You are on page 1of 68

Zenbait bidetako balbulak

Festo Didactic

B
7

7. kapitulua Zenbait bidetako balbulak

267

B
7

Zenbait bidetako balbulak

Festo Didactic

Zenbait bidetako balbulak, sistema hidraulikoetan fluxuaren bidea aldatu, itxi edo ireki egiten duten elementuak dira. Balbula hauen bidez lan-elementuen higidura-noranzkoa eta geldiaraztea kontrolatzen da. Zenbait bidetako balbulen ikurrak DIN ISO 1219 arauan definituta daude.

2/2 bideko balbula

A P L

268

Zenbait bidetako balbulak

Festo Didactic

B
7

Ondoko irizpideak aplikatzen dira:

Zenbait bidetako balbulen adierazpen grafikoa eta ikurrak

Posizio bakoitza karratu batez adierazten da Fluxuaren noranzkoak eta pasatzeko bideak geziez adierazten dira Blokeatutako konexioak zeharkako marraz adierazten dira Konexioak, dagozkien kommutazio-posizioan kokatutako lerroez adierazten dira Ihes-olioarentzako konexioak lerro etenez adierazten dira, eta gainera L letra ipintzen zaie aginte-konexioetatik bereizteko Kommutazio-posizio bakoitza bereizita azaltzen da (horretarako araua ez egonik ere). Normalean posizioak a, b,... izendatzen dira ezkerretik eskuinera. 3 bideko balbulen ohizko posizioa 0 bidez adierazten da.

Kommutazio-posizioak

Posizio bakoitzerako karratu bat Bidea irekita gezi bidez adierazi Blokeo-posizioa Bidea irekitako bi posizio Bi konexio ireki eta bi blokeatu Bi konexio ireki eta bat blokeatua Lau konexio ireki

Kommutazio-posizioen adibideak

269

B
7

Zenbait bidetako balbulak

Festo Didactic

Zenbait bidetako balbulak funtzionamendu jarraikoak edo funtzionamendu digitalezkoak izan daitezke.

Funtzionamendu jarraiko balbulak


Balbula hauek muturreko bi posizio eta tartean ixteko ezaugarri desberdineko beste posizio batzuk (kopuru mugagabea) izaten dituzte. Balbula proportzionalak eta serbobalbulak izan daitezke eta TP 700 eskuliburuan erakusten dira. Funtzionamendu digitaleko balbulak Balbula hauek beti posizio-kopuru mugatua dute (2, 3, 4, _). Praktikan zenbait bidetako balbulak direla esaten da eta hidraulika zuri-beltza deitutakoaren zati dira. Hauek dira eskuliburu honetan erakusten direnak.

Zenbait bidetako balbulak konexio- eta posizio-kopuruaren arabera sailkatzen dira:

2/2 3/2 4/2 5/2 4/3

bideko bideko bideko bideko bideko

balbula balbula balbula balbula balbula

Hurrengo orrialdeko taulan zenbait bidetako balbulen ikurrak erakusten dira. Ikurretan eragintza-motak ez dira ipini irudia sinplifikatzearren. Berez praktikan aplikazio-motaren arabera beste bertsio asko ere badaude.

270

Zenbait bidetako balbulak

Festo Didactic

B
7

Zenbait bidetako balbulak

2/2 BB Ohizko posizioan blokeatuta (P,A)

Ohizko posizioan irekita (P-A)

3/2 BB Ohizko posizioan blokeatuta (P,T-A)

Ohizko posizioan irekita (P-A,T)

4/2 BB Ohizko posizioan irekita (P-B,A-T)

5/2 BB Ohizko posizioan irekita (A-R,P-B,T)

4/3 BB Tarteko posizioan blokeatuta (P,A,B,T)

4/3 BB Tarteko posizioan ponpako zirkuitua

blokeatuta irekita (P-T,A,B)

4/3 BB Tarteko posizioan - H (P-A-B-T)

4/3 BB Tarteko posizioan lan-tutuen deskarga (P,A-B-T)

4/3 BB Tarteko posizioan zirkulazioa (P-A-B,T)

271

B
7.1

Zenbait bidetako balbulak

Festo Didactic

7.1

2/2 bideko balbulak

2/2 bideko balbulak (A) lan-konexioa eta (P) presio-konexioa ditu (ikus irudia). Bolumen-emaria kontrola dezake bidea itxi edo irekiz. Irudian erakutsitako balbulak ondoko posizioak ditu: 2/2 bideko balbula, irristailuduna

A P L

Ohizko posizioa: P eta A bitarteko bidea blokeatuta Kommutatutako posizioa: P eta A bitarteko bidea irekita

272

Zenbait bidetako balbulak

Festo Didactic

B
7.1

2/2 bideko balbula, asentuduna

Asentuzko balbularen ikurra

Arauak eskatzen ez badu ere, asentuzko balbulak askotan asentuaren ikurra ipinita adierazten dira. Balbula hauetan ohizko posizioan P eta A bitarteko bidea irekita egon daiteke.

273

B
7.1

Zenbait bidetako balbulak

Festo Didactic

Efektu bakuneko zilindroaren eragintza (eskema hidraulikoa)

A L

Efektu bakuneko zilindroaren eragintza (ebakidura)

A P

P T

274

Zenbait bidetako balbulak

Festo Didactic

B
7.1

Beste zenbait aplikazio:

Deribazioa aitzinapen azkarrerako, adibidez, eta presiorik gabeko ponpa Emaria eta presioa erregulatzeko zenbait balbularen eragintza eta deskone Motorraren noranzko bateko eragintza
Presiorik gabeko ponpa-zirkuitua
xioa -zirkuitua

Aitzinapen azkarra

Presio-faseen kommutazioa

275

B
7.2

Zenbait bidetako balbulak

Festo Didactic

7.2

3/2 bideko balbulak

3/2 bideko balbulek (A) lan-konexioa, (P) presioarena eta (T) depositorakoa dituzte. Ondoko posizioen bidez bolumen-emaria kontrola dezake:

Ohizko posizioa: P konexioa blokeatuta eta P eta A bitarteko bidea irekita Kommutatutako posizioa: T irteera blokeatuta eta T eta A bitarteko bidea
irekita 3/2 bideko balbulak ohizko posizioan irekita ere egon daitezke, hau da, P eta A bitarteko bidea irekita eduki dezakete. 3/2 bideko balbula

Efektu bakuneko zilindroaren eragintza

276

Zenbait bidetako balbulak

Festo Didactic

B
7.2

Efektu bakuneko zilindroaren eragintza (ebakidura)

Desbideratze-aplikazioa

Berogailua

Hozkailua

277

B
7.3

Zenbait bidetako balbulak

Festo Didactic

7.3

4/2 bideko balbula

4/2 bideko balbulak, lanerako bi konexio ditu (A,B), presioko bat (P) eta depositorako bat (T).

