoa-kayak, arrauna, bela, urpekaritza), bertako elkarteekin, saltokiekin, eskolekin, institutuekin harremanetan. Prentsa txostenak eta prentsa oharrak: bertako komunikabideetara bidal ditzakezu (eskuragarri http://www.itsasekimenak.org webgunean) Sare sozialak: zure garbiketaren berri eman dezakezu sare sozialetan. Sartu Facebook orrian eta twitterren Itsas Ekimenak. Mobilizatu ahalik eta pertsona gehien!

EKINTZA -15 EKINTZA EGUNA

// !! // ERAKASLEENTZAKO // !! //

Baieztatu haurren gurasoek ekitaldiak komunikabideetan izan dezakeen oihartzunaz jakinarazten dien dokumentua sinatu dutela (dokumentua eta eranskina).

Cristina Barreau

itsasekimenak.org ///// Antolatu

EKINTZA EGUNA
Eman operazioaren informazioa eta egin harrera publikoari Garbiketa hezkuntza eta jolas ekintza bat da, kutsadurak dakartzan arazoen gaineko kontzientzia hartzeko eta norberak bere gain hartu beharreko erantzukizunak zeintzuk diren jakiteko. Eman eta jarri guztion bistara segurtasun arauak Jakinarazi gaztetxoenei, segurtasun arauak irakurri eta eskegi eta gero, arriskutsuak edo zalantzazko hondakinak ez dituztela jaso behar. Jakinarazi ez dutela dunetan zehar ibili eta aurkitzen den egurra jaso behar. Dunen solidotzea eta kontserbazioa ahalbidetzen baitu. Aintzira edo ibaientzako, jakinarazi ezin dela bainurik hartu. Inskribatu parte hartzaileak horretarako aurreikusi den fitxan eta banatu zakar-poltsak

EKINTZAREN EGUNA

Ekintzan izena eman duten parte hartzaileek gure aseguruaren estaldura izango dute. Webgunean izena eman duten parte hartzaileek ez dute fitxa hau jasotzeko beharrik izango. Zaindu garbiketaren funtzionamendua eta parte hartu! Aintzira eta ibaien kasuetan goitik behera garbitu beharra dago. Burutu garbiketaren balantzea Bildu hondakinak eta, balantzean (eranskinean) idatzi jasotako bolumena, garbitutako kostaldearen luzera eta parte hartzaileak. Idatzi informazio hori banderolan. Amaitu garbiketa ekintza erraz batekin Tresna pedagogikoei esker, parte hartzaileei jasotako hondakinak nondik datozen azal diezaiokegu, baita hondakin horren ingurumenean duen eragina eta zerk eragin dezakeen kutsadura hori murriztea ere (informazio gehiago 11. orrian). Hau, operazioko momentu desberdinetan burutu daiteke. Parte hartzaileei, parte hartzeagatik eskerrak eman behar zaizkie, gertaerak ondorioztatutako mobilizazioari esker, fundazioak erakundeen aurrean errebindikazioak egin baititzake. Banatu elkartearen aurkezpen txostena eta pegatina. Pegatina Rise Above Plastics kanpainari dagokio (Murritz dezagun gure plastikozko urratsa!) bakoitzak gure eguneroko bizitzan plastikoa alde guztietan dagoela ohartu behar gara, eta plastikoaren erabilera murriztu behar dugu. (informazio gehiago 14. orrian). Lekua garbitu eta gero atera taldearen argazki bat banderolarekin Zure argazkiekin gure ekitaldia ilustratuko dugu komunikaziorako dokumentuetan. Eranskinean aurkituko duzu garbiketa egunean burutu beharreko jardueren laburpena.

