You are on page 1of 4

donibane eginez

2011 EKAINA EZKER ABERTZALEAREN ALDIZKARIA

Pedro Gastearena, Kirio, Atarrabiako aginte makilarekin udaletxeko balkoian.

GARAI BERRIEN ATEETAN, BILDU INDAR HANDIZ INSTITUZIOETAN


ure auzoan, Donibanen, 1.632 boto eskuratu genituen maiatzaren 22an ospatu hauteskundeetan. Ekainaren 11n osatu ziren udalak eta Iruean hiru zinegotzi ditu Bilduk. Ilegalizazioaren mamuari aurre eginda, zinegotzi gehien (1.138) dituen indarra gara eta botoen kopuruan bigarren gaude, lehenengo indarrarekin dagoen aldea oso txikia izanda. Horiek horrela, PPk eta PSOEk sustatutako Bilduren aurkako akordio

nahia gainditurik, Hego Euskal Herrian dauden 494 udaletatik, 123 alkatetza lortu ditugu. Zalantzarik gabe, Euskal Herriko marko politikoa irauliko dugu. Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan presentzia eta indar nabarmena izango du beraz Bilduk datozen lau urteotan. 2011ko udal eta foru hauteskundeetako emaitzek argi utzi dute bai batzar nagusietan, bai udaletan eta bai Nafarroako Parlamentuan gure boza eta egina erabakiorra izanen dela.

Gipuzkoan aurreikuspenik baikorrenak gaindituta, boto gehien jaso duen indarra izan gara. Nafarroa, Araba eta Bizkaian ere, markak hautsi ditugu. Nafarroari begiratuta, 17 ditugu Bilduko hautagaiek alkatetzako makila lortu duten udalerriak, horien artean ditugu Atarrabia, Altsasu, Leitza, Baztan, Agoitz, Bakaiku eta Etxarri-Aranatz. Hamalau herritan lortu du Bilduk gehiengo absolutua. Udal hauteskundeetan hirugarren indarra gara Nafarroan, 37.017 boto eskuratuta, 184 zinegotzi izanen dira lurraldeko udaletan. Donostia hiriburuan gain, Bilduk Gipuzkoako 59 herritan gobernatuko du. Tolosa, Errenteria, Andoain, Oati, Zizurkil, Lasarte, Hernani, Arrasate, Azpeitia eta Beasain dira horren erakusle. Bizkaian, Gernika-Lumo, Ondarroa, Sopela eta Bermeo dira Bilduren zerrendaburua alkate izendatu duten herrietako batzuk. Arabari dagokionez, lurralde horretan 12 herritan gobernatuko du Bilduk, Laudio, Agurain, Aiara, Zigoitia eta Asparrenan kasu. Nafarroan 42.295 boto izan ditugu Parlamenturako. Indartsu sartu gara eta zazpi parlamentari izanen ditugu. Gipuzkoan 23 batzarkide ditugu, Bizkaian 12 eta Araban 11. Aipatu guztia auzo eta herrietan egin den lanari esker lortu dela ezin uka dezakegu; Beraz, zorionak danori eta segi horrela!

BILDU ENTRA CON FUERZA


Con ms de 315.000 botos, somos la fuerza con ms concejales en Hego Euskal Herria. De los 494 ayuntamientos, 123 estarn gobernados por los electos de Bildu, 17 de ellos en Nafarroa. Tambin hemos entrado con mucha fuerza en el Parlamento de Nafarroa, con 42.295 botos y 7 parlamentarios. Todo lo logrado es, sin duda, fruto del esfuerzo y trabajo realizado en todos los barrios y pueblos de Euskal Herria. Por tanto, zorionak eta segi horrela!

Atalak eginez
Herri bilgunearen mezua auzoari Elkartasuna, baita jaietan ere Azken hilabeteotako epaiketak Sasi guztien gainetik...

