You are on page 1of 3

Ostirala, 2013ko irailaren 20a IV. urtea. 133.

zenbakia

Sortze prozesua, gordin-gordinean

Zumetari buruzko dokumental bat estreinatuko dute asteazkenean Zinemaldian. 2-3

Hezkuntza Euskara arlo guztietan erabiltzeko aldarria Tolosan


Kilometroak jaialdia Laskorain ikastolak antolatu du aurten 6-7

Gizartea Astigarragako txaboletako errumaniarrak, etxe merkeak egiten ikasten


Bioeraikuntza ikastaro bat egiten ari dira asteotan 10-11
Helena Orkoien Sopranoa

Irabaziak inbertitzen ditut; haziak bota, uzta jasotzeko


Bolognako Teatro Comunalen opera baterako hartu dute tolosarra 5

MOZTU FILMAK

2 gipuzkoako hitza 2013ko irailaren 20a, ostirala

Astekoa

Donostiako 61. Zinemaldia D


Juanba Berasategirentzat 2013ko Zinemira saria
Asteartean jasoko du Juanba Berasategik (Pasaia, 1951) Zinemira saria. 1977koa da haren lehen lana, Ekialdeko izarra film laburra. Ordutik, beste hainbat egin ditu; ezagunena, Kalabaza tripontzia (1985), animazioko lehen euskal filma. Azkena Tormesko Itsumutila telebistarako film luzea da.

1.000
p Donostiako Udalak langabeen artean banatu dituen sarrerak. Duela bi urtetatik egin bezala, sarrerak banatu ditu Donostiako Udalak langabeen artean, Zinemaldiko sail ofizialeko filmak doan ikusteko. Iaz baino 200 gehiago banatu dituzte aurten.

Azken urtean Euskal Herrian ekoitzitako filmak,Zinemiran


Zortzi film luze proiektatuko dituzte euskal zinemaren Zinemira sailean. Amaren eskuak da fikziozko lan bakarra; gainontzekoak, dokumentalak dira. Asier eta biok; Una esvastica sobre el Bidasoa; Izenik gabe, 200x133; Oirse; Alardearen seme-alabak; El metodo Arrieta eta Encierro, Bull Runing in Pamplona.

Zumeta, izatez, pertsona nahiko bakartia da, eta ez zaio batere gustatzen zentroa izatea
ENARA GOIKOETXEA
Izenik gabe, 200x133 filmeko zuzendaria

Bi kamera erabili dituzte Jose Luis Zumeta lanean ari zela grabatzeko, tailerreko giroa gehiegi ez aldatzeko asmoz. MOZTU FILMAK

