You are on page 1of 5

Tarzana

Ur jauzi batetik gertu

hain sakona zen oihana

Tarzanekin han bizi zen

bere alaba Tarzana.


Behin Tarzanek esan zien

buruzagia etortzeko:

bada ordua norbaitek

noizbait ni ordezkatzeko.

Badabadum, badum, badum, badumbadero

Zer egingo dugu orain?

guztiek galdetzen dute,

ohitura zaharrak dioenez

seme bat izan beharko luke.

Oihaneko batzordeak

froga batzuk antolatu.

Tarzanak behar zituen

froga guztiak gainditu.

Badabadum, badum, badum, badumbadero

Tarzana enteratzean

benetan haserretu zen,


bitartean batzordeak

frogak prestatu zituen.

Guztientzako zen zaila

ohianekop lehen froga:

fruitu exotikoen bila

zuhaitz altuenean gora.

Badabadum, badum, badum, badumbadero

Tarzanak jauzi bat eman

denen harridurarako,

indarra soberan zuen

lehenengo frogarako.

Bigarren froga laku bat

behar zuten zeharkatu

Tarzanak ez du lortuko

guztiek zuten pentsatu.

Badabadum, badum, badum, badumbadero


Oinetan bi hosto handi

jarri zituen Tarzanak,

lakua zeharkatzen

gainditu zituen danak.

Hirugarren froga errez

lortu zuen izotz pusketa,

aitari izotza lortzen ohituta

zegoen eta

Badabadum, badum, badum, badumbadero

Tarzana mendira igo zen

Izoztz puska handi batekin,

jaitsi ta papaia-izotza

animalientzat egin.

Tximuak tranpa egin zuen

krokodiloak ez lortu,

buruzagaiaren semeak
euria ez zuen lortu.

Badabadum, badum, badum, badumbadero

Tarzanaren txanda iritsi

eta abesten hasi zen.

Oso gaizki egin zuenez,

euria berriz hasi zen.

Tarzanaren istorioa

hauxe izan da gurea.

Neska izendatu zuten

ohianeko zaintzailea.

Badabadum, badum, badum, badumbadero

Oihanean izatea

lortu zuen neska finak,

Neska, mutil, animali

denak aukera berdinak.

You might also like