You are on page 1of 4

1

Nolakoa da Lurra?

TESTA

Izena

Data

1 Zerk osatzen dute eguzki-sistema?

a. Ilargiak eta haren inguruan biraka dabiltzan astro guztiek.


b. Izarrek eta zortzi planetek.
c. Eguzkiak eta haren inguruan biraka dabiltzan astro guztiek.
2 Lurrak satelite bakar bat du. Zein da?

a. Eguzkia.

b. Artizarra.

c. Ilargia.

3 Zer sortzen ditu Lurraren errotazio-higidurak?

a. Urtaroak.
b. Ilargialdiak.
c. Egunak eta gauak.
4 Nola deritzo Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten duen higidurari?

a. Translazioa.

b. Orbita.

c. Errotazioa.

5 Zer higidura egiteko behar ditu Lurrak 24 ordu?

a. Errotazioa. b. Orbita. c. Translazioa.


6 Ilargiak Lurraren inguruan bira egiten du. Zenbat denbora behar du bira osoa egiteko?

a. Egun bat. b. 365 egun. c. 28 egun.


7 Besteak beste, zergatik dago bizia Lurrean?

a. Ura dagoelako. b. Planeta bat delako.

c. Oxigenorik ez dagoelako.

8 Zerk inguratzen du Lurra?

a. Poloek.

b. Aire-geruza batek.

c. Geosferak.

9 Zer hiru geruza bereizten dira Lurrean?

a. Hidrosfera, geosfera eta atmosfera.


b. Antartida, geosfera eta kontinenteak.
c. Atmosfera, ozeanoak eta kontinenteak.
10 Non sortzen dira hodeiak?

a. Geosferan. b. Ozeanoetan. c. Atmosferan.

90

Gizarte Zientziak 3

Fotokopiatzeko materiala 2015 Zubia Editoriala, S.L. / Santillana Educacin, S. L.

Lurra irudikatzea

Izena

TESTA

Data

1 Lur-globoez gain, zer erabiltzen da Lurra irudikatzeko?

a. Lurraren ardatzak.

b. GPSa.

c. Mapak.

2 Zer irudikatzen du lur-globo batek?

a. Lurraren zati bat.

b. Ilargia.

c. Lurra, zehaztasun handiz.

3 Nola du izena bi poloak elkartzen dituen irudizko lerroak?

a. Hemisferioa.

b. Lurraren ardatza. c. Poloa.

4 Ekuatoreak bi zatitan banatzen du Lurra. Nola dute izena zati horiek?

a. Hemisferioak.

b. Poloak.

c. Lurraren ardatzak.

5 Zer dira mapak?

a. Lurraren irudikapen lauak dira.


b. Lurra irudikatzeko modu zehatzena dira.
c. Kontinenteen eta ozeanoen egiazko neurriko irudikapenak dira.
6 Zein da Lurreko ozeano handiena?

a. Barea.

b. Atlantikoa.

c. Indiako Ozeanoa.

7 Zein dira Lurreko kontinenteak?

a. Europa, Afrika, Amerika, Ozeania, Asia, Antartida.


b. Amerika, Asia, Txina, Ozeania, Afrika, Europa.
c. Ozeania, Ipar Poloa, Europa, Asia, Estatu Batuak.
8 Zein dira puntu kardinalak?

a. Ipar poloa eta Hego poloa. b. Iparra eta hegoa. c. Ipar, hego, ekialde eta mendebaldea.
9 Nondik ateratzen da Eguzkia?

a. Ekialdetik.

b. Mendebaldetik. c. Hegoaldetik.

10 Mendietan, non dago laiotza?

a. Hegoaldean.

b. Mendebaldean. c. Iparraldean.

Fotokopiatzeko materiala 2015 Zubia Editoriala, S.L. / Santillana Educacin, S. L.

Gizarte Zientziak 3

91

Airea eta atmosfera

TESTA

Izena

Data

1 Zein dira aireak dituen bi gas ugarienak?

a. Karbono dioxidoa eta oxigenoa.


b. Nitrogenoa eta oxigenoa.
c. Oxigenoa eta ur-lurruna.
2 Zer propietate du aireak?

a. Forma propioa du.

b. Ez du pisurik.

c. Ez du usainik.

3 Nola du izena Lurra inguratzen duen gas-geruzak?

a. Atmosfera.

b. Airea.

c. Troposfera.

4 Zer egiten du ozono-geruzak?

a. Izpi kaltegarrietatik babesten gaitu.


b. Fenomeno meteorologikoak sortzen ditu.
c. Hodeiak sortzen ditu.
5 Zein da Lurretik gertuen dagoen atmosferaren geruza?

a. Ozono-geruza.

b. Estratosfera.

c. Troposfera.

6 Hauetako zein da fenomeno atmosferiko bat?

a. Sumendia.

b. Urakana.

c. Lurrikara.

7 Nola esaten zaio haize leunari?

a. Brisa.

b. Tximistargia.

c. Haizetea.

8 Nola du izena haizearen abiadura neurtzen duen tresna meteorologikoak?

a. Haize-orratza.

b. Anemometroa.

c. Plubiometroa.

9 Zer ezaugarri ditu kostaldeko klimak?

a. Prezipitazio ugariak; batez ere, elurra egiten du.


b. Oso tenperatura baxuak udan.
c. Tenperatura leunak urte osoan.
10 Airearen kutsadurak

a. ez die pertsonei eragiten.


b. pertsonei soilik egiten die kalte.
c. izaki bizidunei egiten die kalte.

92

Gizarte Zientziak 3

Fotokopiatzeko materiala 2015 Zubia Editoriala, S.L. / Santillana Educacin, S. L.

Lehen hiruhilekoko ebaluazioa


Izena

TESTA

Data

1 Zein da Lurraren satelitea?

a. Eguzkia.

b. Ilargia.

c. Artizarra.

2 Zer sortzen dira Lurraren translazio-higiduraren ondorioz?

a. Ilargiaren aldiak.

b. Egunak eta gauak.

c. Urtaroak.

3 Nola du izena Lurraren zati solidoak?

a. Atmosfera.

b. Geosfera.

c. Hidrosfera.

4 Zer ozeanok bustitzen du Espainiako kostaldea?

a. Bareak.

b. Indiako Ozeanoak.

c. Atlantikoak.

5 Nola du izena Lurra bi hemisferiotan banatzen duen irudizko lerroak?

a. Poloa.

b. Ekuatorea.

c. Ardatza.

6 Egunsentian eskuineko besoa Eguzkirantz luzatzen baduzu, zer puntu kardinal


izango duzu aurrez aurre?

a. Hegoa.

b. Mendebaldea.

c. Iparraldea.

b. Kolorea du.

c. Pisua du.

7 Zer propietate du aireak?

a. Forma finkoa du.


8 Zer da troposfera?

a. Oxigenoa duen estratosferaren geruza.


b. Lurretik gertuen dagoen atmosferaren geruza.
c. Ozonoa duen atmosferaren geruza.
9 Hauetako zein da fenomeno atmosferiko bat?

a. Ostadarra.

b. Ozonoa.

c. Atmosfera.

10 Non dira tenperaturak leunak urte osoan?

a. Barnealdean.

b. Mendi-eremuetan.

Fotokopiatzeko materiala 2015 Zubia Editoriala, S.L. / Santillana Educacin, S. L.

c. Kostaldean.
Gizarte Zientziak 3

93

You might also like