You are on page 1of 3

HEZKUNTZA SISTEMAN ZEHAR: Urte mordoska bat daramazkit ikastolan sartuta. Haur eskolan hasi nintzen.

Egia esanda, ez dut ezertxo ere ez gogoratzen epoka hartatik. Ondoren Hernaniko Meabe izeneko eskolan egin nuen Haur Hezkuntza. Bertan egon nintzen 6 urte bete nituen arte. Oso oroitzapen urriak ditut garai hartakoak. Gogoratzen naiz gauza guztiak txokotan antolaturik zeudela eta denbora gehiena eraikuntzaren txokoan igarotzen nuela, egurrarekin eraikinak eginez. Ezin esan nezake, zer zen garrantzitsua garai hartan ikasteko, ikasi baina gehiago helburu bakarra ondo pasatzea zelako eta. Orduak eta orduak ematen genituen jolasean, horretaz akordatzen naiz oso ondo. Ikasleen arteko interakzioa etengabekoa zen. Denak elkar jolasten genuen. Irakasleak ere, gurekin iharduten zuten jolasean. Hori baitzen beraien helburua guri ondo pasarazte. Nik horrela gogoratzen dut. Ez dakit ebaluatzeko zein modu zegoen , ezta bazegoenik ere ez nekien irakasle izateko ikasten hasi nintzen arte. Garai hartako oso oroitzapen onak ditut, nire irudia jolasean besterik akordatzen dudalako. Lehen Hezkuntza ere, Hernaniko Langile Ikastolaren barruko Laubidieta izeneko eskolan burutu nuen. Bertan egon nintzen sei urtez. Oroitzapenak ugariagoak dira. Batzuk positiboagoak eta beste batzuk aldiz negatiboagoak. Lehenengo lau urteak txokoka zeuden antolaturik. Urteak pasa ahala txokoak aldatzen joaten ziren, zailtzen. Oso oroitzapen ona dut lehenengo bi urteena. Izan ere, bertan ikasi nuen irakurtzen. Oraindik liburua zertaz zihoan akordatzen naiz. Matematikak ere oso gustukoak nituela ere oroitzen dut, eta egiten genituen eragiketa azkarreko frogak ere. Lehenengo urteetan idazten eta irakurtzen ikasteari ematen ziotela garrantzia iruditzen zait, eta beste mailetan aldiz, eduki bereziak ikasteari. Nire eskolaren ezaugarri berezietako bat da oso azterketa gutxi egiten zituela, eta lan taldea asko sustatzen zuela, baita harreman positiboak eraikitzea ere. Ikasle taldea berbera izan da, derrigorrezko eskola garaitan. Momentu onak eta txarrak bizi izan ditugu, eta ni horien barruan egon naiz. Irakasleak gure norabidea zuzentzearen arrazoi nagusietako bat izan dira. Baita gure harremanaren erantzule ere. Lehenengo urteetan ez naiz akordatzen nola ebaluatzen ziren gauzak, azken urteetan aldiz nota ipintzen zen lan bakoitzeko. Irakasleak oso gertukoak ziren, beren semetzat hartzen ziguten, eta gure gelako mutilekin batez ere, arazo gehiago sortzen genituelako, oso ondo portatu dira, beti laguntzeko prest azaldu dira, baita lortu ere. Beraien lana ez zen gauzak erakustea soilik, harreman onak eta balio moralak irakastea zen. Nahiz eta mailak aurrea joan, beraien jokatzeko moduak ez ziren aldatu. Koxkox irratia da dudan oroitzapen