Artistaren eta mihisearen arteko zilbor hestea islatu nahian


Izenik gabe, 200x133dokumentalak Jose Luis Zumeta artistaren sortze prozesua erakustea du helburu Zinemaldian estreinatuko da Enara Goikoetxea eta Monika Zumetaren lana
Maialen Unanue Hernani Etxekoa du pintura usaina Monika Zumetak (Usurbil, 1965). Aita artista izatearen ajeak. Zumeta haurra zela, ohikoa izaten zen etxera iristean aita margotzen ikustea. Kolore bizidun koadro abstraktuak egiten ditu Jose Luis Zumetak (Usurbil, 1939), Monikaren aitak; lan gehienek ez dute titulurik, izenik gabeak dira haren koadro asko. Hortik, eta artistak dokumentalean sortzen dituen koadroen neurrietatik, datorkio izena Izenik gabe, 200x133 lanari, Zumetak eta Enara Goikoetxeak (Hernani, 1973) zuzendu dutenari: modu berezian estreinatuko dute gainera, hain zuzen ere, gaur hasiko den 61.Donostiako Zinemaldian. Erakusketa handi bat egin behar zuela esan zion Zumetak alabari, eta urtebete pasako zuela horretarako lanean. Zumetari aitaren sortze prozesua grabatzea interesgarria litzatekeela otu zitzaion orduan: Erakusketa hori bertan behera geratu zen, baina nik aurrera egin nahi nuen dokumentalarekin, eta Miren Juaristiri komentatu nion. Juaristi gidoigileak Moztu Filmak ekoiztetxean egiten du lan, eta lagunaren ideia lankideei aipatu, eta gustatu egin zitzaien: hala, Moztu eta Sonora Estudiosek elkarlanean egin dute. Ez du Zumeta artistaren bizitza kontatzen, ez du haren lanen bilakaera islatu nahi. 200x133 neurriko bi koadro eta Zumeta bera aurrez aurre erakusten ditu dokumentalak, Arribeko (Nafarroa) antzinako autobus geltokian, artistaren sormen laborategian. Nola denituko zenuke aitaren sortze prozesua? galderaren aurrean, mutu geratu da Zumeta. Goikoetxeak, aldiz, asmatu du erantzuten: Zure aita delako kostatzen zaizu denitzea... Nik, adibidez, ez dakit ezer pinturaz, eta izatez, hala esan nion zure aitari barre egin du. Ezagunagoa zait sormen lana. Ezertan hasi aurretik zirriborro batzuk egingo zituela espero genuen, baina ez zuen halakorik egin. Hutsetik egiten ditu koadroak Zumetak, eta aho zabalik utzi zituen grabaketa lantaldeko lagunak. Harrituta geratu ginen mihise zuriaren aurrean jarri eta hiruzpalau ordutan koadroa bukatuta ikustean. Kolore bat hartu eta marra bat egiten du, eta horrek eramaten du gero beste bat egitera, eta horrela gainerakoak, besterik gabe. Hori da hartzen duen bidea, eta askotan, bide hori da interesgarriena, jarraitu du Zumetak. Lan egiteko mekanismoa bera izan arren, sortze prozesua desberdina izaten da koadrotik koadrora, dokumentalean ikus daitekeen bezala. Koadro bat hasi eta buka atsedenik hartu gabe egin bazuen ere, bigarrenarentzat denbora gehiago behar izan zuen. Marra txiki batek koadroaren zentzua alda dezakeela dio aitak, eta egia da: hura lan egiten ikustean konturatzen zara horrela dela, dio. Hiru egunez jardun zuten Goikoetxeak eta Zumetak artista lanean grabatzen, eta kontatzen dutenagatik egun oso biziak izan ziren haiek. Ia guztia kamerekin harrapatzen saiatu ginen. Eta Zumeta esertzen bazen, gu ere gauzak aldatzen hasten ginen, baina bat-batean berriro altxa eta dena aldatzen hasten zen: berriro ere dena aldatu behar genuen, ahalik eta azkarren, xehetasunik ez galtzeko, kontatu du Goikoetxeak. Dokumentalaren haria bi koadro horiek dira, baina Zumetaren sortze prozesua jendearengana hurreratu nahi zuten egileek, dokumentalaz harago. Hala, Donostia 2016 Fundazioarekin harremanetan jarri ziren, eta horren egoi-

2013ko irailaren 20a, ostirala gipuzkoako hitza 3

Astekoa

Donostiako 61. Zinemaldia D


Euskara sustatzeko film laburrak,irailaren 26an
Kontseiluaren ekimenez, euskaraz eginiko film laburren lehiaketa egingo dute Zinemaldian bigarrenez. Hilaren 26an emango dituzte, saio bakarrean, lan guztiak, eta ekitaldi berean jakinaraziko dute irabazlea: 2.000 euroko saria jasoko du. Lehiaketak euskararen normalizazioa eta sustapena ditu helburu.

55.866
p Lehenengo egunean saldu ziren sarrera kopurua. Igandean jarri zituzten salgai Donostiako Zinemaldirako sarrerak, bai txarteldegietan eta bai sarean. Guztira, 55.866 sarrera saldu zituzten 21:30erako; iaz lehenengo salmenta egunean saldu baino %11,7 gehiago.

Zinemaldia eta EITB: elkarlanerako akordioa


Beste urtebetez, elkarlanerako akordioa luzatu dute EITBk eta Zinemaldiak. Berrikuntza gisa, EITBk gala berezia izango du jaialdian: astelehenean izango da, Viktoria Eugenia antzokian, 20:30ean. Ekitaldi horretan bertan, EITBk ekoitzitako dokumental bat proiektatuko dute, DSS 1813-2013: duela

200 urte Donostia erre zuen sutearen eta ondorengo berreraikitzearen ingurukoa. Horrez gain, ETB1 kateak Zinemaldiko lau ekitaldi zuzenean emango ditu: batetik, zinema jaialdiaren hasiera eta itxiera ekitaldiak, gaur eta hurrengo larunbatean, eta, bestetik, Donostia eta Zinemira sarien banaketak, hilaren 24an. Zinemira saila diruz babestuko du EITBk.

