You are on page 1of 2

HEZKIDEZARI BURUZ HAUSNARTZEN

HARREMANAK
EKITATEA
ANIZTASUNA

KONTZIENTZIA
IDENTITATEA
BERDINTASUNA

ERRESPETUA
ASKATASUNA
JUSTIZIA
PAREKIDETASUNA

Nire inguruan HEZKIDETZAREN inguruko ikastaro bat egiten nagoela


komentatu dudanean denek galdera berdina egiten didate : Eta zer ikasi
edo zer eduki ikusi behar dituzu ikastaro horretan? Nik beraiei zer uste
zuten galdetzen nienean erantzunak antzerakoak izan dira eta egia esan
ikastaro hau hasi aurretik ni nengoen puntu berdinean edo antzerakoan
daudela ikusi dut.
Esan beharra dut egunerokotasunean dena errepikatzera hain
ohituta gaudela eta askotan gure pentsaera batzuk zalantzan jartzea asko
kostatzen zaigu, gauzak beste era batera izan daitezkeela pentsatzeko. Ez

gara konziente gurpil geldi ezin baten barruan gure buruak etengabe
bueltaka ari dela eta noizean behin gelditu beharra dugula, gure buruari
galderak egin eta aldatu behar dena aldatzeko.
Borroka ez dago gizon eta emakumeen, neska eta mutilen arteko
berdintasuna lortzean soilik; eta gu hezkuntzako langileak izanik, gure
ikastetxeetan ohikoak izaten diren , curriculum ezkutuan dauden beste
hainbat alderdi ere gainditu behar ditugu.
Nire ustez, Hezkidetza kontzeptua ondo ulertzeko
dokumentuan aipatzen diren 10 argibideak hasiera hasieratik buruan
sartuta izan behar ditugu eta aipatu konziente izan behar garela denok
Hezkidetzaren gaia guztion ardura dela eta Eskola eragile esanguratsua
dela.

Hezkidetza lantzeko bost arrazoi garrantzitzuak hauek izango


lirateke:
Aniztasuna normaltzat hartzeko.
Aukera berdintasunean hezteko eredu baten beharra dagoelako.
Ikasleek, norberak bere identitatea gara dezan eta ez genero
sistemak inposatutakoa.
Genero estereotipoak gainditzeko, heziketarako beste
metodologiak proposatuz.
Parte hartzea ekitatean bultzatzeko.

You might also like