You are on page 1of 5

Abendualdia: Jatorri historikoa

Ezin da zehatz-mehatz esan noiz ezarri zen Elizan lehenbizikoz Abendualdiaren ospakizuna.
Eguberri festarako prestakuntza ez zen izango festa bera baino lehen eta Eguberri festaren
ospakizunaren daturik ez dugu topatzen IV. mende bukaera arte. Garai honetan, Duchensen arabera
[Christian Worship (London, 1904), 260], Eliza osoan ospatzen zen, zenbaitek abenduaren 25ean
ospatzen zuten, beste batzuek urtarrilaren 6an.
Eguberrirako prestakuntza horri buruz, 380. urtean Zaragozan ospatu zen sinodo batetako Aktetan,
laugarren kanonan, agintzen da inor ez zela faltatu behar elizan abenduaren 17tik Epifania jaia arte.
San Mximo, Turingo Gotzaiaren (415-466) bi homilia dauzkagu, In Adventu Domini
izenburupean, baina ez dute denbora berezirik aipatzen. Izenburua kopiatzaile baten eransketa izan
daiteke.
Badaude zenbait sermoi, seguruenik San Zesareo Arleseko Gotzaiarenak (502-542) gehienak,
Eguberria baino lehenagoko prestakuntza baten aipamena egiten dutenak; oraindik, testuingurua
ikusita, ez dirudi gaiari buruz lege orokorrik existitzen denik. Mconen ospatutako sinodo batek
(581), Galian, bederatzigarren kanonan azaroaren 11tik Eguberria arte sakrifizioa Garizumako
errituaren arabera astelehen, asteazken eta ostiraletan eskein dadila ezartzen du.
Gelasioren Sakramentarioak Abendualdirako bost igande idazten ditu; San Gregorio VII (1073-85)
Aita Santuak lau igandetara murriztu zituen bost hauek. San Gregorio Handiaren (590-604) sermoi
bildumak Abendualdiko bigarren iganderako homilia batekin hasten da. 650. urtean, bost igandetan
zehar ospatzen zen Espainian. Hainbat sinodok denboraldi honetan zehar gorde behar ziren barauei
buruzko kanonak egin zituzten, batzuk azaroaren hamaikan hasten ziren, beste batzuk hamabostean
eta beste batzuk udazkeneko ekinokzioarekin.
Beste sinodo batzuek ezkontzaren ospakizuna debekatzen zuten. Greziar Elizan ez dugu
Abendualdiko ospakizunari buruzko agiririk aurkitzen zortzigarren mendera arte. San Teodoro
Estudita (+ 826), greziarren ohiko festa eta barauei buruz hitz egin zuena, ez du garai hau aipatzen.
Zortzigarren mendean, aurkitzen ahal dugu nola azaroaren hamabostetik Eguberrira arte, ospakizun
liturgiko bat bezala ikusi ordez, barau eta abstinentzia garai bat bezala bizitzen zela. Goaren
arabera, beranduago zazpi egunetara murriztu zen. Baina Rutenianoen kontzilio batek (1720) arau
zaharraren araberako baraua agintzen zuen azaroaren hamabostetik. Hau da araua behintzat
greziarren arteko batzuentzat. Era berean, erritu Ambrosiarrak eta Mozarabeak ez dute liturgia
berezirik Abendualdirako, baraua besterik ez dute.

Abendualdia: Sinbolismoa
Abendualdiaren sinbolismoa:
Elizak, garai honetan, helburu hauek lortzeko asmoz prestatzen du Liturgia. Otoitz ofizialean,
otoitz-orduen liburuak, Matutietarako Gonbidapenean, bere ministroei etorriko den Jauna,
etorriko den gure Erregea, badatorren gure Salbatzailea gurtzeko gonbita luzatzen die.
Lehenengo Irakurgai bezala Isaias profetaren kapituluak sartzen ditu. Hauetan, Israelgo etxearen
esker txarraz zorroztasunez hitz egiten da, bere Aita abandonatu eta ahaztu duen seme hautatuaz;
bere herriaren pekatuengatik txikitua izan den Oinaze-Gizonaren iragarpena egiten da; badatorren
eta etorriko den Salbatzailearen nekaldia eta heriotza leialki deskribatzen da; eta Mendi Santuaren
inguruan Jentilak elkartuko direla iragarri ere.

Irakurketa-Ofizioaren bigarren irakurgaia San Leon Aita Santuaren (440-461) zortzigarren


homiliatik hartua da, Jaunaren etorrera prestatzeko baraua eta limosna izpide duena. Eta igande
batean (bigarrenean) Isaias 11, 1 testuaren San Jeronimoren iruzkinatik, interpretatzen duena Andre
Maria Birjinari dagokiola, Jeseren zuhaitz-ondoko kimua izatea. Garai honetako himnoetan
Unibertsoaren Egilea den Kristo Salbatzaileari gorespenak aurki ditzakegu, etsaiarengandik
babesteko gugana datorren munduaren epaileari zuzendutako erreguekin konbinatuz.
Antzeko ideiak adierazten dira Eguberriko Beila aurreko azken zazpi egunetan Magnificat himnoko
antifonetan. Horietan, Elizak Jainko Jakinduriari eskatzen dio salbamenaren bidea erakusteko,
Dabiden Giltzari esklabutzatik askatzeko, goitik jaiotzen den Eguzkiari gure ilunpeak eta heriotz
itzalak argitzera etortzeko, etab.
Mezetarako aukeratzen diren Gutunek eta Ebanjelioek Elizaren asmoa agertzen dute. Gutunetan,
Salbatzaileraren gerturatzea dela eta, fededunei animatzen zaie ilunpetako ekintzak utz ditzaten eta
bere burua argiaren armekin hornitu dezaten; egun osoan bezala ibil daitezela, duintasunez,
Jesukristo Jaunaz jantzita; nazioak Jaunaren izena goratzera deituak daudela agertzen da; Jauna
hurbil dagoenez poztasunera gonbidatzen da, ezagutza oro gainditzen duen Jainkoaren bakeak
bihotzak eta pentsamenduak Kristo Jesusengan zain ditzan; ez epaitzeko eta bihotzetan izkutaturiko
sekretuak agertuko dituen Jaunari etortzen uzteko aholkua ematen da ere.
Ebanjelioetan, bere aintzan datorren Jaunaz hitz egiten du Elizak; profeziek betekizuna Beragan eta
Beraren bidez aurkitzen duten Huraz; Judutarren arteko Gidari Betierekoaz; basamortuko ahotsaz,
Prestatu bidea Jaunari. Elizak bere Liturgian Jainkoaren Semearen haragiztatzearen aurreko
garaiara espiritualki bueltatzen gaitu, oraindik gertatu izan ez balitz bezala.
Wiseman Kardenalak zera esan du: ez gaude gertakari bedeinkatu honetaz etekina ateratzera
bultzatuak bakarrik, baizik eta egunero gure antzinako Gurasoek bezala hitz hauekin hasperen
egitera ere: Isuri goitik zeruok, ihintza bezala, isuri garaipena, hodeiok, euria bezala! Har beza
lurrak zabalik: sor bedi salbamena, erne justizia harekin batean! (Is 45, 8).

You might also like