You are on page 1of 1

Gloogle-eko ekosistema digitalaren deskribapena

Google-en ekosisteman guztiok parte hartzen dugu eta guztion ahaleginen bitartez informazio ekarpenak egiten ditugu. Iturri ezberdinak daude, ez dago iturri bakarra. Modu honetan informazio iturrien konparaketa eta gure aburuz baliagarriena denarekin gera gaitezke. Google egunero erabiltzen dugun bilatzaile ezaguna da. Baina horretaz aparte, askoz gehiago egin dezakegu berarekin. Eskaintzen dizkigun zerbitzuak lau ataletan sakabanatzen ditu: Buscar, Explorar e innovar, Comunicar, mostrar y compartir eta Apuntarse a la movilidad. Buscar atalean interneten aurkikuntzak egiteko baliabide ezberdinak ditugu. Ondorengo baliabideak erabil ditzakegu bilatu nahi dugunaren arabera: Acadmico, Alertas, Barra Google, Bsqueda de blogs, Bsqueda en la web, Funcionalidades de bsqueda web, Bsqueda personalizada, Google Chrome, Earth, iGoogle, Imgenes, Maps eta Videos. Explorar e innovar atala eratu berria da eta bertan Code azpi atala dago. Bertan programazio errekurtsoak, software proiektuak eta bestelakoak aurki daitezke. Comunicar, mostrar y compartir atalean tresna ezberdinak daude informazioa partekatzeko. Hauek dira aurkitu ditzakegunak: Blogger, Calendar, Docs, Gmail, Grupos, Panoramio, Picasa, Google Reader, Sites, SketchUp, Talk, Traductor eta YouTube. Azkenik, Apuntarse a la movilidad atala daukagu. Mugikorrean interneteko baliabideak ere izan ditzakegu eta hau da atal honetan aurki ditzakegunak: Mobile, Maps para mviles eta Bsqueda.

http://haurhezkuntzajoseba.blogspot.com.es/

You might also like