itsasekimenak.org ///// Antolatu

EKINTZA ONDOREN
Ziurtatu garbiketa eta gero, poltsak jaso direla Jakinarazi herriko zerbitzu teknikoei zakarrontziak zein tokitan ezarri diren. Ekintza burutu eta hurrengo asteetan balantzea, argazkiak eta izen-emate fitxak helarazi Balantze fitxa bete eta argazkiak www.itsasekimenak.org webgunean deskargatu ahal izango dituzu (nire kontua espazioa). Izena emateko fitxak posta arruntaren edo posta elektronikoaren bidez bidal daitezke Aines Arizmendi-ri (aarizmendi@surfrider.eu). Zerrendatu komunikabideetan izandako oihartzuna eta berreskuratu ekintzaren inguruan argitaratutako prentsa artikuluak Ez ahaztu artikuluaren iturria eta data zehaztea. Bidali Gabriel Gelin-i (ggelin@surfrider.eu). Eskerrik asko.

EKINTZA ONDOREN

Daniel Fialho

itsasekimenak.org ///// Antolatu

ITSAS EKIMENAK ANTOLATZEKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

GARBIKETA AURRETIK
LEKUA AUKERATU
Segurtasuna eta irisgarritasuna Ziurtatu ez dagoela aurreikusitako tokian garbiketarik Aintziretan eta ibaietan neurtu ertzak eta ura. Mareen ordutegiak hondartzetan

IZENA EMAN
www.itsasekimenak.org webgunean.

JARRI UDALETXEAREKIN KONTAKTUAN


Bidali gutuna udaletxeei ahalik eta azkarren.

BERTAKOEI JAKINARAZI
Afixak, prentsa txostenak www.iniativesoceanes.org webgunean, sare sozialak Facebook Initiatives Ocanes, Twitter Initiatives Ocanes).

IRAKASLEAK
Ikasleen gurasoek gertaerak komunikabideetan izan dezakeen oihartzunari buruz sinatu beharreko baimena.

GARBIKETAN ZEHAR
PUBLIKOAREN HARRERA
Segurtasun arauak ematea Parte hartzaileei izena emateko fitxa izenpetaraztea.

EKINTZA AMAITU
Ekintza laguntza pedagogikoarekin amaitu, parte hartzaileei ureko hondakinek eragiten dituzten arazoak azalduz eta beren parte hartzeak nola ahalbidetzen duen kutsadura horren aurka borrokatzea.

GARBIKETA ETA HONDAKINEN KANTIFIKAZIOA


Banderolan informazioa idatzi.

ARGAZKIAK ATERA
Atera taldeko argazkiak Surfrider-en banderolarekin.

GARBIKETA ONDOREN
ITZULTZEKO Balantzearen fitxa bete www.itsasekimenak.org webgunean (nire kontua espazioa) Gertaerako argazkiak deskargatu www.itsasekimenak.org webgunean (nire kontua espazioa) Izen emate fitxak Garbiketari buruz argitaratutako prentsa artikuluak ZIURTATU
Ziurtatu garbiketa burutu eta gero poltsak bildu direla.

10

itsasekimenak.org ///// Antolatu

ZURE GARBIKETA

ANIMATU
Jasoko duzun kit-ean, zure garbiketa animatzen lagunduko dizun tresna logistikoak eta pedagogikoak aurkituko dituzu.

BANDEROLA PEDAGOGIKOA
Hiru zatitan osatuta dago: zure ekintzaren balioa indartzea ahalbidetuko duen zinta bat eta bi irudi pedagogiko. Irudi pedagogikoak moztu egin daitezke, zulotxoei esker laguntza horiek eskegi daitezke eta tresna horiek zure Itsas Ekimenaz harantzago bizitzea. Era berean zure gertaera eta gero banderola erabiltzen ez baduzu ez izan zalantzarik guri itzultzea, mezuak zirkulatzen jarrai dezan (kirol-kluba, erakundea, eskola).

1. Irudia: ureko hondakinak Poster honek ureko hondakinen bizitza zikloa erakusten du. Erdiko eskema honen ulermena errazteko aurkitzen da. Ibaietan aurkitzen diren ureko hondakinak uste duguna baino urrutiagotik datoz. Adibidez, %80a lur barrutik dator eta ozeanoetara iristen dira ibaiek garraiatuta. Ozeanora iristean, hondakin horiek azalean pilatzen dira ( plastikozko zopak), edo hondoratu egiten dira bai itsasoan, bai ibaietan.

