You are on page 1of 20

EUSKARA

Zerain Paisaia Kulturala


www.zerain.com

Aizkorriren magalean, lotsati hartzen dio gailen begiradari Zerainek. Euskal Herriaren bihotzean, bizirauten jakin eta bizitzen asmatu dute zeraindarrek gaur arte. Herriaren lehenari harro loturik, etorkizunera begirako antolaketaren eredu da gaurko Zerain.

Zatoz eta gustura erakutsiko dizugu gure altxorra

Zerain Paisaia Kulturala Herri Museoa Larraondoko zerrategi hidraulikoa Burdinaren Mendia Aizpitta adieraztegia Kiskalketa labeak Barrubideak Mapa 1711ko kartzela Beste gune interesgarriak Paisaia naturala Artea Zerainen Zerbitzuak Zerain, Euskal Herriko bihotzean

03 04 05 06 07 08 09 10 12 13 14 16 17 19

Zerain Paisaia Kulturala


Zerain nekazaritzari lotuta bizi izan den herria da. Naturan dauden lehengaiak, meatza, egurra, ikatza, etab.-ere ustiatu izan dira bertan. Gaur egun, biztanleriari eusteko buru-belarri lanean ari da herri osoa. Biziraupeneko ekimen hau gaurkotutako auzolanean oinarritzen da. Azken urte hauetan kontzientzia soziala indartzeko, bizi-kalitatea hobetzeko eta etorkizun ekonomikoa bermatzeko lan handia egin dute herritarrek. Etorkizuneko proiektua Zerain Paisaia Kulturala da. Bertan natur eta giza paisaia lantzen dira, kalitatezko nekazal produktuak sustatuz eta ondare zabala (meategiak, kartzela, museoa, etab.) berreskuratu eta ikusgai jarriz.

Bisitaldiak eta ekintzak:


Museoa eta diaporama Larraondoko zerrategi hidraulikoa Burdinaren Mendia: Aizpitta adieraztegia, kiskalketa labeak eta barrubideak 1711ko kartzela

Ikastetxe eta beste kolektiboentzako egitarau didaktikoak:


Zeraingo historian zehar ibilalditxoa. Energia bigunen erabilera. Nekazal produktuen eraldaketa: gazta, eztia, Zerain Proiektua ezagutu: ondarearen berreskuraketan oinarritutako nekazal garapeneko proiektua.

Herri Museoa
Museo txiki hau Goierriko herri honen bizimoduaren eta ohituren bilakaeraren azalpena da. Museoko bisita, Zeraini buruzko diaporamaren emanaldia ikusiz hasten da. Ondoren, hainbat ataletan, herriaren biziraupena eta prozesu historikoa islatzen duten tresna, altzari, lanabes, dokumentu, etab. biltzen dira: garai bateko nekazaritza eta artzaintzatik hasi, meagintza garaitik igaro, eta gaur egun arte. Zeraingo Herri Museoa herritarrei esker osatu ahal izan da, erakusgai dauden pieza denak borondate osoz eskainiak izan baitira.
ORDUTEGIA

Astelehenetik ostiralera: 10:30-13:30 / 15:30-18:30 Larunbat, igande eta jai egunetan: 11:00-14:00 / 16:00-19:00

Larraondoko zerrategi hidraulikoa


XIX. mendean eraikitako zerrategi honek Lasurtegi errekatxoko uraren indarra erabili izan du mugimenduan jartzeko. Gaur egun, oraindik martxan ikus daiteke. Uraren indarrak bi zerra, tornua, zepiloa, esmerila, deztera, taladroa, ola eta errota mugitzen ditu. 1960. urte inguruan utzi zioten Larraondoko zerrategia erabiltzeari. Geroztik erreka bazterrean iraun du isilean, baina lanerako gogoz, zerrategi berezi honek.
ORDUTEGIA

Bisita gidatua, larunbat, igande eta jai egunetan: eguerdiko 12etan. Taldeentzat bisita gidatuak aurrez erreserba eginda.

Burdinaren Mendia

Burdinaren Mendia
XI. mendea hasi eta mendeetan zehar, Aizpeako meategietako 150 hektarea zabaletan, burdina ustiatu da. Ustiaketa honi esker, inguruan paisaia berezia garatu da; burdinaren lurretakoa. Paisaia hori du mendi osoak eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren parte da; Eusko Jaurlaritzaren Monumentu Multzo izendapena ere badu. Euskal meatzaritza ulertzeko meategi honek garrantzi handia du. Eremu txiki eta bildu batean mea ustiatzeko era (harrobiak eta meazulo edo barrubideak), garraiobideak (herrestabideak, errailak, trenbideak, kableak,), kiskaltze labe ikusgarriak eta langintza osagarrien aztarna ugari dago (bolborategiak, konponketa lantegiak, kantinak, bulegoak, pozaderak,).

