You are on page 1of 8

I.B.

MEDIKUNTZAKO IKASLEA

PROZEDURA ESPERIMENTALA

Farmakoak:

SUERO SALINOA (NaCl 0,9%, i.p.)


MORFINA (10 mg/kg, i.p.)
NALOXONA (5 mg/kg, i.p.)

- Saguak bi taldeetan sailkatu (Swiss sagu arrak)


- Saguak buztanean markatu identifikatzeko, gero pisatu, sagu bakoitzari dagokion
xiringatzeko bolumena kalkulatzeko (5 ml/kg).
- Suero salinoa edo morfina xiringatu (bide intraperitonealetik) eta ordua apuntatu
(sagu bat eta hurrengoaren artean itxaron gutxienez 2 min).
- Xiringatu eta bezain laster, sagua xafla beroan jarri eta kronometroaz neurtu
xaflan jarri eta salto egiten duen arteko denbora (hori izango da denbora 0- ko
analgesia-neurketa (pre-test), farmakoa efekturik sortu baino lehen, saguek ikas
dezaten zer egin behar duten estimulu mingarritik ihes egiteko). Kontuz! Askoz
jota, 2 min egon daitezke xaflaren gainean, tarte horretan salto egiten ez badu,
atera sagua (kalterik ez sortzeko) eta bere kaiolan utzi.
- 20 minutu itxaron morfina (edo salinoa) administratu denetik.
- Jarri sagua berriro xafla beroan analgesia neurtzeko (gehienez 2 min).
- Analgesia neurtu ondoren naloxona xiringatu (i.p.).
- 5 minutu itxaron
- Analgesia berriro neurtu.
pisua
(g)

Xiringatzeko
bolumena (ml)

salino/morfina
(pre-test) t=0
min

salino/morfina
t=20 min

+ naloxona
t=5 min

salino 1
salino 2...
morfina 1
morfina 2

I.B.S

MEDIKUNTZAKO IKASLEA

1. ARIKETA: FARMAKOEN PRESTAKUNTZA


Esperimentu hau egiteko, saguei administratzeko farmakoak eta suero salinoa
prestatu behar dira. Saguek 30 g pisatzen badute, nola prestatuko zenuke
disoluzio bakoitza?

Suero salinoa (NaCl %0.9)


9gr/100ml
5ml----------1kg
x ----------- 0,03kg
x= 0,15ml (hartu beharreko bolumena)

Morfina (dosia = 10 mg/kg)


10mg/5ml = 2mg/ml ( suero fisiologikoan disolbatzean izan beharreko
kontzentrazioa)
5ml-------- 1kg
x -------- 0,03kg
x= 0,15ml (disoluziotik hartu beharreko bolumena)

Naloxona (dosia = 5 mg/kg)


5mg/5ml = 1mg/ml (sueroan disolbatzen dugunean izan beharreko
kontzentrazioa)
5mg----- 1kg
x---------0,03kg
x= 0,15ml ( hartu behar dugun bolumena)

I.B.S

MEDIKUNTZAKO IKASLEA

2. ARIKETA: EMAITZEN ANALISIA ETA INTERPRETAZIOA


Ondoko taulan, 10 saguekin lortutako emaitzak adierazten dira (sagu bakoitzaren
salto-egiteko sortasun-aldia segundoetan):

SALINO

MORFINA

SALINO
+NALOXONA

MORFINA
+NALOXONA

20

120

12

21

71

15

34

120

53

120

16

34

12

14

120

22

120

17

97

11

120

13
22,1
3,9956921

120
104,2
9,327140803

5
7,2
1,236482466

3
4,2
1,0306417

2,08502E-07

0,008276301

1,25E-06

BATEZ BESTEKOA
ERRORE-ESTANDARRA
T-TEST

T-

TES

EMAITZEN ADIERAZPENA:

**
3

I.B.S

MEDIKUNTZAKO IKASLEA

* SALIOAREKIKO P< 0,01


** MORFINAREKIKO P < 0,01
ONDORIOAK:
1. Morfinak eragin analgesikoa du saguetan 10mg/kg-ko dosian
2. Naloxona morfinaren antagonista da, morfinaren eragina gutxitzen duelako.
3. Naloxonak salinoaren eragina gutxitzen du. Zergatik? Barne peptido opioideen
eraginarekiko antagonista delako. Agonista endogenoen antagonista denez gure
gorputzeko peptido endogenoen eragina gutxitzen du.
3. ARIKETA: DOSI-ERAGIN KURBETAKO KONPARAZIOA
Ondoko irudian agertzen diren emaitzak, A, B eta C farmako opiazeoak konparatzeko
saioetatik lortu ziren. Zein esaldi da egokiena?
a)
b)
c)
d)
e)