DONIBANE EGINEZ, AUZOKO HITZA HELARAZIZ


Kaixo irakurle! Eskuartean duzun Donibane Eginez aldizkaria Donibaneko Ezker Abertzaleak martxan jarri duen berripapera duzue. Lehenengo ale honekin hasi eta, aurrera begira, hiruhilabetero argitaratuko da. Auzoan, auzotarrendako egina. Ezker Abertzaleak, orrialde hauen bitartez auzoko eragileei ahotsa eman nahi die. Besteak beste, oinarri sozialari informazioa eskaintzea du helburu proiektu honek.

etxera

gazteak

amnistia
EGIN DEZAGUN BIDEAren BAITAN

lortu

Donibane auzoko hainbat preso ohi, presoen senide, lagun eta auzokideok Herri Bilgunea osatzen dugu eta euskal preso politikoen eskubide zibil zein politikoen alde lan egiteko deialdia egiten dugu.

emen bildu garenok, euskal jendarteari eta espainiar zein frantziar gobernuei hainbat eskaera eta gogoeta plazaratu nahi dizkiegu. Funtsean sakondu baino lehen, Donibane auzoko hainbat preso ohi, presoen senide,lagun, zein auzokideek osatzen dugun talde bat garela argi utzi nahi dugu. Geure herriak, eta konkretuki geure auzoak, egun bizi duen errealitatearen aurrean neurriak, ardurak eta aldarrikapenak aurrera eramateko bildu garen herritarrak gara. Gizarteak ozen eskatzen dituen pausuak eman daitezen, auzoko kaleetan lanean tinko ibiliko gara. Guztiok herri bilgune bat osatzen dugu, eta aurrerantzean, ziur gaude eta argi daukagu, herri bilgune hau hazten joango dela, gizarteko ohiartzunak zabaltzearekin batera eta geure lagun eta senide guztiak etxeratzearekin batera. Euskal Herria gaur egun, inoiz bizi izan ez duen aukera baten aurrean aurkitzen da, eta

Euskal Herria inoiz bizi izan ez duen aukera baten aurrean aurkitzen da, ezin aukera hau alferrik pasatzen utzi
ez dugu nahi aukera hau alferrik pasatzen utzi, uste dugu, espainiar zein frantziar gobernuek arduraz jokatu behar dutela aukera honen aurrean ere, eta badakigu, herriak eta herritarrok behartu behar izango ditugula horretara. Ezin dugu ahaztu, senide eta lagun asko, euren etxetatik ehundaka kilometrotara daudela, ezin dugu ahaztu, inongo arrazoirik gabe, ehundaka lagun prebentiboko egoeran espetxeetan urteetn mantentzen dituztela, ezin

dugu ahaztu kondena betetako presoak espetxetan daudela, ezin dugu ahaztu gaixotasun larriekin dauden presoak espetxetan ditugula, ezin dugu ahaztu jasangaitza eta basakeria hutsa den isolamendu egoeran ditugula hainbat lagun. Onartezintzat jotzen dugu, arrotzak egiten zaizkigun estatuetako legeak ere ez betetzea, beraiek egindako legeek ez dute onartzen guzti hau. Are gehiago, orain arte aipatutako guztia, horren harro dauden espainiar justizia organuek ilegaltzat jotzen dute. Gure lehendabiziko eskaera salbuespen egoera guzti hauekin bukatzea da, eta behingoz, euskal preso politikoen eskubide zibil zein politikoak onartzea da, eta zer esanik ez, giza eskubideak errespetatzea. Bide batez, aprobetxatu nahi genuke aukera hau, orain hilabete batzuk hasitako Egin dezagun urratsa eta orain indarrean dagoen Egin dezagun bidea dinamikei gure babesa eta atxikimendua emateko. Borroka hori gurea egiten dugu, espreski dinamika horietan eskatzen denaren alde borrokatzeko sortu gara, eta horren baitan, gure auzoko Inaki Erro preso politikoaren askatasunaren alde martxan jarri den dinamika bati ere gure atxikimendua eman nahi diogu.

Iaki Erro auzokidea


Iaki Errok aurtengo maiatzatik kalean egon beharko luke, baina espainiar legediak asmatutako Parot Doktrina dela ta, 30 urte espetxean bete arte ez dute askatuko. Edo ez dute askatu nahi, ze esan bezala, herritarron esku dago gobernuek salbuespen neurri horiekin bukatzea. 24 urte daramatza Iakik espetxean eta Donibaneko lagun honi elkartasuna helarazteko, datorren asteburuan Almeriara martxa bat antolatuta dago, beraz, bertan parte hartzera animatzen zaituztegu. Balkoiak banderolaz josi behar ditugu, enkarteladak jendez bete eta Euskal Herria aldarrikapenez eta ilusioz betetzea herritarron esku dago. Hori guztiagatik, Herri Bilgune honek, hemendik aurrera presoen eskubideen defentsan lanean egon nahi duen ororentzat ateak irekita izango ditu.

