You are on page 1of 2

Testigantza:

JEXUX ARTETXE

Bi galdera testigantzak bideratzeko:


1) Nola bizi izan duzu gertatu dena.
2) Zer nolako Bizikidetza atsegingo Lasarte-Orian etorkizunean.

1) Nola bizi izan duzu gertatu dena

Lehenengo, Francoren diktadura bizi izan genuen, bildurra eta


askatasun falta, giza eskubideak zanpatuta, giza duintasuna
arriskuan.

Halare, gure herriaren aldeko lanean aritzeko aukera izan genuen eta,
aldi berean, diktaduraren aurkako lanak elkartu egiten gintuen.

Demokraziaren etorrerarekin ETAk armak utziko zituen esperantza


nuen. Etzen hala izan. Gure herriaren gehiengo nagusi batek
Gernikako Estatutuaren bidea aukeratu zuen arren, ETAk gogor eraso
zion bide horri. Hauteskunde baten atzetik bestera, inoiz eztu izan
ETAk eta bere inguruak gure herriaren gehiengoaren babesik.

Aurrekoak bezala hauek ere, giza eskubideak zanpatuz, herrira


bildurra eta gorrotoa zabalduz jarraitu dute oraintsu arte. Hemen,
Lasarten bertan, erailketa beldurgarriak eginak ditu.

Armak utzi ditunez geroztik, elkarbizitza pozible dela somatzen da.


"Bizikidetza" ekimen hau bera da horren lekuko. Halare, behinbetiko
ETAren desagerpenak asko lagunduko lukeela deritzot, autokritika
sakon bat egin eta ondorioz, ezinbesteko konfiantza sor dadin elkar
lanean ari ahal izateko.

You might also like