You are on page 1of 4

12.

UNITATEA
GRAMATIKA
Juntagailuak
Juntagailuak dira perpausak eta hitz solteak elkartzen dituzten hitzak. Juntagailuek
elkartutako osagaiak maila eta izaera berekoak izaten dira, eta elkartzen dituzten osagaien
artean kokatzen dira. Hiru juntagailu mota daude:

Emendiozkoak: eta.
Hautakariak: edo, edota, ala, nahiz, zein.
Aurkaritzakoak: baina, baizik, baino, ezpada.

Jarduerak
1. Irakurri esaldi hauek, eta azpimarratu juntagailuak:

Gaur gauean pasta-entsalada eta xerra afalduko dut.


Ipuin-liburu bat edo CD bat oparituko dizkiot lehengusinari.
Garazik oporrak kostaldean igaro nahi ditu, baina gurasoek nahiago dute mendira joan.
Postal bat eta gutun bat jaso ditut Estatu Batuetatik.
Ez duzu zuk ekarri, nik baizik.
Komikiak nahiz bideoak har ditzakezue liburutegian.

2. Lotu juntagailuak eta juntagailu motak.


baino
ala
baina
eta
nahiz
baizik
edo

emendiozkoa
hautakaria
aurkaria

zein
3. Osatu esaldi hauek juntagailu egokiekin:

edo baina eta baizik ala

Kanpoan euria ari du, _________ hemen barruan ez gara bustiko.


Saioak argazkiak ebakiko ditu aldizkaritik _________ zuk albisteak egunkaritik.
Nongoa zen zuekin oporrak igaro zituen neska hura, Bermeokoa _______Mundakakoa?
Josunek ez du esan atean itxaroteko, musika-eskolan _________.

4. Erreparatu nabarmendutako juntagailuei, eta esan zer motetakoa den.


Zer ipiniko dizuet ogitartekoan askarirako, urdaiazpikoa ala gazta?
Partida jokatzen hasi aurretik urduri nengoen, baina gero lasaitu egin nintzen.

Gernikatik Bilbora trenez zein autobusez etor zaitezke.


Ekainean edo uztailean etorriko omen da Pako Aristi eskolara.
Loreak sukarra eta eztarriko mina dauka.
Urmaeleko hegaztiak ez dira zisneak, ahatea baizik.

5. Lotu osagai hauek juntagailu egokiekin. Erreparatu adibideari.


Lezamara ez gara aitarekin joango. Lezamara amarekin joango gara.
Lezamara ez gara aitarekin joango, amarekin baizik.
Uda ekainean hasten da. Negua abenduan hasten da.
_________________________________________________________
Txokolatea nahi duzu? Zukua nahi duzu?
_________________________________________________________
Orain ez da Gizarteko ordua. Orain Matematikako ordua da.
_________________________________________________________
Aitak esan dit kalera joateko. Amak ez dit baimenik eman.
_________________________________________________________
Olatz liburutegian egongo da. Olatz parkean egongo da.
_________________________________________________________

ORTOGRAFIA
Puntuazio-ikurrak: Berrikusketa (. ! ? , :)
Jarduerak
1. Idatzi testu honetan falta diren puntuak, eta esan zer motatakoa den bakoitza.
Axelko azeria, Beleko belea eta Otsoko otsoa mendian bizi ziren, baso handiak eta belardi
ederrak zeuden mendi batean Ez ziren elkarren oso lagunak, baina Beleko eta Axelko
hobeto etortzen ziren elkarrekin Otsoko gaiztoarekin baino
Txikitan, Beleko belekume beltzarana oraindik habiatik atera gabe zegoela, Otsoko gaiztoa
etorri zen goiz batean eta belekume guztiak jan zituen, goseak zegoela esanez Beno,
denak ez Beleko sustoarekin mugitu eta sasi tartera erori baitzen Baina bere anai-arreba
guztiak jan zituen, bat bakarra utzi gabe Horregatik Belekok amorru handia dio ordutik
Otsokori.
Iaki Zubeldia, Maddi oporretan

2. Idatzi adierazpen-perpaus hauek galde-perpaus gisa eta harridura-perpaus gisa.

Mikel eta Lierni ikusi ditut goizean.


