You are on page 1of 1

3.

maila, Haur Hezkuntza, 2011-2012 ANTOLAKUNTZA 2 UPV/EHU, Leioa

Eskola-gunearen antolakuntza (2)


2.- Eskolako kontseiluan zaude irakasle bezala. LOE legeak zer dio antolamendu eta jarraitu beharreko printzipio metodologikoei buruz?

LOE legeako 14 artikuluan Haur-hezkuntzako etapa bi ziklotan antolatuta dagoela dio. Lehena hiru urteko adinera bitartekoa da, eta bigarrena hiru urtetik seira bitartekora. HH landu beharrekoak hurrengoak dira: Garapen afektiboa Mugimendua eta gorputzaren kontrol-ohiturak Komunikazioaren eta lengoaiaren adierazpenak, Elkarbizitzarako eta gizarte-harremanetarako funtsezko jarraibideak, Ikasleen ingurunearen ezaugarri fisikoen eta sozialen aurkikuntza.

Lan-metodoak esperientzietan, jardueretan eta jokoetan oinarrituko dira, eta afektibitatezko eta konfiantzazko giroan aplikatuko dira, autoestimua eta gizarteratzea indartzeko.

LOE legeak zein dokumentu instituzionalei buruz hitz egiten du?

4 dokumentu instituzionalei buruz hitz egiten du: Ikatetxearen Hezkuntza Proiektua Kudeaketarako proiektua Antolakuntza eta funtzionamendurako proiektua Urteko programazio orokorra

Ikuspuntu ekologiko batetik dokumentu instituzionalak ze osagairen barnean kokatzen diren eta beste osagaiekin ze eragina duten azaldu.

Eskolako ekosistema 4 osagaiez osatua dago: Populazioa, harremanak, ingurunea eta teknologia. Azkenengo osagai honen barnean dokumentu instituzionalak ditugu. Ikastetxe bateko hezkuntza ekintza gauzatzeko beharrezkoak diren tresnak dokumentu instituzionalak dira. Edozein ekosisteman energia beharrezkoa da eta eskolaren ekosistemaren energia eskolako kultura, curriculuma da. Alde batetik, curriculumak igurunearen eragin zuzena du. Eta bestetik, esan daiteke curriculumak eskolako eskosistemaren osagai guztietan eragina izango duela. Noski, teknologiaren barnean dauden dokumentu instituzionalak ere curriculumak baldintzatuko ditu. Beraz dokumentu instituzionalak beste osagaietan eragina dauka (ikusi eskema).

You might also like