donibane eginez

amnistia
DONIBANE EPAITEGI ARROTZEZ JAZARTUTA
Zazpi auzotar espainiar eta frantziar epaitegien esku.

lortu
ELKARTASUNA, BAITA JAIETAN ERE

Etxera

Ekainaren 17an hasiko dira San Juan jaiak auzoan. Urte osoko ildoari jarraiki, jaietan ere, presoak izango ditugu gogoan eta haiei elkartasuna adieraziko diegu hainbat ekitaldiren bitartez: Ekainak 17, ostirala: - 19:30. Presoen aldeko Brindisa. - 21:00. Presoen aldeko afaria. Ekainak 19, igandea: - 17:30. Presoen aldeko Mus Txapelketa finala. Ekainak 23, osteguna: - 20:00. Enkartelada berezia (ohiko lekuan). - 22:45. Kalejira txozna gunetik suetaraino.

zken hilabeteotan zazpi auzokide epaitutak izan dira Estatu espainiar zein frantziarreko salbuespen epaitegietan. Horien artean, bi lagun izan dira soilik askatasuna berreskuratu dutenak eta beste guztiak beren etxeetatik ehundaka kilometrotara dispertsatuak eta bahituak daude. Hona hemen epaituak izan direnen zerrenda: - Josune Arriaga: 2007. urtean polizia frantzesak atxilotu zuen eta geroago espainiaratuta izan zen. 1985ean izandako ekintza batengatik epaitua izan zen otsailaren 23an eta 23 urteko zigorra ezarri zioten. - Iaki Esparza: Frantzian 2004. urtean atxilotua, denboraldi baterako espainiaratua izan da (epaiketa egiteko) eta berriro Frantziara bidalia izango da hango zigorrak betetzen jarraitzeko. Madrilen apirilaren 8an epaitu zuten eta 85 urtetara zigortu zuten.

- Aurken Sola, Xabier Rey, Araitz Amatria eta Sergio Boada: Donibaneko lau gazte hauek azaroan epaitu zituzten. Aurken eta Xabierri 26 urteko gartzela zigorra ezarri zieten eta Araitz eta Sergio abenduaren 2an aske geratu ziren (2 urte baino gehiago preso eman ondoren) epaileek errugabeak zirela onartuta. Polizia espainiarrak horien ongi etorrian auzoko zenbait bizilagun zauritu zituen. - Ibai Sueskun: Apirilaren 5ean epaitu zuten Parisen eta 30 hilabetetara zigortu. Fiskalak epaia errekurritu zuen eta epaiketa errepikatu egingo dute. Oraindik ez da epaiketa berrirako datarik ezarri. - Gorka Sueskun: Auzoko gazte honi urrian epaiketa egingo diote Segi gazte erakundeko militantea izatea leporatuta. 10 urteko gartzela eskaria du. ANIMO, ZUEKIN GAUDE!!!

JUICIO, SECUESTRO Y DISPERSIN


En los ltimos meses, siete vecinos y vecinas han sido juzgados o estn a la espera de ser juzgados por los tribunales de los Estados francs y espaol: Josune Arriaga, Iaki Esparza, Aurken Sola, Xabier Rey, Araitz Amatria y Sergio Boada (puestos en libertad tras dos aos encarcelados), Ibai Sueskun y Gorka Sueskun (a la espera de juicio). nimo!Estamos con vosotros/as!

donibane eginez

gazte herria

antolatu

GAZTERIA INDEPENDENTISTAK BIZIRIK DARRAI


Erasoen gainetik, gazteria independentistak bere bidea jarraituko du independentzia eta sozialismorantz.