11

itsasekimenak.org ///// Animatu

Urtero 6,5 milioi hondakin tona, hau da 206 kilo segundoko, iristen dira ozeanoetara: hondakin horien zati handi bat bertan geldituko da betirako. Kutsadura honi aurre egiteko aterabide honena, hondakinen sorrera prebenitzea eta hauek naturan amaitzea saihesteko jarrera erantzuleak edukitzea da. 2. Irudia: hondakinen murrizketa Poster honek bakoitzak bere hondakinen ekoizpena murrizteko har ditzakeen neurriak adierazten ditu. Hiru jarrera nabarmentzen dira batez ere: norberak sortzen dituen hondakin kopurua murriztea, hondakin horiek birziklatzea, eta hondakin horiek berriz erabiltzea. Birziklatzea ingurumen kostua duen beharrezko alternatiba da: hondakin onena sortzen ez duguna baita! Beraz aterabide onena sortzen den hondakin kopurua murriztea izango da beti. Surfrider-en Rise above Plastics (Murritz dezagun gure plastiko aztarna!) programaren helburua ingurumenarekin errespetu gehiago erakusten duten produkzio industrial erak erabiltzen hastea da (galera gutxiago produkzioan, bilgarrien murrizketa, batez ere behin bakarrik erabiltzen diren bilgarriak, toxikotasun gutxiago duten produktuen erabilera). Horrez gain kontsumitzaileei dagokionez erosteko ohiturak aldatzean datza, bilgarri gutxiago duten eta iraunkorragoak diren produktuei lehentasuna emanez.

12

itsasekimenak.org ///// Animatu

ZAKAR POLTSAK

Aurten zakar-poltsek irudi pedagogiko bat daukate, ureko hondakinek ingurugiroan daukaten eragina azaltzen duena. Garbiketan zehar komentatu ahal izango dituzu kalte hauek. 1. Ikusmenerako-kaltea
Ureko hondakinek paisaiak kutsatzen dituzte. Hondartzetako garbiketa mekanikoa egitea ondorioztatzen dute, kostu handia dutenak udaletxeentzako eta itsasoa hondatu eta erosioa ahalbidetzen duten gainera.

4. Izaki biziek hondakinak jan ditzakete


Ureko izaki bizidun askok ez dituzte bereizten beren jakiak plastikozko hondakinetatik: beraz, dortokek esate baterako plastikozko poltsak jaten dituzte medusak direla pentsatuz.

5. Elikadura katean sartzea


Plastikoaren bereizgarritasunetako bat biodegradagarria ez izatea da. Olatuen, korronteen eta eguzkiaren eraginagatik, mikroplastiko izena hartzen duten plastikozko zatitxo bihurtzen dira eta ezinezkoa da hauek itsasotik kentzea. Planetako zenbait lekutan planktona baino plastiko gehiago aurkitzen da itsasoan, beraz elikadura katearen oinarri bihurtu dela esan daiteke. Deskonposatzean, plastikoak sustantzia toxikoak askatzen ditu (Ftalatoak, Bifeniloak eta Bisfenol A kutsatzaile endokrinoak direnak). Epe luzera, mikro-plastikoak elikadura katean sar daitezke eta guk ere jan ditzakegu, arrainen eta krustazeoen bidez ondorio izugarriak izan ditzakete gizakion osasunean.

2. Arrisku fisikoa
Ureko hondakinek arriskuak ekartzen dituzte Gizonarentzat, mozgarriak diren objektuekin zauritu baitaiteke eta produktu toxikoek kalteak eragin dezaketelako.