Ohizko posizioa: P eta B arteko bidea irekita eta A eta T artekoa ere bai Kommutatutako posizioa: P eta A batetik eta B eta T bestetik, irekita
4/2 bideko balbula, maniobra-pistoiduna

Efektu bikoitzeko zilindroaren eragintza

A B P L T T A P B L

278

Zenbait bidetako balbulak

Festo Didactic

B
7.3

4/2 bideko balbulak bi maniobra-pistoi besterik ez dutela ere egon daitezke. Kasu horretan balbula horiek ihes-olioarentzako konexiorik ez dute behar. Gainera, depositorako T konexioa eta A eta B lan-konexioak balbularen kulatak kontrolatzen ditu. Balbula hauen fitxa teknikoetan beti adierazten da depositorako konexioarentzat gehienezko presioa. Beti lanerako presio maximoa baino txikiagoa izaten da. Izan ere, T konexioan presioak kulataren kontra eragiten du. 4/2 bideko balbula, bi pistoikoa

Beren bertsio sinpleenean, 4/2 bideko balbulak irristailuzkoak dira. 4/2 bideko asentuzko balbulek forma konplexuagoa dute, 3/2 bideko bi balbulen edo 2/2 bideko lau balbulen konbinazioa direlako. Tarteko posizioena oso kontuan hartzeko irizpidea da balbula aukeratzerakoan. Horregatik dagozkien ikurretan adierazi egiten dira. Posizioak benetan eraginkorrak ez direlako, karratuak estuagoak dira eta lerro etenak dituzte. Tarteko posizioak

279

B
7.3

Zenbait bidetako balbulak

Festo Didactic

4/2 bideko balbularen tarteko posizioa

Ikurra: kokapen positiboa

Ikurra: kokapen negatiboa

4/2 bideko balbulen aplikazioak:

Efektu bikoitzeko zilindroen eragintza Bi norantzetako biraketa duten motorren eragintza Bi zirkuituren eragintza
5/2 bideko balbula ere erabil daiteke 4/2 bidekoaren ordez. 5/2 bideko balbula

RP

280

Zenbait bidetako balbulak

Festo Didactic

B
7.4

4/3 bideko balbulek egitura sinplea dute irristailuzkoak baldin badira. Asentuzkoak badira, egitura konplexua dute. 4/3 bideko balbula, adibidez, 2 bideko lau balbulaz osatua izan daiteke. 4/3 bideko balbulak

7.4 4/3 bideko balbulak

Tarteko posizioa ponpako zirkuitua

Tarteko posizioa blokeatuta

Tarteko posizioa H

Tarteko posizioa lan-tutuen deskarga

Tarteko posizioa zirkulazioa 4/3 bideko balbuletan tarteko posizioak adierazi egiten dira: Tarteko posizioak Adibidea

4/3 bideko balbula honek kokapen positiboa du tarteko posizioan. Ezkerreko tarteko posizioa eta eskuinekoa kokapen positibo eta negatiboaren konbinazioa dira.

__________________________________________________________________________ 281

B
7.4

Zenbait bidetako balbulak

Festo Didactic

Tarteko posizioa aginte hidraulikoaren aplikazio konkretuak zehazten du. Zenbait posizio dituzten balbulak 5 bidekoak ere izan daitezke. 5/3 bideko balbula

4/3 bideko balbula, ponpako zirkuituduna

282

Zenbait bidetako balbulak

Festo Didactic

B
7.4

Balbula honek aginte-katea akoplatzea onartzen du. Ponpako zirkuitua

a 0 b A B P T L

Ponpako zirkuitua (ebakidura)

283

B
7.4

Zenbait bidetako balbulak

Festo Didactic

4/3 bideko balbula, tarteko posizioa blokeatuta duena


A B

284

Zenbait bidetako balbulak

Festo Didactic

B
7.4

Aginte-katea bat baino gehiagori eragiteko, tarteko posizioa blokeatuta duten 4/3 bideko balbulak erabil daitezke. Sistema zerbitzurako prest dagoela ponpako zirkuitua kommutatzeko, 2/2 bideko balbula erabiliko da. Aplikazio-adibideak

4/3 bideko aplikazioetako bat batez ere efektu bikoitzeko zilindroen edo motorren eragintza da (motorra geratu, eskuinera biratu edo ezkerrera biratu).

A 7.3

285

Zenbait bidetako balbulak

Festo Didactic

286

Ixteko balbulak

Festo Didactic

B
8

8. kapitulua Ixteko balbulak

287

B
8

Ixteko balbulak

Festo Didactic

Ixteko balbulek emaria noranzko batean blokeatu egiten dute, baina kontrako noranzkoan emaria pasatu egiten da. Blokeaketak erabat hermetikoa eta ihesik gabea izan behar du. Horregatik, balbula hauek beti asentuzkoak izaten dira eta honela eraikita egoten dira: Ixteko elementua (gehienetan bola edo konoa), dagokion ixte-gainazalaren kontra bultzatzen da. Balbulak emariarentzat bidea ireki dezake ixteko elementua asentutik urrunduz. Ixteko balbulak honela sailkatzen dira

Noranzko bakarreko balbulak (malgukidunak eta gabeak) Noranzko bakarreko balbula blokeagarriak eta desblokeagarriak
Ixteko balbulak

Noranzko bakarreko balbula, malgukirik gabea

Noranzko bakarreko balbula, malgukiduna

Noranzko bakarreko balbula blokeagarria; aurrepilotajeari esker balbula ez da irekitzen

Noranzko bakarreko balbula desblokeagarria; aurrepilotajeari esker balbula ez da ixten

Balbula alternoa

Noranzko bakarreko balbula bikoitza, desblokeagarria

288

Ixteko balbulak

Festo Didactic

B
8.1

Noranzko bakarreko balbula, malgukiduna


Ikurra:

8.1 Noranzko bakarreko balbula

Malgukia

Konoa

Bidea blokeatuta

Bidea irekita

p2

p1
Akonoa

PF

Konoari p1 presioak eragiten badio, asentutik aldendu egingo da eta balbulak malgukirik ez badu bidea ireki egingo da. Eragiketa horretan p1 presioak p2 baino handiagoa izan behar du. Irudian noranzko bakarreko balbula, malgukiduna, erakusten da. Bertan ixteko konoari p2 presioak eta gainera malgukiaren indarrak eragiten dio. Ondorioz, balbula ireki egiten da baldin:

p1 > p2 + pF

Malgukiak eragiten duen presioa hau da: Fmalg pF= ________ Akonoa

289

B
8.1

Ixteko balbulak

Festo Didactic

Aplikazioak

Irudietan noranzko bakarreko balbulen aplikazio batzuk erakusten dira.

Ponparen babesa

Ponparen babesa (ebakidura)

m a b A B P T

P T

290

Ixteko balbulak

Festo Didactic

B
8.1

Karga baten pisuak ezin du ponpa kontrako noranzkoan abiarazi (motor elektrikoa deskonektaturik badago). Sisteman egon daitezkeen presio-puntek ez diote ponpari eragiten, presioa mugatzeko balbulak desbideratzen dituelako.

Aplikazioak

Emaria erregulatzeko balbularen eragintza noranzko bakarrean

Zikinkeriaz itxitako iragazkien desbideraketa (erantzun-presioa 0,5-3 bar)

Artezgailua Graetz-en arabera

Emari-erregulatzailea

Tutueriako iragazkia

Prentsaren zurgapen-balbula

Masa biragarriaren zurgapen-balbula Presioa mugatzeko balbula balaztaketa-balbula gisa

291

B
8.2

Ixteko balbulak

Festo Didactic

8.2

Noranzko bakarreko balbula desblokeagarria

Noranzko bakarreko balbula desblokeagarriek konoa asentutik bereizita itxitako bidea ireki dezakete. Balbula hauek honela funtzionatzen dute: A-tik B-rako bidea irekita; B-tik A-rako bidea blokeatuta.

