You are on page 1of 1

3. IKUSKAPENA. Etapa: Portfolioaren elaborazioa Kronogramaren %75 Hilabetea: apirila-maiatza HELBURUAK OROKORRAK ESPEZIFIKOAK Eskola antolamenduaren hierarkia ezagutzea.

Ikastolaren funtzionamendu orokorraz jabetzea. Ikastolako partaide ororen funtzioak identifikatzea. Erabakiak hartzerako orduan jarraitzen den protokoloa zein den jakitea. Ikastolaren barneko hartu-emanen inguruan sakontzea. Ikastola eta gurasoen arteko lotura ezagutzea. Ikastolak beste erakunde batzuekin dituen harremanak aztertzea. Ikastolak herriarekin duen erlazioa ezagutzea. LORTU DIRA? 1 2 3 4 5 ZERGATIAK

X Helburu hauetan ez dugu aurrerapen handirik egin, izan ere bigarren ikuskapenean lortu genituen. X

Ikastolaren harremanak ezagutzea.

Izan ditzakegun rol eta funtzio ezberdinen inguruan hausnartzea. Eskolen antolaketa orokorrak gure etorkizuneko lanean izango duen eragina aztertzea. Eskola antolakuntzarako proposamen edo alternatiba ezberdin eta berritzaileen inguruan gogoeta kritikoa burutzea.

Ikerketa honen ekarpen esanguratsuena atal hau izan da. Izan ere, konturatu gara irakasleak izateaz gain, beste kargu batean ere egon gaitezkeela, eta horretarako formazio zehatzik ez dugu jasoko. Zer pentsatua eman digu honek. Atal honen inguruan aurretik egindako azaleko hausnarketan geratu gara. Ez dugu aukerarik izan gehiago sakontzeko.

You might also like