zken bi urteak oso latzak izan dira euskal gazteria independentistarentzat. Espainiar estatuak aurrera eramandako errepresio bortitzaren helburua iritzi berriko gazteon lan politiko eta soziala kriminalizatzea da. Horretarako, ezagunak diren gerra-estrategia anitzetaz baliatu da, hala nola, isunak, jipoiak, atxiloketak, inkomunikazioak, espetxeratzeak, torturak... Hori izan da gazteria euskaldun, independetista eta sozialistaren eguneroko ogia. Euskal Herriko txoko guztietan pairatu izan ditugu horrelako egoerak, eta nola ez, Donibane ez da salbuespena izan. 2008an Iruerrian hasi zen espiral errepresiboak hamarnaka ohe huts utzi zituen Burlatan, Baraainen, Arrosadian, Iturraman, Alde Zaharrean, Txantrean, Errotxapean, Atarrabian baita Donibanen ere. Urte horretako urrian, Irueko beste gazte batzuekin batera, auzokide bat atxilotu zuten. Inkomunikazio aldian egon zen aste luze hartan, tortura latzak jasan zituen, eta azkenean, espetxeratua eta dispertsatua izan zen. Gazte guzti horiek jasandako tratu txar eta iraingarri horien bidez, indar errepresiboek beste gazte askoren kontrako akusazioak sortu zituzten, zerrenda beltz beldurgarriak sortuz. Donibane auzoko beste bi gazte pasa ziren zerrenda hauetara. Bi urte geroago, euskal gazteriaren kontrako sarekada berri batean hamalau gazte atxilotu zituzten, horietatik bost Iruerriko gazteak, eta tartean, auzoko gazte bat, Donibaneko gazteria independentista berriro kolpatuz. Inkomunikazioen infernua pasata, jakin genuen bortizki torturatua izan zela. Halaber, bitan ospitaleratu behar izan zuten, tratu txarren ondorioz. Berriz ere, aurrekoetan bezala, inkulpazioa eta aitortza zen torturen helburua, eta horren ondorioz, gazte gehiago zerrenda beltzetara pasa ziren. 2010. urteko azken egunetan, euskal gazteria berriro indar errepresiboen jo puntuan izan zen: zortzi gazte atxilotuak izan ziren Euskal Herrian, horietatik lau Iruerrian.

Euskal Herrian konponbidearen prozesu demokratikoaren ateak zabalzabalik daude

Tartean, gure auzoko beste gazte bat, berriro ere, Donibaneko gazteria kolpatuz. Atxilotutako gazte guztiak aurreko sarekadetatik sortutako zerrenda beltzen parte ziren. Aurreko gazteen modu berean, tortura latzak jasan zituzten, eta azkenean, espetxeratuak eta dispertsatuak izan ziren. Laburbilduz, hurrengoa da errepresioaren balantzea Donibane auzoan azkeneko bi urte hauetan: hiru atxilotu, beste hainbat gazte zerrenda beltzetan, torturak, espetxeratzeak, miaketak, isunak, epaiketak Tamalez hori ez da guztia, datorren urrian gure auzokidea den Gorka, Irueko beste hamar gazterekin batera, epaitua izango da epaitegi arrotza den Auzitegi Nazionalaren eskutik. Gazteok ez dugu onartzen, ezta zilegitzat ematen, frankismotik zuzenean oinordetutako epaitegia. Are gutxiago, militante politikoak epaitzen dituelako, lan politiko eta soziala auzoan aurrera eramateagatik. Gazteria independentistak bizirik darrai, bidea eraikitzen jarraitzen du, helburuetara iristeko asmoz: independentzia eta sozialismoa. Euskal Herrian konponbidearen prozesu demokratikoaren ateak zabalzabalik daude, gatazka politiko armatua bake bide eta bide demokratikoetara eramateko aukerarekin. Bukatu aurretik, gure animorik indartsuena eta besarkadarik beroena Estatu espainoleko espetxeetan dispertsaturik aurkitzen diren Garazi eta Egoiri, eta urrian epaituko duten auzoko gazteari, Gorkari. Animo gazteak! Segi borrokan, segi antolakuntzan!

LA JUVENTUD SEGUIR SU CAMINO


En los dos ltimos aos la juventud de Euskal Herria ha sufrido graves ataques por parte de los Estados francs y espaol. ste es el balance de Donibane: tres detenidos/as, otros tantos jvenes en las listas negras, torturas, encarcelamientos, registros, multas, juicios... A pesar de ello, la juventud independentista sigue trabajando en su camino de lograr los objetivos: idenpendencia y socialismo. Un fuerte abrazo para Garazi, Egoi y Gorka!

donibane eginez

You might also like