B-tik A-rako bidea blokeatuta

A-tik B-rako bidea irekita

B-tik A-rako bidea irekita

Bolumen-emariak B-tik A-ra jariatu behar badu, balbularen konoa bere asentutik bereizi egin beharko da desblokeatzeko pistoiaren eraginez. Pistoiak X konexiotik hartzen du presioa.

292

Ixteko balbulak

Festo Didactic

B
8.2

Desblokeaketa segurua izan dadin, nahitaezkoa da desblokeatzeko pistoiaren azalera eraginkorra ixteko elementuaren azalera eraginkorra baino handiagoa izatea. Bi azalera hauen arteko erlazioa 5:1ekoa izaten da. Noranzko bakarreko balbula desblokeagarriek aurredeskargako sistema ere izan dezakete (ikus TP 502). Ondoko eskema hidraulikoan noranzko bakarreko balbula desblokeagarriak nola funtzionatzen duen azaltzen da.
Noranzko bakarreko balbula desblokeagarria

Funtzionamendua

Beren ohizko posizioan, 3/2 bideko balbulak olioaren fluxua blokeatu egiten du. Fluxu hori irekita egoten da 4/2 bideko balbulan zilindrorako bidean. Zilindroak ez du atzera egiten, noranzko bakarreko balbula blokeatuta dagoelako. 3/2 bideko balbulari eragindakoan, desblokeatzeko pistoiak presioa hartzen du eta noranzko bakarreko balbulan ixteko elementua ireki egiten da. Horrela posible da olioa 4/2 bideko balbulatik igarota depositora joatea. 4/2 bideko balbulari eragiten zaionean, olioa noranzko bakarreko balbulan zehar igaro eta zilindrorantz joaten da. Zilindroak beraz, aurrera egiten du.

293

B
8.2

Ixteko balbulak

Festo Didactic

Noranzko bakarreko balbula desblokeatua berriz ere itxi egiten da baldin eta olioak lan-konexiotik depositora joaterik baldin badu. Beraz, noranzko bakarreko balbula desblokeagarria erabiltzen bada, derrigorrezkoa da 4/3 bideko balbulak tarteko posizio berezia edukitzea. Noranzko bakarreko balbula desblokeagarria

m 1000 kg

Tarteko posizioa blokeatuta Noranzko bakarreko balbula desblokeagarriak ezin du bat-batean itxi. Izan ere, itxitako X konexioan aplikatutako presioak irteteko balbulako ihesbideak besterik ez baititu.

294

Ixteko balbulak

Festo Didactic

B
8.2

Noranzko bakarreko balbula desblokeagarria


m 1000 kg

Tarteko posizioa lan-tutueria deskargatzeko Tarteko posizioan A, B eta T irteerak elkarri konektatuta daude, eta P blokeatuta dago. Horregatik X lan-konexioak eta noranzko bakarreko balbularen A konexioak presiorik ez dute.

295

B
8.3

Ixteko balbulak

Festo Didactic

8.3

Noranzko bakarreko balbula bikoitza, desblokeagarria

Noranzko bakarreko balbula bikoitz eta desblokeagarriak, zilindro baten bidez karga egoki kokatzeko aukera ematen du; baita barnean ihesa denean ere. Noranzko bakarreko balbula bikoitz eta desblokeagarriaz ezin da karga egoki kokatu zilindroa zintzilik badago edo zurtoin jarraia badu. Irudian noranzko bakarreko balbula bikoitz eta desblokeagarriaren ikur sinplifikatua eta ikur osoa ikusten dira, eta gainera sistema hidraulikoan nola txertatzen den erakusten da.

Noranzko bakarreko balbula bikoitz eta desblokeagarriaren ikurra

xehetasunez

sinplifikaturik

296

Ixteko balbulak

Festo Didactic

B
8.3

Aplikazio-adibidea

297

B
8.3

Ixteko balbulak

Festo Didactic

Noranzko bakarreko balbula bikoitza, blokeatutako posizioan

B1

B2

A1

A2

Noranzko bakarreko balbula bikoitza, irekitako posizioan

B1

B2

A1

A2

Noranzko bakarreko balbula bikoitz eta desblokeagarriak honela funtzionatzen du: A1 etik B1-erantz eta A2tik B2-ranzko bideak irekita daude. B1-etik A1-era eta B2-tik A2-rakoak blokeatuta daude. Olioa A1-etik B1-ra badoa, aginte-pistoia eskuinera desplazatzen da eta balbulako konoa asentutik bereiztu egiten da. Horrela B2-tik A2-rako bidea ireki egiten da. (Funtzionamendua berdina da A2-tik B2-rako bidea irekita egonda).

298

Emaria erregulatzeko balbulak

Festo Didactic

B
9

9. kapitulua Emaria erregulatzeko balbulak

299

B
9

Emaria erregulatzeko balbulak

Festo Didactic

Emaria kontrolatu eta erregulatzeko balbulak, zilindroaren abiadura edo motorraren biraketa-abiadura moteltzeko dira. Bi magnitude horiek bolumen-emariaren araberakoak dira eta horregatik emaria jaitsi egin behar da. Baina funtzionamendu konstanteko ponpek fluxu konstantea sortzen dute, eta ondorioz, lan-elementura zuzendutako emaria txikiagotzeko ondoko metodoa erabiltzen da. Emaria erregulatzeko balbulan bidearen sekzioa txikiagotuta, balbula baino lehen presioa igo egiten da. Presio horrek presioa mugatzeko balbula ireki egiten du eta emaria bi bidetik joaten da. Horren ondorioz, lan-elementura abiadura edo biraketa-abiadura jaisteko behar den emaria joaten da. Soberako emaria presio maximoaz presioa mugatzeko balbulatik igarotzen da eta horrela energi zati handi bat alferrik galtzen da. Energia aurrezteko, presioaz doitzen diren ponpak ipin daitezke. Horretarako erabiltzen diren balbulak kontrolatzeko edo erregulatzeko izatearen arabera honela sailkatzen dira:

TP502

Emaria kontrolatzeko balbulak Emaria erregulatzeko balbulak


Emaria kontrolatzeko balbula gisa iratotzeko balbulak eta diafragma-balbulak erabiltzen dira.

Iratotzeko balbulak eta diafragma-balbulak


Emaria kontrolatu eta erregulatzeko balbulak

Emaria kontrolatzeko balbulak

Emaria erregulatzeko balbulak

Iratotzekoak

Diafragmazkoak

Kargaren arabera Qpartziala = aldakorra

Kargarekiko independentea Qpartziala = konstantea

300

Emaria erregulatzeko balbulak

Festo Didactic

B
9.1

Iratotzeko balbulek eta diafragma-balbulek fluxuari erresistentzia eskaintzen diote. Erresistentzia hori balbularen sekzioaren, bere forma geometrikoaren eta fluidoak duen biskositatearen araberakoa izaten da. Fluidoak balbula zeharkatzen duenean marruskadura egoten da eta abiadura handiagotu egiten da. Ondorioz, presioa jaitsi egiten da. Marruskaduragatik sortutako presio-jaitsiera diafragmaren geometriaz konpentsa daiteke. Diafragman erresistentzia jakin bat lortzeko, emariak zurrunbilotsu bihurtu behar du fluxuaren abiadura handiagotuta (estugunekoa baino diametro txikiagoa). Horrela diafragmaren erresistentzia zurrunbiloen araberakoa da eta biskositatearekiko independentea. Beraz, fluxua tenperaturaren (eta ondorioz biskositatearen) araberakoa ez izatea nahi denean, diafragma-balbulak erabiltzen dira; emaria neurtzeko tresnetan, adibidez.
Diafragma eta estugunea

9.1

Iratotzeko balbulak eta diafragma-balbulak

Hala ere, sistema hidrauliko askotan presioa asko jaitsi behar izaten da; neurri jakinean jaitsi ere. Kasu horietan iratotzeko balbulak erabiltzen dira.