G Fitxa

Dokumentalak ardatz Zinemaldi alternatiboan


Bost film emango dituzte Kortxoenean; proiekzioen ostean, egileekin hitz egiteko aukera izango da
Hiru egunetan egin zituzten tailerreko grabaketak. HITZA

p Izenburua. Izenik gabe, 200x133. p Ekoizpen data. 2013. p Iraupena. 82 minutu. p Ekoizpena. Sonora Estudios eta Moztu Filmak. p Zuzendariak. Monika Zumeta eta Enara Goikoetxea. tzan, suhiltzaileen eraikin zaharrean (Easo, 43), erakusketa biziduna antolatu zuten. Erakusketarako propio sortutako lanez gain, Zumetak bere bi bilobekin, Monikaren semeekin, koadro bat nola sortzen zuten ikusi ahal izan zuen jendeak, zuzenean. Hori ere dokumentalean gehitu dute, bertan sortu zen giroa islatzeko asmoz. Tartean sartze diskretua Artistaren sortze prozesuaren orbitan biratu dute dokumentaleko elementu guztiek. Pascal Gaignek egin du musika, eta, Zumetak kontatu duenez, artistarengan pentsatzen saiatzen zen Gaigne, koadroak sortzeko prozesuan haren buruan zer egon zitekeen deszifratu nahian. Esan bezala, koadro bat nahiko jarraian atera zitzaion, baina bigarrenean blokatze bat izan zuen, edo hala deitu diogu guk momentu horri. Gaigne ere momentu horiek musikaren bidez islatzen saiatu da. Hiru egun eta bi kamera baino ez dituzte erabili Zumeta lanean ari zela grabatzeko. Aita den bezalakoa delako, ez da zaila izan lantaldearen eta aitaren arteko elkarlana: ziurrenik, kezka puntu bat izango zuen, bere irudia nola agertuko zen edo... Baina margotzen ari denean, bere munduan sartzen da, eta gainontzekoa bigarren planoan gelditzen da, dio Zumetak. Izan ere, kamera batek norbait fokuratzen duenean, halabeharrez baldintzatzen du fokatua dena, are, protagonista Zumeta bada. Bera, izatez, pertsona nahiko bakartia da; ez zaio batere

M.Unanue Laugarren urtez Zinemaldi Alternatiboa antolatu du Kortxoenea gaztetxeak. Aurreko urteetan ez bezala, dokumentalak izango dira ardatz. Guztira, bost lan proiektatuko dituzte, eta bakarra izango da kziozkoa. Ohi bezala, emanaldi bakoitzaren ostean egileekin hitz egiteko aukera izango dute ikusleek, eta oso giro atsegina sortzen da horietan, Kortxoeneako kide batek azaldu duenez: Oso dinamikoa izaten da; publikoak asko parte hartzen du: giro polita izaten da. Hogei segundoko lm laburren lehiaketa eta rallya ere mantendu egin dituzte hilaren 28an egingo dituzte. Lehenengoan, parte hartzaileek aurrez prestatzen dituzte lanak, eta Zinemaldiaren azken egunean proiektatu eta erabakitzen da irabazlea. Baldintza bakarra lanak hogei segundo-

gustatzen zentroa izatea, beraz, garbi dago ezin genuela zuzenean fokuratu. Horregatik, intrusioa minimoa izateko moduan jarri genituen kamerak, azaldu du Goikoetxeak. Teleobjektiboekin joan ziren tailerrera, lanean ari zen tokiarekiko distantzia mantentzeko eta aldi berean, gertuko irudiak hartu ahal izateko: Zumetaren tailerra oso egokia da, handia baita, eta horrek lana erraztu die, Goikoetxeak kontatu duenez. Gustura daude zuzendariak emaitzarekin. Orain arte egindakoen aldean, dokumental hori

Zirriborroak egingo zituela uste genuen ezer baino lehen, baina ez zuen halakorik egin
ENARA GOIKOETXEA
Izenik gabe, 200x133 filmeko zuzendaria