3. Itsasoko bizitza oztopatzen dute

Ureko hondakinen biktima nagusiak itsasoko flora eta fauna dira. Itsaso-hondoan metatzen den kutsadurak lurra kutsatzen du eta urjalkinak elkar-trukea oztopatzen du. Animalia ugari plastikozko hondakinekin oztopatzen dira, arrantzarako sareekin edo edarien 6. Espezie inbasiboen zirkulazioa eraztunekin esate baterako. Algak, krustazeoak eta mikro-organismoak Asko hil egingo dira jasandako zauriengatik, hondakinetara heltzen dira eta leku batetik beste batzuk ordea, harraparientzako bestera garraiatzen dituzte, tokiko ekosistemak aztoratuz. harrapakin erraz bihurtuko dira.

13

itsasekimenak.org ///// Animatu

PEGATINA
Itsas Ekimenak 2012ko pegatinak Rise above Plastics (Murritz dezagun gure plastiko aztarna!) kanpainaren mezua dauka, ozeanoetan eta itsasertzean plastikozko hondakin gehiago sartzea murrizteko helburuarekin. Parte-hartzaile guztiei emango zaie pegatina hau eta Itsas Ekimenak programako oroigarri bat izateaz gain, Rise Above Plastics mezuaren lelopean, ureko hondakinen aurka borrokatzeko hartu duten konpromisoaren erakusgarri izateko helburua du.

SFE FUNDAZIOAREN AURKEZPEN FLYER-A (Surfrider Foundation Europe)

Dokumentu honek Surfrider Foundation Europe Fundazioaren eta bere lan programen berri ematen die parte hartzaileei.

14

itsasekimenak.org ///// Animatu

ANTOLATZAILEAREN KAMISETA
Ekintzaren antolatzaileei Itsas Ekimenak 2012ko irudi bat duen kamiseta bat banatuko zaie. Parte-hartzaile guztiek izango dute horrela zuen Itsas Ekimenaren berri.

ITSAS EKIMENETAKO KARTELAK

Irudi hauei esker zure ekintza ikusgarri egingo da eta publikoa sentsibilizatzea ahalbidetuko du. Zure ekintzaren berri ematen lagunduko dizu. Zure Itsas Ekimena burutu baino 15 egun lehenago banatzea gomendatzen dizugu, garbiketarako erreserbatutako espazioa eta ordua seinalatuz

ESKULARRUAK

Ez daude kit-ean: posible bada, eskatu zure itsas ekimenean parte hartuko duten pertsonei beren eskularruak eramatea.

AGphotographer

Logistikagatik eta talka ekologikoa gutxiagotzeko helburuarekin, europatik kanpo bidaliko diren kitek ez duten zakar poltsarik izango: beraz garbiketarako poltsak eraman beharko dituzue (poltsa bat 2 parte hartzaile bakoitzeko).

ZAKAR POLTSAK

Bastien Bonilla

15

itsasekimenak.org ///// Animatu

ERANSKINAK:

DERRIGORREZKO DOKUMENTOAK

Gida honen amaieran zure garbiketa antolatzeko aurkeztu beharreko dokumentuak zeintzuk diren ikusiko duzu.

Gutun modeloa udaletxera bidaltzeko. Parte-hartzaileen zerrenda: Dokumentu hau oso garrantzitsua da istripuren bat
gertatzen bada, parte-hartzaileak aseguratzea ahalbidetzen baitu, aldez aurretik webgunean izena eman ez badute. Egin fotokopiak.

Itsas Ekimen pedagogiko baten urratsak:

Taula honetan garbiketa operazio baten garapenaren etapa desberdinak laburtzen ditu ekitaldi egunean eta zure Itsas Ekimenerako behar dituzun tresnak zehazten ditu.

Segurtasun arauak (hondartzetan edo lakuetan eta ibaietan). Laburpen orria. Erakasleentzako:
dokumentu honek adin txikikoen argazkiak eta argitaratzeko baimena ematen digu. Oso garrantzitsua da izenpetuta itzultzea. bideoak