301

B
9.1

Emaria erregulatzeko balbulak

Festo Didactic

B 1.15

Iratotzeko balbulek eta diafragmazkoek, presioa mugatzeko balbularekin konbinaturik bolumen-emaria kontrolatzen dute. Balbulak eskainitako erresistentziak presio-igoera eragiten du. Presioa mugatzeko balbula ireki egiten da, iratotzeko balbularen erresistentzia presioa mugatzeko balbulan doitutako erantzun-presioa baino handiagoa baldin bada. Horrela fluxua banatu egiten da bi bidetan. Fluxuaren zati bat lan-elementura joaten da eta bestea depositora presioa mugatzeko balbulan zehar (hor energia handia galtzen da). Iratotzeko balbula zeharkatzen duen emaria p presiodiferentziaren araberakoa izaten da. p eta Qlan-elem bolumen-emariaren arteko erlazioa ondoko hau da: p Q2lan-elem

Presioa mugatzeko balbulak konstante mantentzen du erregulatzeko balbula hornitzeko tutuko presioa. Lan-elementuari eskatutako karga aldatzen denean, p presio-diferentziaere aldatu egiten da. Ondorioz, lan-elementura doan bolumen-emaria ere aldatu egiten da. Honi buruz ondoko araua gogorarazi behar da.

Iratotzeko balbulek kargaren arabera eragiten dute.

Hortaz, karga konstantea ez denean balbula hauek ez dira egokiak bolumenemaria doitzeko.

302

Emaria erregulatzeko balbulak

Festo Didactic

B
9.1

Iratotzeko balbula - fluxu-banaketa

P2 (aldakorra)

Iratotzeko balbula p aldakorra

QKontsumitzailea Fluxua banatzen deneko puntua P1 (konstantea) QPonpa

Iratotzeko balbula erregulagarrietan kontuan hartzeko irizpideak:

Iratotzeko balbula erregulagarriak

Erresistentzia sortzea Fluidoaren tenperatura aldatuta erresistentzia konstantea izatea, hau da,
biskositatearekiko independentea izatea

Doiketa fina. Doiketaren sentikortasuna besteak beste sekzioaren eta zirkunferentziako azaleraren araberakoa da

Metodo merkea izatea


Iratotzeko balbula erregularrien mota desberdinek, era batera edo bestera ondoko irizpideak betetzen dituzte:

303

B
9.1

Emaria erregulatzeko balbulak

Festo Didactic

Iratotzeko balbula erregulagarriak


Eraikuntza Orratzezko balbula Erresistentzia Abiadura handiagoa Marruskadura handia estugune luzeagatik Biskositatearekiko Doikuntza menpekotasuna Iruzkinak

Handia Zaila tarte Kostu txikia. marruskaduragat txikian sekzioa Erraz egitekoa ik azkar hazten delako Azalera eta zirkunferentziaren arteko erlazioa txarra

Periferiako artekadun balbula

Aurrekoak bezalakoa

Orratzezko balbulan baino txikiagoa

Sekzioa emekiago hazten da; azaleraren eta zirkunferentziaren arteko erlazio homogenoa;erreg ulazio-tartea 90 besterik ez

Kostu txikia Erraz egitekoa, baina orratzezko balbula baino konplexuagoa da

Luzetarako balbula

Aurrekoak bezalakoa

Aurrekoak bezalakoa

Aurrekoak Aurrekoa bezalakoa, bezalakoa nahiz eta tarte luzeagoa izateagatik doikuntza-sentiko rtasun handiagoa izan

Ebakidura zeiharreko balbula

Abiadura handiagoa Marruskadura txikia Estugune motza

Txikia

Zaila Sekzioaren hazkuntza homogenoa 180ko doikuntza

Kostu txikia

Balbula helikoidala

Abiadura handiagoa Marruskadura handiena

Batere ez

Doikuntza sentikorra Sekzioaren hazkuntza homogenoa 360ko doikuntza

Garestia sistema helikoidalagatik

304

Emaria erregulatzeko balbulak

Festo Didactic

B
9.2

Iratotzeko eta noranzko bakarreko balbula, noranzko bakarreko emari-erregulatzailea da. Iratotzeko balbulaz eta noranzko bakarreko balbulaz osatuta dago. Iratotzeko balbulak noranzko batean eta kargaren arabera bolumen-emaria erregulatzen du. Kontrako noranzko bidea erabat irekita dago eta itzulerako higidura garraio-emari guztiaz egin daiteke. Ondorioz, noranzko bakarreko emari-erregulatzaileak honela funtzionatzen du: A-tik B-rako noranzkoan fluxua irato egiten da. Iratotzeko balbuletan bezala, emaria bi bidetan banatu egiten da. Lan-elementurako bolumen-emaria jaitsi egiten da eta abiadura ere bai. Kontrako noranzkoan (B-tik A-ra) bolumen-emaria ez da iratotzen, noranzko bakarreko balbulako konoa asentutik aparte dagoelako eta bidea erabat irekita dagoelako. Iratotzeko eta noranzko bakarreko balbulei esker estugunea erregulatu egiten da.

9.2

Iratotzeko eta noranzko bakarreko balbulak


A8

Iratotzeko eta noranzko bakarreko balbula

305

B
9.3

Emaria erregulatzeko balbulak

Festo Didactic

9.3

Bi bideko balbula, emari-erregulatzailea

Iratotzeko balbulei buruz egindako azalpenetan, p presio-diferentziaren eta Q bolumen-emariaren artean erlazioa dagoela esan dugu. Hauxe da, hain zuzen, erlazioa: p Q2. Nahiz eta karga aldatu lan-elementurako bolumen-emari konstantea behar bada, estugunean p presio-diferentzia konstante mantendu behar da. Horregatik emaria erregulatzeko balbulek iratotzeko elementu doigarria dute (2), eta gainera, iratotzeko beste elementu erregulatzaile bat ere bai (1). Honek bere erresistentzia balbulako sarreran edo irteeran ipinitako presioaren arabera aldatu egiten du iratotzeko elementu doigarrian (2-an) presio-diferentzia konstante mantentzeko. Presioa mugatzeko balbulagatik emaria banatzea, iratotzeko bi elementuen guztizko erresistentziaren emaitza da

2 bideko balbula, emaria erregulatzekoa

1
AK

p3

AK2

F1 2

F2

p1 p2
p1 p1 2-=p6p -p 2 =

Iratotzeko (1) elementua iratotzeko (2) elementu doigarriaren aurretik edo atzetik egon daiteke. Ohizko posizioan balbula irekita dago. Olioa jariatzen denean, iratotzeko (2) elementuaren aurrean p1 sarrera-presioa sortzen da. Bertan p presio-diferentzia sortzen da, eta hain zuzen: p2 < p1. Iratotzeko (1) elementuan oreka mantentzeko, F2 puntuan malguki bat ipini behar da. Malguki honek presio-diferentzia konstantea eskaintzen du iratotzeko (1) elementuaren eraginez. Lanelementutik datorren kargak balbularen irteeran eragiten badu, iratotzeko (1) elementuak erresistentzia jaitsi egiten du kargaren igoera adina.