Burdinaren Mendiari loturiko hainbat ibilbide:


Burdinaren bidea: Zerain, Legazpi eta Ormaiztegi. Goierriko burdinaren bidea: Zerain, Mutiloa, Ormaiztegi eta Beasain. Pirinioetako burdinaren bidea.

Burdinaren Mendia

ORDUTEGIA

Aizpitta adieraztegia
Burdinak Euskal Herrian, Zerainen eta inguruetan izan duen garrantziaz ohartarazten lagunduko digu. Gure mendietan, XI. mendetik hasita burdinaren ustiaketak, gaur egungo paisaian, bertako ekonomian, gizartean, arlo soziokulturalean eta abarretan nolako eragina izan duen azaldu nahi digu.

Irailetik ekainera, larunbat eta jai egunetan: 11:00-14:00 / 15:30-17:30 Aste Santuan, uztailean eta abuztuan, asteazkenetik igandera: 11:00-14:00 / 16:00-19:00 Bisita gidatuak, larunbat, igande eta jai egunetan, eguerdiko 12etan.

Burdinaren Mendia

Kiskalketa labeak
XX. mende hasieran industria iraultzaren ondorioz, burdinaren beharra hazi egin zen, eta behar hari erantzuna emateko burdina ekoizteko instalazio berriak egin ziren. Instalazio hauen inguruan burdinaren ustiapenerako prozesu osoa ikusi liteke. Bertan ditugu burdin karbonatu eta ikatz biltegiak, kiskalketa labeak, kargalekua, barrubideak, etab.

Burdinaren Mendia

Barrubideak
Lur azaleko minerala amaitu zenean, mendian barrubideetatik hasi ziren burdina ateratzen. Gaur egun, Burdinaren Mendian, 200 barrubidetik gora aurki ditzakegu. Hauetatik bakar bat, bolborategia bezala ezagutzen dena bisita liteke.

Burdinaren Mendia

10

Burdinaren Mendia

Burdinaren Mendian zehar hainbat ibilbide egiteko aukera eskaintzen da. Ibilbide hauetan, bertako ondarea eta paisaia azaltzen duten hainbat informazio mahai daude.
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 Lurpean lanean. Lurrazaleko harrobiak, mineral iturri. Egur-ikatza, garai bateko petrolioa. Begira basoa, etengabe garatzen ari da. Basoko zuhaitz hilak arkanbelearen bizia. Gure paisaia, baserritarren maisu-lana. Gure saguzarrak, ez itsu ez odol-zurrupatzaile. Hagina, pozoia eta sendagaia zuhaitz berean. Okila, basoko beste animalientzat etxegilea. Herrestabidea, mea labera di-da batean. Perretxikoak, lurpeko onddoen fruitua. Konpainia ingelesak eraikitako lurrun-trenak XX. mendea ekarri zuen Zeraina. Alemaniako diruak burdin-bide berria eraiki eta diesel-trena ekarri zuen. Labeetan burdin-mea kiskaltzen. Aizpea meategia.

Hemen zaude Ibilbide aproposa Labeen jiran Mendiko bideak Ingelesen trenbidea Alemanen trenbidea Aizkorri-Aratz parke naturala

11

1711ko kartzela
Zeraingo kartzela edo ziega hau, udaletxearekin batera eraiki zuten 1711 urtean. Pasoko kartzela modura erabili zen, Zerainen elkartzen baitziren garrantzi handiko bi galtzada. Kartzela honetan gainera, Zeraingo burdin meategietara lan egitera zigortzen zituzten presoek gaua egiten zuten. Garaiko egoeraren adierazgarri, presoak lotzeko zepo eta eskuburdinak aurkituko ditugu. Gaur egun, gure historiaren aztarna gisa mantentzen da, eta Gipuzkoan geratzen den XVIII. mendeko kartzela bakarra da Zeraingoa.

ORDUTEGIA

Asteazkenetan itxita.

12

Beste gune interesgarriak


Andra Mari Jasokundearen eliza Herri guneko eraikin nagusia da eta XV. mendearen lehen zatian eraiki bazuten ere, egun ikus dezakegun tenplua XVIII. mendean eginiko eraberritze lanen ondorio da. XIII. mendeko gurutze erromanikoa du.
Andra Mari Jasokundea.