A farmakoa C
C farmakoa B
B farmakoa A
A farmakoa B
B farmakoa C

baino potenteago da eta B baino eraginkorragoa.


baino potenteago da eta A baino eraginkorragoa.
baino potenteago da eta C baino eraginkorragoa
baino potenteago da eta C baino eraginkorragoa.
baino potenteago da eta A baino eraginkorragoa.

Egokiena C erantzuna da. Alde batetik, B farmakoa A baino potenteagoa da bere efektu
analgesikoa segundoko A-rena baino handiagoa delako. Bestetik, C baino eraginkorragoa
da DE50 baliora C baino arinago heltzen delako

I.B.S

MEDIKUNTZAKO IKASLEA

4. ARIKETA: ESPERIMENTUEN DISEINUA


Laborategi batetik farmako berri bat aztertzeko eskatu digute.
Aurreko saio biokimikoetan oinarriturik farmako hori morfinaren potentziagarria eta
analgesian osagarri gisa erabiltzeko interesgarria izan litekeela uste dute.
Zein esperimetuak diseinatuko zenituzke hori aztertzeko?

1.HELBURUA: Honen bidez farmako berria morfinaren efektu analgesikoaren


potentziagarria den edo ez konprobatu ahal izango dugu. Bestalde, farmako honek
morfinarik gabe emanda eragin analgesikorik duen edo ez konprobatu ahal izango
dugu.
PROZEDURA:
- Sagu mota berdineko 4 sagu talde ezberdin aukeratu. ( 5-6 sagu taldeko)
- Sagu talde bakoitzeko saguak isatsean sinbolo txiki bat eginez markatu. ( talde
berekoek marka berdina)
- Sagu talde bakoitzari xiringatuko zaion substantzia:
1) Salinoa. Hau kontrol taldea izango da.
2)Morfina. ( 10mg/kg-ko dosian)
3) Farmako berria. (10mg/kg dosian)
4)Morfina + farmako berria. ( 10mg/kg-ko dosietan biak)
Esperimentua burutzeko Tail-Flick teknika erabiliko da. Esperimentuarekin hasi baino
lehen saguei egin behar dutena irakasteko entrenamendu txiki bat egin beharko zaie
eta bertako datuak pre-test izeneko emaitza moduan bilduko dira. Hauek ez ditut
gero emaitzak ateratzeko erabiliko.
Emaitzak lortzeko: Hori egiteko sagu bakoitzak lortutako emaitzak apuntatu. Talde
bakoitzaren batez bestekoa kalkulatu, talde bakoitzeko errore estandarra kalkulatu
eta elkar konparatzeko t-test-a erabiliko dugu.
2.HELBURUA: Farmako berriaren dosi ezberdinek duten eragina konprobatzea ere
interesgarria iruditzen zait, beraz, hori aztertuko duen beste froga bat egingo da.
PROZEDURA:
Kasu honetan bi sagu talde hartu beharko lirateke. Mota berdineko saguez osatuta.
Sagu talde bakoitzean 5-6 sagu egongo dira.
- Talde bat kontrol taldea izango da.
- Beste sagu taldeari farmako berriaren dosi ezberdinak emango zaizkio horiek
denboran zehar duten eragin analgesikoa ikusi ahal izateko
5

I.B.S

MEDIKUNTZAKO IKASLEA

Dosia 5mg/kg , 10 mg/kg eta 20 mg/kg izango dira.