306

Emaria erregulatzeko balbulak

Festo Didactic

B
9.3

Zirkuitua ralenti edo erregimen mantsoan dagoenean, iratotzeko (1) elementu erregulatzailea orekan dago eta balbulak erresistentzia jakin bat eskaintzen du. Erresistentzia hau doitu egin daiteke iratotzeko (2) elementuaz lortu nahi den bolumen-emariaren arabera. Balbularen irteeran presioa igo egiten bada, p2 presioa ere igo egiten da. Ondorioz, iratotzeko (2) elementu doigarrian presio-diferentzia aldatu egiten da. Aldi berean, p2 presioak balbulako zilindroaren Ak2 azalerari eragiten dio. Indar honek eta malgukiaren indarrak iratotzeko (1) elementu erregulatzaileari eragiten diote. (1) elementua ireki egiten da F1 eta F2 indarren artean berriz ere oreka ezarri arte, hau da, iratotzeko (2) elementu doigarrian presio-diferentzia hasierakoa izan arte. Emaria erregulatzeko 2 bideko balbulan, presioa mugatzeko balbulan bezalaxe, fluxu-soberakina depositora joaten da. 2 bideko balbula, emari-erregulatzailea

p3

Presostatoa

p2
p konst. p

Iratotzeko elementu doigarria

p1

Balbularen irteeran p3 presioa jaitsi egiten bada, p presio-diferentzia hazi egiten da. Ondorioz, Ak2 azalerako presioa ere jaitsi egiten da eta F1 indarra F2 baino handiagoa da. Iratotzeko (2) elementu erregulatzaileak itxi egiten du F1 eta F2ren arteko oreka berriz ezartzen den arte

307

B
9.3

Emaria erregulatzeko balbulak

Festo Didactic

Erregulazio-eginkizun hau sarrerako presioak aldatzen badira ere betetzen da, hau da, sarrerako baldintzak aldatzen badira, iratotzeko elementu doigarrian p presio-diferentzia eta bolumen-emaria konstante mantentzen dira. Iratotzeko elementu erregulatzailearen eginkizunak Lehentxeago aipatu dugunez, iratotzeko elementu erregulatzailearen helburua sarrerako edo irteerako kargen diferentziak orekatzea da, horretarako fluxuaren erresistentzia aldatu egiten delarik. Ondorioz, helburua iratotzeko elementu erregulagarrian presio-diferentzia konstante mantentzea da. Horrek honakoa esan nahi du: pistoi erregulatzaileaz doikuntza egiteko, bertan indarren arteko orekak egon behar duela, hots, F1 = F2. F1 indarra Ak1 azaleraren eta p1 presioaren arteko biderkadura da. F2 indarra berriz, Ak2 azaleraren (Ak1-en berdina da) eta p2 presioaren arteko biderkadura da. p2 presioa iratotzeko elementu doigarriko erresistentziaren eraginez txikiagoa denez gero, konpentsatzeko malgukia ipini beharra dago.

F1 = F2

AK1 = AK2

F1 = AK1 p1 F2 = AK2 p2 + FM _______________________________________ AK1 p1 AK1 (p1-p2) = AK1 p2 + FM = FM

FF (p1-p2) = ___ AK1

Horrek ondokoa esan nahi du: Ak1-i eragiten dion malgukiaren indar konstantea p-ren berdina dela. Diferentzia hori konstante mantentzen da, ondoko adibideek erakusten dutenez. Oharra: Emaria erregulatzeko balbulan biskositateak ia eraginik izan ez dezan, iratotzeko elementu doigarria diafragma erregulagarria izaten da.

308

Emaria erregulatzeko balbulak

Festo Didactic

B
9.3

2 bideko balbula, emaria erreg.: lan-elementuaren karga (hutsean)


Qlan-elem.= 3 l/min

p = 139 bar

p3 = 5 bar
A

p = 4 bar

p2 = 144 bar p1 = 148 bar

A P

B T

p = 150 bar
P T

QP = 10 l/min

p = 150 bar
QPMB = 7 l/min

2 bideko balbula, emaria erreg.: lan-elementuaren karga (kargatuta)

p=4=barbar p 4 p=104 bar bar p = 140

Qlan-elem.= 3 l/min

p3 = 40 bar
A

p2 = 144 bar p1 = 148 bar

A P

B T

p = 150 bar
P T

QB = 10 l/min

p = 150 bar
QPMB = 7 l/min

309

B
9.3

Emaria erregulatzeko balbulak

Festo Didactic

Beste lan-elementuetarako konexioa

p = 74 bar

Qlan-elem.= 3 l/min

p3 = 30 bar
A A P T P A A P B T P T

p = 4 bar

p2 = 104 bar p1 = 108 bar

Q = 7 l/min

p = 110 bar
P T

QB = 10 l/min

p = 150 bar
QPMB = 0 l/min

Ondoko orrialdean 2 bideko balbula emari-erregulatzailearen ikur osoa eta sinplifikatua erakusten dira. 2 bideko balbula emari-erregulatzaileak elikatze-fluxuan ipin daitezke, edota itzulerakoan, baina desbiderapen batean ere bai. Desbiderapen-zirkuituan kokatzearen desabantaila: ponparen motorrak biraketan sortutako oszilazioengatiko emari-oszilazioek, erregulatu nahi den fluxukantitatean eragina dute. 2 bideko balbula emari-erregulatzaileen bidez emari konstantea lor daiteke, nahiz eta kargak aldatu. Ezaugarri horri esker ondoko aplikazioak ditu:

Esfortzuarekiko independente aitzinapen konstante eta erregulagarriaz lan


egiten duten orga erreminta-etxeetan

Abiadura-muga zehatzeko igotzeko eta jaisteko unitateetan

310

Emaria erregulatzeko balbulak

Festo Didactic

B
9.3

2 bideko balbula emari-erregulatzailea

P A B P T A B P T

Oharra: Deskonektaturik dagoenean, emaria erregulatzeko balbula irekita dago. Sistema hidraulikoa martxan jartzen denean, bolumen-emari handiena jariatzen da presostatoak bere posizio normala lortzen duen arte. Prozesu honi abioko jauzia deitzen zaio. Abioko jauzia honela labur daiteke:

Desbiderapen-balbula bat ireki balbula nagusia ireki baino lehen edo presiorik ez dagoenean presostatoa malguki batez itxi.

311

Emaria erregulatzeko balbulak

Festo Didactic

312

Zilindro hidraulikoak

Festo Didactic

B
10

10. kapitulua Zilindro hidraulikoak

313

B
10

Zilindro hidraulikoak

Festo Didactic

Zilindro hidraulikoek energia hidraulikoa energia mekaniko bihurtzen dute. Zilindroek higidura linealak sortzen dituzte, eta horregatik motor lineal ere deitzen zaie. Zilindro hidraulikoak ondoko bi talde nagusietan sailkatzen dira:

Efektu bakuneko zilindroak Efektu bikoitzeko zilindroak


Irudian oinarrizko bi mota horien ebakidurak erakusten dira.
Efektu bakuneko zilindroa

m pisua Aire-irteera + Ihes-olioaren konexioa

Zurtoina

Pistoiaren azalera zurtoin aldetik Pistoia Pistoiaren azalera

Efektu bikoitzeko zilindroa

(Hnchen Co.)