San Blas baseliza XVII. mendeko San Blas ermitan ur bedeinkatu ontzia, koru txikia eta mudejar erako baranda dira ikus ditzakegun edertasunetariko batzuk. Jauregi baserria Herriko plazan, Zeraingo jauntxoen bizileku izandako Jauregi dorretxearen aztarnak ditu. Eraikuntza hau Erdi Aroan dorretxe bat zen. Herriko armarririk zaharrena du.
San Blas.

Petrikilloa Jose Francisco Telleriaren, Petrikilloaren, omenez eraikia. Petrikilloa hezur hausturak sendatzen trebea zen;hala, besteak beste, Zumalakarregi jeneral karlista sendatzen ahalegindu zen. Francisco de Goya Goya margolari ezagunaren jatorria Mantxola baserrian dago. Bere birraitona Zerainen jaio zen eta Aragoi aldera joan zen hargin lanak burutzera. Herriguneko beste eraikuntza batzuk: Serorategi etxea, Errementari, Ganbaratxo, Bolatokia, errege galtzada, hilarriak

Jauregi.

13

Paisaia naturala
Azpimarratzekoak dira Zerainen zehar dauden ibilbideak eta batez ere, bertan aurki dezakegun fauna eta landaretza. Oinez nahiz BTTez egin litezke ibilaldi hauek. Bestalde, garrantzi handiko bi ibilaldi ere igarotzen dira Zeraindik: Donostia eta Arantzazu lotzen dituen GR-34a eta Santiago bidea.

14

15

Artea Zerainen
Herrian zehar banaturik, hainbat eskultura, busto eta margo lan ditugu.

16

Zerbitzuak
TURISMO BULEGOA Zabalik urte osoan, astelehenetik igandera. Giden zerbitzua euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Herriko plaza z/g 20214 Zerain (Gipuzkoa) Tel: (+34) 943 801 505 Faxa: (+34) 943 801 606 e-mail: turismobulegoa@zerain.com KALITATEZKO PRODUKTUEN SALMENTA Indabak, mermeladak, dultzeak, gaztak, sagarrak, intxaurrak, hurrak, baserriko arrautzak, sagardoa, eztia, likoreak, ukenduak, etab. EUSKAL ARTISAUTZAREN ERAKUSKETA ETA SALMENTA Zeramika, saskigintza, harria eta egurrezko tailak, makilak, gantxiloa, argizaria, margoak, kandelak, lore lehorrak, pilotak, burdinlanak, etab.
bisita gaitzazu: www.zerain.com

ZERBITZU TURISTIKOAK Aldabe Zerbitzu Turistikoak: JATETXEAK Mandio jatetxea: Ostatu jatetxea: Oiharte sagardotegia: Otatza sagardotegia:

943 800 185 943 801 705 943 801 799 943 501 013 943 801 757
Mandio. Ostatu.

Oiharte.

Otatza.

17

Zerbitzuak
OSTATUAK Tellerine nekazalturismoa: Oiharte nekazalturismoa: Hariztierdi aterpetxea:
943 582 031 680 171 291 943 801 505
Tellerine. Oiharte.

Hariztierdi.

Hariztierdi aterpetxea ingurugiro eskola


44 plaza ditu oheanitzeko logeletan. Urte osoan zehar aisialdiari loturiko hainbat ekintza egiteko aukera eskaintzen du:
Ikastetxeentzat, ingurugiroari loturiko zenbait egitarau didaktiko garatzeko aukera ematen du. Talde eta banakakoentzat egonaldiak. Barnetegiak.

18

Zerain, Euskal Herriko bihotzean


Gipuzkoako Goierri eskualdean, Aizkorri mendikatearen iparraldeko magalean, leku menditsu batean, kokatzen da Zerain. Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Irueatik ordu betera, Gipuzkoako behatoki ederrenetarikoa den herri honetara iristeko bide zuzenena N 1 bidetik barrena da. Idiazabal herriaren parean irten eta Segurako herri aldera joango gara GI 2637 bidea hartuz. Segura kanpoaldetik inguratu, eta Zubiberriko bide gurutzean eskuinera eginez, GI 3520 bidetik, laster topatuko dugu Zeraingo herri gunea.

GIPUZKOA

ZERAIN
Donostia San Sebastin
Elgoibar
A-8 N-1

Bilbo-Bilbao

Baiona-Bayonne

Bergara Legazpi Oati

Segura Idiazabal Zegama Altsasu

Vitoria-Gasteiz

Iruea-Pamplona

19

www.zerain.com
Gipuzkoako Foru Aldundia Diputacin Foral de Gipuzkoa

You might also like