Nouakchott

16

itsasekimenak.org ///// Eranskinak

2012ko martxoaren Gaia: ITSAS EKIMENAK martxoak 22, 23, 24 eta 25

Alkate jaun/andrea: Surfrider Foundation Europe fundazioa itsasertza babesteko erakundea da. Urtero, udaberriko lehen astean hondartzak, lakuak eta ibaiak garbitzeko ekimenak burutzen ditugu, elkarte eta boluntario desberdinen laguntzarekin. Aurten, mila garbiketa baino gehiago burutuko dira Europako itsasertzetan. Ekitaldi honen baitan, ..-ko hondartzan/ibaiean burutu nahi dugu garbiketa bat .-ko.-an ..-(e)tatik).-(e)tara. Hau izango da hartu beharreko portaera eko-hiritarrei buruzko sentsibilizazioa ahalbidetzeko aukera. Antolakuntza behar bezala garatzeko, zure baimena lortzea gustatuko litzaiguke, zure herrialdean ekimen hau garatzeko eta hondakinak botatzeko iraulki bat eskatu nahi genizuke. Gazteen antolaketa kualifikatutako pertsonek burutuko dute eta segurtasun neurri guztiak beteko direla gogoratu nahi genizuke (segurtasun arauak,). Aines ARIZMENDI zure galderei erantzuteko prest egongo da ekintza honen inguruan informazio gehiago nahi izanez gero. Berarekin harremanetan jar zaitezke +(34) 943 577 878 telefonora deituz edo posta-elektroniko bidez: aarizmendi@surfrider.eu. Tokiko antolatzailea zurekin harremanetan jarriko da datozen egunetan, azken puntuak arautzeko eta eskatutako materiala jasotzeko ordua zehazteko (eskularruak eta zakar-poltsak). Garbiketa ekintza honen sentsibilizazio helburuaren inguruan zure arreta lortu nahi dugu. Badakizu garai honetan hondakin ugari aurkitzen direla gure itsasertzetan eta hondartzetan. Eta herriak eta itsasertzean bizi diren pertsonak izaten dira hau jasaten duten lehen biktimak. Gainera, gure erakundeak publikoa mobilizatu nahi du, beren kabuz ingurumenean dagoen ureko hondakin kopuruaren bolumena nolakoa den ikusteko. Gure helburua ez da zure herriko hondartzak zikin daudela esatea baizik eta kutsadura zoritxarrez hor dagoela jakinaraztea.

1901 legediko elkartea, bere hezkuntz herrikoi eta ingurumen babespenaren proiektuengatik ezagutua - Zabaleta kalea, 42 baxu 11, 20002 Donostia +(34) 943 577 878 - aarizmendi@surfrider.eu - www.surfrider.eu

Arazoaren garrantzia, hala ere ez da guztiz ikusten hondartzak garbitu egiten direlako. Kutsadura horrek itsasertzeko faunan eta floran duen eragina murrizteko burutu behar den garbiketa kopurua salatzea da gure helburua. Garbiketa horien alde txarra honako da: jendeak ez du kutsadura hori guztia ikusten eta ez da gai arazoaren larritasuna ikusteko, beraz ez du bere buruan ardura hori. Gainera, itsasertzeko erakundeak, badakite zeintzuk diren ureko hondakin hauek sortzen dituzten arazoak, bai itsasertzeko ingurumenean, bai kudeaketa gaietan (bilketa, erosioa), baita honek duen kostua ere. Halaber, ekitaldia baino aste bat lehenagotik hondartzak ez garbitzeko eskaera egin nahi dizuegu, jendeak benetan ikus dezan arazoaren hedapen erreala zein den. Gure ekintzaren helburua argi azaldu izana espero dugu eta zuen laguntza jasoko dugulakoan gaude. Zuen arreta eskertuz jaso ezazu gure agurrik beroena alkate jaun/andrea.