onenetarikoa. Zikloen arteko ezberdintasun oso handia da. Azkeneko bi zikloetan gauza serioagoa zen. Jada DBH-rako prestatzen asten ziren. Baina ez dut oroitzapen txarrik. Jolasa eta ikasketak oso ondo elkartzen zituzten. Antzerkiak ere protagonismoa izan zuen azken ziklo horretan. Ebaluaketa bakarkakoa zen eta gurasoekin ere bilerak egiten ziren. Ikasle taldea berdina zen baina harremanak ezberdinak. Mutil guztiak batera ibiltzen ginen baina neskak banandu egin ziren. Horrela gogoratzen dut. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Langile Ikastolaren Santa Barbara izeneko eraikinean burutu nuen. Lau urte izan ziren. Lehenengo bi etapetan gustu handiz joaten nintzen ikastolara, ikasteko gogo mordoarekin. Lan-tratuen bidez funtzionatzen genuen eta oso metodo ona zela iruditzen zait. Lan-tratu horiek ebaluatu egiten zituzten, baina ebaluaketa ez zen edukiena bakarrik, jarrera ere kontuan hartzen zen. Irakaslea ez zen ebaluatzen zuen bakarra, ikasle taldea beren artean ere ebaluatzen zen. Ikasteko garrantzitsua lan taldea egitea zen, Langileren filosofia hori baitzen. Hori bai, edukiak inoiz baztertu gabe. Ikasle taldea berdina zen, baina gelak aldatu egin ziren. Hasieran arraro samarra izan zen, baina ziztu bizian ohitu ginen. Eta oso harreman onak eraiki ziren. Irakasleen jarrera aldatu egin zen, gauza serioagoa zelako, baina hala ere etxean bezala sentiarazten ziguten. Edozein duda genuela argitzen saiatzen ziren, arazoak genituela ere. Eta dena elkarrizketaren bidez. Irakastea, baina batez ere heztea zuten helburu. Ebaluaketa bakarka zein gurasoekin egiten zen, eta arazoa non zegoen eta azaltzen zen. Baina esfortzua eta saiakera kontuan hartzen zen beti. Bakoitzak eman zezakeena kontuan hartzen zen, eta horrela irakaslea ikasle bakoitzaren beharretara egokitzen zen. Hurrengo bi urteetan aldiz, bakoitzaren norabidea zehazten hasi beharra zegoen. Adar zientifikotik edo humanistikotik joan nahi zenuen hautatu behar zen. Ondorioz, gelak berriro ere aldatu egin ziren. Oroitzapen onak ditut etapa honetaz, baina ez besteak bezain onak. Garai honetan ikasteko garrantzitsua edukiak zirela iruditzen zait. Harremanari eta talde lanari garrantzi gutxiago ematen ziotela iruditzen zait. Azterketak ere ugaritu egin ziren, eta zailtasuna geroz eta handiagoa zen. Ondorioz, zenbait lagun bidean geratu ziren. Ikasle taldea izugarrizkoa izaten jarraitzen zuen, ez nuen horren inguruko kexurik. Horrez gain, jende berria izan genuen gurean. Irakasleak zorrotzagoak ziren baina gertukoak izaten saiatzen ziren. Eta beren funtzioa heztea eta irakastea zen. Ebaluaketa sistema berbera zen. Exigentzia zen aldatzen zen gauza bakarra. Zenbakiak ziren ikasle bakoitzaren kalifikazioa.

Hernaniko institutura joan nintzen batxilerra egitera. Zeharo ezberdina izan zen. Oraindik banaketa handiagoa zegoen . Teknologikotik joan ginen eta gainontzeko eskolako ikasleekin elkartu ginen. Denak mutilak ginen. Jende berria ezagutzeko aukera eduki dugu eta oso esperientzia onak pasa ditugu elkarrekin. Ikasketei dagokionean, ez dut hain oroitzapen onak. Ikasteko zen gauza garrantzitsu bakarra edukiak ziren, ez zitzaion ikasleari garrantzirik ematen, denak berdin tratatzen zituzten, eta ez ziren bakoitzaren beharretara moldatzen. Irakasleak hotzak ziren eta ez zuten gertuko harremanik eraikitzen irakaslearekin. Zu han eta ni hemen zen. Komunikazioa oso urria zen. Irakastea zen beraien helburu bakarra, selektibitaterako prestatzera. Ez zieten gure eskakizunei erantzuten, ezta gure beharrei ere. Ebaluaketa oso sinpleak ziren. Ikasle onei ez zitzaien ezer esaten eta arazoak zituztenei ebaluazioan bakarrik ematen zieten garrantzia eta ez kurtsoan zehar. Gurasoekin ez zen bilerarik egiten. Garrantzia zuen gauza bakarra kalifikazio ona edukitzea zen. Ikasle taldea ikaragarri izan zen. Beraiek izan ziren batxilergoa azkarrago pasatzearen arrazoia. Oso ondo pasatzen genuen klaseetan gure artean, eta oso harreman onak eraiki genituen. Orain, Unibertsitatean nabil. Sentsazioa okerragoa da. Ikasteko garrantzitsua dena edukiak dira. Ez dira gure harremanetan zentratzen, ez dira gure ikasketen inguruan kezkatzen, eskaintzen duten laguntzan oso urria da. Beraien partetik ez dago motibaziorik, eta horrela zaila da, gradua gustuko izatea. Dudan ikasle taldeaz ez naiz kexu, baina asko ez ditut ezagutzen, eta irakasleak ez dira horretan zentratu. Gainera, ikasle pilo bat gera, eta ez diete gure beharrei erantzuten. Hemen ez dago ebaluaziorik. Notak ipintzen dituzte eta listo. Ez dakizu lanak ondo egin dituzun edo ez. Ez dakizu ezer. Gero esaten da gainera, hezkuntza sistema ez dagoela ondo. Nola egongo da ondo ba irakasle izan behar dutenei horrela erakusten bazaie? Hori izan da Hezkuntza sisteman zehar izan dudan esperientzia eta sentsazioa.

ANDER ZUBILLAGA IDARRETA LEHEN HEZKUNTZAKO 32. TALDEKOA

You might also like