You are on page 1of 5

PRESTAKUNTZA ETA

LAN HARREMANAK.
LANBIDE HEZIKETA ALEMANIAN
Working Paper 2015eko apirila
PRESTAKUNTZA ETA LAN HARREMA
LANBIDE HEZIKETA ALEMANIAN

1. Alemaniako lanbide heziketaren eredu duala


eredugarritzat hartzen da ez bakarrik Europa mailan
(ikus Europako Batzordeko 2012ko azaroko txostena
“Rethinking education”) baizik eta Europaz gaindi ere
bai.

2. Printzipio dualak erreparatzen dio teoriaren eta


praktikaren, pentsamenduaren eta ekintzaren, eta
azkenik, ikaskuntza sistematikoaren eta ikaskuntza
kasuistikoaren arteko artikulazioari.

3. Lanbide heziketak ezagutza teorikoak (wissen) eta


ezagutza praktikoak (können) integratzen ditu sistema
dual batean, eta aldi berean jasotzen da formakuntza
enpresan eta lanbide heziketako ikastetxeetan.

4. Alemaniako lanbide heziketa eredua fokatzen da


lanbide edo okupazio baterako hezkuntzan. Kontraste
modura aipa daiteke Erresuma Batuko eredua. Bertan
pertsona indibidualaren enplegagarritasunari
erreparatzen zaio nagusiki, eta beraz, eskema
instituzional sendo bati jarraitu ordez, Alemanian
bezala, lan merkatuko eskaera irizpide gisa hartzen da.

5. Alemaniako ereduak bide profesional bat ezartzen du


lan eremuan oinarritutako formazio sistema baten
bidez, eta ezagutza teorikoekin osatu.

6. Lanbide baterako prestakuntzak bere gain hartzen ditu


lan eremu zehatz bateko langile kualifikatu batek bete
beharko lituzkeen zeregin sorta zabal bat.

7. Demagun langile batek lortzen duela lanbide bati


lotutako kualifikazioa eta ondoren lanpostu bat arlo
profesional horretan; ba horiek izango dira ordainketa
sistemaren eta gizarte-segurantzaren sailkapenaren
oinarriak.

2
PRESTAKUNTZA ETA LAN HARREMA
LANBIDE HEZIKETA ALEMANIAN

8. Enpresariek zuzenean gainbegiratzen dute lanpostuan


betetzen den formazioa eta zentzu horretan lanbide
hezkuntza sistema honen ardatza lantokia da eta
beraz, industriak berak gidatzen du neurri handi
batean formazio prozesua.

9. Ikasleek lantokian burutzen duten lanaren jarraipena


egiteko Lekuko Batzordeak sortu dituzte. Berauetan
sindikatuek ere parte hartzen dute, enplegatzaile eta
formatzaileekin batera, kopuru berean.

10. Ebaluazioa eta irakaskuntza bereizi egiten dute.


“Irakasleak ez dira ebaluatzaileak” printzipioa
jarraitzen dute. Azterketa eta ebaluazioen
erantzukizuna “ganberen” (ikus beheko taulan nork
osatzen dituzten ganberak) esku geratzen da.

11. Eredu honen beste ezaugarri bat arautua izatean


datza. Funtzio hori Lanbide Heziketako Instituto
Federalak (Bundesinstitut für Berufsbildung, BiBB)
betetzen du. Legez, gizarte interlokutoreek parte
hartzen dute BiBB-ek kudeatzen duen sistemaren
funtzionamenduan.

12. Sindikatuek rol garrantzitsua betetzen dute sistema


honen baitan. Are gehiago, urte askoan adostasun
politikak gailendu izan dira. Hartara, salbuespenak
salbuespen, Lanbide heziketan ez lirateke erreforma
nabarmenak aurrera eramango baldin eta sindikatuek
aldetik kontrako jarrerak baleude.

13. Ez idatzizko printzipio hori, halaber, hautsi egin zuten


zenbait lanbide betetzeko bi urteko formazioa ezarri
zutenean, sindikatuen nagusien babesik gabe. Hala
ere, orohar, sindikatuen esku-hartzea eta parte-
hartzea nabarmenak dira.

3
PRESTAKUNTZA ETA LAN HARREMA
LANBIDE HEZIKETA ALEMANIAN

14. Ikus ondorengo taulan sindikatuen esku-hartzea


Lanbide heziketako egituran:

JARDUERAK SINDIKATUEN ROLA

Lehen zikloko Lanbide BiBB-ek garatua. Kontsulta formala


heziketako edukiak sindikatuak barne. Ikuskaritza
kontseiluaren esku, zeinetan sindikatuek
ordezkaritza baitute.
Lehen zikloko jarraipena Lekuko batzordeak industria eta
eta inplementazioa merkataritza ganbarak antolatuak,
enplegatzaile, sindikatu eta formatzaileak
osatua, kopuru berean.

Bigarren zikloko Lanbide Lehen zikloan bezala (ikus gorago).


Hezkuntzaren programa

Soldatak eta lan Industriako Hitzarmen kolektiboan


baldintzak aprendiz eta negoziatua, batzuetan enpresa-
praktikagileetzat batzordeak zuzendua.

Langileentzako formazio Industria batzuek, nagusiki manufakturak,


baldintzak (kualifikazioen formazio-baimenak edota formazio
zertifikazioa, formazio- kosteak ordaintzen dituzte.
baimena)

Kualifikazioen onespena Hitzarmen kolektiboek orohar onartzen


kalasifikazio egituran. dituzte formazio plan guztiak,
oinarrizkoak eta aurreratuak.

Iturria: Oliver, 2010. EKAI Centerrek egokitua.

15. Bestalde, sindikatuen irismenak eta estaldurak


industria arloan indartu egiten du Lanbide heziketan
sindikatuei instituzionalki aitortzen zaien esku-hartzea.

16. Eredu honetan lotura estua dago kualifikazio


profesional baten eta lanbide edota okupazio zehatz
baten artean. Uztardura hori neurri handi batean
gizarte-eragileen parte-hartzearen ondorioa da.

4
PRESTAKUNTZA ETA LAN HARREMA
LANBIDE HEZIKETA ALEMANIAN

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors
or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware
that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this
report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

You might also like