Dosi batetik bestera 4 egun igaroko dira, eta gutxinaka-gutxinaka dosia
handiagoak emango zaizkie, hauen eragin analgesikoa denboran zehar
aztertuz. (4 eguneko tartea saguak berrerabiliko ditugunez, saguak
tolerantziarik ez jasateko itxaron behar da).
Eragin analgesikoa aztertzeko Tail-Flick froga erabiliko da berriro ere, eta eragina 3
ordu pasa arte ordu erdiro aztertzen joango da.
Froga egin aurretik saguei zer egin behar duten erakusteko entrenamendu txiki bat
egin behar da.
Emaitzak lortzeko: talde bakoitzaren emaitzak denboran zehar nola aldatzen diren
eta bakoitzaren eraginkortasuna zein den baloratuko da.
5. ARIKETA: KASU BATZUEN INTERPRETAZIOA
Minarina farmako berriaren eragin analgesikoa aztertzen ari zara hiru
baldintza desberdinetan. Nola interpretatuko zenituzke lortutako emaitzak?
A. 10 mg/kg intraperitoneal (i.p.) vs dosi bera aho-bidetik (p.o) B.10
g bide intrazerebrobentrikular (i.c.v.) vs 10 mg/kg i.p.
C. 10 mg/kg i.p. akutua vs kronikoa (3 aldiz egunean, 10 egunetan zehar).

I.B.S

MEDIKUNTZAKO IKASLEA

A) Minarina ren eragin analgesikoa intraperitonealki emanda soilik da esanguratsua


salinoarekiko. Aho bidez emanda aldiz bere eragin analgesikoa ez da salinoarekiko
esanguratsua. Beraz, minarinak ematen den moduaren arabera eragin ezberdina
dauka.
Zergatik ez du eraginik aho bidetik? Urdaileko pH azidoak inaktibatzen du
farmakoaren eragin aktiboa. Izan daiteke ere, hesteetan ez xurgatzea edo florak
inaktibatzea. Bestela, zirkulazio orokorrera joan baino lehen gibelera doa eta
bioeraldatzea gerta daiteke, eta eraldatu gabe heltzen den kopurua oso baxua da.
B) Minaria intrazerebrobentrikularraren eragin analgesikoa oso esanguratsua da
salinoarekin konparatuta. Bide intraperitonealean aldiz, emandako dosi hori ez
da salinoarekiko esanguratsua. Eragin analgesiko esanguratsua dosia bide
intrazerebrobentrikularra erabiliz bakarrik lor daiteke.
Zergatik? Bide intraperitonealean odolera sartzen denez, garunera heltzean muga
hematoentzefalikoa ezin du zeharkatu eta beraz ezin da NSZeko hartzaileekin lotu.
Bide intrazerebrobentikularrean, aldiz, zuzenean doa NSZera eta ez du arazorik
hartzaileekin batzeko ( ez du muga zeharkatu behar)
* Hesi hematoentzefalikoa zeharkatzeko liposolugarriak izan behar dira baina
batzuetan hala ere proteina batzuek kanporatzen dituzte NSZetik
C) Salinoarekiko oso esanguratsua da bien eragina. Hala ere, bien arteko
desberdintasuna ere esanguratsua da. Minarina kronikoak eragin baxuagoa du
akutuarekin konparatuz. Akutua: dosi bakarra. Kronikoa: 8h-ro adibidez.
Izan daiteke, era kronikoan ematean jasankortasun prozesua gertatzen dela eta
beraz dosi gero eta handiagoa behar da eragina izateko. Hartzaileen
hiperestimulazioaren eraginez zelula moldatzen da eta hartzaileak endozitatzen
ditu( hartzaile gutxiago ageria utziz).
Bestela, afinitatea ere jaitsi daiteke era kronikoan ematean eta gero dosi gero eta
handiagoak behar izatea eragina izateko. Azken finean, desentsibilizazioa gertatu
daiteke.

5.2. Dipirona edo Metamizol (Nolotil) farmakoaren eragin analgesikoa aztertu da


xafla beroaren testa erabiliz. Zer ondorio aterako zenuke hurrengo emaitzak
ikusita?

I.B.S

MEDIKUNTZAKO IKASLEA

1) Kontrola eta 150 mg/kg ko dosien eraginen arteko ezberdintasuna ez da


estatistikoki esanguratsua. Beraz, ikus daiteke farmakoaren dosi horrek ez duela
eragin analgesikorik sortzen saguetan

2) Eraginkorrena 600mg/kg-ko dosia da, baita iraunkorrena ere.


- 300mg/kg-ko dosia: eman eta ordu bat pasa arte soilik da eraginkorra. Hortik
aurrera eragina galtzen da, beraz, epe-laburrerako soilik da eraginkorra.
-

600mg/kg-ko dosia: epe labur eta luzerako eragina du, eta epe-luzeko eragin
analgesikoa sortzen duen dosi bakarra da. Zergatik? Dosi hori guztietatik
altuena izanik odolean gehien irauten duena izango delako.

You might also like