1 2 3 4 5

Zikinkeri harraskagailua Ixteko azkoina (zurtoin aldekoa) Zurtoinaren juntura Zurtoinaren gida Airea purgatzeko torlojua

6 Zilindroaren atorra 7 Zurtoina 8 Pistoia 9 Finkatzeko azkoina 10 Pistoiaren juntura

314

Zilindro hidraulikoak

Festo Didactic

B
10.1

Efektu bakuneko zilindroetan presioak pistoiari baino ez dio eragiten. Ondorioz, zilindroak noranzko bakarrean lan egiten du. Zilindro hauek honela funtzionatzen dute: Presiodun fluidoa pistoiaren aldeko ganbarara sartzen da. Pistoian presioa sortzen da kontraindarraren eraginez (pisuaren kargagatik). Indar hori gainditu ondoren, zilindroa ibiltartearen amaieraraino aurreratzen da. Itzulerako higiduran, pistoiaren aldeko ganbara andelera konektaturik dago tutueriaren eta zenbait bidetako balbularen bidez, eta presiodun tutua blokeatuta dago zenbait bidetako balbulan. Itzulera bere pisuaren eraginez, malgukiaren eraginez edo kanpoko indarren baten eraginez burutzen da. Indar (edo pisu) hauek zilindroaren, tutueriaren eta balbulen barneko marruskadura gainditu egin behar dute batetik, eta fluidoa itzulerako tutueriara desplazatu behar dute. Efektu bakuneko zilindroa - juntura gabeko pistoidun zilindroa

10.1 Efektu bakuneko zilindroak

________________________________________________________________________ 315

B
10.1

Zilindro hidraulikoak

Festo Didactic

Aplikazioak

Efektu bakuneko zilindroak lan hidraulikoak noranzko bakarrean eragiten duenean erabiltzen dira. Jaso, eutsi, erremintak jaitsi; igogailu hidraulikoak, katuak eta guraize-plataformak

Adibideak

Efektu bakuneko zilindroak

Junturarik gabeko pistoidun zilindroa

Pistoia eta zurtoina pieza bakarrekoa

Zilindro teleskopikoa

Ibiltarte handiagoak

Efektu bakuneko zilindroak muntatzeko irizpide hauek daude:

Muntaia bertikala:
Zilindroaren itzulera kanpoko indarren eraginez egiten bada (salbuespena: guraize-plataformak)

Muntaia horizontala:
Itzulera malgukiz egiten duten efektu bakuneko zilindroak direnean Prentsa hidrauliko handietan, zilindroaren itzulera itzulera-zilindroen bidez egiten da.

Guraize-plataforma

316

Zilindro hidraulikoak

Festo Didactic

B
10.2

Efektu bikoitzeko zilindroetan pistoiaren bi aldeetan egon daiteke presioa. Ondorioz, zilindroak lan bi norantzetan egin dezake. Zilindro hauek honela funtzionatzen dute: Presiodun fluidoa pistoiaren aldeko ganbarara sartzen da eta F azalerari eragiten dio. Barneko eta kanpoko erresistentziek presioa sortzen dute. Presioak eta pistoiaren A azalerak indarra eragiten dute ondoko formularen arabera: F = p A. Horrela erresistentziak gainditu egiten dira eta zilindroak aurrera egiten du. Aitzinapen horretan energia hidraulikoa energia mekaniko bihurtzen da, eta energia mekaniko hori da lan-elementuak erabiltzen duena. Efektu bikoitzeko zilindroak

10.2 Efektu bikoitzeko zilindroak

Pistoiaren azalera

Pistoiaren eraztun-azalera

Pistoiaren aldeko ganbara Aitzinapena Itzulera

Zilindroak aurrera egiten duenean, kontuan hartu behar da zurtoinaren aldeko olioak tutuen bidez nahitaez depositora joan behar duela. Zilindroaren itzuleran, olioa zurtoinaren aldeko ganbarara joaten da. Zilindroak atzera egiten du eta pistoiaren aldeko ganbaratik olioa atera egiten da.

317

B
10.2

Zilindro hidraulikoak

Festo Didactic

Efektu bikoitzeko zilindroa

A P

B T

A P

B T

A 8.4

Zurtoin sinpleko eta efektu bikoitzeko zilindroetan, indarrak (F = p A) eta abiadurak desberdinak dira aitzinatzean eta itzuleran, nahiz eta bolumen-emaria berdina izan. Azalerak izan ere, desberdinak dira (pistoiaren azalera eta pistoiaren eraztun-azalera). Itzulerako abiadura handiagoa da, bolumen-emaria berdina izan arren. Itzuleran azalera eraginkorra aitzinatzean baino txikiagoa da. Ildo horretan, ondoko formula aplikatzen da:

Q Q v v =____ = ____ A A

318

Zilindro hidraulikoak

Festo Didactic

B
10.2

Ondoko koadroan aplikazio desberdinetarako dauden zilindro-motak erakusten dira: Zilindro-motak


Zilindro Azalera-erlazioa 2:1 (pistoiaren diferentziala azalera: pistoiaren eraztun-azalera) Zilindroaren itzulera aitzinapenekoa baino bi aldiz azkarragoa

Zilindro Azalera eraginkorrak berdinak sinkronizatua Abiadura berdinak aitzinapenean eta itzuleran

IbiltarteMasa handiak direnean eta -amaierako bat-bateko talkak saihestearren motelgailuabiadura balaztatzeko -dun zilindroa

Zilindro Ibiltarte handiagoak teleskopikoa

Presio-bihurgailua

Presio-hazkuntza

Tandem zilindroa

Dimentsio txikiko zilindroekin indar handiak eragin behar direnean

319

B
10.3

Zilindro hidraulikoak

Festo Didactic

Zilindro hidraulikoen higiduren arabera, ondoko aplikazioak izan ditzakete:

Makina-erremintak Erreminten eta piezen aitzinapena. Finkapen-sistemak. Arrabotatzeko makina, puntzonatzeko makinak, brotxatzeko makinak. Prentsen higidurak. Presiozko moldeaketako makinen higidurak, etab.

Garraiorako eta jasotzeko sistemak Higidura baskulagarriak, orgen gorakoak eta biraketazkoak, jasotzeko orgak, etab.

Sistema higikorrak Hondeagailuak, pala mekanikoak, traktoreak, jasotzeko orgak, hormigoi-makinak

Hegazkinak

Itsasontziak

Lurrartzeko trenaren aleroien eta abarren gorako higidurak, baskulagarriak eta biragarriak

Lemaren higidurak, helizeen kokapena

10.3 Muturreko posizioak moteltzea

Ibiltarte-amaierako moteltzea duten zilindroak, higiduretako abiadura handiak balaztatu edo moteldu egin behar direnean erabiltzen dira. Zilindro hauetan ibiltarte-amaieran kolpe handia ematea saihesten da. Abiadurak 6 m/min-koak baino txikiagoak badira, moteltzeko sistema alde batera utz daiteke. v 6 eta 20 m/min bitartekoa denean, iratotzeko edo balaztatzeko balbulen bidea moteltzeko sistema ipini behar da. v > 20 m/min-koa baldin bada, moteltzeko eta balaztatzeko sistema bereziak erabili beharko dira. Moteltzeko kontzari esker, zilindroaren itzuleran deskargako olioa dagoeneko ganbaran azalera txikiagoa da puntu jakin batetik aurrera eta erabat itxi arte txikiagotu egiten da. Kasu horretan olioak iratotzeko balbula batean zehar igaro behar du (ikus eskema hidraulikoa). Horrela zilindroaren abiadura jaitsi egiten da eta materiala hondatzea saihesten da. Aitzinapenean, olioa blokeaketarik gabe pasatzen da noranzko bakarreko balbulan, estugunetik igaro gabe. Ibiltarte-amaierako posizioan abiadura moteltzeko presioa mugatzeko balbula ipini beharra dago (emaria banatu bi bidetik.