Gilles ASENJO Lehendakaria

1901 legediko elkartea, bere hezkuntz herrikoi eta ingurumen babespenaren proiektuengatik ezagutua - Zabaleta kalea, 42 baxu 11, 20002 Donostia +(34) 943 577 878 - aarizmendi@surfrider.eu - www.surfrider.eu

GOGORATU ORRIALDE HAU FOTOKOPIATZEAZ

Abizenak Izena Helbide elektronikoa Helbidea Telefonoa


Gogoratzen dizugu Internet bidez izena eman duen edonor, automatikoki elkartearen seguruaren estaldura daukala. Elkarteko kide ez diren parte-hartzaileek onartzen dute ITSAS EKIMEN-en antolatzaileek ez dutela erantzunkizun zibilik eta ez luketela inongo ardurarik izango baldin eta parte-hartzaileak berak edo bere ondasunek kalterik jasango balute.Surfrider Foundation Europe elkarteak erantzunkizun oro ukatzen du galera edo lapurreta gertatuz gero. Surfrider Foundation Europe elkarteko kide guztiek eta izena emandako laguntzaile guztiek segurtasun-arauen berri izan dute eta elkartearen erantzunkizun zibileko segurantzak kontuan hartuko ditu ekintzaren bitartean.

19

itsasekimenak.org ///// Eranskinak

ITSAS EKIMEN PEDAGOGIKO BATEN URRATSAK

URRATSAK

GAIAK
Taldearen aurkezpena (pertsonak/erakundea/jarduera/ ekintza) Segurtasun aginduak irakurri eta eskegi.

IRAUPENA
15 minutu

EUSKARRIA
Prentsa txostena + Surfrider Txostena (Kita)

1 2 3 4 5

10 minutu

Antolatzailearen Gidaliburua 2122 orr. Banderatxo pedagogikoa: 1.irudia, Ureko hondakinak. antolatzailearen gidaliburua, 11 orr. Zakarrontzi pedagogikoak Itsas Ekimenak-eko antolakuntza fitxa Zakarrontzi pedagogikoa eta antolatzailearen gidaliburua 13.orr

Ureko hondakinei buruzko 10 minutu sentsibilizazioa Parte-hartzaileek jasoko dituzten hondakinak, hauen jatorria, ibilbidea, etab. Poltsen banaketa (poltsa 1 2-3 pertsonako) Bilketarako arauak (Bilketa, topalekura joanez burutuko da) 5 minutu 5 minutu

Bilketa 40 minutu Zakar-poltsen esplotazioa (ureko hondakinek eragindako 6 arazo antolatzailearen gidan zerrendatuta eta azalduta ) 13. orr. Banderola pedagogikoaren erabilera Nola murriztu norberaren hondakinak? Taldeko argazkia banderolarekin: Webgunean deskargatu Parte-hartzaileei eskerrak ematea EKINTZAREN IRAUPEN OSOA: 15 minutu

7 8 9

Banderola pedagogikoa: 2.irudia: Hondakinen murrizketa + antolatzailearen gidaliburua www.itsasekimenak.org

5 minutu

5 minutu 1h40

Txostena + pegatina (Kita)

Surfrider Foundation Europe Itsas Ekimenak Zabaleta kalea, 42 baxu 11 20002 DONOSTIA Tel. +(34) 943 577 878 www.surfrider.eu

20

itsasekimenak.org ///// Eranskinak

IRAKURRI HONDARTZA GARBIKETA AURRETIK


Segurtasun arauak

ESKULARRUAK ERABILI

GARBIKETA GARAIAN, ZAPATAK GORDE (ATXIKI)

EZ UKITU HONDAKIN ARRISKUTSURIK (ZORROTZIK, PIKANTERIK) EZ DUDAZKORIK (KUPELAK, PRODUKTU KIMIKO BOTILAK, XIRINGAK)

UMEEK HELDU BATEKIN EGON BEHAR DUTE

EZ IBILI DUNAREN GAINEAN ETA EZ BILDU BERTAKO EGURRIK (EGURRAK DUNAK EGOERA ONEAN MANTENTZEN DITU)

SAIATU HONDARTZAN MOTORDUN IBILGAILURIK EZ ERABILTZEN

21

itsasekimenak.org ///// Eranskinak

IRAKURRI ERREKA EDO LAKU GARBIKETA AURRETIK


Segurtasun arauak

ESKULARRUAK ERABILI

GARBIKETA GARAIAN, ZAPATAK GORDE (ATXIKI)