Bere munduan sartzen da margotzen ari denean; gainontzekoa bigarren mailan geratzen da
MONIKA ZUMETA
Izenik gabe, 200x133 filmeko zuzendaria

egitea zein erraza izan den azpimarratu du Goikoetxeak: Beste proiektuak itxiak izan ohi dira, zehatzak. Kasu honetan, zerbait konkretua bilatzen genuen, bagenekien sortze-prozesua harrapatu behar genuela, baina prozesu hori irekia zen, gerta zitekeena kontrolatzea ez zegoen gure esku. Goikoetxearen arabera, konantza izan da lanaren ga-

koa, hiru egunetan bilatzen zuten hori aurkituko zutenaren konantza, alegia. Gozatu egin du Zumeta margotzen ikusten, eta etxera joatean ume baten moduan sentitzen zela dio, eskuak margotan sartu eta marrazteko gogoz zegoen umea bezala. Ardatza aita izanik, berezia izan da Zumetarentzat dokumentala egitea. Egia esan, beldur pixka bat ere ematen zidan, hasieran. Ez da hala gertatu, baina giro txarra sortu izan balitz, lantaldea alde batean legoke, nire aita bestean, eta ni erdian egongo nintzateke, azaldu du Zumetak. Ez hori bakarrik, lana erabat bukatu eta aitaren iritzia jakin artean ez zuen bakerik izan: Gerta zitekeen irudien muntaketa edo norbaitek esaten zuen zerbait ez gustatzea. Izan ere, kokaleku nagusia Zumetaren tailerra bada ere, agertoki eta ahots gehiago ditu dokumentalak: handik kanpo ere hainbat pasarte ageri dira, Zumeta beste pintore edo kritiko batzuekin solasean ari dela Marisol Bastida eta Karmelo Ortiz de Elgea, adibidez. Baina, zorionez, Zumetak ez zuen muturra sartu, eta euren kasa lan egiten utzi zien. Behin bukatuta ikusi zuenean, esan zidan: Lasaitu ederra hartu dut!. Hori jakinda, nik ere bai!, dio barre artean. IZENIK GABE, 200X133 p Irailak 23, astelehena. Principe Zinemak, 16:00etan. p Irailak 24, asteartea. Trueba Zinemak, 20:45ean. p Irailak 25, asteazkena. Antiguo Berri Zinemak, 19:30ean.

koak izatea da, eta gaia, berriz, librea. Rallyan, ordea, 24 ordu izaten dituzte parte hartzaileek lm laburra grabatu eta argitaratzeko: Aurreko gauean gai bat eta esaldi bat ematen dizkiegu, guztiei berak. Horrez gain, objektu bat eta leku bat ere ematen dizkiegu, baina desberdinak. Parte hartu nahi baina talderik ez duten lagunak ere etor daitezke, bertan sortzen baitira asko, eta ez da beharrezkoa zineman aditua izatea: Bertan badago bideoak muntatzen dakienik, laguntzeko prest. Ikusleek zinemaren aurrean duten ohiko eginkizuna iraultzeko asmoa du Zinemaldi Alternatiboak: Zinema ulertzeko eta egiteko beste modu bat planteatzen dugu: ikusleak ez du bakarrik lmeetatik datorkion informazioa jasoko. Behin ikusita, egileekin edo aktoreekin hitz egin dezake, eta nahi izanez gero, zinema eurek egin dezakete rallyaren bidez. Dokumentalen Zinemaldia Jaialdia Jon Urraza eta Aiert Goenagaren Morritson eta Gartzia lmak hasiko du. Urrazak Cafe Bilbao Euskarazko Formatu Txikiko Antzerki Gidoi saria irabazi du, eta 2013ko Max sarietan izendapena lortu, euskal sortzaile onenaren kategorian. Abordatzera! Dokumental etnograkoa Donostiako Piratei buruzko lana aurkeztuko dute asteartean Ione Begiristainek, Nerea Oatek eta Nerea Kortak. Hurrengo egunean Lander Iruinen eta Maite Serranoren 31 urte lanaren txanda izango da, Joxe Mari Sagardui Gatza-ren ingurukoa. Populismo musical: peliculas caseras de fundacion robo izango da hurrengoa; amaieran, hainbat gonbidaturekin mahai ingurua egingo dute. Londres no es Sevilla lana izango da proiektatzen azkena. Emanaldi guztiak ordu berean izango dira, 19:00etan.

G Egitaraua
4.ZINEMALDI ALTERNATIBOA
p Irailak 23. Morritson eta Gartzia. p Irailak 24. Abordatzera! Dokumental etnografikoa. p Irailak 25. 31 urte. p Irailak 26. Populismo musical: peliculas caseras de fundacion robo. pIrailak 27. Londres no es Sevilla. p Irailak 28. Hogei segundoko film laburren lehiaketa eta rallya. Ondoren, Morau taldearen kontzertu akustikoa.

You might also like