320

Zilindro hidraulikoak

Festo Didactic

B
10.4

Efektu bikoitzeko zilindroa, motelgailuduna


Kontza moteltzailea

Torloju erregulatzailea

Noranzko bakarreko balbula


A P B T A P B T

Ibiltarte-amaierako motelgailu sinple honez gain, ba dira motelgailu bikoitzeko zilindroak ere, hau da, motelgailua aitzinapenean eta itzuleran dutenak. Junturen eginkizuna elementu hidraulikoetan olio-ihesak eragoztea da. Junturen lana garrantzitsua da, ihes egindako olioak presio-galera eragiten duelako. Oro har junturak estatikoak eta pieza higikorretako dinamikoak izaten dira.

A 3.7

10.4 Junturak

Juntura estatikoak
Zilindroaren atorrarentzako juntura torikoa Olio-depositoko taparentzako juntura lauak

Juntura dinamikoak
Pistoi eta zurtoinarentzako junturak Ardatzarentzako juntura geometrikoak elementu biragarrietan

321

B
10.4

Zilindro hidraulikoak

Festo Didactic

Gomendatzen den abiadura maximoa 12 m/min-koa da, baina kontuan hartu behar dira material-mota, juntura-motak eta martxarako baldintzak. Abiorako indarra edo behar den abiadura oso baxuak baldin badira, material eta sistema bereziko junturak erabili behar dira. Gainera, zilindroaren atorreko gainazalek kalitate hobea izan behar dute. Ondoren erakusten diren junturak zilindroko parametroen arabera erabiltzen dira (presio, tenperatura, abiadura, diametro, olio eta uraren arabera):

Zilindroetako junturak
Pistoiko junturak Eraztun irristagarriko juntura: abiadura eta presio txikietarako 3 zati ditu: Presio-eraztuna Ixte-eraztuna Eraztun lagungarria

Lan astunerako goiko ixte-eraztuna. 3 zati ditu: Presio-eraztuna Ixte-eraztuna Eraztun lagungarria

Zurtoineko junturak Eraztun harraskatzailea duen eraztun irristagarriko juntura

Goiko ixte-eraztun erregulagarria eta eraztun harraskatzailea

PTFko juntura, abiadura eta presio handietarako. Estutze-indarra juntura torikoaz.

322

Zilindro hidraulikoak

Festo Didactic

B
10.5

Finkapen-motak zilindroen aplikazioen araberakoak izaten dira. Ondoko irudian finkapen-mota batzuk erakusten dira.

10.5 Finkapen-motak

Finkapen-motak

Hankazko finkapena - Muntaia horizontala

Bridazko finkapena - Brida-motaren arabera muntaia horizontala edo bertikala

Bertsio biragarria

Kontzadun finkapen biragarria - Muntaia horizontala eta bertikala

323

10.6/.7

Zilindro hidraulikoak

Festo Didactic

10.6 Airea kanporatzea

B 12.4

Zilindroaren higidura leuna izan dadin, sistema hidraulikoan tutuerian zehar garraiatutako airea kanporatu beharra dago. Kanporatze-torlojua edo airea ateratzeko balbula sistema hidraulikoaren puntu gorenean kokatu beharko da, tutuetan airea beti puntu altuenean metatzen delako. Zilindro hidraulikoek airea kanporatzeko torlojuak izaten dituzte beren bi muturretan. Konexio hauek manometroak ipintzeko ere erabil daitezke.

10.7 Datu nagusiak

Zilindroa aukeratzen denean, F karga ezaguna da. p presioa delako aplikazioaren araberakoa da.

F=pA Formula honetan oinarrituta pistoiaren diametroa kalkula daiteke. Zilindroaren hm errendimendu hidraulikoa eta mekanikoa kontuan hartu behar da. Errendimendu horretan zilindroaren atorraren eta zurtoinaren zimurtasunak eta juntura-motak dute zerikusia. Errendimendua hobetu egiten da presioa igo ahala. Normalean errendimendua 0,85 eta 0,95 bitartekoa izaten da. Pistoiaren diametroa kalkulatzeko, ondoko formula apliakatu behar da: A = d2 p ______ 4 F ____________ p hm nv

A =

d =

4F ___________ p hm

v bolumen-errendimenduak pistoiaren junturetako ihesagatiko galerak kontuan hartzen ditu. Ondorioz, juntura oso-osoa badago v = 1,0.

324

Zilindro hidraulikoak

Festo Didactic

B
10.7

Zilindroaren barne-diametroa, zurtoinaren diametroa eta presio izendatuak DIN 24334 eta DIN ISO 3320/3322 orrietan araututa daude. Era berean, arauetan erlazioa hobesten da pistoiaren AK azaleraren eta pistoiaren AKR eraztun-azaleraren artean. Zilindroen barne-diametroak
12 100 125 16 160 20 200 220 25 250 280 32 320 360 40 400 50 63 80

Zurtoinen diametroak
8 10 12 14 16 18 20 22 25 28 32 36 40 45 50 63 70 80 90

100 110 112 140 160 180 200 220 250 280 320 360

Presio izendatuak
25 40 63 100 160 200 250 315 400 500 630

Azpimarratutako balioak aukeratzea gomendatzen da. Zilindroaren ibiltarterako DIN ISO 4393 gomendatzen da eta zurtoinaren harirako DIN ISO 4395.

325

B
10.7

Zilindro hidraulikoak

Festo Didactic

Ondoko koadroak zilindroen dK diametroen AK azalerak erakusten ditu batetik eta zurtoinen dST diametroei dagozkien pistoien AKR eraztun-azalerak (ez zurtoinen AST azalerak) bestetik. Gainera azaleren arteko ()) erlazioak ematen dira. = AK _____ AKR AKR = AK - AST

azalera-erlazioak
Balio izendatuak 1,25 dK AKcm dst AKRcm
2 2

25 4.91 12 3,78 1,30 14 3,37 1,46 16


2

32 8,04 14 6,50 1,24 18 5,50 1,46 20 4,90 1,64 22 4,24 1,90 25

40 12,6 18 10,0 1,25 22 8,77 1,44 25 7,66 1,64 28 6,41 1,96 32 4,52

50 19,6 22 15,8 1,24 28 13,5 1,45 32 11,6 1,69 36 9,46 2,08

60 28,3 25 23,4 1,21 32 20,2 1,39 36 18,2 1,55 40 15,7 1,8 45

63 31,2 28 25,0 1,25 36 21 1,49 40 18,6 1,68 45 15,3 2,04 50

80 50,3 36 40,1 1,25 45 34,4 1,46 50 30,6 1,64 56 25,6 1,96 63

100 78,5 45 62,2 1,26 56 54 1,45 63 47,4 1,66 70 40,0 1,96 80

125 123 56 98,1 1,25 70 84,2 1,46 80 72,4 1,69 90 59,1 2,08 100

balio izen. 1,4 dst AKRcm2 balio izen. 1,6 dst AKRcm balio izen. 2 dst AKRcm
2

2,90 1,69 18 2,36 2,08 20 1,77 2,78

balio izen. 2,5 dst AKRcm2 balio izen. 5 dst AKRcm2

7,07 2,78

4,54

6,54

11,8

14,9

27,7

Taulan azaleren arteko erlazioa pistoiaren 125 mm-ko diametrorainokoa ematen da. Taula osoa DIN 3320 arauan dago.