EZ UKITU HONDAKIN ARRISKUTSURIK (ZORROTZIK, PIKANTERIK) EZ DUDAZKORIK (KUPELAK, PRODUKTU KIMIKO BOTILAK, XIRINGAK)

UMEEK HELDU BATEKIN EGON BEHAR DUTE

EZ SAIATU URETAN/UR AZALEAN DAUDEN HONDAKINAK BILTZEN

EZ BAINATU

KONTUZ, ERTZAK IRRISTAKORRAK IZAN DAITEZKE

KONTUZ: PRESA HIDROELEKTRIKO BATEN BEHEALDEAN DAUDEN UBIDEEK BETI DARAMATE BALIZKO ARRISKUA, ELEKTRIZITATEA EKOIZTEKO UR-ASKATZEAK EGITEN BAITITUZTE

SEGURTASUN PANEL HORIAK ERRESPETATU

JENDEA ARRISKUAN DAGOELA USTE BADUZU, DEITU 18 (Iparraldeko) EDO 112 (Hegoaldea) ZENBAKIRA

22

itsasekimenak.org ///// Eranskinak

2012-ko ITSAS EKIMENEN LABURPEN ORRIA (DERRIGORREZKOA)


Internet-en bete (nire kontua espazioa) edo postaz bidali EKINTZAREN ANTOLATZAILEA (Izena - Abizenak): HELBIDEA: .. TELEFONOA: HONDARTZA/LEKUA: DEPARTAMENDUA/PROBINTZIA:.. EKINTZAREN IRAUPENA (ORDUKA) : ..... EKINTZAKO PARTE-HARTZAILEEN KOPURUA: . HAUEN ARTEAN ESKOLARREN KOPURUA: . GARBITUTAKO HONDARTZA/ERTZEEN LUZERA: METRO BILDUTAKO HONDAKINEN BOLUMENA: m3 (1m3 = gutxi gora behera 6 zakar-poltsa) BILDUTAKO HONDAKINEN SAILKAPENA: Plastikoa: %...... Berina: %...... Papera/Kartoia: %...... Metala/Burdina: %...... Beste: %......

NOLA IGARO DA EKINTZA?

ESTALDURA MEDIATIKOA (PRENTSA ARTIKULUAK, TELEBISTA, IRRATSAIOAK, ):

OHARRAK:

23

itsasekimenak.org ///// Eranskinak

GOGORATU ORRI HAU FOTOKOPIATZEAZ

//DOKUMENTU HAU IZENPETU//


Mesedez, dokumentu hau garbiketan parte hartuko duten ume guztien gurasoei izenpearazi eta bidali elkartearen egoitzara, ekintza aurretik. Guraso batzuk ezezkoa emanez gero, oso garrantzitsua da umearen irudirik ez hartzea.

IRUDI-ESKUBIDERAKO BAIMENA Erantzukizun-deskargua Argazkia/bideoa Gutun honen bidez, Surfrider Foundation Europe elkarteari elkartearen jardueran nire umeari argazkikameraz, bideokameraz edo argazki-kamara digitalez hartutako irudiak erabiltzeko baimena ematen diot, elkartearen jarduera eta argitalpenen promoziorako soilik, eta material hori erabiltzearen ondoriozko konpentsazio edo jabetza eskubide orori uko egiten diot. Umearen izena: Gurasoaren/tutorearen izena: Eguna eta izenpedura:

Erantzukizun-deskargua Argazkia/bideoa Gutun honen bidez, Surfrider Foundation Europe elkarteari elkartearen jardueran nire umeari argazkikameraz, bideokameraz edo argazki-kamara digitalez hartutako irudiak erabiltzeko baimena ematen diot, elkartearen jarduera eta argitalpenen promoziorako soilik, eta material hori erabiltzearen ondoriozko konpentsazio edo jabetza eskubide orori uko egiten diot. Umearen izena: Gurasoaren/tutorearen izena: Eguna eta izenpedura:

24

itsasekimenak.org ///// Eranskinak

You might also like