You are on page 1of 2

Correo de IRAURGI IKASTETXEA - Gimp-eko materiala

https://mail.google.com/mail/u/0/?ui=2&ik=37a9cf8d3b&view=pt&sea...

ana agirre <ana.agirre@iraurgi.com>

Gimp-eko materiala
1 mensaje Informatika iraurgi <informatika.iraurgi@gmail.com> Para: leirearanguren@hotmail.com CCO: ana.agirre@iraurgi.com Kaixo Leire! Hemen kopiatzen dizut Gimp-eko materiala. Guztia ez dut zehatz mehatz jarraituko, baina Unitate Didaktikoa egiteko baliagarria izango zaizula pentsatu dut, eta dena jartzen dizut. 28 de febrero de 2012 13:20

GIMP jarduerak
Irudien edizio digitala lantzeko beheko jarduerak egingo ditugu:

1. jarduera
Edukiak:

Irudiak ireki/gorde Irudi formatuak: konprimituak eta konprimitugabeak. (XCF, PNG, JPG) Irudiaren propietateak: bereizmena, tamaina, kolore kopurua, proportzioa, atzeko planoa eta gardentasuna Egin beharrekoa: Zuen karpetan GIMP izeneko karpeta sortu. Honen barnean 1 jarduera karpeta sortu. 1. Honako ezaugarriak dituen irudia sortu.

Txantiloia: bat ere ez Irudiaren tamaina: 800x600 pixel Norabidea: horizontala X eta Y bereizmena: 200ppp Kolorearen espazioa: RGB Atzeko planoa bete (color de fondo)

Pintzelarekin zerbait margotu eta eta GIMPeko formatuan gorde (XCF). 1 jarduera karpetan 1.xcf izenarekin gorde. Betegarria: 2. Orain irudi formatu bat eman, PNG hain zuzen ere. 1 jarduera karpetan 2.png izenarekin gorde. 3. Antzekoa den beste irudi bat sortu, baina orain atzeko planoak gardentasunez bete. Pintzelarekin zerbait margotu eta1 jarduera karpetan 3.png izenarekin gorde, PNG formatuan. 4. Betegarriari (atzeko planoari) buruz hausnarketa egin. MS Word-en dokumentu bat ireki eta atzeko planoari (fondo) txuria ez den kolore bat eman. 2.png eta 3.png irudiak txertatu eta ikusi zer gertatzen den. Dokumentua gardentasuna izenarekin gorde. Bereizmena: 5. Sortu beste irudi bat lehenengo ariketako irizpideekin eta baina orain bereizmena aldatu Interneten gordetzeko. Margotzen duzuna aurrekoan baino zertxobait landuagoa izan beharko da. 1 jarduera karpetan GIMPeko formatuan gorde, 4.xcf izenarekin. Konprimitzea: 6. Aurreko irudia formatu konprimituan gorde. Orain "Gorde honela" egingo dugu JPG formatuan gordetzeko. 1 jarduera karpetan 4.jpg izenarekin gorde, %85-eko kalitatea emanez. 7. Irudia gehiago konprimitu. Orain "Gorde honela" egingo dugu JPG formatuan gordetzeko. 1 jarduera karpetan 5.jpg izenarekin gorde, %15-eko kalitatea emanez. 8. Fitxategien tamainari buruzko hausnarketa egin. MS Word-en dokumentu bat ireki eta bertan zerrenda bat egin 2.png, 3.png, 4.jpg eta 5.jpg irudiak txertatuz eta fitxategien izenak eta tamainak idatziz. Denek 800x600 pixeleko tamaina dutela kontutan hartuz ondorengo konparaketak egin: - 2.png eta 3.png artean zein da handiena (diskoan okupatzen duenaren arabera)? Zergatik? - 2.png eta 4.png artean zein da handiena (diskoan okupatzen duenaren arabera)? - 4.png eta 5.png zein da handiena (diskoan okupatzen duenaren arabera)? Eta zeinek du kalitaterik hoberena?

Oharrak
MS Word-en atzeko planoa nola aldatu: Menuan Formato aukeratu. Gero Fondo eta atzeko planoari txuria ez den kolore bat eman.

MS Windows-en karpeta bat zip formatuan konprimitu Saguaren eskuineko botoiarekin klikatu eta enviar a aukeratu. Gero carpeta comprimida (en zip) aukeratu.

1/2

28/02/2012 14:14

Correo de IRAURGI IKASTETXEA - Gimp-eko materiala

https://mail.google.com/mail/u/0/?ui=2&ik=37a9cf8d3b&view=pt&sea...

Dokumentua tamainak izenarekin gorde. 9. 1 jarduera izeneko karpeta zip formatuan konprimitu eta irakasleari bidali.