326

Zilindro hidraulikoak

Festo Didactic

B
10.8

Pistoiaren diametroa eta ibiltartea zehazteko, gilborduraren aurkako erresistentzia Euler-en arabera kontsideratu beharko da fabrikatzaileek eskainitako taulez baliaturik. Zilindroa muntatzen denean, tentsioengatiko deformaziorik egon ez dadin saiatuko gara. Gainera indarrak zilindroaren ardatzaren eran eragin behar du. Onartutako (FKzul) gilbordura-indarra kalkulatzeko, ondoko formula aplikatzen da:

10.8 Gilbordura-erresistentzia

FFonar

2 E I ________ = lv2 Sp

E = Elastikotasun-modulua

daN _____ - tan cm2 (altzairuarentzat) = 2,1 106)

Azaleraren parea cm4-tan d4 ______ = 0,0491 d4 denean) ( = 64

lK = Gilbordura-luzera askea cm-tan = Segurtasun faktorea, 2,5 eta 3,5 bitartekoa lK gilbordura-luzera askea, kargak eragiten duen eraren araberakoa da: Finkapen-era desberdinak, Euler-en arabera
1. kasua Mutur bat finko eta bestea aske 2. kasua Bi muturrak giltzatuak 3. kasua Mutur bat giltzatua eta bestea finko 4. kasua Bi muturrak finko

lK = 2l

lK = l

1 2 lK = l (0,707)

lK =

l 2

327

B
10.8

Zilindro hidraulikoak

Festo Didactic

Zilindroak luzetarako indarrak baino ez egiteko pentsatuak daude. Zeharkako indarrak, giden bidez konpentsatu behar dira. Ondokoa kontsideratu Muntai eta finkapen-motek erabakitzen dute Euler-en zein kasu aplikatzen den.

l luzera zehazteko adibideak

1. kasua

2. kasua

3. kasua

4. kasua

Funtsezko irizpideak l luzera bridaren azaleran edo finkapen-motan (kontza biragarrian eta abarretan) oinarrituta kalkulatzen da. Brida edo kontza, adibidez, zilindroaren barrenean kokatuta badaude, l luzera hortik kalkulatu beharko da. Ahal izanez gero, 3. eta 4. kasuetako muntaiak saihestu egin behar dira. Horietan higidura ez da behar bezala gidatzen, eta gainera tentsioengatiko deformazioak sor daitezke.

328

Zilindro hidraulikoak

Festo Didactic

B
10.9

Adibidea: Plataforma jasotzailea 40 kN-eko karga 5 segundotan jaso behar da zilindro diferentzial batez, bere azaleren arteko erlazioa 2:1 delarik. Sistemako presio handiena 160 barekoa da. Kalkulatu pistoiaren dK diametroa azaleren arteko erlazioen taula erabiliz eta zurtoinaren dST diametroa kalkulatu. Ondoren gilborduraren aurkako erresistentzi-diagrama erabili, eta zurtoinaren dST diametroa zenbatekoa den jakinda, zilindroaren ibiltartea zenbat luze den aurkitu. Horrez gain, zilindroaren aitzinapen- eta itzulera-abiadurak eta bolumen-emaria kalkulatu. Zilindroaren errendimendu mekaniko eta hidraulikoa mh = 0,95. Tutuerian dagoen presio-galera 5 bar-ekoa da eta zenbait bidetako balbulan dagoena 3 bar-ekoa. Kontrapresioa 6 bar-ekoa da. Plataforma jasotzailea
2:1
m

10.9 Zilindroaren aukeraketa

A P

B T

P T

500 mm

329

B
10.9

Zilindro hidraulikoak

Festo Didactic

Gilbordura-erresistentziako diagrama

segurtasun-faktorea barne dago.

330

Zilindro hidraulikoak

Festo Didactic

B
10.9

Pistoiaren dK diametroaren kalkulua. Sistemako presio erabilgarria Ken tutueriako presio-galera Zenbait bidetako balbulako presio-galera Itzulerako kontrapresioa = 2:1 6 bar = ________ = 2 Zilindroko presio erabilgarria hau da F = p AK hm 160 - 11 = 3 bar 160 bar 5 bar 3 bar

______________________

149 bar

F AK = _______ p hm 40000 N cm2 AK = _____________ 1490 N 0,95 AK = 28,3 cm2 dK2 AK = ______ 4 4 AK _______ dK = dK = 4 28,3 ________ 149 bar = 1490 N/cm2

dK = 5,99 cm = 59,9 mm Pistoiarentzat aukeratutako diametroa: dK = 63 mm Taulan zurtoin-diametroa dST = 45 mm-koa adierazten da, azaleren arteko erlazioa = 2:1 delarik. Gilbordura-erresistentziaren diagramari jarraituz, 40 kN eta dST = 45 mm-ko zurtoin-diametroari 1440 mm dagozkio. dST diametroa txikiagoa izan daiteke azaleren arteko erlazioa 2:1 ez bada.

331

B
10.9

Zilindro hidraulikoak

Festo Didactic

v aitzinapen-abiaduraren kalkulua: t=5s s v = __


t

ibiltartea = 500 mm

0,5 m v = ______ 5 seg v = 0,1 m/seg = 6 m/min

Behar den Qp garraio-emaria: QP = A k v AK = 31,2 cm2 = 0,312 dm2 v = 6 m/min = 60 dm/min 0,312 dm2 60 dm QP = _______________________ min QP = 18,7 dm3/min (l/min)

vR itzulera-abiaduraren kalkulua: Q = AKR v Q v = ____ AKR AKR azalera = 2:1 azalera-erlazioen taulan adierazita dago, dST = 45 mm delarik: AKR = 15,3 cm2 = 0,153 dm2 18,7 dm3 v = ______________ 0,153 dm2 min v = 122 dm/min v = 12,2 m/min

332

Zilindro hidraulikoak

Festo Didactic

B
10.9

Zilindroa aukeratzerakoan, kontuan hartu behar da pistoiak abiadura 6 m/minkoa baino handiagoa duenean amaierako posizioetan motelgailuak behar direla.

B 10.3

= 2:1 azalera-erlazioa izanik, itzulerako abiadura aitzinapenekoa baino bi aldiz handiagoa da. Beraz, deskargako fluxua ere aitzinapenekoa baino bi aldiz handiagoa da. Ondorioz, sistemako dimentsioak ezarri baino lehen itzulerako fluxuaren abiadura kalkulatzea gomendatzen da, dagokionean itzulerako tutuak lodiagoak ipini ahal izatearren. Era berean, aginte-balbulak ere itzulera-bolumen handienari dagokiona izan behar du. Bestela, deskargarako beste balbula bat ere ipini beharko litzateke.

333

Zilindro hidraulikoak

Festo Didactic

334

You might also like