__________________________________________________________________
__________________________________________________________________
Iruneri eman diote sari nagusia.

__________________________________________________________________
__________________________________________________________________
Eukene Australiara joango da oporretan.
__________________________________________________________________
__________________________________________________________________
Udalak onartu du eskolak egindako eskaria.
__________________________________________________________________
__________________________________________________________________
Igerilekua datorren ostiralean zabalduko dute.
__________________________________________________________________
__________________________________________________________________

3. Idatzi esaldi hauetan falta diren komak:

Barriola Irujo Titin eta Olaizola II.a sailkatu dira final-erdiak jokatzeko.
Asier Ondarroako gure lehengusua karate ikasten ari da.
Mireia ekar ezazu mahai gaineko liburua.
Eguzkiak goizean alde honetatik jotzen du eta arratsaldean beste horretatik.

4. Idatzi esaldi hauetan falta diren bi puntuak:

Ea denak gogoratzen ditudan uraza, tomatea, tipula, olioa, ozpina, gatza...


Ni Txominek esandakoarekin geratu nintzen Oraingoan ez bada ere, laster botako dute.
Hainbat kiroletan gertatzen da hori. Adibidez pilotan, tenisean, saskibaloian...
Hiru taldek joko dute kontzertuan Bidean Ze, Eskarmentua eta lagunen lagunak.

5. Diktaketa hau prestatzeko, erreparatu puntuazio-ikurrei.


Gure gurasoak bidaiazaleak dira oso, eta beti izaten dute galdera bera buruan bueltaka:
Nora joango gara oporretan?
Paris, Erroma, Budapest eta Berlin dira datorren oporretarako hautagaiak. Azkenean, Paris
gailendu da; izan ere, a zer xarma duen Parisek! Toki eta eraikin ikusgarriak zenbatezinak
dira: Sena, Eiffel dorrea, Notre Dame katedrala, Pompidou museoa... Aldi bakarrean ezin
daitezke agortu Parisko ikuskizunak. Eta horregatik beti dago aukeren artean.

LEXIKOA
Teknologia berrien eremu semantikoa
Teknologia berriez hitz egiten dugunean, informazioaren eta komunikazioaren zerikusia
duten elementuez ari gara. Eremu horrek lotura zuzena dauka informatikarekin eta, bereziki,
Internetekin.
Hobeto
web orri

Txarrago
web orrialde

esteka

lotura

formateatu

formatatu

sagua

arratoia

Jarduerak

1. Ordenagailua oinarrizko tresna bilakatu da lanaren munduan. Ea erlazionatzen


dituzun hurrengo hitzak ordenagailu baten atalekin.
pantaila
inprimagailua
teklatua
bozgorailuak
CD-ROM irakurgailua

kanpoko diskoa

sagua

tapiztxoa

2. Irakurri hitz hauek, eta idatzi zure koadernoan objektu fisikoak direnak bakarrik.
kablea programa entxufea txipa
cd-roma memoria - modema
3. Osatu esaldi hauek koadroko aditz egokiekin:

konektatu grabatu nabigatu


jaitsi klik egin

CD-ROM batean _____________ behar ditut uda honetako argazkiak.


Gure auzokideak, noizbehinka, ordenagailuko jokoak _____________ ditu Internetetik.
Gai jakin bati buruzko informazioa bilatu nahi dudanean, Interneten _____________ dut.
Hiztegien web orrian sartu nahi baduzu _____________ esteka horretan.
Posta elektronikoa irakurri nahi baduzu, lehendabizi sarrera _____________ behar duzu.

4. Bilatu letra-zopa honetan Internetekin zerikusia duten zazpi hitz.


____________________________
____________________________
____________________________
____________________________
____________________________
____________________________
____________________________

C
M
O
D
E
M
A
R
B
Z

T
C
O
J
S
U
Z
W
I
V

B
I
L
A
T
Z
A
I
L
E

E
N
A
V
E
G
T
D
A
R

R
C
R
P
K
C
A
O
K
P

N
R
V
Q
A
A
R
I
E
U

S
A
R
E
A
K
I
G
T
C

P
Y
O
B
I
R
U
S
A
K

T
U
C
I
X
M
C
E
M
E

I
C
L
C
A
M
C
B
C
B

You might also like