Oharrak

2. jarduera
Edukiak:

Hona hemen Gimp-ek irudi zatiak aukeratzeko eskaintzen dituen tresnak: Irudi zati laukizuzenak aukeratzeko tresna: irudiaren zati laukizuzen bat aukeratzen du (R) Irudi zati eliptikoak aukeratzeko tresna: irudiaren zati eliptiko bat aukeratzen du (E) Irudi zati librea aukeratzeko tresna edo begizta: eskuz irudikatutako irudi zatia aukeratzen du (F) Irudi zati barreiatua aukeratzeko tresna edo makila magikoa: kolorean oinarrituz, irudi zati baten inguruko eremua aukeratzen du (U) Kolorearen arabera irudi zati bat aukeratzeko tresna: antzeko koloreak dituzten irudi zatiak aukeratzen ditu (Larria + O) Guraizeak: ertzak doituz, formak aukeratzen ditu (I) Aukeratzeko moduak: Ikus honako laguntza

Irudi zatiak aukeratzeko tresnak: laukizuzena, eliptikoa, makila magikoa. Silbeteatu Fondoak bete. Aukeratzeko moduak Egin beharrekoa: Zuen karpetan GIMP izeneko karpetaren barnean. Honen barnean 2 jarduera karpeta sortu. Ondorengo ariketak egin:

2.1. CONABIO irudi bankutik panda hartzaren irudia jeitsi. Aukeratzeko tresna laukizuzenaren bitartez eta aukeraketak batuz, ertzetako koadroa eta beheko letrak kendu. PNG formatuan gorde. 2.2. CONABIO irudi bankutik Anolis allisoni-ren irudia jeitsi. Aukeratzeko tresna laukizuzenaren bitartez eta aukeraketak batuz, ertzetako koadroa eta beheko letrak kendu eta atzeko planoa beltzez bete. PNG formatuan gorde. 2.3. Tximeletaren irudia silbeteatu eta moztu irudi zati librea aukeratzeko tresnaren bidez, atzeko planoa gardena duen irudi batean itsasteko. PNG formatuan gorde. 2.4. Ananaren irudia bere fondotik atera, makila magikoa erabiliz. PNG formatuan gorde. 2.5. Familia edo lagun talde baten argazkia lortu. Aukeratzeko tresna eliptikoaren bidez, elipse bat aukeratu eta atzeko planoan kolore polit bat duen irudi berri batean itsatsi, marko eliptiko bat izango balu bezala. Ikus aldamaneko adibidea. PNG formatuan gorde. 2 jarduera izeneko karpeta zip formatuan konprimitu eta irakasleari bidali.

Momentuko irudi zatia ordeztea: irudi zati bat aukeratu dugu, eta, ondoren beste irudi zati aukeratuz gero, bakarrik bigarrena gelditzen da aukeratuta. Irudi bat gehitzea: irudi zati bat aukeratu dugu, eta, ondoren beste irudi zati bat aukeratuz gero, biok gelditzen dira aukeratuta. Irudi bat kentzea Irudi zatien arteko elkargunea.

Ana

3. jarduera
Oharrak
Hona hemen Gimp-ek margotzeko eskaintzen dituen tresnak: M argo-ontzia: aukeratutako irudi zatia kolore edo patroi batez betetzeko tresna (Larria + B) Irudia moteltzeko tresna: irudia kolore motelez betetzeko tresna (L) Arkatza: ertz sendoak pintzel batez marrazteko tresna (N) Pintzela: ertz leunak pintzel batez marrazteko tresna (P) 3.1. Haremuneko jendea desagertarazi, klonaziorako tresna erabiliz. PNG formatuan gorde. 3.2. Aurpegiko zimurrak desagertarazi, irudia garbitzeko tresna erabiliz, eta gidoia jarraituz. PNG formatuan gorde. 3.3. Ohianeko errepideak desagertarazi, klonaziorako tresna erabiliz. PNG formatuan gorde. 3.4. Dortoka margotu, behar dituzun margotzeko tresnak erabiliz, beheko eredua lortu arte. PNG formatuan gorde. Borragoma: atzeko kolorea edo gardentasuna pintzel batez ezabatzeko tresna (Larria + E) Aerografoa: irudia pintzel batez presioa aldatuz margotzeko tresna (A) Tintontzia: kaligrafia motako idazkera (K) Irudia klonatzeko tresna: irudi edo diseinu batetik abiatuta irudi zatiak pintzel batez kopiatzeko tresna (D) Irudia garbitzeko tresna: irudia garbitzeko tresna (H) Klonazioa perspektiban egiteko tresna: jatorrizko iruditik abiatuta perspektiba erabiliz klona sortzeko tresna Irudia fokatzeko eta oker fokatzeko tresna: pintzel batez zirriborroak egiteko edo kentzeko tresna (Larria + U) Zirriborroak egiteko tresna: erabilgarria da irudi bat gehiegi moztu eta nolabait konpondu nahi dugunerako. Inguruko koloreaz betetzen du irudia (S) Irudia suarekin markatzeko edo erretzeko tresna: irudia pintzel batez argitzeko edo iluntzeko tresna (Larria + D) 3 jarduera izeneko karpeta zip formatuan konprimitu eta irakasleari bidali.

Edukiak: IRAURGI IKASTETXEA Margotzeko tresnak Margotzea Klonazioa Garbitzea

Egin beharrekoa: Zuen karpetan GIMP izeneko karpetaren barnean. Honen barnean 3 jarduera karpeta sortu. Ondorengo ariketak egin:

2/2

28/02/2012 14:14

You might also like