You are on page 1of 1

HAUSNARKETA Lauhileko hasieran eskola gunearen antolakuntzaren inguruko proiektu bat lantzea proposatu zitzaigunean nahiko galduta sentitu

nintzen. Antolakuntza terminoa hain da zabala, ezen zaila gertatu zitzaigun horren inguruko gai zehatz bat aukeratzea. Hala ere, proiektua habian jarri eta aurrera jarraitu genuen, gaur arte. Ikastetxe batetako antolaketaren muina aztertzea oso interesgarria eta aberasgarria deritzot gure etorkizunerako. Irakasle izango garen momentutik, oso garrantzitsua da geure ikasleak ezagutzea, eta norberaren behar indibidualetara ohitzen jakitea. Hori bezain garrantzitsua da, halere, ingurunea ezagutzea, askotan gure lana bete betean baldintzatuko baitu. Iazko ikasturtean, gure lehenengo praktikaldia burutzerakoan, segituan moldatu nintzen ingurura, nire txikitako ikastolan egin bainituen praktikak. Ikastolaren funtzionamendu orokorra ezagutzen nuenez, segituan hartu nuen bertako eguneroko martxa. Hala ere, hori ez da horrela izan aurtengo praktiketan. Eskola arrotz batean eta ingurune ezezagun batean egoteak bertara moldatzeko denbora eskatzen du. Tarte horretan nolabait denbora alferrik galtzen dela esan daiteke. Lan munduan murgiltzen garenean, askotan topatuko gara ordezko lanekin, eta eskolara moldatzen garenerako ikastetxez aldatzeko garaia iritsiko zaigu. Beraz, orokorrean eskola baten antolaketa zein den jakitea ezinbestekoa da. Gure lanaren helburua hori bazen ere, konturatu naiz ez dela erraza ikastetxe baten antolaketaz jabetzea. Azalean ikusten diren gauzen atzean lan asko dago, ardura handia eskatzen duena. Gainera, ikastetxe bakoitzaren errealitatea ezberdina da. Zentro guztiek komunean izango dituzten aspektuei erreparatzen saiatu gara, eta gutxi gora-beherako nozioa badugula uste dut. Honek guztiak gerora lagunduko digun ala ez, ikusteko dago oraindik, baina nik uste lagungarri suertatuko zaigula gai hau lantzea. Orokorrean gustura nago egindako lanarekin. Ikastolako kide ezberdinak elkarrizketatzea esperientzia polita izan da. Norbanakoaren papera garrantzitsua dela konturatu naiz, eta ikastetxe baten egitura puzzle batekin konparatuko nuke. Pieza bat falta bada edo apurtua badago, puzzleak ez du bere funtzioa osotasunean beteko. Pieza guzti hauek kohesioa behar dute, eta komunikazioa zein garrantzitsua den ikusi dut. Erabakiak nahiz eta hierarkiaren puntan hartzen diren, piramidearen beheko mailetan daudenak izaten dira askotan horiek burutu behar dituztenak. Funtzionamendu egokia lortu nahi bada, beraz, komunikazio on bat behar beharrezkoa da. Olatz Ormazabal

You might also like